Departamento de Cultura y Política Lingüística

kriptorkidia

iz. Med. Barrabilak enbrioian izaten diren tokitik eskrotora jaitsi ez diren ektopia mota. Enbrioian barrabilak abdomen aldean izaten dira eta enbrioia garatu ahala barrabilak eskrotora joan ohi dira; batzuetan abdomenetik eskrotora bitarteko guneren batean gelditzen dira. Kriptorkidia alde bakarrekoa edo bi aldeetakoa izan daiteke. Haurtzaroan sarri gertatzen da ektopia mota hau eta kirurgia bidez sendatu behar izaten da.