Departamento de Cultura y Política Lingüística

kreta

iz. Geol. Kare harria, eitegabea, karbonato kaltziko garbia (CO3Ca). Zuria edo gris argia izan ohi da, eta kaltzita kristalinoan itsatsitako itsasoko mikroorganismoen eskeletoak edo oskolak izan ohi ditu. Kreta ezagunenak aldi kretazikokoak dira, Mantxako ubidearen ingurukoak batez ere. Klariona egiteko eta hortzak garbitzeko orea egiteko erabiltzen da, besteak beste.