Departamento de Cultura y Política Lingüística

kretinismo

iz. Med. Tiroide guruinak umetan behar adina hormona isurtzen ez duenean (hipotiroidismoa), sortzen den eritasuna.  v  Kretinismoa jaiotzetik ekar daiteke edota umetan hartu. Gaitzak eta nahasketak eragiten ditu gorputzean nahiz buruan. Eriak honako gaitzak edo ondorioak izaten ditu: behar bezainbat ez haztea, azala lehor zimurra izatea, gorputz atalak deformatuta izatea, adimena behar bezala ez garatzea eta atzeratuta izatea… Kretinismoa maizago agertzen da herrialde menditsuetan: Suitzan, Austriako Alpeetan, Himalaian…