Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 26ko 78/ 1985 DEKRETOA, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusia sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 722
  • Xedapen-zk.: 78
  • Xedapen-data: 1985/03/26
  • Argitaratze-data: 1985/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Abere-izurriteen egoera, amorruari buruz, igaztik aldatu ez denez gero, ez eta gaitz horren aurka egin beharreko burrukaren erapidetza ere, Osasunketa-Antolapenaren eta Izadi-Eskuarteen Antolaketaren Artezkaritzek 1984.eko Maiatzaren 10ean emandako Erabakiaren indarra, 1984.eko Ekintzaldia araupetzen zuenarena, luzaraztea bidezko gertatzen da. Hori horrela, Lan-Saileko Herri-Osasunketa eta Egaripen-Sailordetzak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzak, biak batean, honako erabaki hau ematea onartu dute ERABAKIA 1.- A) 1985.eko Amorruaren aurkako Ekintzaldirako, Osasunketa-Antolapenaren eta Izadi-Eskuarteen Antolaketaren Artezkaritzak 1984.eko Maiatzaren 10ean emandako Erabakian dauden 1984.erakoaren agintarauen indarra luzarazi egiten da, ondorengo 2 puntuan zehaztutako aldaketak salbu. B) Ekintzaldia 1985.eko ekainaren lean hasiko da eta ekainaren 30erako bukatu beharra egongo da. C) Maiatzaren 10eko aipatutako Erabaki horretan egin daitezen «Abere-Zerbitzu»-ei buruzko aipamen guztiak, Kondaira-Lurraldeetako Arduralaritzaren Bateango Erakundeek martxoaren 5eko 34, 42 eta 53/1985 Dekretoen bidez eskuz aldatu zituzten abereen osasunketari buruzko gaietan dagokion Foru-Erakunde bakoitzak egiteko horiek izendatu dizkieten arduralaritza-sailei buruz egindakotzat joko dira. 2.- A) 1984.eko Maiatzaren 10eko Erabakiaren 3.4. puntuak honako idazkera hau izango du: Txertaketa-saria 566 pesetakoa izango da, ondorengo hauek bilduz osatzen dutela: -Osasun-Artezkaritzari dagozkion arielek . .. . . . 6,60 -Aurreko 1.C. puntuan aipatzen diren arduralaritza -sailei dagozkien arielek. . .. . . . . . . . . . . . 4,40 Ariel honen finkapena, Kondaira-lurralde bakoitzeko Arduralaritzarentzat behartze-indarra duten diruegitamu-arauen kaltetan izan gabe ulertuko da eta arau horiek beste zenbateko bat finkatuko balute, erabili ahal izango da, horrela, txertaketaren guztizko zenbatekoa aldatzen delarik. -Berenezko Albaiteroari: Bere Udalean ekintzaldia antolatzekoek, agiri-paperenzehaztapidetzagatikoek, txertoari iraunarazteagatikakoek, txertatu ondorengo artagatikakoek, osasun-txartelean eta txertatutako abere-zerrendango idaztoharrak egietezkoek . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60,00 Aberea ikerkatzearenak eta txertoajartzeagatikakoek (berenezko edo agizko albaiteroa) . . . . . . . . . . . . . . 300,00 -Albaiteroen Elkarte Ofizialari: Osasun-txartela, xehapen-txartela, metalezko domi nazakurren ezagukari eta seiluak. . . . . . . . . . . . . . . . 60,00 -Saiaketategiari: Erabilitako txertoaren saria. . . . . . . . . . . . . . . . . 135,00 B) 1984.eko Maiatzaren 10eko Erabakiaren 5.4. pun tua kendu egiten da. Gasteiz, 1985.eko maiatzak 13. Herri-Osasunketa eta Egaripen-Sailburuordea, J JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuordea, J.MANUEL GOIKOETXEA ASCORBE.Jaurlaritzaren betebehar eta ekintza-eremuak zehazten dituen Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak, Jaurlaritzako Sailen ekonomia-alorreko politikabideak, horien ekintzak eta Diruegitamu Nagusiak egiteratzea elkarri egokitze-egitekoak, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari izendatzen dizkionez, Lehendakariordetzaren artezko agintaritzapeko Idazkaritza Nagusi bat sortaraztea, bidezko bilakatzen da. Hori horrela, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordearen salaz, Lehendakaritzak onarpena aman ondoren eta Jaurlaritzak 1985.eko Martxoaren 26an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala.- Lehendakariordearen laguntzarako ihardutze-sail gisa eta bere artezko agintaritzapean, Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusia sortarazten da. 2.Atala.- Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusiari, honako egiteko hauek dagozkio: a) Lehendakariordeak behar izan ditzan argibideak ematea. b) Eskatutako gaiei buruzko aholkuak ematea. c) Lehendakariordetzaren aurrediruegitamuzk gertatzea eta horien guztizko arduralaritza eRitea. d) Lehendakariordeak eska diezazkion txosten, ikerketa edo ekintzapideak egitea. 3 Atala.- Ekonomia-Gaietarako Lehendakatiordetzaren Idazkaritza Nagusiaren arduraduna, Jaurlaritzaren Legearen ondorioetarako, Sailburuordetzat hartuko da eta Lehendakariordearen agintaritzapean egongo da artez. 4. Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.