Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 21eko 229/1985 DEKRETOA, 1983.eko Abuztuko Euri-Erauntsiak ekarritako kalteak arintzera bideratutako ekintzen arta egiteko sortu ziren ihardutze-sailak Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari izendatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 1595
  • Xedapen-zk.: 229
  • Xedapen-data: 1985/05/21
  • Argitaratze-data: 1985/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten ditu, bere 3. atalean Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzaren egitekoak jartzen dituela. Ekonomia-Gaietarako Lehendakaritza horrek, beste batzuren artean, Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen ekonomiaalorreko politika-bideak eta ekintzak elkarri egokitzea du bere egitekotzat. Hori horrela, Jaurlaritza-Legearen zortzigarren atalak ematen dizkidan eskubideez baliatuz, zera ERABAKITZEN DUT:Atal Bakarra.- 1983.eko Abuztuko Euri-Erauntsiek sortutako kalteak arintzeko asmoz bideratutako ekintzen zaintzarako sortu ziren ihardutze-sailak Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari atxikitzen zaizkio. BALIOGABETZE-ERABAKIA Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoko 6. ataleko r) letra eta 13. ataleko 2. idaz-zatia baliogabeturik gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Maiatzak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.