Arautegia
InprimatuHerrizaingo-Sailburuaren 1986.eko Uztailaren 7ko AGINDUA, herri-ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako etxe eta tegiak zabaldu eta ixteko orduak behin-behingoz araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 1770
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1986/07/07
- Argitaratze-data: 1986/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Lana eta enplegua
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Estatutuak bere 10.38 atalean ikuskizun alorrari buruzko agintepidea ematen dio Euskal Autonomia-Elkarteari eta agintepide hori, Herrizaingo-Sailari dagokio, Herrizaingo-Sailaren egiturazko arauak onartzen dituen Uztailaren 31ko 270/1984 Dekretoaren 5. atalak ezartzen duenaren arauera, Joku eta Ikuskizun-Artezkaritzaren bidez egiteratzen duela: beraz, agintepide hori egiteratuz, ikuskizunetarako euskal araudia eman ez dadin artean, herrri-ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako etxe eta tegiak zabaldu eta ixteko orduak behin-behingoz araupetzen du Agindu honek. Hildo honetan, Herri-Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako Poliziaren Guztizko Araudia onartzen duen Abuztuaren 27ko 2.816/1982 Errege-Dekretoaren 70. atalean ohartemandakoa betetzen da, orotariko mailan orduen bereizketa bat sartuz; alde batetik, ostirala, larunbata eta jai-besperak izan daitezenerako eta bestalde, gainontzeko egunak, sailkapen hau egiteko urtaroen aldien erizpidea erabili gabe. Erizpide hau eta sartu beharreko besteren bat, udal-mailan finkatuz sartzen da, Udalek bidezkotzat jotzen baldin badute finkatu dezaten, guztizko ordu-kopuruaren aldakuntzetarako saloa egin ahal izango dutela. Bestalde, herri-erxe eta tegiak ixtea zer denari buruzko erizpide argi bat finkatu nahi da ere, ixteak kaleratze-ekintza bat bait dakar eta ondorioz aldi bat, eta guzti horrek ikuskariek bere lana egiteko arau-hauspeneko jokaerak sailkatzerakoan arau-erizpide zehatza ez izatea ekartzen du. Guzti horren ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Herri-ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako etxe eta tegiak zabaldu eta ixteko orduak Agindu honetan ezarritakoari atxikiko zaizkio. 2. Atala.- Aurreko atalak aipatzen dituen zabaldu eta ixteko orduak honako hauek dira: TAULA 4. Atala.- Biak barne daudela, bigarren ataleko 1.tik 8.erarteko idazatietan aipatutako tegietan, dagokien ixteko ordua heldu dadinean, ez da bezero bat ere sartzen utziko, ez eta edari edo bestelakorik emango; hala badagokio, girotze-musika, jolas-makina, bideo edo antzeko edozein gailu edo makinak ihardutzeari utzi behar izango diotela. Ixtcko ordua heldu ondoren, aipatutako etxe eta tegiuk, hogei minututan bezerorik gabe egon behar izango dute. Biak barne daudela, 5.etik 8.erarreko zenbakiez aipatutako tegietan, hamabost minutu aurretik adieraziko zaie bezeroei ixteko ordua. 5. Atala.- Jolas-aretoetan, ixteko ordua heldutakoan, jolas makina edo tresna guztiek ihardutzeari utzi behar izango diote eta hala badagokio, ez da egaritzekorik salduko ez eta bezero berririk sartzen utziko. 6. Atala.- Bingo-Aretoetan eta Joku-Etxeetan, ixteko ordutik aurrera ezin izango da bingo-jokaldirik edo Joku-Etxeetako berczko jokurik egingo eta halaber, ez da bezero berririk sartzen utziko eta joku-makinek iharduteari utziko diote. Aretook, hogei minututan bezerorik gabe egon behar izango dute. 7. Atala.- Patroiaren jai edo herriko jaien zioz egin daitezen gau-jai, rnusikaldi edo besteleko ikuskizunak hasteko eta bukatzeko orduak zehaztea dagozkien udaleko agintariei dagokie eta hauek, Herrizaingo-Saileko Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzari erabaki horren berri eman behar izango diote. 8. Atala.- Indarrean dauden arauei jarraituz, agintaritzaren baimena behar duten herri-ikuskizun guztietan, hoiek hasteko eta bukatzeko ordu zehatzak, baimenean bertan erasota utzi behar izango dira. 9. Atala.- Ohi ez bezelakoetan, agiantza edo egun zehatzak direla zio, azoka, bilkura edo antzerako izaerazko gertakitunei begira, edo orohar, urtaro edo turismoaldiei begira, Udako agintariek, Agindu honetan jarritako orduak aurreratu edo atzeratzea zuritutakotzat jotzen baldin badute, Herrizaingo-Saileko Joku eta Ikuskizunetarako Artetkaritzari erabaki horren berri eman behar izango diote eta honek, hamabost eguneko epearen barruan, aldakuntza hori bidezko denentz erabakiko du. 10. Atala.- Zaingo-arduradunek, Agindu honen agiango hauspenei buruz egin ditzaten salaketa-agirietan gutxienez honako hauek jarri behar izango dituzte: 10.1. Izena, abizenak eta etxe edo tegiaren jabeak duen Erresumako Nortasun-Txartelaren zenbakia. 10.2. Salaketa egiten duen/duten arduradun/arduradunen zenbakia. 10.3. Ikuskaketa hasi zeneko eguna eta ordua. 10.4. Tegiaren izena eta zein moetatakoa den. 10.5. Etxe edo tegian dauden norbanakoen gutxi gora beherako zenbatekoa eta zeintzu diren, edo hala badagokio, horietariko bat edo batzuren izena. 10.6. Egindako agiango hauspena edo hauspenak. 10.7. Salaketa egiten duten zaingo-arduradunen, tegiaren baimendunaren edo honen ezean tegiko arduradunaren izenpea. 11. Atala.- Horretarako agintepidea duten agintariek, Agindu honetan agindutakoaren agiango hauspenengatik, beren rnenpean dauden zaingo arduradunek salaketa-agiri bat egin ondoren, Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzara bidali ahaI izango du agiri hori, guzti hori, salaketaren gai diren eginkizunek duten zernolakoak bereziak direnez gero, dagokion zigortze-zehaztapidetzaren biderapena egitea eta zigorra jartzea agintariek egin behar dutela jo dezatenean. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Agindu honen bederatzigarren atalak aipatzen dituen orduak aurreratu edo atzeratzeko baimena eman dezaten Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzaren erabakiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Kondaira-Lurraldekoan argitaratuko dira, guztiek jakin dczaten. BlGARREN AZKEN ERABAKIA Agindu honetan agindutakoaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta gelditzen dira. HlRUGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteizen, 1986.eko Uztailak 7. Herrizaingo-Sailburua, LUlS MARIA RETOLAZA IBARGÜENGOITIA.