Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 31ko 270/1984 DEKRETOA, Herrizaingo-Sailaren egitura-arauak onartuz. (Hutsen zuzenketa.)

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 1913
  • Xedapen-zk.: 270
  • Xedapen-data: 1984/07/31
  • Argitaratze-data: 1984/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasleentzako lantoki-aldaketa lehiaketarako deia laster egitekoa denez, eta 1957ko Urriaren 18ko Dekretuaren 2garren atalean (31ko E.A.A.) agintzen dena betetzeko, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- 1957ko Urriaren 18ko Dekretuaren 2garren atalean zehaztutako egoeretakoren batetan egon (ebazpen finkoek eragindako epaiak betetzen. eskola kendu egin delako, birlaneratzekotan, erregimen bereziko lantokiak desagertzean etab...) eta jatorrizko herrian edo izendapena baieztatuta daukatenean bakanteak egonik agindu horrek aitortzen dien eskubideaz baliatu nahi dezaten Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasleek, Pertsonal Zuzendariordetzari eskatuko diote, bakoitzari dagokion Lurralde Ordezkaritzaren bidez. Horretarako epea, Agindu hau "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian" eta "Erresumako Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamonean hasi eta hogei egun naturalekoa izango da. Eskariari, zerbitzu-orri ziurtatua eta eskubidea egiazta diezaion agiria erantsi behar zaizkio. Zerbitzu aktibora oraindik itzuli gabeko irakasle eszendente bakoitzak. zerbitzu-orriaz gain, honako hauek erantsi behar dizkio eskariari: - Eszedentzia aginduaren kopia. - Eritasun kutsagarririk ez duela egiazta dezan Euskal Herriko sorostoki antituberkuloso baten ziurtagiria. - Ez gaitz zoldura-kutsagarririk ez bere lanerako oztopo edo traba izan daitekeen ezintasun fisiko nahiz psikikorik ez duela egiazta dezan ziurtagiria. Osasun eta Gizarte-Segurantzarako Lurralde Ordezkaritzetako Osasun Zuzendaritzak luzatua edo ezintasun fisikoaren dispentsa. - Estatuaren edo toki, autonomi edo erakunde administrazioaren zerbitzutik disziplina espedientez baztertua izan ez deneko eta kargu publikoetan iharduteko desgaiturik ez dagoeneko aitorpen zinegina. Bigarrena.- Oraingo erregimen bereziko Iantokia utzi eta agizko bidetik ateratako herrira itzuli nahi duten irakasleek, Agindu honen esanetara bildu beharko dute; hori egin ezean, ezin izango dute herri-mailako hurrengo lehiaketetan parte hartu. Hirugarrena.- Agizko bidetik lortu arren, lantokia kendu zitzaielako beste herri batetan lanean dihardutelarik, hara itzultzeko asmoa dutenek, bai herri-mailako lehiaketen bidez -10.000 biztanletik gorako zentsoa bada- edo bai zuzenean zentsoa txikiagoa izanez gero, Agindu honetara bildu beharko dute, aipatutako Dekretuaren 2. Ataleko c) azpiatalaren arabera. Laugarrena.- Dekretu horren 2. Ataleko e), f) eta g) azpiataletan aipatutako irakasleek ez badute behin-betiko destinorik edo era honetan lortuko ez balute, hurtengo lantoki-aldaketarako lehiaketan, borondatezko txandan parte hartu beharko dute nahitanahiez; hau egingo ez balute edo eskatutako bakanteak ez balegozkie, ezinbestezko lantoki bat izendatuko zaie jabetasunez. Borondatezko eszedenteek ez dute parte hartu beharrik izango, baina bai behin-behingorako **********takoek. Bosgarrena.- Lurralde Ordezkaritzek, jaso eta biharamonean bidaliko diote Pertsonal Zuzendariordetzari aurkeztu dakien edozein eskabide, arauzko txostenarekin batera, bertan honako hauek adieraziz. Eskabidea egiten duena Dekretu horren 2. Atalak aipatzen duen egoeraren batetan dagoen ala ez, zein azpiataletan agertzen den, arrazoiak eta eskatzen den herrian erregimen arrunteko behin-betirako bakanterik dagoen. Bakanterik balego, kontuan hartuko da hurrengo deialdian argitaratu beharrekoetatik kentzeko. Seigarrena.- Eskabide guztiak jaso ondoren, 1957ko Urriaren 18ko Dekretu beraren 4. Atalak dioen eran eta herri bakoitzerako zerrendatuko dira, ondoren lantoki izendapena eginez. Lantokiok 10.000 biztanletik gora dituzten herrietan direnean, izendatutako irakasleak herri-mailako lehiaketetan parte hartu beharko du lantoki bat jabetasunez lortzeko. Jakin dezazun adierazten dizut hori Jn. T. A. horri. Gasteiz, 1984ko Azaroaren 21ean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN URRUTIA ELEJALDE.Herrizaingo-Sailaren egitura-arauak onartzen dituen Uztailaren 31ko 270/1984 Dekretoaren (Abuztuaren 14ko E.H.A.A., 138.alea) edukinean huts egin denez ohartuta, dagozkion zuzenketak ematen dira ondoren: Lehenengo Atala.-Gaztelaniaz "Dirección de Protección Oficial" dioenean, "Direccion de Protección Civil" esan behar du. Gaztelaniaz "Dirección de Juegos y Espectáculos" dioenean, "Dirección de Juego y Espectáculos" esan behar du. Hirugarren Atala.-Gaztelaniaz "para el ejercicio de sus funciones el Gabinete Técnicoi" dioenean, "para el ejercicio de sus funciones el Gabinete Técnico" esan behar du. Gaztelaniaz "Servicio e Formación" dioenean, "Servicio de formación"·esan behar du. Laugarren Atala.-1. "...auto-eskoletako irakasle eta gidatzaileenzat ikastaldiak antolatzea" dioenean, ...autoeskoletako artezkari eta gidatzaileentzat ikastaldiak"antolatzea" esan behar du. 2. "lbilbide-Hezkuntzarako Zerbitzua" dioenean "Ibilbide-Segurantza eta Hezkuntzarako Zerbitrura" esan behar du. 3. "Auto-eskoletako gidarientzako hezkuntza-zerbitzua" dioenean, "Auto-eskoletako Serbitzua" esan behar du. Bosgarren Atala.-Gaztelaniaz "Dirección de Juegos y Espectáculos" dioenean, "Dirección de Juego y Espectáculos" esan behar du. 2. "Joku-Artezkaritzak honako Zerbitzu hauek izango ditu" dioenean, "Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzak honako zerbitzu hauek izango ditu" esan behar du. Seigarren Atala.-"Egitamuketa eta Arduralaritza Sailburuordari" dioenean, "Egitamuketa eta Arduralaritza Saiordetzari..." esan behar du. Gaztelaniaz "Para el ejercicio de sus funciones esta Consejeria" dioenean, "Para el ejercicio de sus funciones esta Viceconsejeria.." esan behar du. Zazpigarren Atala.-"Zerbitzu-Artezkaritzari zera dagokio" dioenean, "Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzari zera dagokio" esan behar du. Gaztelaniaz "...sin perjuicio de Ias facultades atribuidas a otros Oganos" dionean, "sin perjuicio de las facultades atribuidas a otros Organos" esan behar du. Zortzigarren Atala.-Gaztelaniaz "al elaboración de estadisticas de incidentes" dioenean, "la elaboración de estadisticas de incidentes" esan behar du.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.