Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

araponga

iz. Zool. Ameriketan ekuatoreko oihanetan bizi den txori itxurako hegaztia (Procnias tricarunculata). 30 cm inguruko luzera izaten du. Kanpaiaren gisako hotsa ateratzen du, eta horrexegatik kanpai-jole ere deitzen diote. Arrak hiru luzakin gisako ditu buruan, bi albo banatara eta beste bat mokoaren azpian. Luzakin horiek bigunak izan ohi dira, baina arra harrotzen denean, puztu eta gogortu egiten zaizkio.