Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arapilesko gudua

Gudaroste aliatuek (Ingalaterra, Espainia eta Portugal) Espainiako Independentziako gerratean (1822) Frantziako Marmot mariskalaren aurka lortutako garaipena. Wellington jenerala, Badajoz bereganatu ondoren, Salamancarantz abiatu zen. Hiri hori frantsesek harresiz inguratu zuten eta Marmot frantses jeneralak hiria hustu egin zuen ekainaren 16an, gudaroste aliatua hurbil zegoela. Arapiles herriaren ondoan egin zuten topo bi gudarosteek. Frantsesak galdu egin zuten eta horren ondorioz Andaluziatik alde egin behar izan zuten. Galera horren berri jakin zuenean, Jose Bonaparte, Espainiako errege frantsesak, Madril utzi eta Valentziara egin zuen ihes.