Nafar politikaria (Lizarra, 1841 - Oñati, 1918). Legegizona, Iruñeko Abokatu Elkargoko dekanoa eta Nafarroako «Asociación Eúskara» delakoaren sortzaile eta lehendakaria izan zen. Foruzale eta euskaltzalea, Nafarroa euskaldun eta askearen alde borrokatu zen bizitza osoan.