Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arantzurde

iz. Zool. Ugaztun karraskaria (Hystrix cristata). 60 cm-ko luzera izaten du, horietatik 10 isatsari dagozkionak. Bizkarrean arantza gisako ile sendo luzeak izaten ditu, etsaietatik babesteko. Arantza horiek, beltzak eta zuriak, 40 cm-rainokoak izan daitezke. Europa hegoaldean (Balkanetan, Italia hegoaldean, Sizilian) eta, batez ere, Afrika iparraldean bizi da. Egunez lurpeko habietan ezkutaturik egoten da, eta gauez irteten du janari bila. Sustraiak, zuhaitz azala eta fruituak janez elikatzen da.