Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kulturaren Euskal Planaren garapena. 2006-2008

2004-2006 Egindako proiektuak

EGITUREN ERAKETA

  • Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortu da Arte Eszenikoen Masterra, 2007-2008 kurtsoan martxan jarriko dena.

  • Kulturaren Euskal Behatokia sortu da, kulturari buruzko informazio eta datuak eratzeko tresna modura;  hiritar guztien esku dagoen zerbitzua,  erakunde eta sektoreen elkarlanean eta koordinazioan oinarritutakoa. Orain arte sektoreetan egin diren ikerketa lanak era sistematikoan ari dira eskuragarri jartzen.

  • Museoen legea egin da eta Legebiltzarrak onetsi du. Liburutegien lege egin eta Jaurlaritzan onetsi da.

  • SAREA Antzerki-sarean  erakundearteko partaidetza indartu eta  osatu da.

  • TDT lokalei buruzko dekretua egin da, sektorearen erregulaziorako tresna gisa.

  • Kultura arloko web orrien eguneratze eta hobetze lerroari hasiera eman zaio, zerbitzu publiko gisa.

  • Etxepare Euskal Institutua,  Euskal Kulturaren nazioarteratzeko gunearen proposamena egin eta onartu du Jaurlaritzak.

  • Liburutegien 07-08 eperako Ekintza Plana osatu da, sektore eta erakundeen arteko elkarlanean.

KOORDINAZIOA

  • Kulturaren Euskal Kontseilua eraberritu da.

  • Bi urte hauetan Erakundearteko Batzordeak lan erritmoa mantendu du.

Kontseilua sendotu egin da bere aholkularitza eta jarraipen lanetarako,  eta Erakundearteko Batzordeak bere lan exekutiboak finkatu egin ditu. Honek erakundearteko koordinazioa indartu du, batetik, eta sektoreetako guneak sendotzeko bidea eman du, bestetik.

SEKTOREEN  INDARTZEA

  • Ikus-entzunezko sorkuntzaren ekoizpenean finantziazio lerro berria  ezarri da da, ikus-entzunezko sektorea bultzatuko duen lerro estrategiko gisa.

  • Itzulpen eta kokapen  teknologiak indartu  dira, euskara oinarritzat hartuta eta  PESI-rekin koordinatutako proiektuekin. Euskarazko software askea garatu da.

  • Kultura Sailaren aurrekontua handitu da, egitarauak  eguneratu eta indartzeko.
Azken eguneratzea: 2016/09/16