KEP-AREN (KULTURAREN EUSKAL PLANA) GARAPEN MAILA: %58
Apirilaren 25an KULTURAREN EUSKAL KONTSEILUKO kideek Kulturaren Euskal Planaren 2006 ko balantzea onetsi zuten
KEP-aren burutze maila (2006an) % 58,42 da, eta gainontzeko % 41.58a 2007-2008rako planifikatua dago.
Aurkeztu zen aurreko balantzean, 2006ko azaroan, behin-behineko burutze maila % 62,12koa zen. %4ko alde hori Kontseiluan aztertutako jardueren garapen mailaren egokitzeak dakar, batetik, eta amaiturik dauden jarduera batzuk azaltzen duten jarraitasun beharrak, bestetik.
EGITUREN ERAKETA:
Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortu da Arte Eszenikoen Masterra, 2007-2008 kurtsoan martxan jarriko dena
Kulturaren Euskal Behatokia sortu da, kulturari buruzko informazio eta datuak eratzeko tresna modura; hiritar guztien esku dagoen zerbitzua, erakunde eta sektoreen elkarlanean eta koordinazioan oinarritutakoa. Orain arte sektoreetan egin diren ikerketa lanak era sistematikoan ari dira eskuragarri jartzen.
Museoen legea egin da eta Legebiltzarrak onetsi du. Liburutegien lege egin eta Jaurlaritzan onetsi da.
SEKTOREEN INDARTZEA:
Ikus-entzunezko sorkuntzaren ekoizpenean finantziazio lerro berria ezarri da da, ikus-entzunezko sektorea bultzatuko duen lerro estrategiko gisa.
Itzulpen eta kokapen teknologiak indartu dira, euskara oinarritzat hartuta eta PESI-rekin koordinatutako proiektuekin. Euskarazko software askea garatu da.
Kultura Sailaren aurrekontua handitu da, egitarauk eguneratu eta indartzeko.