Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2011eko Euskadi Literatura Saria

Gaztelaniazko literatura

Bajo el influjo del cometa - Portada

Irabazlea: Jon Bilbao Lopategui
Izenburua: Bajo el influjo del cometa
Argitaletxea: Salto de página

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
José Fernández de la Sota, epaimahaiburua.
María Eugenia Salaverri García, epaimahaikidea.
Luisa Etxenike Urbistondo, epaimahaikidea.
Enrique Gutiérrez Ordorika, epaimahaikidea.
Alejandro Oviedo González, epaimahaikidea.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea).


Epaimahaiak ikusitako merituak

Kontaketen liburu hau, ikuspegi bitxia, narrazioaren zentzu egokia eta sortzeko eta atmosfera inguratzaileak iraunarazteko gaitasun handia duen egileak idatzi du.

Estilo seguru baina ikusezin baten bidez, Jon Bilbaok bizitza arruntetik bitxikeriarako bidaia proposatuko digu (zenbait bidaia, kometaren eraginpean bildu dituen kontaketa adina bidaia). Ematen du ondokoa esan nahi digula: barrenean zertxobait aztertuz gero, denak gara arrotzak geure buruarentzat. Bale batek, azeri batek edo energia elektrikoko mozketak dena alda dezake. Ohikoena, funtsean, fantastikoa da. Errealitatea harritzeko modukoa da.

Jon Bilbaok ezinegonean sartzen gaitu eta, horretarako, intriga erabiliko du, besteak beste. Intriga horrek batzuetan zenbait zinemagile ekarriko digu gogora, Alfred Hitchcok, adibidez (Hitxhcock-en “Los pájaros").

Liburu honek dituen indarren artean, aurretik aipatutako guztiak gain, pertsonaiak behar bezala landu direla, narratzailearen distantziakidetasuna egokia dela eta hemengo gauzek izaera unibertsala izatea lortu dutela aipa dezakegu.


Saritutakoari buruzko hainbat datu

Jon Bilbao Lopategui

Jon Bilbao Lopategui (1972).

Jon Bilbao (Ribadesella, Asturias, 1972) meatze-ingeniaria da eta ingeles filologian lizentziatu zen. 2008. urtean lehen eleberria argitaratu zuen (El hermano de las moscas) eta baita Como una historia de terror izenburua duen kontaketen bilduma. Obra horrekin, kontaketako Ojo Crítico saria lortu zuen. 2010. urtean Bajo el influjo del cometa izeneko kontaketen bilduma idatzi zuen eta Tigre Juan saria lortu zuen. Azken eleberria, Padres, hijos y primates, 2011. argitaratu zen. Beste antologia batzuetan, Perturbaciones. Antología del relato fantástico español (2009), Siglo XXI. Los nuevos nombres del cuento español actual (2010) eta Rusia imaginada (2011) izenekoetan, adibidez, haren zenbait kontaketa daude. Gaur egun Bilbon bizi da eta itzultzaile moduan egiten du lan.


Bajo el influjo del cometa

Liburu honetan, kezkatzeko eta mehatxatzeko moduko gauzak egunerokotasunetik sortzen dira. Horrela bada, hondartzan lehorreratutako baleak, familia baten udako egun lasaia zapuztu dezake. Biblia irakurtzen duten bizilagunei kuxkuxean ibiltzeak, bikote agnostiko baten bakea alda dezake. Kometa bat igarotzen da eta itsasertzeko herri txiki baten biztanleengan izango du eragin ulergaitza. Mendira egun batzuk igarotzera joateak ere gauzak nahas ditzake azeri batekin harremanetan jarriz gero.

Egoera horien bidez, kontaketa hauetako pertsonaiek euren burua hobeto ezagutu beharko dute. Harrituko dira ikusten dutenarekin, eta batzuetan, beldurtuko dira. Orain arte ezagutzen ez zuten euren buruei buruzko alderdi ilun horrekin topo egiten dutenean, gauzak ez dira zertan okerrera joan behar. Ez beti.


Zatia

Liberé al niño de su asiento y con él en brazos salvé el desnivel que nos separaba de la arena. No debía de hacer mucho que la ballena había muerto porque apenas desprendía olor. Por ahora éste quedaba oculto bajo el propio del animal, una emanación intensamente marina y orgánica, desagradable sólo en un primer momento.

Yo repartía mi atención entre el niño y la ballena, tan interesado en ésta como en la reacción de aquél.

La ballena, más concretamente un rorcual de pequeño tamaño, mediría unos diez metros de largo. Era de color gris parduzco, con el vientre blanco. Reposaba sobre éste; la mitad delantera del cuerpo sobre la arena y la trasera en el agua. Tenía los ojos cerrados, bellotas de mar adheridas en torno a las aletas y penachos de algas a lo largo del lomo. Había dignidad en su postura.


Gaztelaniazko literaturari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

  • "Viaje con Clara por Alemania". Fernando Aramburu. Argitaletxea: Tusquets Editores
  • "Un viajante". Alejandro Fernández. Argitaletxea: Ttarttalo
  • "Llenad la tierra". Juan Carlos Márquez. Argitaletxea: Menoscuatro
  • "Poesía sola, pura premonición". Kepa Murua. Argitaletxea: Ellago Ediciones