Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahiaren erabakia

Epaimahia:

Patxi Zubizarreta jauna, epaimahaiburu.
Aintzane Lasarte anderea, epaimahaikide.
Koldo Ameztoi jauna, epaimahaikide.
Juan Manuel Etxebarria jauna, epaimahaikide.
Román Berriozabal jauna, epaimahaiko idazkari.

Epaimahiaren erabakia:

>Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du:

1999 urteko “Euskadi” literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literaturari dagokiona, Juan Kruz Igerabide jaunak idatzi eta Aizkorri argitaletxeak “Jonas eta hozkailu beldurtia” izenburuarekin argitara emandako ipuin liburuari ematea.

Lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:

Juan Kruz Igerabideren ipuin hau bere laburrean harri bitxia da, oso lan borobila lortu baitu itzulpen lanak nagusi diren lehen irakurleentzako arlo honetan. Adin honetarako dagoen eskaintzan urrats garrantzitsua eman du, ezpairik gabe, bidegile gertatuz

Betiko sentimendua den beldurra modu ederrean, egokian eta berritzailean ematen jakin izan du.

Narrazioaren eta poesiaren arteko uztarketa era bikainean gauzatu du Igerabidek. Uztarketa bera lortu du tradizioa eta modernotasuna lotuz. Hala nola tradizioaren hizkera bizia, erritmoa, otsoaren presentzia etab. eta besterik eguneroko bizimoduari, harreman efektiboei eta gure sukaldeetako hain tresna arrunta den hozkailuari leku emanaz.

Testua bera adierazgarria bada ere, Mikel valverdek eginiko ilustrazioak oso lagungarri eta egokiak dira.

Euskal irakurleari emaitza ezin hobea eskaintzen zaio, dudarik gabe, saritutako lan honekin