Kalitaterako eta Ebaluaketarako administrazio arteko sarea
Zerbitzu Publikoen Kalitaterako administrazio arteko Sarea (aurrerantzean, Sarea) Estatuko Administrazio Orokorrean kalitatearen ardura duten organoek, Ebaluazio eta kalitatearen Agentziak (AEVAL); autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melillako hiri autonomoen administrazioetakoek; Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP); eta kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak (ANECA) osotutako lankidetza-organo bat da.
Sareak duen helburua da administrazioen arteko lankidetza instituzionalizatzea, zerbitzu publikoetan kalitatea eta bikaintasunarekin lotutako esparruetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egungo parte-hartzaileak:
- Koordinaziorako Zuzendaritzak (Lehendakaritza)
- Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza (Justizia eta Herri Administrazio Saila)
Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartze aktiboa duten Kalitaterako eta Ebaluaketarako administrazio arteko Sareko lantaldeak:
- Herri Politiken Ebaluaketarako Lantaldea
- Herri Administrazioen Kalitatearekiko konpromisoen Gutunaren Lantaldea
- Karga-administratiboak murrizteko Lantaldea
Dokumentu interesgarriak:
- Zerbitzu Publikoen Kalitaterako administrazio arteko Sarea (gazteleraz bakarrik) (pdf, 52 Kb)
Azken eguneratzea:
2016/06/22