Herri Politiken Ebaluaketarako Lantaldea
Kalitaterako eta Ebaluaketarako administrazio arteko Sarearen baitan, Gaztela eta Leongo, Kataluniako, Extremadurako, Balear Uharteetako, Nafarroako, Euskadiko eta Valentziako autonomia erkidegoek, Herri Politiken Ebaluaziorako eta Zerbitzuen Kalitaterako Estatuko Agentziarekin (AEVAL) eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioarekin (FEMP) batera, lantalde bat martxan jarri dute dagokien esparrutan herri politiken ebaluaketa sustatzeko.
Ebaluaketa sustatzeko lantaldea 2009ko azaroan jarri zen martxan eta ondorengo hauek dira bere helburuak:
- Taldekideen eskumen-alorretan ebaluaketa garatzeko funtsezko elementuak identifikatzea: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoak eta toki-erakundeak.
- Horri buruz taldekideek burutzea aurreikusten duten estrategia eta jarduera zehatzei buruzko informazioa elkarri ematea.
- Ahal den neurrian, baterako proiektuak egitea, bakoitzaren ahalmenak, esperientziak eta baliabideak aprobetxatzea dakartenak.
Taldeak zenbait proiektu burutzea aurreikusten du, ondorengo lan-ildoetan kokatuta daudenak, hain zuen:
- 1. ildoa: Ebaluaketaren egoerari buruzko diagnosia.
- 2. ildoa: Sentikortzea eta ebaluaketarako barne gaitasuna sortzea.
- 3. ildoa: Administrazioei ebaluatzeko baldintzak hobetzea.
- 4. ildoa: Erakundeek ebaluaketa bultzatzeko tresnak.
- 5. ildoa: Kanpoko ezagutza ebaluatzailea erabili ahal izatea.
- 6. ildoa: Ebaluaketa-proiektuak guztien artean egitea.
- 7. ildoa: Administrazioan eta herritarren artean ebaluaketa hedatzea.
Partaideak:
- Gaztela eta Leon – Gaztela eta Leongo Junta, Dirección General de Atención al Ciudadano y Calidad de los Servicios
- Katalunia – Institut Català d’Avaluació de Polítiques Públiques (Ivàlua)
- Extremadura – Extremadurako Junta, Dirección General de Administración Electrónica y Evaluación de Políticas Públicas
- Balear Uharteak – Balear Uharteetako Gobernua, Direcció General de Qualitat dels Serveis
- Nafarroa – Nafarroako Gobernua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI)
- Euskal Autonomia Erkidegoa – Eusko Jaurlaritza, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza
- Valentziako Erkidegoa – Generalitat Valenciana, Direcció General de Modernització
- Herri Politiken Ebaluaziorako eta Zerbitzuen Kalitaterako Estatuko Agentzia (AEVAL)
- Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa (FEMP)
Loturak:
Lankidetzarako tresna (sarrera mugatua): Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak tresna bat jarri da talde honen erabiltzaileen eskura, lankidetzarako jarduera-ildoak garatzeko euskarri gisa.
Azken eguneratzea:
2016/06/22