Kalitatearekiko Konpromisoen Gutunaren jarraipenerako lantaldea
Estatuko Herri Administrazioen Kalitatearekiko Konpromisoen Gutuna, “Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Administrazioen Arteko Sarea” izenekoan adostua izan zena, 2009ko azaroaren 16an Madrilen egin zen Herri Administrazioen Sektoreko Batzarrean onartu zen.
Gutunaren helburu nagusia da herritarrari zerbitzua ematea bi oinarrizko erreferentzia hauen inguruan: Kudeaketa publikoa nolabait zuzentzea bai emaitzak lortzera bai herritarren beharrak eta nahiak asetzera, betiere ulertua herritarrak zerbitzu publikoen erabiltzaileak izateaz gain politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, ezarpenean eta ebaluaketan parte hartzen dutela.
10. Gutunean ezarritako konpromisoak ezartzen du Zerbitzu Publikoen Kalitaterako Administrazioen Arteko Sare barruan tresnak egokiak antolatu behar direla Espainiako herri administrazioetan kalitatea ezartzen ari dela ikuskatu ahal izateko eta, hala badagokio, Gutunaren konpromisoen formulazioa berrikusteko.
Kalitate eta Ebaluaziorako Administrazioen Arteko Sarearen baitan Euskal Autonomia Erkidegoak eta Asturiasko, Gaztela eta Leongo, Gaztela-Mantxako, Balear Uharteetako eta Murtziako erkidegoek Politika Publikoen eta Zerbitzu Kalitatearen Estatuko Agentziarekin (AEVAL) batera lantalde bat ipini dute martxan Estatuko Herri Administrazioen Kalitatearekiko Konpromisoen Gutunaren jarraipena egiteko.
Helburuak:
Estatuko Herri Administrazioen Kalitatearekiko Konpromisoen Gutunaren jarraipenerako lantaldea 2009ko azaroaren 25ean sortu zen eta helburu hauek ditu:
- Estatuko Herri Administrazioen Kalitatearekiko Konpromisoen Gutunaren ezarpenari eta berrikusteari buruzko jardueren koordinazio orokorra.
- Tresnak eta lanabesak garatzea gutuna sustatzeko baita zein mailataraino hedatu den aztertzeko helburuz.
Lantaldeak aurreikusita dauka hainbat jarduera burutzea honako lan ildo hauetan:
- 1. ildoa: Tresnaren diseinua.
- 2. ildoa: Konpromisoen Gutunaren aurkezpena prestatzea.
- 3. ildoa: Konpromisoen Gutunaren hedapena.
- 4. ildoa: Kasuan kasuko administrazio osoan Gutuna zenbateraino garatu den neurtzea.
- 5. ildoa: Praktika onak identifikatzea.
- 6. ildoa: Emaitzen hedapena.
- 7. ildoa: Konpromisoen Gutuna berrikustea.
Kideak:
- Asturias: Modernizazio, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza Nagusia.
- Gaztela-Mantxa: Funtzio Publikoaren eta Zerbitzuaren Kalitatearen Zuzendaritza Nagusia.
- Gaztela eta Leon - Gaztela eta Leongo Batzarra, Herritarrei Arreta Emateko eta Zerbitzuen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusia.
- Katalunia – Administrazioa Eraberritzeko Zuzendaritza Nagusia.
- Balear Uharteak – Balear Uharteetako Gobernua, Zerbitzuen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusia.
- Murtzia: Funtzio Publikoaren eta Zerbitzuaren Kalitatearen Zuzendaritza Nagusia.
- Euskal Herria – Eusko Jaurlaritza, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza.
- Politika Publikoen eta Zerbitzu Kalitatearen Estatuko Agentziarekin (AEVAL).
Loturak:
- Kalitatearekiko Konpromisoen Gutuna (gazteleraz bakarrik) (pdf, 123 Kb)