Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

308/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 5667
  • Xedapen-zk.: 308
  • Xedapen-data: 2005/10/18
  • Argitaratze-data: 2005/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Otsailaren 25eko 2/2004 Legearen bidez, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek sortu eta kudeatutako datu pertsonaletarako fitxategiei buruzko alderdiak arautu ziren eta, bestetik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortu zen. Herritarren intimitate pertsonalaren eta etxeko intimitatearen babes eraginkorragoa lortuko bada legezko arauak osatu behar dira, hain zuzen ere doktrinak "informazio autodeterminaziorako eskubidea" izenaz izendatu duena. Kasu honetan, hala ere, babesak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei lotutako fitxategiei baino ez daragie, bertan sortu edo kudeatzen direlako. 2/2004 Legeak berak, azken xedapenean, baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari legea garatu eta aplikatzeko. Alabaina, izaera orokorreko gaitasun horretaz gain, 2/2004 Legeak hainbat aldiz joten du araudira, besteak beste, nabarmendu egin behar dira datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta legeak aitortutako edozein eskubide erabiltzeko prozedura arautzeari dagokiona. Legegilearen asmoa, argi dago, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko bakoitzak nork bere titularitatepeko fitxategien prozedura arautzea izan da (hau da, erakunde bakoitzak sortu edo kudeatutakoen prozedura). Dekretu honek, beraz, Autonomia Administrazioak berak sortu edo kudeatutako fitxategiei buruzko eskubideez baliatzeko prozedura arauak baino ez ditu ezartzen. 2/2004 Legeak, halaber, bertan aipatzen diren eskubideak ukatu baitzaie, herritarrek Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aurkez ditzaketen erreklamazioak erregelamendu bidez arautu behar direla esaten du.

Dekretu honek ez ditu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren alderdi organikoak arautzen, Erakundearen Estatutuan bertan arautu beharreko gaiak baitira, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

19 artikulu eta azken xedapen batek osatzen dute dekretua. Azken xedapenean baimena ematen zaio sailburuordeari dekretua garatzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Aholkularitza Batzordeak aurretik horri buruzko iritzia eman ondoren. Artikuluak lau kapitulutan banatu dira.

  1. kapituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, alde batetik, dekretuaren aplikazio eremua finkatzen du eta, bestetik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari fitxategiak jakinarazteko alderdiak eta ereduzko kodeak arautzen ditu.

  2. kapitulua, hasierako fasean informazio autodeterminazioaren eskubideak erabiltzeari buruz aritzen da; hau da, fitxategiaren arduradunaren aurrean. Azpimarratu behar da, nolanahi ere, Kapitulu honen aplikazio eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edo berari lotuta dauden edo menpeko diren erakunde publikoek sortu edo kudeatutako fitxategiei bakarrik daragiela.

  3. kapituluan datuen blokeoa eta informazio autodeterminazioa osatzen duten eskubideen babesa arautzen dira. Babesa Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean egin beharreko erreklamazio faseari dagokio; hau da, eragindako herritarrak fitxategiko arduradunaren ezetza jaso duenean. Arautu egiten dira, halaber, legezko edo arauzko manuak hausten dituzten fitxategietako arduradunen aurrean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak berehala jarduteko dituen aukera ezberdinak.

  4. kapituluan Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, bere aplikazio eremuan sartzen diren fitxategiei dagokienez, jarraitu behar duen zigor-prozedurari buruzko aginduak zehaztu dira. Bestalde, 2/2004 Legean jasotako arauak osatu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoaren arabera. Ildo horretan, gogorarazi behar da ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren zenbait alderdi garatzekoak (datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorraren babespean gaur egun indarrean), Autonomia Erkidegoei, beren fitxategiei dagokienez, zigortzeko prozedura arautzeko bai eta eragindakoaren eskubideak erabili eta babesteko eskumena ere aitortzen die.

    Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. – Dekretu honen aplikazio eremuak (II. kapituluan ezarritakoa salbu, bertan aurreikusitakoa izango baitu) honako fitxategiak hartuko ditu:

    1. 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen Administrazio, instituzio, erakunde eta korporazio publikoek (aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoak) eskubide publikoko ahalmenez baliatzeko sortu eta erakunde horiek edo pertsona pribatuek, fisikoek zein juridikoek, kudeatutakoak.

    2. Beste pertsona batzuek, fisikoek zein juridikoek, publikoek zein pribatuek, sortutakoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eskubide publikoko ahalmenez baliatzeko kudeatutakoak badira.

  2. – 2/2004 Legearen 2.2 artikuluak aipatzen dituen fitxategietan, berriz, ez da dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko.

  3. – Estatistiketarako baino ez diren eta funtzio estatistiko publikoari buruzko legeen babesean dauden datu pertsonalen fitxategiek berariazko xedapenak izango dituzte araubide, baldin eta dekretu honetan horietako bereziki ezarri ez bada.

  4. – Pertsonen osasunari buruzko datuen fitxategiak arautzeko, baldin eta osasun-erakunde edo -zentro publikoen edo horien zerbitzuan dauden profesionalen jabetzapekoak badira, osasunari buruzko alorreko legeetan ezarritakoari begiratuko zaio. Hala ere, dekretu honetan ezarritakoari jarraituko zaio lege horiekin bateraezina ez den guztian.

  5. – 2/2004 Legearen 2.2 artikuluan aipatu ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak sortu edo kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan dekretu honetan ezarritakoa aplikatzerakoan, Poliziak duten araubide juridikoaren berezitasunak kontuan hartuko dira. Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta lege horiek garatzen dituzten xedapenetan aurreikusten dira berezitasun horiek.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko egindako eragiketen berri emango diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioa egiteko. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak egindako eredu normalizatuaren bidez, sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen edo ebazpenaren kopia bidali beharko da.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek, dekretu honen 1.1.b artikuluan aipatzen diren eskubide publikoko eskumenez baliatzeko kudeatzen dituzten fitxategien berri emango diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

  1. – Ereduzko kodeak Datuak Babesteko Erregistroan gordailatuko dira beren inskripzioa egiteko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuan ezarritakoaren arabera.

  2. – Datuak Babesteko Erregistroan gordailatu eta inskribatutako ereduzko kodeen kopiak edonoren eskuragarri egongo dira.

  3. – Ereduzko kodeetan jasotako arauak urratuz gero, kodeak arautzen dituzten ebazpen edo xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta bere erakunde publikoek sortu edo kudeatutako datu pertsonalen fitxategien aurka egiteko edo bertara iristeko eskubidea, fitxategia edozein dela eta, baldin eta beren menpe edo beraiei lotuta badaude, eta baita datuak zuzendu edo ezabatzeko eskubideak ere, zeharo pertsonalak dira eta eragindakoak berak erabiliko ditu fitxategiko arduradunaren aurrean, 15/1999 Lege Organikoan eta indarrean dauden bestelako xedapenetan berariaz aurreikusitako mugak baino ez dituztela horietarako. Hala ere, eragindakoaren legezko ordezkariak jokatu ahal izango du, baldin eta eragindakoa ezintasun egoeran badago edo adin txikikoa bada eta euren kabuz eskubide horiek ezin baditu erabili.

  2. – Artikulu honek aipatzen dituen eskubideez borondatezko ordezkariaren bidez baliatzeko, ekitaldi bakoitzean kreditatu beharko da ordezkaritza, zuzenbidean baliozkoa den eta modu fidagarrian erasota uzteko moduko edozein bide erabiliz edo doakionak fitxategiko arduradunaren aurrean agertuz egindako aitorpenaren bidez.

  1. – Datu pertsonalen tratamenduak eragindakoaren zalantzarik gabeko adostasuna eskatzen duenean, aurka egiteko eskubideaz baliatzea bi modutara egin daiteke: adostasuna azaldu barik edo adostasuna ez dela ematen azaltzen.

  2. – Datu pertsonalak tratatzeko eragindakoaren adostasuna beharrezkoa denean, betiere legeek aurkakorik ezartzen ez badute, eragindakoa bere datuen tratamenduaren aurka ager daiteke bere egoera zehatzari buruzko arrazoi sendoak eta legezkoak daudela adierazten duen idazki bat fitxategiko arduradunari igorriz. Horrelakoetan, fitxategiko arduradunak eskaeraren gai den edo diren tratamenduetatik baztertuko ditu eragindakoari buruzko datuak eta, hamar egunetik gora gabeko epean, berari jakinaraziko dio bazterketa zelan egin den.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta beraren menpe edo berari lotutako erakunde publikoen fitxategietako datuetara iristeko eskubideaz baliatzeko, fitxategiko arduradunari zuzendutako eskabide bat egin beharko da. Eskegilea eragindakoa dela ziurtatzen duen edozein bide erabili ahal izango da horretarako eta, gainera, kontsultatu beharreko fitxategia edo fitxategiak adierazi beharko dira.

  2. – Fitxategiaren konfigurazioak eta ezarpen materialak bide ematen badute, eragindakoak ondoren adierazten diren aukerak izango ditu fitxategia kontsultatzeko:

    1. Pantaila bistaratzea.

    2. Postaz bidalitako idazki, kopia edo fotokopia.

    3. Telekopia.

    4. Fitxategiaren konfigurazioari edo ezarpen materialari egokitutako beste edozein bide erabiliz.

  3. – Fitxategiko arduradunak hilabeteko epean ebatzi beharko du datuak eskuratzeko eskabidea. Epea eskabidea jasotzen den egunean hasiko da. Epe hori iragan eta interesdunak berariazko ebazpenik jaso ez badu, 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa aurkeztu ahal izango du.

  4. – Ebazpena baiezkoa izanez gero, horren jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean eskuratuko dira eskatuko datuak.

  1. – Informazioa, ematen den euskarria edozein dela, modu irakurgarri edo ulergarrian eman beharko da, berariazko dispositibo mekanikoen erabilpena ezinbesteko duten gakoak edo kodeak erabili barik.

  2. – Informazioak, eskabidean zehaztutakoaren arabera, eragindakoaren oinarrizko datuak eta edozein informatika-lan edo prozesuaren ondoriozkoak hartu ahal izango ditu, bai eta datuen jatorria, datuen emaileak eta datuak zelan eta zertarako bildu ziren ere.

Eragindakoa edo, dekretu honen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordezkoa ez den beste pertsona batek eskabidea aurkezteak datuak eskuratzeko ukapena ekarriko du. Beste horrenbeste gertatuko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurreikusitako ukatze-egoeraren bat gertatzen denean.

  1. – Interesdunak datuak zehaztugabeak edo osatugabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak direla jotzen badu datuok zuzentzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatu ahal izango dio fitxategiko arduradunari. Hala ere, administrazio prozedura batean jasotako egintzak islatzen dituzten datuak izanez gero, zuzentzat joko dira espedientean jasotakoekin bat baldin badatoz.

  2. – Fitxategiko arduradunak zuzendu edo ezabatuko ditu datuak, eskabidea jasotzen duenetik hasi eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan. Datuak beste edonori jakinarazi bazaizkio, fitxategiko arduradunak, epe berean, datuak zuzendu edo ezabatuko direla jakinaraziko dio, eta pertsona horrek jasotako datuak oraindik baldin baditu, modu berean zuzendu edo ezabatu beharko ditu.

  3. – Fitxategiko arduradunak eragindakoaren eskabidea ezin dela onartu uste badu, jakinarazi eta horretarako arrazoiak emango dizkio, aurreko zenbakian adierazitako epe berean, eragindakoak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa egiteko aukera izan dezan.

  4. – Hamar eguneko epea iragan eta ebazpen adierazia jakinarazi ez bazaio, interesdunak dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean.

  1. – Datuak idargabetzeak horien blokea ekarriko du, geroago prozesatu edo erabiltzeko bidea ixteko. Administrazio publikoen, epaileen eta epaitegien eskuragarri egongo dira bakar-bakarrik, tratamenduan agian sortu diren erantzunkizunak indarrean dauden epean bilatu ahal izateko.

  2. – Epe hori iragan ondoren datu guztiak ezabatuko dira. Hala ere, ezabatu beharreko datuak iruzur, doilor edo bidegabez jaso edo erregistratu direnean, datuak ezabatzeak datuak jasotzen dituen euskarria bera deuseztatzea ekarriko du.

  3. – Datuen blokeoa agintzen duen fitxategiko arduradunaren ebazpenaren aurka 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari zuzenduta.

  4. – Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, tratamendua galerazteko datuak identifikatzea eta gordetzea da blokeotzat jo behar dena.

  1. – 2/2004 Legearen 9. artikuluan aipatu eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean egin beharreko erreklamazioak artikulu honetan aurreikusitako moduan egin beharko dira.

  2. – Eragindakoak eskatuta hasiko da prozedura. Horrek, idatziz egin beharko du erreklamazioa, edukia argi eta garbi azalduta, eta bere ustez urratu diren legezko edo arauzko manuak zehaztu beharko ditu.

  3. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa jaso eta gero, fitxategiko arduradunari igorriko zaio, hamabost eguneko epean, bidezko iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

  4. – Alegazioak jaso edo horiek egiteko epea iragan ondoren, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, txostenak, probak eta bidezko iritzitako beste instrukzio ekintza batzuk egin ostean, fitxategiko arduradunari eta eragindakoei entzutea barne, aurkeztutako erreklamazioaren gaineko ebazpena hartuko du bidezko kasuetan, 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  5. – Erreklamazio idazkia aurkeztu eta sei hilabete iragan ondoren ebazpen adierazia jakinarazi ez bada, erreklamazioa ezetsi egin dela ulertuko da.

  6. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren ebazpena edo eskatutako babesa administrazio isilbidez ezestearen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, jurisdikzio hori arautzen duen Legearen arabera. Hala ere, aurretik eta borontatez, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko batek sortu edo kudeatutako fitxategi jakin bati eustea edo berori erabiltzea legezko edo arauzko manu baten aurka dagoela, errekerimenduan berariaz finkatutako epean zehazten diren zuzenketa-arauak hartzeko eskatu ahal izango dio fitxategiko arduradunari. Fitxategiko arduraduak bost egunetik behera gabeko epean bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, hala badagokio, horiei buruzko ebazpena hartuko du, betiere bost egunetik gora gabeko epean.

  2. – Eragindako herritarren eskubideak bermatzeko beharrezko zuhurtziazko neurriak jasoko ditu errekerimenduak, bai eta dagokion zigortze prozedura hasteko agindua ere. Kasu horretan, zuhurtziazko neurriak hartu ondorengo bost eguneko epean alegazioak aurkeztu ahal izango ditu fitxategiko arduradunak.

  3. – Fitxategiko arduradunak zuzentzeko eskatutako errekerimendua edo, hala izanez gero, alegazio-izapidearen osteko ebazpena betetzen ez badu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak fitxategiko arduradunaren ebazpena edo ez-egiteko jarrera errekurritu ahal izango du Administrazio-Auzietarako juridikzioaren aurrean, Jurisdikzio hori arautzen duen Legearen arabera.

  4. – Errekerimendua zigortze-prozedura baten esparruan gertatzen bada eta datu pertsonalen bidegabezko erabilpen edo emateari uztekoa bada –betiere arau-hauste larria dela, eta Konstituzioak eta Legeak bermatzen ditue herritarren eskubideen erabilpenaren eta nortasuna garatzeko askatasunaren aurka daudela- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak artikulu honetan aipatzen diren zuhurtziazko neurriak hartu ahal izango ditu. Gainera, ezarritako epean errekerimenduari erantzuna ematen ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, arrazoitutako ebazpen baten bidez, fitxategiak geldiarazi ahal izango ditu eragindako pertsonen eskubideak leheneratzeko.

  1. – Salbuespenez, oso larritzat zigortutako arau-hausteak ez jarraitzeko edo antzekoak ez errepikatzeko; haiek sortutako kalteen jarraipena saihesteko edo kalteak arintzeko, zuhurtziazko neurriak hartu behar dira. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bere funtzionariei aitortzen dizkion ikuskaritza-egitekoak burutzerakoan behin-behingoz zilegiak ez diren gertakariak egiaztatzen badituzte funtzionarioek berek ezarri ahal izango dituzte. Zuhurtziazko neurri horiek bai eta neurrien zergatia eta xedea ere ikuskapen-aktan adierazi beharko dira.

  2. – Aurreko idatz-zatian aipatutako zuhurtziazko neurriak hartzen direnean, dihaduen ikuskariak berehala jakinaraziko dizkio Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari eta honek hasiera emango dio dagokion zigortze-prozedurari. Hasteko egintzan zuhurtziazko neurrien ezeztapena, jarraipena edo aldakuntza zehaztuko da, arrazoiak eta guzti, eta bost eguneko epea emango zaio fitxategiko arduradunari berak iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

  3. – Artikulu honek aipatzen dituen zuhurtziazko neurriak hartu eta lau egun geroago dagokion zigortze-prozedura hasi ez bada indargabetuko dira.

  1. – Ofizioz hasiko da zigortze-prozedura, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpenaz, bere kabuz, edo administrazio publiko batek nahiz beste erakunde publiko batek arrazoiak emanez horrela eskatzen duelako edo salaketa baten ondorioz.

  2. – Hasteko ebazpena gutxienez honakoak izangod ditu: a) ustez erantzukizundunak diren pertsona edo pertsonen identifikazioa; b) prozedura hasteko zio diren egintzen azalpena, agiango legezko kalifikazioa eta dagozkiekeen zehapenak; c) prozeduraren instrukzio-egilearen izendapena, errekusatzeko araubidea berariaz azalduta; eta d) prozedura ebazteko organo ekuduna zuzendaria dela adierazi beharko da, Datuak Babeteko Euskal Bulegoko Estatutuak ekumena ematen dion manua berariaz agertu beharko dela.

  3. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko funtzionario letradu bat izango da intrukzio-egilea, bat baino gehiago egonez gero txanda sistema objetibo bati jarraituzko zaio. Instrukzio-eginkizuna betetzeko ez du izango inolako funtzio-menpekotasunik.

  1. – Zigortzeko espedientea hasteko agindua intrukzio-egileari jakinaraziko zaio eta ustezko erantzuleari eta gainerako interesdunei jakinaraziko zaie, hamabost eguneko epean bidezko iritzitako alegazio, agiri edo argibideak aurkez ditzaten, froga-aldiaren hasiera eskatzeko eta egoki iritzitak proba-bideak proposatzeko.

  2. – Honako kasuetan froga-aldi bat irekiko da:

    1. Alegazio-izapidean edozein interesdunek hala eskatzen duenean, frogabide zehatzak proposatuz, baldin eta instrukzio-egileak horietakoren bat egokitzat jotzen badu. Instrukzio-egileak froga-aldia irekitzeko eskabidea edo froga zehatzak ezesten baditu, zergatik egiten duen azaldu beharko du. Egintza horien aurka, hala ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 41. artikuluaren arabera.

    2. Interesdunek eskabiderik egin ez dutenean baina instrukzio-egileak, gertatutakoak argitzeko eta erantzuleak zehazteko ezinbestekotzat jotzen duenean. Kasu horretan, bost eguneko epea emango zaie interesdunei bizdezkotzat eritzitako frogabideak aurkez ditzaten.

  3. – Froga-aldia hogeita hamar egunekoa izango da; hala ere, legez aurreikusitako kasuetan epe hori luzatu edo laburtu ahal izango da.

  4. – Frogak 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituz burutuko dira.

  1. – Frogaldia amaitu ostean instrukzio egileak ebazpen proposamena egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 41. artikuluaren arabera.

  2. – Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie eta, horretaz gain, hamabost eguneko epea dutela alegazioak aurkezteko eta epe horretan espedientea agerian izango dutela, espedientea bera aztertu edo barruan jasotako agirien kopiak egin ahal izateko.

  3. – Entzunaldia amaitu ostean, instrukzio-egileak ebazpen-proposamena igorriko dio berehala Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari bai eta horrekin batera espedientean jasotako agiri, alegazio eta argibideak ere.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, ebazpena hartu baino lehen, prozedura ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen jarduera osagarriak egin ahal izango ditu, 2/1998 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zigortze-prozeduraren edozein fasetan Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak gertakariak arau-hausteak direla baina, hala ere, bere eskumenekoak ez direla uste duenean, organo aginpidedunari jakinaraziko dio eta jardundako guztia igorriko dio.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak ebazpen arrazoitua hartuko du, interesdunek agertutako gai guztiak eta prozeduraren ondoriozkoak ebatziko dituena, 2/1998 Legearen 43. artikuluan eta 2/2004 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bertan, halaber, prozeduraren izapideak egiterakoan hartutako behin-behineko edo zuhurtziazko neurriei buruzko adierazpena egingo du.

  2. – Prozedura hasi eta sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazi ez bada, prozedura iraungiko da, 30/1992 Legeak ezarritako moduan eta ondorioekin. Hala ere, interesdunei lepora dakizkien arrazoiengatik eta 2/1998 Legean aurreikusitako gainerako kasuetan prozedura etenda dagoenean epe hori pausatuta geratuko da.

    AZKEN EBAZPENA.– Arau garapena.

    Baimena emanten zaio Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeari dekretu honetan ezarritakoa garatzeko, betiere Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Aholkularitza Batzordearen irizpena jaso ostean.

    Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 18an.

    Lehendakaria,

    JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

    Jaurlaritzaren lehendakariordea,

    IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.