Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko uztailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 4679
  • Xedapen-zk.: 131
  • Xedapen-data: 2008/07/07
  • Argitaratze-data: 2008/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, xede orokor baten bitartez soilik sortu, aldatu edo ezabatu ahal izango dira Herri Administrazioen jabetzako datu pertsonalen fitxategiak, eta xedapen orokor hori Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) edo dagokion aldizkari ofizialean eman beharko da argitara. Artikulu horretan, hain zuzen ere, finkatu da xedapen orokor horren oinarrizko edukia.

Bestalde, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluaren indarrez sortu da Datuak Babesteko Erregistroa. Artikulu horrek ezartzen duenaren arabera, lege horren aplikazio-esparruan sartzen diren fitxategiak inskribatuko dira erregistro horretan.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publikoek datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko jardun ororen berri eman beharko diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskriba ditzan. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko Ebazpenak (2005eko abuztuaren 31ko 165. EHAA) onartutako eredu normalizatuaren bitartez helarazi beharko zaio bidezko xedapena edo erabakia.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Aginduak (1996ko urriaren 9ko EHAA) garai hartan indarrean zegoen araudiaren arabera arautu zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi automatizatuak.

Ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren berezko kudeaketa-funtzioak betetzeko, datu pertsonalen fitxategiak sortzea eskatu duten beste jardun batzuk jarri dira abian.

Ikastetxe publikoek kudeaketa ekonomikoko beren autonomiaren barruan garatzen dituzten jarduera ekonomikoek eta finantzarioek datu pertsonalak erabiltzea eskatzen dute, eta datu horien erabilera zorroztasunik handienarekin arautu beharko da nahitaez, eraginpean dagoen kolektibo osoaren eskubideak babes daitezen.

Bestalde, haren izaera deszentralizatzaileak askotariko hirugarren batzuen esku-hartzea dakar. Hori dela eta, horien guztien datu pertsonalak nahitaez erabili beharko direnez gero, behar bezala mugatu eta arautu beharko da datu horien erabilera.

Halaber, Lurralde Ordezkaritzen bidez kudeatzen diren hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuek funts aurreratuko kontuak dituzte haien funtzionamendu-gastuak kudeatzeko. Haatik, haiekin diharduten hirugarren horiei buruzko datuak eduki beharko dituzte funts aurreratuak kudeatzeko.

Ikastetxe publikoek eta hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuek, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren hainbat kontu dituzte haien eragiketa ekonomikoetarako, betiere haien eskumenen barruan. Kontu horiek, dena den, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Finantza Zuzendaritzak baimendu beharko ditu.

Kontuetan baimenduta dauden pertsonei buruzko datuak eskura izateko, berriz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Finantza Zuzendaritzari eman beharreko datu pertsonalak biltzeko eta eguneratzeko aukera emango duen aukera ezarri da Ikaskudek eta Lazkudek aplikazioetan.

Horrenbestez, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea betetzeko, honakoa

Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, eta ezarritako prozedura normalizatuaren bidez jakinaraziko zaio xedapen hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskriba dezan eta, ondoren, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan barne har dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza

  1. fitxategia.– Ikaskudek aplikazioaren bidez kudeatzen diren ikastetxe publikoetako hirugarrenen fitxategiak.

    1. Xedea:

      Ikastetxe publikoek beharrezko hirugarrenen datuak edukitzea, bai kreditu-entitateen bidez sarrerak eta ordainketak egiteko, bai Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Zerga Administrazioko Zuzendaritzari honako informazioa helarazteko: ikastetxe publikoek hirugarren batzuei egindako PFEZren atxikipenei buruzko informazioa, eta hirugarren batzuekin egindako eragiketei buruzko informazioa.

    2. Honako pertsonen datu pertsonalak lortu beharko dira:

      Ikastetxe publikoekin sarrera eta ordainketako eragiketak egiten dituzten pertsonen datu pertsonalak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

      Ikastetxe publiko bakoitzeko hirugarrenen erregistroan inskribatzeko interesdunek bete beharreko formularioaren bitartez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta sartutako datu pertsonalen moten deskribapena:

      1.IK identifikatzailea:

      • NAN, IFK edo atzerriko hirugarrenaren identifikatzailea, hala badagokio.

      • Izen-abizena edo izen soziala.

      • Helbidearen datuak.

        2.EF ekonomikoak eta finantzarioak: banku-datuak.

    5. Datu pertsonalen lagapena eta, hala badagokio, hirugarren herrialde batzuetarako datuen transferentziak:

      Ez da halakorik aurreikusi.

    6. Fitxategiaz arduratuko diren administrazioaren organoak:

      Ikastetxe publikoetako bakoitzeko zuzendariak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    7. Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkakotzeko eskubidearen mende dauden zerbitzuak edo unitateak:

      Ikastetxe publikoetako bakoitzeko Zuzendaritza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    8. Segurtasun-neurriak, betiere eska daitekeen segurtasun-maila adierazita (oinarrizkoa, ertaina eta handia):

      Oinarrizko segurtasun-maila.

  2. fitxategia.– Ikaskudek aplikazioan, ikastetxe publikoen kontuetan sinadura baimendua duten pertsonen datuen fitxategiak.

    1. Xedea:

      Ikastetxe publikoetako kontu baimenduetan sinadura duten pertsonen beharrezko datuak edukitzea, betiere kreditu-entitateetako datuak eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Finantza Zuzendaritzari eman beharreko informazioa eguneratuta mantentzearren.

    2. Honako pertsonen datu pertsonalak lortu beharko dira:

      Ikastetxe publikoei baimendutako kontuetan sinadura baimendua duten pertsonen datu identifikatzaileak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

      Ikaskudek aplikazioaren kontuetako datuen eranskinaren bitartez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta datu pertsonalen moten deskribapena, hauek barne:

      1.IK identifikatzaileak: NAN, abizenak eta izena.

      2.AP akademikoak eta pertsonalak: ikastetxean betetzen duten kargua.

    5. Datu pertsonalen lagapena eta, hala badagokio, hirugarren herrialde batzuetarako datuen transferentzia:

      Ez da halakorik aurreikusi.

    6. Fitxategiaz arduratuko diren administrazioaren organoak:

      Ikastetxe publikoetako bakoitzeko Zuzendaritza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    7. Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkakotzeko eskubidearen mende dauden zerbitzuak edo unitateak:

      Ikastetxe publikoetako bakoitzeko Zuzendaritza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    8. Segurtasun-neurriak, betiere eska daitekeen segurtasun-maila adierazita (oinarrizkoa, ertaina eta handia):

      Oinarrizko segurtasun-maila.

  3. fitxategia.– Lazkudek aplikazioaren bidez kudeatzen diren hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuetako hirugarrenen fitxategiak.

    1. Xedea:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuek haiekin eragiketak egiten dituzten hirugarrenen beharrezko datuak edukitzea eta hirugarren batzuekin egindako eragiketei buruzko informazioa edukitzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Zerga Administrazioko Zuzendaritzari helarazteko.

    2. Honako pertsonen datu pertsonalak lortu beharko dira:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuekin eragiketak egiten dituzten pertsonen datuak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzu bakoitzeko hirugarrenen erregistroan interesdunek inskribatzeko bete beharreko formularioaren bitartez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta sartutako datu pertsonalen moten deskribapena:

      1.IK identifikatzaileak:

      • NAN, IFK edo atzerriko hirugarrenaren identifikatzailea, hala badagokio.

      • Izen-abizena edo izen soziala.

      • Helbidearen datuak.

        2.EF ekonomikoak eta finantzarioak: banku-datuak.

    5. Datu pertsonalen lagapena eta, hala badagokio, hirugarren herrialde batzuetarako datuen transferentziak:

      Ez da halakorik aurreikusi.

    6. Fitxategiaz arduratuko diren administrazioaren organoak:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuetako bakoitzeko zuzendariak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    7. Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkakotzeko eskubidearen mende dauden zerbitzuak edo unitateak:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzu bakoitzeko Zuzendaritza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    8. Segurtasun-neurriak, betiere eska daitekeen segurtasun-maila adierazita (oinarrizkoa, ertaina eta handia):

      Oinarrizko segurtasun-maila.

  4. fitxategia.– Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuetako funts aurreratuen kontuetan sinadura baimendua duten pertsonen datuen fitxategia.

    1. Xedea:

      Hezkuntza-sistema laguntzeko zerbitzuetako funtsen kontu baimenduetan sinadura duten pertsonen datuak edukitzea, betiere kreditu-entitateetako datuak eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Finantza Zuzendaritzari eman beharreko informazioa eguneratuta mantentzearren.

    2. Honako pertsonen datu pertsonalak lortu beharko dira:

      Hezkuntza-sistemari laguntzeko zerbitzuetako funts aurreratuen kontuetan sinadura baimendua duten pertsonen datu identifikatzaileak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

      Lazkudek aplikazioaren kontuetako datuen eranskinaren bitartez.