Eusko Jaurlaritza

Unitate arduraduna eta xedea

Unitate arduraduna

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza arduratuko da Zerbitzuen Karta hau onartzeaz, jarraipena egiteaz eta kudeatzeaz.

Xedea

Zuzeneanen eginkizun nagusia da Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa koordinatzea, sinplifikatzea eta eskuragarri jartzea, erabilitako kanala edozein dela ere, bai eta administrazio-dokumentazioa izapidetzea ere, hartzaileei helaraziz.


Gure helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak herritarrei arreta emateko bikaintasun- eta kalitate-mailarik onenak lortzea, pertsonentzako pertsonek emandako zerbitzu bat eratuz, horizontala eta integrala, kanal anitzekoa eta herritarren beharretarako proaktiboa, arretaren homogeneotasuna bermatuz erabilitako kanala edozein dela ere.

Azken aldaketako data: