Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkestak (Udalmap)

"Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkestak" etengabe planteatzen den estatistika-eragiketa da, non bere emaitzak urtero aurkezten diren.

Estatistika-eragiketa hau, “Udalerrietako iraunkortasun adierazle” estatistika-eragiketatik egindako banakapenaren emaitza da, Urteko Estatistika egitarauan jasota eta maiatzaren 16ko 95/2006 Dekretuaren bidez onartuta.

Estatistika-eragiketa “172515” – "Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkesta" bezala identifikatzen da,  noski,  Urteko Estatistika egitarauan barneratua. Estatistika-eragiketaren erakunde arduraduna, Ekonomia eta Ogasun Sailaren estatistika-organoa izango da. Baita ere, Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) lankidetzan egongo da.

"Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkesta"-ren helburu nagusia, EAEko udalerrien ekipamenduak eta azpiegiturak duten egoera ezagutzea da.  Zehatzago esanda, bere helburua EAErako udal-inbentario bat lortzea litzateke, dauden azpiegitura eta ekipamenduen buruzko informazio zehatzarekin, bai udal-titulartasunekoak, bai  beste erakunde publiko edo pribatuek ordezten dituztenak. Azpiegituren eta ekipamenduen buruzko informazioa, datu-base geoerreferentziatu baten bidez zabalduko da. Datu-base horretan, unitate bakoitza lurraldeka atxikiko da eta etiketa bat erantsiko zaio, bere ezaugarriak deskribatzen.

Laburbilduz, tresna objektibo bat dela esan dezakegu, udalerrien egoera erlatiboa aztertzeko eta gainera, ekipamendu- eta azpiegitura-premiei buruzko erabakiak hartzeko.

Definizioa

Eragiketa estatistikoa "Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkesta"  deritzo, Euskal Estatistika Planean 172515 kodea duena. Datuak urtero zabaltzen dira.

Helburu orokorrak

"Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren inkesta"-ren helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerrietako ekipamenduei eta azpiegiturei buruzko egoera ezagutzea da. Horretarako inbentario bat egiten da, haien buruzko informazio zehatz eta sistematizatuarekin. Informazio hori eragile publiko zein pribatuen eskura jarriko da, datu-base geoerreferentziatu batean zabalduz.

Oinarrizko tresna bezala hartzen da, udalerrietako ekipamendu- eta azpiegitura-horniduren beharrak aztertzeko, baloratzeko eta noski, erabakiak hartzeko.

Laburbilduz, hauek dira Estatistika Eragiketaren helburuak:

  • EAEko udalerrietako ekipamenduei eta azpiegiturei buruzko egoera ezagutzea.
  • EAEko udalerrietako ekipamenduaren eta azpiegituraren buruzko azterketak egiteko eta erabakiak hartzeko, tresna-objektibo baliagarria izatea.

Helburu espezifikoak

Estatistika-eragiketaren helburu espezifiko gisa, honako hauek aipatu dezakegu:

  • EAEko udalerri bakoitzerako, ekipamenduen eta azpiegituren inbentarioa lortzea.
  • Lortutako informazioa Eusko Jaurlaritzaren GIS plataforman integratzea.
  • Georreferentziatutako datu-basea mantentzea eta aldi berean, eguneratzea.

Metodologia, datuen jatorriaren arabera

Estatistika-eragiketak informazioa bildu, sistematizatu eta zabaltzeko, iturri nagusi hauek erabiltzen ditu:

  • Eusko Jaurlaritzako sailak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.
  • Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoak, enpresa publikoak, foru-aldundiak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk.

Eragiketaren diseinu metodologikoa

  • Biztanle-kopurua:

Txostena eman duten erakundeen multzoa: Udalek, Eusko Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, udalerrien mankomunitateek eta beste toki-erakunde batzuek osatzen dute.

  • Geografikoa:

Eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egiten da.

  • Denbora-eremua:

Datuak urtero biltzen dira.

Ekonomia eta Ogasun Saileko Estatistika Organoarekin harremanetan jartzeko

Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:

Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 63 97 / 945 01 63 83
Honako helbide elektroniko honetan: estadistica-hacienda@euskadi.eus
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza
Ekonomia eta Ogasun saila
Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Kexak edo iradokizunak:
Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu estadistica-hacienda@euskadi.eus, edo posta erabilita
Eusko Jaurlaritza
Ekonomia eta Ogasun saila - Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz