Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

  1. Teknologia.
  2. Enpresa-berrikuntza.
  3. Plangintza eta estrategia.
  4. Eraldaketa digitala.
  5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

6. artikulua.– Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, hierarkikoki zuzenean sailburuaren mende daudela, eskuduntza hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jardunak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta administrazio-unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordeari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, dagozkien jardun-arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Planak, programak, jardun esanguratsuak eta arau-xedapenak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-arloetan.
  8. Sailburuordetzaren jarduna gainerako sailburuordetzekin koordinatzea, proiektu edo prozedura batean hainbat sailburuordetzak batera jardun behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagozkien eskumen-arloetan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Arau-hauste oso astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  14. Beren jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, 5.000.000 euroko mugarekin.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Euren gain hartzea, sailburuordetzan eta haien eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura euren gain hartzea eta haien eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jaione Ganzarain Epelde
(2024/09/14 - ) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea

Kargu historikoak

Estibaliz Hernaez Laviña
(2024/06/27 - 2024/09/13) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea