Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

136/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, nautikako eta arrantzako zein uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetako zeregin eta zerbitzu berriak eskualdatzeko dena, baita urpekaritza profesionalari buruzkoak ere.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2011
  • Gaia: Hezkuntza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Xedea:

EAEk bere gain hartu ditu honako eginkizun eta zerbitzuak:

1.– Itsasketa eta arrantza irakaskuntzaren arloan:

Itsasketa eta arrantza arloko titulu eta txartel profesionalak ematea, berritzea eta iraungitzea, eta dagokionean baita horiek baliozkotzea ere bai.Eginkizun horiek guztiak beteko dira Estatuak itsasketa eta arrantza irakaskuntzaren arloan zehazten duen oinarrizko araudiaren arabera.

2.– Urpeko jardueren arloan:

Urpeko jarduerak baimentzea eta kontrolatzea, itsasoan gizakien bizitzaren segurtasuna bermatzeko arloan Estatuak dituen eskumenei kalterik egin gabe.

3.– Urpekaritza profesionalaren arloan:

Urpekaritza profesionalaren irakaskuntzarako ikastetxeak baimentzea eta irekitzea, urpekaritza profesionalaren tituluak lortzeko azterketak egitea eta kontrolatzea, eta, orobat,urpekaritza mota honetan jarduteko behar diren tituluak eta nortasun profesionaleko txartelak ematea.Eginkizun horiek guztiak beteko dira, hala dagokionean, dagozkion eskumenen barruan Estatuak bere araudian adierazitako irizpideei jarraituz.

 Estatuko administrazioaren esparruan gelditzen diren eginkizun eta zerbitzuak:

1.– Ikasketa-titulu eta lanbide-titulua lortzeko, emateko eta homologatzeko behar diren baldintzak arautzea.

2.– Itsas arrantzako sektorea antolatzeko oinarriak ezartzea.

3.– Itsasketa eta arrantzaren arloko nortasun profesionalaren txartelen Erregistro Orokorra.

4.– Itsas arrantzaren arloko prestakuntzari dagozkion harreman instituzionalak, bai estatu mailakoak bai nazioartekoak.

 Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia-Erkidegoak batera eta era partekatuan beteko dituzten eginkizunak, eta lankidetzako moduak:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak beren eskumenak ahalik eta ondoen baliatzeko beharrezko den informazioa emango diote elkarri, eta bereziki, lurralde-esparru bakoitzean dauden erregistroei buruzkoa eta estatistikak egiteko behar dutena.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartuko du Estatuak itsasketa-eta arrantza prestakuntzari buruz sinatuko dituen nazioarteko itun edo hitzarmenak egiten.

Eskumenen konfigurazioa