Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Bateango Harremanetarako Artezkaritzaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko ERABAKIA, «EUSKO TRENBIDEAK, A.B. ENPRESAREN BATEANGO LAN-HITZARMENA» errolderatzeko, gordetegian sartzeko eta argitaratzeko agindua emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 277
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/01/20
  • Argitaratze-data: 1986/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Sailak; Lana eta enplegua

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko 11. alean argitaratutako Dekreto horren idazkeran huts bat egin zenez ohartuta, bidezko den zuzenketa egiten da ondoren: Zinen adierazpenean, hirugarren idazatian, zera dioenean: «....Nekazaritza eta Arrantza eta Industria eta Merkataritza Sailen proposamenez,...», zera jarri behar du: «...Nekazaritza eta Arrantza-Sailaren saloz,...»Zehaztapidetza: CC. 25/85 Itunebide-Batzordeak izenpetu eta 1985.eko Urtarrilaren lehenengotik 1985.eko Abenduaren 3l.era arte indarra duen «EUSKO TRENBIDEAK, A.B. ENPRESAREN BATEANGO LAN-HITZARMENA» dala eta, aipaturiko eta horri, buruzko zehaztapidetza ikusi ondoren, eta Zera izanik: Sail honetan, 1985.eko Azaroaren 22an, sarrera eman zitzaiela Bateango Lan-Hitzarmena horri dagozkion agiripaperei. Zera izanik: Lan-Hitzarmen horretan akats batzuk agertzen zirela eta, horiek zuzentzeko eskea egin zitzaiola 1985.eko Abenduaren 27an Bateango Itunebide-Batzordeari, eta 1986.eko Urtarrilaren l7ko egunez zuzendu zituela. Zerta kontutan: Martxoaren l0eko 8/1980 Legeko 90. atalak, Langileen Estatutoak, Maiatzaren 22ko 1040/1098I Errege-Dekretoak, Martxoaren 2ko eta Abuztuaren 10eko 89/80 eta 299/84 Dekretoek hurrenez-hurten, eta bai 1982.eko Azaroaren 8ko Aginduak ere, diotenarekin bat etorriz, bidezko gertatzen dela Bateango Lan-Itune hori errolderatzea, gordetegian sartzea eta argitaratzea, Bateango Harremanetarako Artezkaria delarik horretarako agitepidea duena, Irailaren l0eko 274/85 Dekretoak dioenaren indarrez. Aipaturiko legezko manuak eta orohar erabilgarri dicen gainontzekoak ikusi ondoren, Bateango Harremanetarako Artezkariak hauxe Erabakitzen du: 1: EUSKO TRENBIDEAK, A.B. Enpresarena izan eta 1985.eko Urtarrilaren lehenengotik 1985.eko Abenduaren 3l.era arte indarra duen Bateango Lan-Hitzarmena, Bateango Lan-Hitzarmenen Erroldean sartzeko agindua ematea, Itunebide-Batzordeari horren berri jakinarazten zaiola. 2: Lan-Hitzarmen horren idazkera Artekotza, Ebazpen eta Itunebideetarako Arabako Zerbitzuari bidaltzea, berak gorde dezan. 8: Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko agindua ematea. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 20. Bateango Harremanetarako Artezkaria, SANTIAGO LEGORBURU URIARTE.