- Lan-Sailburuaren 1982.eko Azaroaren 3ko AGINDUA, Bateango Hitzarmenen Erroldetegia sortarazte eta antolatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Epailaren 2ko 39/81 Dekretoa osabideratuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuLan-Sailburuaren 1982.eko Azaroaren 3ko AGINDUA, Bateango Hitzarmenen Erroldetegia sortarazte eta antolatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Epailaren 2ko 39/81 Dekretoa osabideratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lana
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 1973
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1982/11/03
- Argitaratze-data: 1982/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
...Erakutsi textu osoa[+]Jaun Txit Argiak: Hitzarmenen Erroldetegiko errolde-arauak, ihardutzeSail Nagusiaren eta Lurraldetako Ihardutze-Sailaren artean egokitzeko xedez, Euskal Herriko Autonomi Elkarteari eskuratutako agintepideak hain zuzen, Lan-Sail honek, honako hau ERABAKITZEN DU: 1. Atala.-Euskadiko Bateango Hitzarmenen Erroldetegi Ihardutze-Sail Nagusia, ihardutze erakundez, Bateango Harremanen Sailburuordearen menpe egongo da eta bere Lmraldeetako Ihardutze-Sailak berriz, dagokion LurraldeOrdezkariaren menpe. 2. Atala.-Maiatzaren 22ko 1.040J81 Errege-Dekretoaren 2 Atalaren arauera, errolderagarri izan daitezen Bateango Hitzarmenen Erroldetegi Ihardutze-Sail Nagusian errolderatuko dira, beren lurralde-eremuak Kondaira-Lurraldearen (Probintzia) mugarteak gainditzen dituenean alegia. 3. Atala.-Aurreko Atalean aipatutako ekintzen errolderapena, esandako Erroldetegiaren Lurraldetako IhardutzeSailei dagokie, ekintza horien lurralde-eremua probintziaren mugartea izan dadinean. 4. Atala.-Bateango Hitzarmenen Erroldetegiaren Ihardutze-Sail Nagusiko Arduraduntzat, Bateango Harremanen Artezkaria izendatzen da, eta Lurraldeetako IhardutzeSailetako Arduraduntzat Lan-Saileko Lurralde-Ordezkaritzetako Idazkari Nagusiak. 5. Atala.-Bateango Hitzarmenen Erroldetegiak nahiz Ihardutze-Sail Nagusian, nahiz Lurraldeetako IhardutzeSailetan ere, errolde-liburu bat izango du, hau behar bezala josita eta legeztatutako ;300 orri baliogarriz eta azal batez eta bukaerako orri zuri batez osatutakoa. Orri guztiak doazkien hurrenkeraz zenbatuak egongo dira eta Erroldelaritza-Seilua eramango dute. 6. Atala.-Errolde-Liburuaren orri baliogarri bakoitza, Agindu honetan ERASKIN bezala agertzen den ereduari egokituko da. 7. Atala.-Dagokion Erroldategiko Ihardutze-Saileko Arduradunak errolderatze-gai izan daitezen ekintzak bere egitekoa bezala aztertuko ditu. Erabili beharreko Egiteratze- Bidearekiko legezko edo araupidetze-arauak bete ez direla ikusiko balu, hori doakienei jakinaraziko die, hori zuzentzeko hamar lan-eguneko luza-ezinezko epea emanez eta errolderatze-epea geldiaraziz. Aipatutako zuzenketa ez egitea gertatuz gero, eskatutako erroldapena ukatuko zaio. Lurralde-Ordezkariaren erabakiaren aurkako goradeia Bateango Harremanen Sailburuordearen aurrean egingo da eta beronek eman dezanaren aurkakoa Lan-Sailburuaren aurrean. 8. Atala.-Indarrean dauden legeen hauspenik edo hirugarrengo baten onaurkientzat kalte larririk agertuko balitz, ohartemango zaie doakienei, hori zuzentzeko hamabost lan- eguneko epea emanez. Hutsa ez zuzentzea gertatuz gero, hitzarmenaren errolderapen eta iragarketa egingo dira, beroriek dagokion agintaritza-sailak erabakitzen duenaren zain geldituz. Erroldapen hozretan, hautsitakotzat jotzen diren arauak, edo ustez hirugarrengo baten onaurkientzat kaltetan direnak erasohako dira. 9. Atala.-Erasopenetan eta errolderapenetan nabaritutako huts eta uzketak, doazkiola uste dezanak eskatuta edo egiteko horren arduradunak eginez zuzenduko dira; hori egitea ukatzearen aurka, erabakia Lurralde-Ordezkariak hartua izan dadinean, Bateango Harremanen Sailburuordearen aurrean goradeia egin ahal izango da, edo Bateango Harremanen Sailburuordeak hartua izan balitz, Lan-Sailburuaren aurrean. 10. Atala.-Edozein erasopen doakienei jakinaraziko zaie. 11. Atala.-Doakienenganako adierazpenak legezko idatziz eta hartuaren berri emanez egiaztapen-postabidez egingo dira. 12. Atala.-Erroldea agirikoa da eta Arduralaritzako etxe lekuetan bere Errolde-Liburuak ikusi ahal izango direla, edo bere erasopen-egiaztagiriak eskatu. 13 Atala.-Hitzarmenan, Erroldetegian aurkeztu dadinetik hasi eta, hamar eguneko gehienezko epean, Lan-Agintaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo hitzarmenari dagokion probintziakoan, dohainik eta nahitaez argitara dadila aginduko du. 14. Atala.-Hitzarmenak errolderatuz gero, dagokion probintziako Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzuaren Artezkaritzara, gorde dadin, bidaliko dira, eta dena dela, hitzarmenak probintziaren mugarteak gaindituz gero Arabako Artezkaritzara. 15 Atala.-Maiatzaren 22ko 1.040/81 Errege-Dekretoaren 5 Atalean ohartemandakoa betetzeko, Bateango Hitzarmenen Erroldetegian Lurralde-Ordezkaritzetako Arduradunek, Bateango Hitzarmenen Erroldetegi Nagusiaren Arduradunari bidali beharko diote egindako edozein erasopen eta 5. atalak diozen beste agiri-paperen aldakia 3 laneguneko gehienezko epean, eta honek, Erresumako Lan-Artezkaritza Nagusiari 5 lan-eguneko gehienezko epean. . Errolde-Erasokizunei buruz, Ihardutze-Sail Nagusiko Arduradunari dagozkionean, honek, aipatutako manuak diozen xehapenak, 8 lan-eguneko gehienezko epean bidaliko ditu. 16. Atala.-Bateango Hitzarmenen Erroldetegiaren Lurralde-Ordezkaritzetako Arduradunek, 5 eguneko epean, Errolde Nagusiaren Arduradunari, Maiatzaren 22ko 1.040/81 Errege-Dekretoaren 6 Ataleko 4 zatiari buruzko estadistikaorrien aldakia bidaliko dio, eta honek beste hamar eguneko epean Erresumako Lan-Azterkaritza Nagusiari bidaliko dizkio. Hitzarmenaren eremuak probintzia gainditzeagatik, erroldea Ihardutze-Sail Nagusiko Arduradunari dagokionean, orri horiek bidaltzeko epea 15 egunekoa izango da. Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1982.eko Arazoak 3. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ. BATEANGO HARREMANEN SAILBURUORDE, BATEANGO HARREMANEN ARTEZKARI, LURRALDE-ORDEZKARI ETA ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO ARTEKOTZA. EBAZPEN ETA ITUNBIDEKO ZERBITZUAREN AZTERKARI JAUN TXIT ARGIAK. FORMULARIO
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Bateango Harremanetarako Artezkaritzaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko ERABAKIA, «EUSKO TRENBIDEAK, A.B. ENPRESAREN BATEANGO LAN-HITZARMENA» errolderatzeko, gordetegian sartzeko eta argitaratzeko agindua emanez.
- Ikus: Lan Zuzendaritzaren 1986.eko maiatzaren 26ko ERABAKIA, «TRANSPORTES PESA, S.A.» Enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren berrikuspen-akordioaren erregistrapene, gordailuratzea eta argitaratzea agintzen duena.
- Aldatutakoa: Lan-Sailburuaren 1983.eko Ekainaren 6ko AGINDUA Bateango Hitzarmenen Erroldetegia sortarazte eta antolatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 2ko 39/1981 Dekretoa osabideratzeko 1982.eko Azaroaren 3koa aldatuz.