Arautegia
InprimatuBateango Harremanetarako Artezkaritzaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko ERABAKIA, «Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Lanarigoarentzat Bateango Lan-Hitzarmena» errolderatzeko, gordetegian sartzeko eta argitaratzeko agindua emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 257
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1986/01/20
- Argitaratze-data: 1986/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa; Lana eta enplegua
Testu legala
Zehaztapidetza: CC. 26/85 Itunebide-Batzordeak izenpetu eta 1985-1986 urteetarako indarra duen «Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Lanarigoarentzat Bateango Lan-Hitzarmena» dela eta, aipaturiko eta horri buruzko zehaztapidetza ikusi ondoren, eta Zera izanik: Sail honetan, 1985.eko Abenduaren 20an, sarrera eman zitzaiela Bateango Lan-Hitzarmena horri dagozkion agiripaperei. Zera izanik: Lan-Hitzarmen horretan akats batzuk agertzen zirela eta, horiek zuzentzeko eskea egin zitzaiola 1985.eko Abenduaren 27an Bateango Itunebide-Batzordeari, eta 1986.eko Urtarrilaren 15eko egunez zuzendu zituela. Zera kontutan: Martxoaren 10eko 8/1980 Legeko 90. atalak, Langileen Estatutoak, Maiatzaren 22ko 1040/10981 Errege-Dekretoak, Martxoaren 2ko eta Abuztuaren 10eko 39/80 eta 299/84 Dekretoek hurrenez-hurren, eta bai 1982.eko Azaroaren 3ko Aginduak ere, diotenarekin bat etorriz, bidezko gertatzen dela Bateango Lan-Itune hori errolderatzea, gordetegian sartzea eta argitaratzea, Bateango Harremanetarako Artezkaria delarik horretarako agitepidea duena, Irailaren 10eko 274/85 Dekretoak dioenaren indarrez. Aipaturiko legezko manuak eta orohar erabilgarri diren gainontzekoak ikusi ondoren, Bateango Harremanetarako Artezkariak hauxe Erabakitzen du: 1: Eusko Jurlaritzako Nekazaritza eta ArrantzuSailaren eta bere lanarigoaren artekoa izan eta 1985-86 urteetarako indarra duen Bateango Lan-Hitzarmena, Bateango Lan-Hitzarmenen Erroldean sartzeko agindua ematea, Itunebide-Batzordeari horren berri jakinarazten zaiola. 2: Lan-Hitzarmen horren idazkera Artekotza, Ebazpen eta Itunebideetarako Arabako Zerbitzuari bidaltzea, berak gorde dezan. 3: Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzeko agindua ematea. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 20 Bateango Harremanetarako Artezkaria, SANTIAGO LEGORBURU URIARTE.