Arautegia
InprimatuHirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988.eko Maiatzaren 6ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak izan, Sustapen Publikoko diren eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen esleipenari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 1074
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1988/05/06
- Argitaratze-data: 1988/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
ZlOEN ADlERAZPENA: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak izan, Sustapen Publikoko diren eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen izendapenak egiteko prozedura orokorra arautzen du Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 12ko 90/88 Dekretuak beste gai batzurekin batera, hori betetzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak hartzeko esku ematen zaiola, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari. Prozedura hauei dagozkienetan jaso den aztura bilduz, honako funtsezko kontzeptu hauek hartzea da Agindu honen xedea, era honetan, etxebizitza-beharrei, eskegileen familiakideei, pertsona eta ekonomia mailako zirkunstantziei buruzko aldeak aztertu ahal izateko. Familietako diru-sarreren ponderazio-koefiziente berriak ezartzen dira, hauek, egoitza eta etxebizitza-beharraren zioei buruzko kontzeptuetan malgutasun handiago bat ezartzearekin batera, era honetako etxebizitzen eskabide-posibilitateak gehituko dituztela zalantzagabe. Era berean, erreserba-sistema bidez, honako hau bermatzen da, hots, kide gutxiko familiak, jubilatuak, pentsionistak eta geroko familia-nukleoak bizitzeko beharrei erantzuteko izango direla etxebizitza berri horietako asko eta asko, familia-ekonomiarentzako zamabide handiagoa sor dezaketen zirkunstantzia pertsonalak ponderatuko direla beti. Funtsezko aldaketa hauetaz aparte, esleipen-sistema gaurkotzeak eta hobetzeak, eskegileak egin beharreko legebideak arintzeak eta sustapen honetan interesa duten Udalekiko lankidetzari eusteak, osatzen dute Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 12ko 90/88 Dekretuaren garapen-edukina, etxebizitza publikoak partikularrei izendatzeari dagozkionetan. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 22ko 138/87 Dekretuko 20. artikuluak, Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 12ko 90/88 Dekretuko Azken Erabakietatik Bigarrenak ezartzen dutenaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak honako arau hauek ematea erabaki du. 1. Artikulua: Hartzaileak aukeratze aldia 1 Euskal Herriko Autonomia Elkarteak sustatutako etxebizitzen hartzaileen aukeraketa, artez edo Itune bidez, etxebizitzen eraikitze-aldian egingo da. 2. Sustapen publikoko etxebizitzak, amaitu ondoren ere esleitu ahal izango dira, baina honako kasu hauetan: a) Autonomia Elkarteak, indarrean dauden legeen arabera, etxebizitza horiek erosi ditzanean. b) Bigarren edo geroagoko esleipenpekoak izan daitezenean, Agindu honetako 20. artikuluan zehazten denaren arabera. 2. Artikulua: Prozedurari ekitea 1. Sustapen Publikoko obrak izendatu ondoren edo, ahal behar izan dadinean, Autonomia Elkarteko Administrazioak etxebizitzak erosita gero, honako alde hauek jasoko dituen Agindua emango du, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak: a) Etxebizitzen Sustapen Publikoan interesa duen Udala edo Udalak. b) Esleipenaren gai izan daitezkeen etxebizitza-kopurua, gutxigorabeherako azalera eta kokatuko direneko lekua. c) Etxebizitzak esleitzeko errejimena eta horien izendapena egiteko erabiliko diren ekonomia mailako baldintza nagusiak. d) Eskabideak aurkezteko eta horiek agertarazteko epea. e) Laugarren artikuluan zehazten diren kupoen arabera gordeko diren etxebizitzen kopurua, artikulu bereko 1,c) zenbakian aipatzen den erreserba izan ezik; kasu honetan, erreserba horretaz baliatu ahal izango da Udala, aurkeztu diren eskabideak kontutan hartu ondoren. 2. Espedienteari hasera eman zaioneko Aginduaren berri, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzari eman beharko zaio eta bai horretan interesa duen Udalari edo Udalei ere, Udaletxeko iragarki oholean jartzeko eta Udalbatzarrak egokitzat jotako beste edozein iragarki-neurri har dezan bere aginte-eremu barruan. Agindu hori, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da beti eta bai horrek eragina duen herrian edo herrietan gehien saltzen diren egunkarietako batetan ere. 3. Artikulua: Prozedura orokorretik kanpo uztea Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 12ko 90/88 Dekretuko 14. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, arrazoi eta guztizko Agindu-bidez, erabaki dezan etxebizitza-kopurua, Sustapen Publikoko etxebizitzen guztirako kopurutik kanpo geldituko da. 4. Artikulua: Erreserbak 1. Honako kupo hauek gordeko dira izendapenaren gai izango diren etxebizitza-kopuru osotik: a) Ezinduentzako etxebizitzen gutxienezko erreserba, ezinduen integrazio sozialari buruzko Apirilaren 7ko 13/ 1982 Legeko 57. artikuluak ezartzen duenaren heinean. b) Kide gutxiko familientzako, hau da, familia-unitateko bi pertsona gehienera alegia, diren etxebizitzen erreserba ehuneko hamabostera arte. Honako hau da kupo honen helburua, hau da, jubilatuak, pertsionistak, alargunak, bere ardurapean adin nagusikoak ez diren ondorengoak dituzten edo ez dituzten ezkungeak edo separatuak, senar-emazteak edo egon dauden edo izango diren elkarbizitzadunak eta antzeko egoerakoak hartzea alegia. c) Sustapenpeko etxebizitza guztien ehuneko berrogeita hamarreko erreserba, sustapena egin dadineko Udalari saltzeko, Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 12ko 90/ 1988 Dekretuak ezartzen dituen baldintza, betebehar eta destinoz. 2: Aurreko zenbakian aipatu diren eta, eskabiderik ez egotearren, esleitu gabe gel daitezen eta erreserbei izendatutako etxebizitzak, kupo orokorrean izendagarri diren etxebizitzen kopuruan sartuko dira berriro. 3. Kide gutxiko familientzako diren eta erreserbari atxikigarri zaion geroko familia-unitate bat izan dadinean, eskegileek, amaitutako etxebizitza eskuratu ondorengo sei hilabete baino txikiagoa izango den epe-barruan, etengabeko familia-unitatea sortuko dutenaren konpronezua formalizatu beharko dute. Konpromezu hori, eskabideari erantsiko zaio. Kasu hauetan, egin beharreko eskrituretan erasota utziko da, baldintza suntsierazle espresu gisa, barruan etengabeko familia-nukleoa eratu ez izana aipatutako epearen barruan. 5. Artikulua.- Onartua izateko baldintzak Honako baldintza hauek bete ditzaten pertsona naruralek eskatu ahal izango dituzte Sustapen Publikoko Babes Ofizialpeko etxebizitzak: 1. Urteko ponderatutako familia-dirusarrerak, apli kagarri den lanbidearteko gutxienezko soldata halako bat eta bi terdiren artekoak izatea, etxebizitza jabetza pean izenda dadinean. 2. Urteko ponderatutako familia-dirusarrerak, aplikagarri den lanbidearteko gutxienezko soldata baino 1,8 aldiz txikiagoak edo hori hainbatekoak izatea, etxebizitza errentan izenda dadinean. 3. Honako hauen arabera zehaztuko da diru-sarreren ponderaketa: - Etxebizitza eska dadineko unean, familia-dirusarrera gordinek, zenbat aldiz hartzen duten lanbidearteko gutxienezko soldata, Pertsona Fisikoen Irabazien gaineko Zergaren ondorioetarako. - Familia-unitatearen kide-kopurua. - Irabaziak eskuratzen dituzten familia-unitateko kide-kopurua, irabazien ehuneko hogeia behintzat etxeratzen dutela. Honako formula honen arabera egingo da familia-dirusarreren ponderaketa: IFP = IF x N x A. Hona hemen formulako zatien esanahia: IFP: Familia-dirusarrera ponderatuaren zenbatekoak, zenbat aldiz hartzen duten lanbidearteko gutxienezko soldata, dagokien urtean. IF: Familia-dirusarrera gordinen zenbatekoak, zenbat aldiz hartzen duten lanbidearteko gutxienezko soldata, dagokien urtean. . N: Koefiziente ponderatzailea, familia-unitateko kideen kopuruaren arabera eta etxebizitzaren eskea egin dadin unean. A: Koefiziente ponderatzailea, Familiako irabazi gordinen ehuneko hogeia behintzat etxera dezaten famailia-unitateko kideen zenbatekoaren arabera. 4. Honako zirkunstantzietakoren bat ematen dela kreditatzea, etxebizitza harentzako eskatzen deneko familia-unitateko kide guztiei dagokienetan: a) Jabetzapean, usufruktuz edo errentaz etxebizitzarik ez izatea; honako hauek daudela zirkunstantzia hauen pean, hau da, familiakideek jasota daudenak, ostatu edo ongintza tegietan bizi direnak, birralogera edo suberrentaritzapean gela hartuta dutenak, behin-behingotasunez etxebizitza batetan bizi direnak edo hauekin konparagarri diren beste egoeraren bat kredita dezatenak. b) Eskegilearen familiakideei dagokien hainbateko azalera ez duen etxebizitza batetan bizitzea. c) Bizitzeko baldintza eskasak ditucn etxebizitzan batetan bizitzea. d) Espropiazio, epailaritza edo administrazio mailako utzerazpen pean dagoen etxebizitza batetan bizitzea eta egoera hori ezin dakiokeela eskegileari ezarri; eta honako baldintza honen pean, lanbidearteko urteko gutxienezko soldata baino lau aldiz handiagoa ez dadila izan justiprezioa edo indemnizazioa alegia. e) Hirigintza-Egitamua egin ahal izateko hustea beharrezkoa bilaka dezan birzatiketa-espedientearen pean dagoen etxebizitza batetan bizi izatea, eskubideen konpentsazio-baloraketak edo, hala gerta dadinean, indemnizaketa-zenbatekoak lanbidearteko gutxienezko soldata lau aldiz gainditu ez dezatenaren baldintzapean. Aldibaterako ostatu-lekuetan bizi izatea, larrialdietako ekintzen ondorioz edo birmoldaketaren batek etxebizitza galtzea ekarri duelako. g) Maizter errejimenpean etxebizitza batetan bizi izatea, urteko familia-dirusarrera gordinen ehuneko hamabostekoa edo goragokoa izan dadinean eskegileak ordaintzen duen urteko errenta. h) Etxebizitza galtzearen zio izan den edo bertan bizi direnen segurtasuna arriskuan jar lezakeen istripuren baten eraginez, berehala hustu behar deneko espedientea bere gain duen etxebizitza batetan bizi izatea. 5. Honako zirkunstantziaren bat. emater dela kreditatzea: a) Prozedurari hasera eman aurreko sei hilabetetan, eskegilea, ezkontidea edo bizilaguna, sustapenean interesa duten Udalerritakoren batetan bizi izatea. b) Lan-arrazoiak direla eta, tokiz aldatu beharra izatea, handik datorreneko edo lehen egoitza zueneko Udalak sustapenean interesa izan dezanaren baldintzapean. c) Sustapena egiten deneko Udalerrian ohizko lana izatea. Ondorio hauetarako, honako hau hartzen da ohizko lantzat, hau da, epemugarik gabeko itune mailako kontratupean dagoena eta bai prozedurari hasera eman aurreko bi urtetan zehar hamazortzi hilabetez lan egitea ere. 6. Artikulua: Familiaren diru-sarrerak 1. Aurreko artikuluko 1. eta 2. zenbakietan aurrikusten diren ondorioetarako, etxebizitza harentzat eskatzen deneko familia-unutatetik datozen irabaziak hartzen dira familia-dirusarrera gordintzat. 2. Deklarazioaren gai izan diren familia-dirusarrerak, honako era honetan kreditatu beharko dira: a) Eskegileak inoren peko langileak baldin badira, enpresako nominak edo egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, indarrean dauden lan-arautegien beladintzei atxikiko zaizkiela eta eskabidea egin aurreko hamabi hilabetei dagozkienak gainera. b) Eskegileak jubilatuak edo pentsionistak baldin badira, aldibaterako gaieztasun aldian edo ezinduen egoeran dauden langileak talde honetan sartzen direla, eskabidea egin aurreko hamabi hilabetetan jasotako pentsioari edo dirulaguntzari buruzko Egiaztagiria aurkeztu beharko da. c) Eskegileek lantoki propioa baldin badute, Gizartesegurantzari urtean ordaindutakoari buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko da, kuotak horien gain kalkulatzen direneko urteko basea erasota utziko dela bertan. d) Eskegileak langabezian baldin badaude, Enplegurako Instituto Nazionalak emandako Egiaztagiria aurkeztu beharko da, eskabidea egin aurreko hamabi hilabetetan jasotako diruak kreditatu beharko direla bertan. Pertsona Fisikoen Irabazien gaineko Zergaren azken deklarazioari dagokion eta Foru-Haziendak, Udalak edo Lurralde Ordezkaritzak konpultsatutako fotokopia aurkeztu beharko dute beti eskegileek, edo deklarazio hori egin ez izanari buruz Foru Haziendak emandako Egiaztagiria aurkeztu beharrik egon ez dadin kasuetan. Horiek denak horrela izanik ere, eskabideak onartzeko eta kalifikatzeko ardura duten organuek, beharrezkotzat jo ditzaten ziurtapen-bide guztiak erabili ahal izango dituzte eskegile bakoitzak dituen benetako familia-dirusarreren berri jaso ahal izateko. 7. Artikulua: Egokitasunik gabeko azalera 1. Agindu honetako 5. artikuluko 4 b) zenbakian aurrikusten diren ondorioetarako, honako kasu honetan ulertzen da eskegilearen familiakideei etxebizitza bat ez zaiela egokitzen, hau da, hamar metro karratu baino gutxiagoko azalera erabilgarria lagun bakoitzarentzako etxebizitzak izatea gerta dadinean edo hogeita zazpi metro karratu baino gutxiagoko azalera guztira izan dezanean etxebizitzak. 2. Familakideei etxebizitza bat ez egokitzea, egiaztagiri bidez kreditatu beharko da eta dagokion Udaleko Zerbitzu Teknikoek emango dute. 8. Artikulua: Bertan bizi izateko baldintza eskasak 1. Agindu honetako 5. artikuluko 4 c) zenbakian aurrikusten diren ondorioetarako, etxebizitza izatea bereziki xedetzat ez duten eraikintza edo guneetan bizi direnek kredita ditzatenak joko dira bizi izateko baldintza eskastzat. Gainontzeko kasuetan, honako etxe hauen baldintzak joko dira bizi izateko baldintza eskastzat, hau da, habitabilitate-zedula lortzeko gutxienezko baldintzak bete ez ditzatenenak alegia. Etxebizitzaren balioaren ehuneko hogeita hamarretik beherako kostez irtenbidea izan dezaketen eskaseriak, ez dira kontutan hartuko. 2. Biztanleak dituen etxebizitzaren habitabilitate-eskaseriak, egiaztapen bidez kreditatuko dira, Udaletxeko Zerbitzu Teknikoek eman beharko dutela egiaztapen hori. 9. Artikulua: Eskabideak 1. Ezarritako epearen barruan eta laguntza ofizialpeko eta sustapen publikoko etxebizitzak kokatu daitezeneko Udalean aurkeztu beharko dira eskabideak. 2. Udaletxean emango diren eta Agindu honetako I Eraskinean azaltzen diren modelu ofizialetan formalizatu beharko dira eskabideak. 3- Familia-unitateko kide bakoitzaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia erantsiko zaio eskabidea eta honako hauek jaso ditzan deklarazioa, hau da, datu pertsonalak, lanbide-egoera eta urteko irabazi gordinak, etxebizitzarik eza edo duenaren baldintzak; egoitza, emigrazio edo lan-egoera, Agindu honetako 5,3 artikuluan zehazten denaren arabera. Egokitzat jo ditzan eta kreditabide izan daitezkeen agiri guztiak aurkez ditzake eskegileak. Beharrezkotzat jo ditzan agiriak eskatu ahal izango dizkio Udalak eskegileari eta, bereziki, honako hauek: a) Familia-liburua edo behar bezala konpultsatutako horren fotokopia, edo, hala behar izan dadinean, elkarbizitza-egiaztagiria. b) Familia-dirusarrerak kredita ditzaten agiriak, Agindu honetako 6.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera. c) Etxebizitzarik eza kredita dezan dokumentazioa, Agindu honetako 5,4 a) artikuluan definitzen deneko kasuan. d) Azalera egokitzen ez denaren agiaztagiria, Agindu honetako 7,2 artikuluan ezartzen denaren arabera. e) Habitabilitate-egiaztagiria, Agindu honetako 8,2 artikuluan ezartzen denaren arabera. f) Desjabetzapen edo administrazio-utzerazpen espedienteari dagozkionetan emandako erabakia, edo epailearen utzerazpen-ebazpena, Agindu honetako 5,4 e) artikuluan jasotzen deneko kasuan. g) Lurzati-banaketari buruzko espedienteak jaso duen erabakia, Agindu honetako 5,4 e) artikuluan jasotzen deneko kasuan. h) Etxebizitza uzten duenak emandako eta aldibaterako hartzea kreditatzen duen dokumentazioa, Agindu honetako 5,4 f) artikuluan jasotzen denaren arabera. i) Maizter kontratua eta errenta jaso izanaren agiriak, edo, agiri horiek ez baldin baditu, behar bezalako agiriak, Agindu honetako 5,4 g) artikuluan jasotzen deneko kasuan. j) Egoitza bertan izatearen udal-egiaztagiria, Agindu honetako 5,5 a) artikuluan jasotzen deneko kasuan. k) Emigrazio eta residentzia-egoera kredita dezaten agiriak, Agindu honetako 5,5 c) artikuluan jasotzen deneko kasuan. 1) Lan-kontratapena edo Agindu honetako 5,5 c) artikuluan ezartzen diren zirkunstantziak kreditatuz lan-zentruak emandako egiaztagiria. 4. Epez kanpo eta aukeraketaren gai izan diren behin-behingo zerrenda argitaratu baino lehenago aurkez daitezen eskabideak onartuko dira salbuespen gisa, eskabidearen zio izan diren gertakariak epea amaitu eta gero eman direla kredita dadinean. 10. Artikulua: Behin-behingo zerrenda eta jazarpenak 1. Eskeidazkietan jasotzen diren zirkunstantzien egiatasunari buruzko ziurtapenak egin ondoren eta kontutan hartu behar direnak mugatu ondoren, sustapena kokatuko deneko Udalak, dagokion epe barruan eta moduan, aurkeztu diren eskabideen baloraketa egingo du puntuen arabera eta Agindu honetako II Eraskinean ematen diren baremo aplikagarriak kontutan hartuz. 2: Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondorengo hilabeteko gehienezko epearen barruan gertatuko da aukeraketaren gai izan diren behin-behingo zerrenda eta sustapenean interesa duten Udaletako ediktu-taulan jarriko da jendaurrean hamabost egunez, Lurralde Historikoan hedapenik handiena dutenetatik egunkari batetan behintzat emango dela horren berri. Zerrendan sartuta egon eta kaltea jasan dutela uste izan dezaten eskegileek eta bai, beren eskabidea onartu ez delako, zerrenda horretan azaltzen ez direnek ere, jazarpenak aurkeztu ahal izango dituzte zerrenda jendaurrean egongo deneko aldi horren barruan. 3. Sustapena egingo deneko Udaletxean aurkeztu beharko dira jazarpenak eta, honek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzara bidaliko ditu jazarpenak aurk . ko epea amaitu dadin egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, honako hauekin batera, hau da, dagokien, txostena, aukeratuak izan diren aldibaterako zerrenda, zerrenda osatzen dutenei eman zaizkien puntuak kontzeptuka sailkatuta, 4,1,c) artikuluko erreserba-eskabidea. 4. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabete igaro ondoren, aurreko zenbakietan ezartzen dena bete ez baldin badu Udalak, honako hau egin beharko du Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak, hau da, nahiz epeak luzatu, nahiz aginte hori bereganatu. 11. Artikulua: Behin-betiko eta zain daudenen zerrenda 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak, sustapena han kokatzen deneko Udalak bidalitako behin-behingo zerrendaren aurka egin diren jazarpenei ebazpena eman ondoren, aukeraketaren gai izan direnen behin-betiko zerrenda egin beharko du sustapena amaitu ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan eta honako alde hauek derrigor sartu beharko direla behin-betiko zerrenda horretan: a) Behin-betiko zerrendako hurrenkeia-zenbakia. b) Aukeratu izan denaren izena, Nortasun Agiri Nazionala eta gaurregun duen helbidea. c) Familia kideak. d) Lortu dituen puntuak. Puntuetan berdinketa ematen dela gerta dadinean, etxebizitzaren beharrari dagozkionetan punturik gehien lortu dituen eskegileak izango du lehentasuna; horrela ezean, zozketa bidez emango zaio ebazpena. 4.1 artikuluko a) eta b) apartaduetan ezartzen diren erreserbei dagozkien sekzioak sartuko dira behin-betiko zerrenda horretan. 2. Aldi eta epe beraren barruan, eskatzen diren baldintzak bete eta behin-betiko zerrendan sartu ez diren eskegileek osatuko duten eta zain daudenen zerrenda egingo da. Eskegile bakoitzak lortutako puntuen arabera bakarrik eratuko da zerrenda hori. Berdinketa emango balitz, aurreko zenbakian esandakoaren arabera jokatuko da. 3. Zain daudenen zerrenda honek, urtebeteko indarra izango du onarpena eman zitzaionetik hasita, eta honako ondorio mota hauek izango ditu: Sustapen bereko etxebizitza hutsak izendatzeari dagozkionetan, lehenengotan aukeratuak izan diren hartzaileek uko egin edo hartzailetza galtzea gerta dadinean; eta bai dagokion udalerrian hutsik gelditu eta edozein sustapen publikoko diren etxebizitzen izendapenari dagozkionetan ere. Zain daudenen zerrenda osatzen dutenak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz, Udalerri berean egin daitekeen sustapen berri bateko etxebizitzen hartzaile izatea gerta daiteke Agindu honetan ezartzen diren erizpideen arabera eta honako baldintza hauek bete daitezenean: a) Zain daudenen zerrendan sartuta daudenen kopurua eta sustapen berrian izendatu behar diren etxebizitzen kopurua, berdina edo handiagoa izan dadila. b) Onartu zeneko egunetik hasita, sei hilabete baino gehiago igarota ez izatea. 4. Aurreko zenbakian esandakoaren arabera, erreserbakoei atxikitako etxebizitzaren batzuk hutsik gelditzea gertatuko balitz, ezarritako erreserbak dituen baldintza propioak bete, zain daudenen zerrenda osatu eta puntu gehiago dituztenek izango dute lehentasuna izendapenari dagozkionetan. 12. Artikulua: Jendaurrean jartzea Bai aukeraketaren gai izan direnen zerrenda eta bai zain daudenen zerrenda ere, jendaurrean jarriko dira hilabetez Udaletxeko iragarki-taulan eta bai dagokion Ordezkaritza.n ere, Lurralde Historikoan hedapenik handiena dutenetatik egunkari batetan behintzat emango dela horren berri. 13. Artikulua: Aurkapenak Edozein eratako zerrendetan azaltzen diren pertsonek eta bai zerrendetatik kanpo gelditu direnek ere, behin-betiko eta zain daudenen zerrenden aurkako gorajotze-errekurtsoa sartu ahal izango dute Agindu hau azkenez argitara dadin egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aurrean. 14. Artikulua: Behin-betiko izendapena 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak, zerrenda osatzen duten pertsonei izendatuko dizkie etxebizitzak, behin-betiko zerrendak administrazio bidean indarra izan dezanean. Zozketaz egingo da esleipen hau, familiakideak programari eta etxebizitzaren azalerari egokitzea hartuko dela kontutan horretarako. 2. Lurralde Ordezkaritzako Idazkariak, banan-banan emango die honako alde hauen berri hartzaileei: a) Esleipenaren gai izan den etxebizitzaren. kokaketa. b) Etxebizitzaren azalera erabilgarria. c) Salmentaren edo errentaren zenbatekoa. Berriemanketa-orri horretan, honako ohar hau egingo zaio hartzaileari, hots, hamabost eguneko epearen barruan esleipena onartzen duenaren edo horri uko egiten dionaren herri eman behar diola Lurralde Ordezkaritzari. Hartzaileak, Oharrari erantzunik ez ematea edo etxebizitzari uko egitea gertatuko balitz, etxebizitza horren izendapena egingo litzateke Agindu honetako 11. artikuluko 3. eta 4. zenbakietan zehazten denaren arabera. 15. Artikulua.- EsIeipenaren osaketa Onuradunek etxebizitzaren esleipena onartutakoan, ' Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzak, edo, hala badagokio, sustapenaren titularra izan dadin Izaiki Publikoak, baldintza hori adierazi dadineko agiria emango du onuradun bakoitzaren alde, etxebizitza zehatz bati dagokionean; halaber, horretarako adieraz dadin kontuan, hogeitamar eguneko epean honako diru-zenbatekoa sar dezatela eskatuko zaie: salerosketa-erregimenean esleitua izan bada, horri dagozkion kopuruak, eta errenta-erregimenean esleitua izan bada, horretarako eska diezaieten fidantzaren zenbatekoa. 16. .Artikulua.- Formalizazioa 1. Obrak aldi baterako hartutakoan, eta beti ere etxebizitzak bertan bizitzeko gai izan daitezenean, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzak, edo, hala badagokio, etxebizitzen titularra izan dadin Izaiki Publikoak, esleipena formalizatuko du, kasu bakoitzari dagokion salerosketa edo errenta-kontratuak emanez. Salmenta-kontratuak eskritura publikoan formalizatu ahal izango dira. Kontratuen eraginkortasuna, esleitutako etxebizitzetan, giltzak ematen direnetik hasi eta hilabeteko epean bizitzen jartzen hastearen baldintza esekitzailepean geldituko da eta baldintza hori adierazi egingo da. Epe horrek dirauen artean, eta etxebizitzetan bizitzen behin-betikoz jar ez daitezen artean, Autonomia Elkarteko Administrazioak babes ofizialpeko etxebizitzen legedian aurrikusten diren neurriez baliatu ahal izango du, bai eta legeek espreski onar diezazkioten eskubideez ere. Etxebizitzak gero osatuko diren famili-unitateei esleituak izan daitezenean, edo lehendik dagoen famili-nukleoari kide gehiako atxikiko zaizkionean, eske-egileek, etxebizitza amaituta ematen zaietenetik hasi eta gehienez sei hilabeteko epean familia nukleoa iraunkorki osatua geldituko denaren hitza eman beharko dute formalki; eman beharreko salerosketa kontratu edo eskrituretan, emandako hitza ez betetzea espreski adieraziko den baldintza suntsierazle gisa paktatua izango da. 2. Etxebizitzen salerosketako geroratutako salneurria, hipoteka eginez edo geroratutako zenbatekoetarikoren bat hitzartutako epemugan ez ordaintzearen baldintza suntsierazlea ezarriz bermatuko da, horien arteko aukera sustapenaren titularra den Izaiki publikoak egingo duelarik. Hala ere, lehen esandakoaren ordez, titularra den Izaikiak, ordainketa Kreditu-Erakunde Ofizial batek egitea onartu ahal izango du, horrek erosleari, Izaiki publikoari ordaindu beharra kenduko diolarik. 3. Beranduago ordaintzeko utzitako zenbatekoak, erabaki honen III Eraskinean azaltzen diren amortizazio-tauletan esaten denari jarraituz ordainduko dira. 17. Artikulua: Baldintzak ez betetzea. Aurreko artikuluan aipatzen den baldintza esekitzailea ez bada betetzen, 15 artikuluan finkatutako diru-zenbatekoak ez badira sartzen, edo 16.1 eta 2 artikuluan araututako baldintza suntsierazleak ez badira betetzen, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzek, doakienei entzun eta kontratuzko erabakia hartu ondoren, etxebizitza hori, Agindu honetako 11 artikuluko 3 eta 4 zenbakietan eta 20 artikuluan esaten den moduan esleitzeari ekingo dio. 18. Artikulua: Inskribaketa Etxebizitzaren salerosketa Jabego-Erregistroan esleitzailearen alde inskribatzea esekita utziko da, aurreko artikuluetan esandako baldintza esekitzaileak bete ez daitezen artean. Hala ere, aurrearretazko oharra egin dezake hori doakionak, hartzaile-titulua eta jarritako diruaren edo bermearen ordezkagiria aurkeztuz. Ohar hau inskripzio bilakatuko da, sustapenaren Izaiki Titularrak horretarako luzatutako ziurtagiriz, indargabetze-baldintza bete dela egiazta dadinean. 19. Artikulua: Sustapen publikoko etxebizitzen eskualdaketa 1. Sustapen publikoko babespen ofizialeko etxebizitzak, bigarren edo ondorengo inorenganaketetan, esleipenaren hobekuntza-egunetik hamar urte igaro ondoren bakarrik eskualda daitezke bizien artean, aldezaurretik kitatu gabeko zenbateko guztiak ordaindu izanaren baldintzapean. Horrelakoetan taxuketako eta atzeraegiteko eskubideak erabil ditzakete Izaiki Publiko sustatzaileek; eta hori, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioak babespen ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan duen erosteko lehentasunezko eskubideari buruzko ...-ren ...-(e)ko .../ 1988 Legean ezarritakoaren arabera. Eskubide horietaz baliatzeko gehienezko prezioa, gai horri buruz sustapen publikoko babespen ofizialeko etxebizitzei buruzko legedian ezarritakoa kontutan hartuz finkatuko da beti. 2. Sustapen publikoko babespen ofizialeko etxebizitzen salmenta-eskeintza egin dakioke Eusko Jaurlaritzari, adierazitako hamar urteko epea igaro baino lehen, horretarako arrazoi ziurpetuak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena izan daitezenaren baldintzapean. Azalera erabilgarriaren prezioak, metro karratuko, gehienezko muga izango du; muga hori, salerosketako kontratua burutu-unean indarrean legokeen modulu aplikagarria 0,90 koefizientearekin biderkatuz zehaztuko da eta kitatu gabe dauden zenbatekoak gehi etxebizitza behar-bezala egokitzeko beharrezkoak direnak kenduz. 20. Artikulua: Bigarren esleipena eta ondorengoak 1. Artikulu honetan aipatutako ondorioetarako, honen ondoren aipatzen diren etxebizitzei buruzkoak hartuko dira bigarren edo ondorengo esleipentzat: a) Bere garaian beste arau batzuei jarraiki esleitutako sustapen publikoko etxebizitzak. b) Xedapen honi jarraiki esleitutako sustapen publikoko etxebizitzak, hartzaile-egoera galtzeagatik edo uko egiteagatik esleitzegai egon daitezenak, eta zai daudenen zerrendarik izan ez dezatenean. c) Arau honetaz baliatuz egindako sustapen publikoko etxebizitzak, eta eskeegilerik ez izateagatik edo behar ziren baldintzak ez betetzeagatik aukeraketaprozesuaren ondoren esleitzegai egon daitezenak. 2. Bigarren eta ondorengo esleipenak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak berak egingo ditu; horrek, etxebizitzak eskuratzeko gai diren, eskatu baldintzak betetzen dituztelako hain zuzen, pertsonaren edo pertsonen proposamen arrazoitua eskatuko die bere ustez premiatasunezko arrazoiengatik esleipenean interesik izan dezaketen Udalari edo Udalei. l, 3: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, egon dauden zernolakoak eta bigarren edo ondorengo esleipenetarako hutsik dauden etxebizitzen kopurua kontutan hartuz, esleipen-espediente berri bati hasera eman diezaioke Agindu honetako 2. artikuluan xedatutakoaren arabera. 4. Agindu honetan sustapen publikoko etxebizitzen lehenengo jabetzetarako orokortasunez ezarritako aurrikuspenak izango dira aplikagarriak bigarren eta ondorengo esleipenentzat, Artikulu honetan aurrikusitakoa salbuetsiz. 21. Artikulua: Behar espezifikoak asetzeko diren etxebizitzak. Behar espezifikoak asetzeko dagoenekoz eraikita dauden etxebizitzak edo, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren arrazoitutako Aginduz gerora erantsi daitezkeeriak, ez ditu xedapen honetan ezarritako arauak hartuko, euren espezializateagatik bidezko gerta dadinean. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa: Agindu honetako 5,3 artikuluak aipatzen dituen ponderazio-koefizienteak, hots, ponderatutako dirusarrera familiarrak zehazteari aplikagarriak, honako hauek izango dira: N: - Kide 1 edo 2ko familiak . . . . . . . . . . . . . . , . . . . 1,00 - 3tik 5 kiderarteko familiak. . . . . . . . . . . . . . . . . 0,95 - 6 kide edo gehiagoko familiak. . . . . . . . . . . . . . 0,90 A: - Dirusarrera bakarra duten familiak . . . . . . . . . 1,00 - Dirusarrera 2 edo gehiago dituzten familiak . 0,90 Bigarrena: Udalekin edo Bereoneratzeko Hirigintza-Baltzuekin Lankidetza-Itunez sustatutako etxebizitzak esleitzeko prozedura Udal edo Baltzu horiek ezarritakoa izango da. Hala ere, ordezkatzeko eta prozedura hori erregula ez dadin bitartean, Agindu honetan ezarritakoa izango da aplikagarri. ALDlBATERAKO XEDAPENA Agindu honek indarra hartu baino lehen hasitako sustapen publikoko etxebizitzak esleitzeko espedienteek egin gabe dituzten izapideak, horiei hasera emateko orduan indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Xedapen honek indarra hartzean eta, Aldibaterako Xedapenean jasotakoaren salbuespenaz, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioaren jabetzapekoak diren Sustapen Publikoko etxebizitzak esleitzeari buruzko Abuztuaren 14eko 186/ 1986 Dekretua garatzen duen Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1986.eko Irailaren 25eko Agindua indargabetu egingo da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapenak ez dira Euskal Herriko Autonomia Elkartean aplikagarriak izango. Bigarrena.-Xedapen honek erregulatzen ez dituen gaietan Babespen Ofizialeko Etxebizitzei buruzko indarrean dagoen legedian ezarritako arauak izango dira aplikagarri. Hirugarrena.-Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko maiatzak 6. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA. ERASKINA TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Zuzendutakoa: Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko 1988.eko maiatzaren 6ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak izan, Sustapen Publikoko diren eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen esleipenari buruzkoa. (Hutsen zuze
- Ikus: 140/1990 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak duen erosteko Iehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duena.
- Ikus: Apirilaren 12ko 90/1988 DEKRETUA, Babes Ofizialpeko eta Sustapen Publikokoak izan eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak diren Etxebizitzei buruzkoa.
- Ikus: 148/89 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetzapekoak diren suztapen publikoko babespen ofizialeko etxebizitzak Lurralde Historikoetako Foru Diputazioei eskuratzeari buruzkoa.
- Indargabetzen du: Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1986.eko Irailaren 25eko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeari buruzko 1986.eko Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretoa garatzezkoa.