Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

140/1990 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak duen erosteko Iehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 2309
  • Xedapen-zk.: 140
  • Xedapen-data: 1990/05/22
  • Argitaratze-data: 1990/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Apirilaren 15eko 7/1988 Legeak, babes ofizialeko etxebizitzen lehenengo eskualdaketa nahiz hurrengoetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aldeko erosteko lehentasun eskubidea ezartzen du, eskualdaketa horiek gehiegizko prezioan egin ez daitezen, eta halaber, eskaintza publikoari gehituko zaion Babes Ofizialeko legeriak jarritako mugen arteko prezioko etxebizitzen benetako eskaintza sortzen joateko. Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideetaz baliatzeko jarraitu beharreko prozedura garatzea da Dekretu honen helburua, 7/1988 Legearen testuan jasota datorren arren, Lege horren aplikazioko denbora honetan zehar jasotako esperientziak horrela eskatzen bait du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15eko 7/1988 Legean ohartemandako erosteko lehentasun eskubideaz baliatuz erositako etxebizitzen esleipen errejimena araupetzea beharrezkoa egiten da. Administrazioak, erosten dituenean indarrean dagoen modulu (M) ezargarriaren 100eko 90a edo gutxiagoko prezioan erosten dituen etxebizitzak, sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzatzat hartuko dira denerako, eta beraz, beren errejimenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 12ko 90/ 1988 Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988.eko maiatzaren 6ko Agindua, edo huaek ordezkatzen dituzten xedapenak aplikatuko zaizkie. Sustapen publikokotzat hartzen ez diren etxebizitzak, hauen esleipendunak, erabilitako etxebizitzarako den kualifikatutako finantzaketaz baliatu ahal izango dira, eta, sustapen pribatuko etxebizitzen lehen eskualdaketako erosleak ere, zenbait kasutan, kualifikatutako finantzaketaz baliatu ahal izango dira indarrean dagoen arauteriak ezarritako eran. Horiek horrela, apirilaren 15eko 7/1988 Legearen Azken Xedapenetatik Bigarrenak ohartemandakoari jarraituz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak bere 1990.eko maiatzaren 22ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I ATALBURUA. EROSTEKO LEHENTASUNAZ BALIATZEKO JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA 1. atala.- Iharduketa eremua 1. Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideen iharduketa eremua babes ofizialeko etxebizitzak eta hauen eraskinetara mugatzen da. 2. Babes ofizialeko etxebizitzak eta hauen eraskinen eskualdaketa egiteko erabiltzen den negozio juridikoaren xedeak hauek jasoko ditu esklusiboki, aipatutakoak ez diren beste ondasun: ezberdinetara zabaldu ezin izango delarik. 2. atala.- Inorenganatzea Euskal Autonomi Elkarteko Administraziori Jakinarazteko Izapideak 1. Babes ofizialeko etxebizitzen eta eraskinen jabeek, horien eskualdaketa itunduta dutenek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari behar bezala jakinarazi beharko diote, dagokion Lurralde Historikoko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzaren bidez. 2. Dekretu honi dogozkion ondorioetarako, honako hau izango da behar bezala egindako jakinarazpena: notari-akta bidez egindakoa, non hartu izanaren adierazpenaz zedula bidez Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidalia izan dela ohartemango den. 3. Honako hauek dira jakinarazi beharko direnak: a) Eskualdaketa itundu duten aldeen nortasuna, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta helbidea zehaztuz. b) Etxebizitza eta eraskinen eraikuntza espedientearen zenbakia, eta bere deskripzioa eta azalera. c) Jabearen alde emandako titulu eta inskripzioak. d) Itundutako eskualdaketaren xede den etxebizitza eta eraskinen prezioa. e) Prezioaren ordainketa baldintzak, ezarri den kasuetan, honen gerorapena zehaztuz. Dauden karga edo baldintza suntsierazle edo esekitzaileak. 3. atala.- Salmenta Kontratuen eta Esleipen Agirien Jakinarazpen eta Ikus-onetsia 1. Notari-aktarekin batera, eta aurretik egin ez bada, etxebizitzen eta eraskinen salmenta kontratua edo esleipen agiria aurkeztu beharko dira ikus-onetsiak izan daitezen. Horretarako, bai samenta kontratuak eta bai esleipen agiriak, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketa Euskal Autonomi Elkarteko Admínistrazioak duen erosteko lehentasun eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezarritakoaren pean egongo denaren adierazpen zehatza jaso beharko dute. Salmenta kontratua edo esleipen agiria aurkeztea notari-akta behar bezala jakinarazi eta gero, eta dagokion Lurralde Ordezkaritzak eskatuta egiten bada, agiri hura aurkezten deneko data da erosteko lehentasun eskubideak erabiltzeko epeak kontatzeko orduan kontutan hartuko dena. 2. Salmenta kontratua edo dagokion esleipen agiria Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Lurralde Ordezkaritzan ikusonetsia jaso dezan aurkezte horrek Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari egin beharreko itundutako eskualdaketaren behar bezalako jakinarazpen bezala hartuko da, baldintza hauen pean: Saltzaileak horrela eskatu dezala, aurreko atalean ezarritako betekizun guztiak salmenta kontratu edo esleipen agirian jaso daitezela, eta aipatutako Lurralde Ordezkaritzako Idazkariak bete dezala eginbidea. Salmenta kontrartu edo esleipen agiriak ikus-onetsia jaso dezaten aurkeztea uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuaren 116. atalean ohartematen den ematen direnetik hamar eguneko epean egin beharko da. 4. atala.- Eroslehentasun eskubideaz baliatzea 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo beste edozein Erakunde Publikoren aldeko eroslehentasun eskubideaz baliatzea, dagokion Lurralde Ordezkaritzako Ordezkariak proposarnena egin eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz egingo da, itundutako eskualdaketaren jakinarazpen oso eta behar bezalakoa egin dadinetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan. Aipatu Agindua eskualdaketa itundu duten aldeei epe berdinaren barruan eta Zuzenbidean onartutako edozein bideri jarraituz jakinarazi beharko zaie. 2. Aurreko zenbakian adierazitakoaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Ordezkaritzako Idazkariak jakinarazpen horren aurretiko edozein momentutan helarazi ahal izango die doakien aldeei Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eroslehentasun eskubideaz baliatzeko duen asmoa. 5. atala.- Eroslehentasun eskubideaz baliatzearen ondorioak 1. Eroslehentasun eskubideaz baliatuz gero, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa hasiera batetan aurrikusitako eroslearen egoera juridiko berean subrogatuko da, hark zituen eskubide eta betebehar berdin-berdinetaz. 2. Salbuespen gisa, saltnenta kontratu, esleipen agiri edo bestelako tresna juridiko berdinean Babes Ofizialeko Etxebizitzaz gain, garaje edo bestalako erantsi gabeko etxe bazter baten eskualdaketa egitea ituntzen denean, etxebizitza soilaz baliatzeko eroslehentasun eskubidea izango du Euskal Autonomi Elkarteak, hori funtsatzen duten arrazoiak azaltzen diren guztietan. 6. atala.- Eskritura Publikoan gauzatzea 1. Administrazioa eroslehentasunaz baliatu izan dadineko etxebizitzen eta eraskinen jabeek, eta behin-betiko kalifikazioa duten guztietan, Eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa gauzatu beharko dute, eroslehentasunaz baliatzeko Aginduaren jakinarazpenetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. 2. Eroslehentasunaren xede den etxebizitzak behin-betiko kalifikaziorik ez badu, behin-betiko kalifikazio hori ematen denetik hiru hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko du eskualdaketa egiten duenak eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioaren aldeko salmentaren eskritura publikoa. 3. Salbuespen gisa, eskualdaketa egiten duenak eskatuta eta bidezko kausa dagoenean, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak eskritura publikoa gauzatzeko epeak luzatu ahal izango ditu. 7. atala.- Atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatzea 1. Eskualdaketa egiten duenak jakinarazpenik gabe, edo hau gaizki egina edo osotu gabea izanik, jakinarazitako eskualdaketa eroslehentasun eskubidea iraungi aurretik, edo eskualdaketa jakinarazitakoen baldintza ezberdinetan burutzen den kasuetan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa bai bere aldeko, bai Zuzenbide Publikoko edozein Erakunderen aldeko atzera-eskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izanlgo da, Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailburuaren erabaki bidez. Dagokion eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatuz, erosleak Administrazioari eskualdaketa burutu zeneko oinarrizko baldintzeen egin beharreko jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 60 egunekoa izango da eskubide honetaz baliatzeko epea. 2. Aurreko zenbakian aipatutako eroslearen jakinarazpena, eskualdaketa eskritura publikoz gauzatzen denekoaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogeitamar eguneko epearen barruan egin beharko da. Eskritura publikoaren kopia behar bezala entregatzea Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizita eta lngurugiro Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzara kopia bakun eta baimendua bidaliz egingo da, Ordezkaritza horrek, kopia biotan egindako eginbidez sarrera data idatzi ondoren, baimendua entregatu zuen erosleari edo bere ordezkariari itzuliko diolarik. Entrega hau nahikoa izango da azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 15. atalean ohartemandakoa betetzeko. 3. Egindako eskualdaketaren beharrezko jakinarazpena egiten ez bada, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa, eskualdaketa horren berri beste edozein bidetatik izaten duenaren momentutik, atzeraeskuratze eskubideaz baliatu ahal izango da atal honetako lehen zenbakian jasotako baldintza berdinetan. 4. Atzera-eskuratze eskubideaz baliatzeko Agindua Zuzenbidean onartutako edozein bidez jakinaraziko zaie bai saltzaileari eta bai erosleari, edo etxebizitza eta eraskinen gaurregungo jabeari, nor Euskal Auto nomi Elkarteko Administrazioaren aldeko eskualdaketa egitera behartuta ikusiko den, atal honen lehenengo zenbakian adierazitako 60 eguneko epearen barruan. Euskal Autonomi Elkartearen alde egiten den etxebizitzaren eskualdaketa, egiten den lehen eskualdaketaren baldintza berdinetan burutuko da, atzeraeskuratzeko eskubideaz baliatzearen aurretik egindako hirugarrenen alde gauzatzen diren eskualdaketak kontutan hartu gabe. 5. Atzera-eskuratze eskubideaz baliatzeaz bat, eroslehentasun eskubidearentzat ezarritako eskritura publikoa gauzatzearen betekizun berdinak sortuko dira eroslea edo etxebizitza eta eraskinen gaurregungo jabea den hirugarrenarentzat. 8. atala.- Ordainketak 1. Atzera-eskuratze eskubideaz baliatzearen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eroslearen aldeko honek egindako eta behar bezala ziurtatutako gastuen ordainketa egin beharra ekarriko du: a) Kontratuaren gastuak, eta eskualdaketarako egindako edozein legezko ordainketa. b) Etxebizitza eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean. Aurreko gastu horiek erosleak egindako etxebizitza eta eraskinen prezioarekin batera ordainduko dira, ordainketa horiek egin ziren momentutik kontatzen hasitako legezko interesak gehitu ahal izango zaizkielarik. 2. Atzera-eskuratze eskubideaz baliatu aurretik hirugarren baten aldeko geroagoko eskualdaketak eman izan balira, hirugarren jabeei ere ordaindu beharko zaizkie etxebizitzan eta eraskinetan egindako beharrezko eta onurazko gastuak, ondasunen kalterik gabe banandu ezinekoak direnean. 3. Eroslehentasunaz baliatzen den Administrazioak, eroslehentasunez eskuratu dituen etxe eta eraskinak hartzera hasieratik behartuta dagoenak ordaindutako atal honetako lehen zenbakian jasotako gastuak ere ordaindu beharko ditu.II. ATALBURUA. EROSTEKO LEHENTASUN ESKUBIDEEZ ESKURATUTAKO ETXEBIZITZEN ESLEIPEN ERREJIMENA 9. atala.- Sustapen publikoko Etxebizitzen Izaera eta Esleipena 1. Eusko Legebiltzarreren apirilaren 15eko 7/1988 Legean ohartemandako erosteko lehentasun eskubideez baliaturik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratutako babes ofizialeko etxebizitzak sustapen publikoko etxebizitzatzat hartuko dira, salmenta prezioa aipatu eskubideaz baliatzen deneko datan indarrean dagoen modulu (M) aplikarriaren 100eko 90a edo merkeagoa den guztietan. 2. Prezioa aurreko zenbakian ezarritakoa baino handiagoa duten babes ofizialeko etxebizitzei, erosteko lehentasunaz baliatzen deneko Aginduan edo geroagoko baten eman dakieke Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak sustapen publikoko izaera. Agindu horretan era zehatzean eta arrazoituz azaldu beharko dira izaera hori ematera eramaten duten zirkunstantziak. 3. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioren jabegoko babes ofizialeko sustapen publikoko etxebizitzen bigarren eta hurrengo esleipenentzat indarrean dagoen arauterian ezrritako esleipendun gaiei eskatzen zaizkien betebaher eta prozeduraren arabera egingo da atal honetako 1 eta 2 zenbakietako etxebizitzen esleipena. 10. atala.- Sustapen publikokoak ez diren etxebizitzen esleipena 1. Aurreko atalean jasota ez datozen babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedura, atal bereko 3.ean ezarritakoa izango eta, eta hauetaz baliatzeko errejimena jabegoa zein errenta izango da. Salbuespen gisa, etxebizitza hauentzat, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzaren proposamenez, eroslehentasun eskubideaz baliaturik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratutako etxebizitzak lehen erosleei esleitu dakizkioke, familiaren irabazien mailak, etxebizitzaren beharrak edo behar bezala ziurtatutako beste zirkunstantziek horrela kontseilatzen dutenean. 2. Esleipendungaien familiaren urteko irabazi honderatuak ezingo dira inola ere lanbidearteko gutxienezko soldata bider sei baino handiagoa izan. 11. atala.- Kualifikatutako finantzaketa 1. Apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezarrirakoari jarraituz eskuratutako Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko baltes ofizialeko etxebizitzen esleipendunak dira, sustapen publikoko etxebizitzatzat hartzen ez diren guztietan, erabilitako etxebizitza edo sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzen erosleen aldeko finantzaketa kualifikatuaz baliatu ahal izango direnak. 2. Sustapen pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko ezarritako finantzaketa kualifikatuaz, laguntza ekonomiko zuzenak barne, baliatzeko, honako hau ziurtatu beharko da: esleitzen diren etxebizitzak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak sustatzailea ri zuzenean eta lehenengo eskualdaketan erosial direla. 3. Erabilitako etxebizitzaren finantzaketa kualifikatuaz baliatzeko ez da etxebizitza horren eraikitzea bukatu zenetiko edo bere jabeak edo usaera edo gozamen eskubide errealen titularrek egindako egitura aldeko edo bereoneratze funtzionala egin zenetiko hiru urtean zeharreko etengabeko erabilpena eskatuko; aurreko hori frogatzen ez den kasuetarako ere, ez da aipatutako eraikitza edo bereoneratzetik hamar urte edo inolako epea eskatuko. 4. Atal honek jasotzen dituen babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunak, finantzaketa kualifikatuaz, laguntza ekonomiko zuzenak barne, balia daitezen, erabilitako etxebizitzaren edo lehen eskualdaketako babes ofizialeko etxebizitzen erosleei bezalako betekizun berdinak eskatzen zaizkie etxebizitzaren prezioa eta familiaren irabaziei dagokienez, eta finantzaketa lortzeko izapide berdinak betetzea. 12. atala.- Etxebizitza eta eraskinen esleipenerako salmenta prezioa 1. Sustapen publikoko etxebizitza eta eraskinen salmentarako gehienezko prezioa erosi zenekoa izango da, prezio horri eskriturak egitearen, erregistroratzearen eta erosketaren ondoriozko gainontzeko gastuak gehituko zaizkiolarik, Administrazioak behar izanez gero egindako bereoneratze eta egokitze gastuak barne; metro karratu erabilgarriaren salmenta prezioa ezingo delarik inoiz esleipen momentuan indarrean dagoen modulu (M) ezargarria bider 0,9 etxebizitzarentzat eta 0,9 x 0,42 eraskinentzat egitetik ateratzen dena baino handiagoa izan. Ordainketaren baldintzak ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko sustapen publikoko etxebizitzentzat indarrean dagoen arauteriak ezartzen dituenak berak izango dira. 2. Babes ofizialeko sustapen publikokotzat hartzen ez diren etxebizitza eta eraskinen salmentarako gehienezko prezioa erosi zenekoa izango da, prezio horri eskriturak egitearen, erregistroratzearen eta erosketaren ondoriozko gainontzeko gastuak gehituko zaizkiolarik, Administrazioak behar izanez gero egindako bereoneratze eta egokitze gastuak barne; metro karratu erabilgarriaren salmenta prezioa ezingo delarik inoiz esleipen momentuan indarrean dagoen modulu (M) ezargarria bider 1,2 etxebizitzarentzat eta 0,81 eraskinentzat egitetik ateratzen dena baino handiagoa izan. Prezioa eskura ordaindu beharko da beti. 13. atala.- Alokatzen diren etxebizitzen esleipenerako errenta Sustapen publikokotzat hartzen diren etxebizitzen urteko hasierako gehienezko errenta, Dekretu honetako xedapenek diotenari jarraiki ateratako salmenta prezioaren 100eko 3koa izango da, sustapen publikokotzat hartzen ez direnentzat, urteko hasierako gehienezko errenta hori Dekretu honi jarraituz berdin ateratako salmenta prezio horren 100ko 6rartekoa ahal izango den artean. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkartearen aldeko erosteko lehentasun eskubideak babes ofizialekotzat kalifikatutako etxebizitzen eskualdaketak hartuko ditu, erregimen horretara parekatze horrek indarrean dirauen artean, Hirigintza eta erikintzetango Ondarea bereoneratzeari buruzko abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuan eta Norbanakoen suztapenezko AgintaritzaBabespeko Etxebizitzen eta erabilitako etxebizitzen sarmenta eta alogera-jaurpiderako dirubide-neurriei buruzko apirilaren 11ko 108/1989 Dekretuetan, edo hauek ordezkatzen dituzten xedapenetan ezarritakoari jarraituz. Bigarrena.- 1. Erosteko lehentasun eskubideetaz baliatzearen ondoren, etxebizitzen jabe, onuradun bezala, Udal bat, Euskal Autonomi Elkarteko beste Erakunde Publikoren bat, etxebizitzaren alorrean diharduten artean, Erakunde horiei atxekitako Elkarte Publikoak barne, edo halaber etxebizitzaren alorrean diharduen Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugi ro Sailari atxekitako Elkarte Publikoa bilakatuko balitz, erosteko lehentasunaz baliatzeko Aginduan honako hau ezarri beharko da: Onuradun suertatzen den Erakunde Publikoak ordaindu beharko duela eskuratzearen prezioa, horretarako etxebizitzaren eta, baleude, eraskinen prezioa saltzaileari zuzenean ordainduko diolarik. 2. Babes ofizialeko etxebizitzen hartzaile suertatzen den Erakunde Publikoaren aldeko esleipen prozedurak Eusko jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena izan beharko du, betetzen denaren gainbegiratze eta kontrolerako ahalmenak ere izango dituela. Prozedura horren ezean, eta bateragarri den heinean, Dekretu honetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegoko babes ofizialeko etxebizitzentzat orhartemandakoa ezarriko da. 3. Halaber, Erakunde Publiko onuradunak lehentasunez erositako etxebizitzak errentan jartzen direnean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egin dezake prezioaren ordainketa, Erakunde Publikoak, honi, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen moduluaren (M) 100eko 20a ordainduz, ordainketarako baldintzak, onuradunek bete beharreko betekizunak, urteko gehienezko errenta, eta aukeraketa prozedura sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak Toki Korporazioei saltzeari buruzko indarrean dagoen arauteriak ezarritakoak diren guztian. Hirugarrena.- Erosteko lehentasun eskubideen ondorioz eskuratutako etxebizitzen esleipen errejimenari dagokien Dekretu honetako xedapenak, erabilitako etxebizitzaren eskuraketarako finantzaketari buruzko apirilaren 11ko 108/1989 Dekretuaren 16.8 atalean ezarritakoari jarraituz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eskuratutako etxebizitzei ere ezarriko zaizkie, salmenta eskeintza onartzea, dagokion Lurralde Ordezkariaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz egingo dela zehazki ohartemanez. ALDIBATERAKO XEDAPENA 1. Dekretu honetan ohartemandakoa, hau indarrean sartu ondoren erabiltzen diren babes ofizialeko etxebizitzak erosteko lehentasun eskubideei ezarriko zaie. 2. Aurreko zenbakian jasotakoaren kaltetan gabe, erabilitako eroslehentasun edo atzera-eskuratze eskubideen ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabegokoak diren babes ofizialeko etxebizitzen esleipenerako egiteko dauden izapideak Dekretu honetako xedapenei jarraituz burutuko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, bere eskuduntzen eremuan, Dekretu honen egiteratze eta garapenerako beharrezko diren xedapen guztiak eman ahal izango ditu. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko maiatzak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.