Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Saileko 1986eko Abuztuaren 14eko AGINDUA, 1985eko Maiatzaren 20eko Aginduari arau osagarriak erantsiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 1921
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/08/14
  • Argitaratze-data: 1986/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Sociedad Hidroelctrica Ibérica, Iberduero S.A.» enpresak 132 Kv-ko Gatika-Fadura aidetikako elektrabidea jartzekn. beharrezko diren ogasunez eta eskubidez presatasunez jabetzea eskatu dio Industria eta Merkataritza Sailari. Eskabidea. Martxoaren 18km 10/1966 Legea garantzen duen Araudiko 31. artikuluan oinarrituz egin da, eskabide hori, derrigorrezko espropiazioari eta elektrainstalazioen alorrean zigorrak jartzeari buruzko Urriaren 20kn 2619/1966 Dekretoz onartua izan zela. Aipatutako eIektrabide hori· 1980.eko Irailaren 25eko Enerjiako Zuzendaritza Nagusiaren Erabakiz. onartua izan zen eta. zehazki· erabilgarritasun publikorako deklaratua, deklarazio horrek berekin batera Urriaren 20kn 2619/1966 Dekretoaren 14.artikuluan, 1. idazatian, eIektra-enerjiarentzat derrigorrezko igarobide zorra ezartzen zueIa. Justifikatutakotzat hartzen da presaka jabetze hori, hirigintza izaerako zirkunstantzien ondorioz, aurrez aipatutako elektrabidea eta horrek zuzkitzen dueneko Fadurako A.T.-a jartzea atzeratu direla eta, era berean, Getxoko eta Leioako udalen gehiketa demografikoa dela eta alde horretako kontsumoa gehitu delarik· alde horretako elektrabideak eta A.T.-a gainezkatuz. I Indarrean dauden arauen arauera, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak espedientea tramitatuta, organu bideratzaileak, toki berean ikuskatu ondoren, honako honetaz informatzen du: espediente hau hasteko zio izan diren funtsetan, Urriaren 20ko 2619/1966 Dekretuak aipatzen dituen mugatzezko edo galeraztezko zirkunstantziek ez dutela parte hartu. Hori horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez, 1986.eko Uztailaren 29an egindako bileran Jaurtze Batzordeak eztabaidatu eta onartu ondoren. ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- 1966.eko Martxoaren 18ko Derrigorrez Espropiatzeari eta elektraindar instalazioetarako igarobide zorrari buruzko Legean eta Urriaren 20ko 2619/ 1966 Dekretoz onartutako Araudian aurrikusitako ondorioetarako, aipatutako araudian aurrikusitakoaren arauera, ezarritako igarobide zorren zergapeko lurren eta ondasunen presakako jabetza deklaratzen da 132 Kv-ko Gatika-Fadura aidetikako elektrabidea jartzeko. 2. Artikulua.- Dekreto honek hartzen dituen ogasunak eta eskubideak. enpresa eskatzaileak aurkeztutako espedientean erasota uzten deneantxe, Bizkaiko Lurralde Historikoko Berango, Getxo eta Leioako Udal Mugarteetan daude koka:tuta, espediente hori, informazio publikora aterata dagoela eta horren emaitzak bertan daudelarik. AZKEN ERABAKIA Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Uztailak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.1985eko Maiatzaren 20ko Agindua, Kirol Federakundeen antolaketarako oinarrizko arauak emanez, argitaratu zenetik urtebete igaro denez, derrigorrezkoa gertatzen da araudi horretan emandako zenbait atal osatzea edo/eta aldatzea. Aipaturiko aldaketa horiek, Batzar Nagusiko kide izateko betebeharreko gutxienezko baldintzetan aplikatuko lirateke, Ordezkatze moduan kirol federatu ekintzetan partaidetzaren oinarrizko osagarria sartuz, hauxe bait da Federakundearen izatearen funtsaKeraz, Sail honek honako hau erabakitzen du: Lehenengo Artikulua.- Klubei dagozkien arauak. 1. Klub izaera edukitzeko, urriaren 8ko 3O6/ 1985 Dekretuaren babesean eraturik eta uztailaren 31eko 276/1984 Dekretuaren lgo. erabaki gehigarrian ohartemandako Kirol Klub eta Federakunde erroldean erasota egon beharko du. 2. Aipaturiko Klub horiek, dagokion Federakundeari atxikirik daudelarik, bere Satzar Nagusiko kide kopuru osoaren %50etík %60era bitarteko jende zenbatekoaz ordezkaturik egongo dira. 3. Federakunde bati atxikitako Klubei Batzar Nagusiko kide kopuru osotik dagokien ordezkotza konkretua honela banatuko da: a) Batzarra sortu zeneko aurreke urtean eratutako kirol federatu ekintza ofizialetan parte hartu dutenen artean %90 gutxienez. b) Klubek Batzarrean izan dezaketen ordezkotzaren gainontzekoa, lehen aipatmriko lehiaketa ofizialetan esku hartu ez dutenen eta Federakundeari atxikitako taldeekin osatuko da. Klubek, kide bakoitzeko Batzar Nagusira eraman dezaketen kide kopuruaren hainbestekoa ez da inola ere Klub partehartzaileek lehiaketa ofizialetan esku hartzeko izendaturiko kide kopurua baino goragokoa izango. c) Klub eta Taldeen ordezkotza ezingo da Batzar Nagusiko beste kideren baten eskuetan utzi. Bigarren Artikulua.- Kirolariei dagozkien arauak 1. Batzar Nagusiko kide kopuru osoaren %25 eta %35aren arteko hainbatekoa, hamasei urte baino gehiagoko eta lehiaketa ofizialetan esku hartzera gaitzen dituen agiri federatiboaren jabe diren kirolarien ordezkariei dagokie. 2. Igeriketa eta Gimnasia modalitateen berarizkotasuna kontutan hartuz. Kirolarien Batzar Nagusiko ordezketa-zenbatzekoaren ondorioetarako eskatuko den adina hamalau urtekoa izango da. Hirugarren Artikulua.- Teknikari eta epailariei dagozkien arauak. 1. Batzar Nagusiko kide kopuru osoaren %12 eta %18aren arteko hainbatekoa. Iehiaketa ofizialetan esku hartzera gaitzen dituen agiri federatiboaren jabe diren epailari-arbitroen eta teknikari-entre natzaileen ordezkariei dagokie: ordezkotza. hauteskundeetarako deia egindako une berean sail bakoitzean dagoen lizentzia kopuruaren heineangoa izango delarik. - 2. Horietako sailen bat ez balego. besteari egokituko litzaioke ordezkotza guztia. 3.. Bi sail horietatik bat ere izango ez balitz, Klubek '%60ko eta kirolariek %80ko ordezkotza izango lukete. Laugarren Artikulua.- Kirol ekintzak. 1. Kirol ekintza federatu ofizialtzat egutegi federatu ofizialean sartua eta dagokion ohizko Batzar Nagusian onartua izan den Iehiaketa hartuko da. 2. Norbanakoen partaidetza duten kirol modalitaeei dagokienez, Klub batek kirol ekintza federatu ofizial batetan parte hartu duela ulertuko da, Klub horretako kirolariren batek froga horretan esku inartu badu. AI.DlBATERAKO ERABAKIA 1. Dagoeneko eraturik dauden Federakundeek urtebeteko epea dute beren estatutuak honako Aginduan erabakitakoari egokitzeko. 2. Hauteskunde edo eratze bˇdean dauden Federakundeek honako Aginduan erabakitakoa bete beharko dute. AZKEN ERABAKIA Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Abuztuak 14. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M. BANDRES UNANUE.