Arautegia
Inprimatu265/1990 DEKRETUA, urriaren 9koa, Kirol Federakundeak sortzea eta horien iharduera arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 3319
- Xedapen-zk.: 265
- Xedapen-data: 1990/10/09
- Argitaratze-data: 1990/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura Fisiko eta Kirolei buruzko otsailaren 19ko 5/88 Legea garatzen du Dekretu honek, kirol federakundeei dagozkienetan. Gizartean indarmaila ezberdinak dituzten erakundeak nahastuta daudeneko federaketa-fenomenoaren errealitate konplexua arautegi bakar batetan sartzea da Dekretu honen helburua. Kirol federakunde bakoitzaren oinarri diren kirol modalitate ezberdinek Euskal Autonomi Elkartean duten eragin handiagoa edo txikiagoa izan da errealitate horren jatorria. Federakundeen autonomia errespetatuz, 5/88 Legeak ezartzen duen arauketak, bi helburu ditu, hau da, lehenengoa, Lege horretan hastapenak eman zireneko federaketa egitura arautzea eta, bigarrena, kirol arloan agintea duten administrazio ezberdinen eta kirol federakundeen arteko harremanen esparrua definitzea. Horietarako, federakundeen bizitzan erakunde publikoek parte hartu behar duteneko kasuak eta erakunde publikoek eta pribatuek burutu behar duten elkarlana finkatzen dira. Aipatu den lehenengo helburu hori lortu ahal izateko, federakundeen egituraren oinarrizko hainbat aldeen arauketa aztertzen da Dekretuan. Lehenengo, federakundeen antolaketak Euskal Autonomi Elkartean izan behar dituen emankortasun, koordinazio eta deszentralizazio printzipioak finkatu ondoren, lurralde mailako eta euskal federakundeek bete behar dituzten egitekoak zehazten dira, 5/88 Legean federakunde moeta bakotzari izendatzen zaizkion egitekoen arabera. Bigarren, kirol praktika batek kirol modalitate kategoria lortzeko prozedura aztertzen da eta, ondorioz, federakundeen egitura berri bat sortzeko bideak eskaintzen dira. Halaber, federaketa lizentziaren bi aldeak definitzen dira, hots, kirol estamentuetako kideak beren federakundeei atxikitzeko agiria denez eta, bigarren aldea, lehiaketetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza denez. Honek, zera dakar ondorio gisa, lizentzia hori emateak bere baitan titularraren alde daraman gutxienezko babesketa finkatzea hain zuzen. Horietaz aparte, lehiaketa ofiziala zer den finkatzen da Dekretu honetan: Kirol federakundeei dagokiela bakarrik lehiaketa ofizialak antolatzea, hiritarren edozein kolektibok, puntualki eta dibertsioa xedetzat dutela, antola ditzakeen kirol ikuskizunak eta kirol maila duten ekintzak alde batera utziz. Hirugarren, federakundeen barne egituraren arauketa ezartzen da Dekretu honetan, federakundeek izan behar dituzten organuak eta karguak kidez hornitzeko modua definitzen direla. Hala ere, federakunde bakoitzak, bere zernolakoei dagokien barne egitura aukeratzeko bideak izan ditzan, hainbat aukera eskaintzen dira. Aipatzen diren aukera guztiek, erizpide demokratikoetan hartzen dute oinarri, izan ere, 5/ 88 Legean horiei buruz ezartzen denaren arabera, federakundeetako gobernu, ordezkaritza eta administrazio mailako organuak hartuko dituzten pertsonen aukera egiterakoan, printzipio horiek izan behar bait dute lehentasuna. Aipatu diren helburuetatiko bigarrenean, Administrazioaren partaidetza komenigarria izan daitekeeneko kasuak aztertzen dira, egokia izan daitekeen prozedura finkatzen dela. Partaidetza horrek aparteko indarra hartzen du federakundeen erregimen ekonomikoa aztertzen denean, izan ere, federakundeek dituzten diru baliabide gehienak Euskal Autonomi Elkarteko administrazio ezberdinetatik bait datoz. Azkenik, administrazio horiek, federakundeen egitura sustatzeko neurriak hartzerakoan izan behar dituzten oinarrizko erizpideak finkatzen dira Dekretu honetan, bertan-bertako kirolei buruzko eta ezintasunak dituzten pertsonak federakundeetan sartzeari buruzko aipamen berezia egiten dela. Laburbilduz, kirolak Euskal Autonomi Elkartearen eremuan gaurregun duen antolaketaren oinarrizko eusgailu baten arauketa garatzen da Dekretu honetan. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko urriaren 9an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. IDAZPURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- 1.- Lurralde eremu baten barruan, kirol moeta berdina praktikatzeko, sustatzeko eta antolatzeko, kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol baterakundeak biltzen dituzten eta irabazte xederik gabeko, nortasun juridikodun, iharduketetarako gaitasundun erakundeak dira kirol federakundeak. 2.- Dekretu honetan ezartzen denaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kirol modalitatetzat, hau da, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera horrelakotzat jo daitezenak alegia. 3.- Dekretu honetan ezartzen denaren ondorioetarako, federakundearen lizentziaren titular diren kirolariek, teknikariek, epaileek eta federakundeari atxikita dauden klubek eta baterakundeek osatzen dute kirol federakundeek osatzen duten estamentu bakoitza. 2. atala.- Kultura Fisiko eta Kirolari buruzko otsailaren 19ko 5/1988 Legean, Dekretu honetan, Lege hori garatzen duten gainontzeko xedapenetan, estatutuetan, arautegi berezietan eta dituzten organuek legez ezartzen denaren arabera hartutako akordioetan ezartzen direnek arautzen dituzte kirol federakundeak. 3. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko kirol federakundeek, emankortasun, koordinazio, deszentralizazio, elkarren arteko eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekiko lankidetza printzipioak oinarritzat hartuz jokatuko dute. 4. atala.- Dekretu honetan ezartzen denaren arabera Euskal Autonomi Elkartean sortu daitezen kirol federakundeak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren babes eta laguntza berezien gai izango dira, legeek ezartzen dutenari beren ekintzak egokitu diezazkioten heinean. 5. atala.- 1.- Estatutuetan ezartzen diren helburuei egokituko zaizkie beti federakundeak, beren ihardunei dagozkienetan. 2.- Legeetan edo 5/1988 Legean eta hori garatzen duten xedapenetan, beren estatutuetan eta arautegietan ezartzen direnaren aurkakoak izan daitezkeen akordioak eta ekintzak, indargabetu edo baliogabetu ditzake horretan agintea duen epailaritza agintari interesdunak, Euskal Autonomi Elkarteko edo Ministeritza Publikoko administrazioek hala eska dezatenean. 6. atala.- 1.- Kirol federakundeek, ituneak izenpetu ahal izango dituzte, bai erakunde publikoekin eta bai pribatuekin ere, beren ihardunak burutu ahal izateko. 2.- Era berean, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioei esku ematen zaie, gehiengoarentzako interesgarriak izan daitezkeen kirol ihardunak sustatzeko eta hobetzeko bide izango diren lankidetza ituneak izenpetu ditzaten beren lurralde eremu barruko federakundeekin.II. IDAZPURUA FEDERAKUNDEEN EGITURAZ 7. atala.- Honako era honetan antolatuko dira Euskal Autonomi Elkarteko federakundeak: a) Lurralde mailako federakundeak b) Euskal federakundeak. 8. atala.- Lurralde historiko bakoitzeko Lurralde mailako federakundeek, beren kirol modalitateari dagozkion ihardun eta lehiaketa ofizialak bultzatu, horietarako baimenak eman eta antolatuko dituzte lurralde historikoaren eremu barruan. 9. atala.- Euskal federakundeek, beren kirol modalitateari dagozkion ihardun eta lehiaketa ofizialak bultzatu, horietarako baimenak eman eta antolatuko dituzte Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan. 10. atala.- 1.- Euskal Federakundeek, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde fedarakundeen eta euskal kirolaren ordezkaritza hartzen dute Estatüaren eremu barruan. 2.- Halaber, Kirol modalitate bakoitzeko euskal federakundeak, Euskal Autonomi Elkarteko kirolari, klub, baterakunde, teknikari eta epailarien ordezkotza egingo du Elkartez kanpoko edozein lekutan. 3.- Eratuta dauden lurralde mailako federakunde guztiek, dagokien kirol modalitateko euskal federakundean sartu beharko dute, era honetan, beren kideek lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko, lehiaketa horiek, nahiz lurralde mailakoak, nahiz Elkarte mailakoak, nahiz Elkartez kanpoko mailakoak izan. 11. atala.- Lurralde Historiko batetan, kirol modalitate jakin bateko lurralde mailako federakunderik ez egotea gertatuko balitz, berari legozkiokeen egiteko, ihardun eta eskuduntza guztiak, dagokion euskal federakundeak bereganatu eta beteko lituzke. 12. atala.- Honako hauek dira lurralde mailako federakundeei dagozkien egitekoak: a) Federakundeko kide direnen kirol ihardunak antolatzea, lurralde mailan. b) Lehiaketa ofizialak eta ihardunak antolatzea, bakoitzari dagokion lurralde historikoan. c) Partaidetzarako eta lehiaketetarako arauak ezartzea, goragoko lurralde mailako federakundeek emanak dituzten arauak aplika daitezenaren kaltetan gabe, hala behar izan dadinean. d) Bakoitzari dagokion modalitateko federakundelizentzien izapideak egitea, euskal federakundeak eman ditzan, honek ezarritako baldintza eta prozeduraren arabera. e) Ihardunak garatzean sor daitezkeen kirol-gatazkak ezagutzea eta horiei ebazpena ematea. f) Arautegiz ezarrita dauden arauak bete daitezen zaintzea eta zigorrak ezartzeko agintaritza erabiltzea arautegietan ezartzen denaren arabera. g) Debekatuta dauden farmako sustantziak eta taldeak erabiltzeari eta kirolei buruzko arautegiez kanpo dauden metodoak erabiltzeari aurre hartzen, kontrolatzen eta ezabatzen euskal federakundeari laguntzea. h) Teknikariak eta epaileak trebatzen euskal federakundeari laguntzea, bakoitzari dagokion modalitatearen barruan beren ihardunak garatu ditzaten. i) Dituzten baliabide ekonomikoen zertarakoa eta horien asignazioa ezartzea, beren ihardunak garatzeko beste erakunde batzuk emandako baliabideak kudeatzea eta dituzten baliabide guztiak zuzenki aplika daitezen kontrolatzea. j) Lurralde mailako fedarakundeei atxikita dauden kirol klubei eta baterakundeei ematen zaizkien dinilaguntzak izendatzea eta kontrolatzea. k) Euskal Autonomi Elkarteko administrazioek kirol sustapenari dagozkionetan dituzten egitekoak betetzen laguntzea eta, bereziki, Legeak artez federakundeei ematen dizkien kooperazio eta aholku egitekoak betetzen lankide izatea. 1) Beren kirol estatutuak eta arautegiak gertatzea. m) Bakoitzari dagokion kirol modalitatearen praktika sustatzeko eta hobetzeko, egitea komeni direnak ezartzea oro har. 13. atala.- Honako hauek dira euskal federakundeen egitekoak: . a) Bakoitzari dagokion kirol modalitatearen ordezkaritza egitea Estatu mailan eta federakundea besce erakunde batzuri atxikitzeko erregimena finkatzea hala behar izan dadinean. b) Euskal federakundea osatzen duten lurralde mailako federakundeen ihardunak koordinatzea. c) Elkarte mailakoak diren lehiaketa ofizialak eta ihardunak antolatzea. d) Partaidetza eta lehiaketei buruzko arauak ezartzea, goragoko mailako lurralde federakundeek iadanik emanda dituzten arauak, hala behar izan dadinean, aplika daitezenaren kaltetan gabe. e) Dituzten estamentu guztiek parte har dezateneko bideak jartzea, nazioarte mailako lehiaketak eman daitezenean. Bakoitzari dagokion modalitateko federakunde lizentziak ematea. g) Euskal federakundeak osatzen dituzten lurralde federakundeen artean sor daitezkeen kirol mailako gatazkak ezagutzea eta horiei ebazpena ematea. h) Arautegiz ezarrita dauden arauak bete daitezen zaintzea eta zigorrak ezartzeko agintaritza erabiltzea arautegietan ezartzen denaren arabera. i) Debekatuta dauden farmako sustantziak eta taldeak erabiltzeari eta kirolei buruzko arautegiez kanpo dauden metodoak erabiltzeari aurre hartzen, kontrolatzen eta ezabatzen administrazioari laguntzea. j) Bakoitzari dagokion modalitaterako teknikariak eta epaileak trebatzea, horretarako ezarri daitezen arauen arabera. k) Dituzten baliabide ekonomikoen zertarakoa eta horien asignazioa ezartzea, beren ihardunak garatzeko beste erakunde batzuk emandako baliabideak kudeatzea eta dituzten baliabide guztiak zuzenki aplika daitezen kontrolatzea. 1) Lurralde mailako fedarakundeei eta, hala behar izan dadinean, kirol klub eta baterakundeei ematen zaizkien dirulaguntzak izendatzea eta kontrolatzea. m) Euskal Autonomi Elkarteko administrazioek kirol sustapenari dagozkionetan dituzten egitekoak betetzen laguntzea eta, bereziki, Legeak artez federakundeei ematen dizkien kooperazio eta aholku egitekoak betetzen lankide izatea. n) Beren kirol estatutuak eta arautegiak gertatzea. ń) Bakoitzari dagokion kirol modalitatearen praktika sustatzeko eta hobetzeko, egitea komeni direnak ezartzea oro har. 14. atala.- 1.- Foru Administrazioarekin koordinatuz burutuko dituzte beren egitekoak lurralde federakundeek. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiarekin koordinatuz burutuko dituzte beren egitekoak euskal federakundeek. 15. atala.- 5/1988 Legean eta Dekretu honetan ematen diren egitekoak betetzerakoan, kirol federakundeen artean sor daitezkeen gatazkei ebazpena emango die Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, honako prozedura honen bidez: 1.- Edozein federakundek eman ahal izango dio organu horri egon daitekeen gatazkaren berri, egoki diren agiriak erantsiko dizkiola eskabideari. 2.- Gatazkak eragina haien gain izan dezaneko federakunde guztiei gatazkaren berri emango die Kirol Zuzendaritzak, egokitzat jo ditzaten jazarpenak aurkeztu ditzaten 15 eguneko gehienezko epearen barruan. 3.- Kirolaren Euskal Kontseilura bidaliko da espdientea, egokia izan daitekeen informea eman dezan. 4.- Hori dena burutu ondoren, gatazkaren gai izan den egitekoaren titularitatea finkatuko du Kirol Zuzendaritzak erabaki bidez. Erabaki horrek amaiera emango dio administrazio bideari.III IDAZPURUA FEDERAKUNDE LIZENTZIEZ ETA LEHIAKETA OFIZIALEZ 16. atala.- 1.- Federakunde bateko kide izatearen titularitatea eta lehiaketa ofizialetan, kasu bakoitzerako ezarrita dauden arauen arabera, parte hartzeko gaitasuna ematen dion agiria da federakunde lizentzia. 2.- Federakunde lizentzia bakarra izango da eta bakoitzari dagokion kirol modalitateko lurralde federakundeari eta euskal federakundeari titularra atxikitzea ekarriko du. 17. atala.- 1.- Sendagile arakaketa egin ondoren emango da federakunde lizentzia, euskal federakunde bakoitzak horretarako ezarri dezan edukinaz. 2.- Halaber, honako arrisku hauek, gutxienez, bermatuko dituen asegurua izango du berekin federakunde lizentziak: a) Osasun sorospenak b) Erantzukizun zibila c) Kalte ordainak, gorputz zatiren bat edo tasunen galtzea edo hiltzea gerta dadin kasuetarako. 18. atala.- 1.- Indarrean dauden legeen arabera eratuta dauden kirol federakundeek bakarrik dute eskuduntza, lehiaketa ofizialak antolatzeko eta titulu ofizialak emateko, dadina dadila bakoitzaren aginte eremua. 2.- Dekretu honetan ezartzen direnen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira lehiaketa ofizialtzat, hau da, dagokion federakundeak ofizialtzat kalifikatu ditzanak eta, beti, lehiaketetarako egutegi ofizialean sartuta daudenak. 3.- Ezin eman ahal izango dira titulu ofizialak, lehiaketa ofizial bat garatu izanaren ondorio izan ezik. 19. atala.- 5/1988 Legeko 37.4. atalean ezartzen diren baldintzak bete ahal izateko, honako hau joko da ikuskizuntzat: Pertsona natural edo juridikoek antolatu dezaten edozein eratako kirol-ihardun, jendaurrean burutu dadila dibertitu edo errekreatzeko xedez eta, nahiz ikusleei halako diru zenbateko bat artez kobratuz, nahiz iharduna gauzatzeak ekar ditzan eskubideak ustiatuz, fondoak eskuratzeko den kirol iharduna. 20. atala.- 1.- Ikuskizun publikoei buruzko arauetan ezartzen denaren arabera horretan agintea duten agintariek emango dituzte ikuskizun bat antolatzeko behar diren baimenak. 2.- Kirol federakunde bati atxikita dagoen kirolklub edo baterakunde batek ikuskizunean parte hartzea gerta dadinean edo federatuta dauden pertsonak ikuskizun horretan partaide izango direla ezagutu dadinean, dagokion federakuneari eskatu beharko diote baimena antolatzaileek, hogeitamar eguneko gutxienezko aurrerakizunez. 3.- Federakundeak, luzaezinezkoa den hamar eguneko epearen barruan, froga garatzeko baimena eman beharko du, honako baldintza hauek bete daitezenaren baldintzapean, hau da, 5/1988 Legeko 37.4. atalean ezartzen denaren arabera antolatuta egon dadila ikuskizuna eta, lehiaketa eguna eta federakundeak antolatuta dituen beste lehiaketa batzurena ez dadila berdina izan, horrek kalteak ekarriko lituzkeelako. Aipatu den epealdi horren barruan federakundeak ez erantzutea gerta dadinean, emandakotzat joko da eskabidearen gai izan den baimena. IV. IDAZPURUA SORTZEA, INSKRIBATZEA, ESTATUTUAK ETA ARAUTEGIAKI. ATALBURUA FEDERAKUNDEAK SORTZEA ETA INSKRIBATZEAI. SEKZIOA KIROL MODALITATEAZ 21. atala.- Kirol modalitate bakoitzeko, lurralde federakunde bakarra sortu ahal izango da lurralde historiko bakoitzean eta euskal federakunde bakarra Euskal Autonomi Elkartean. 22. atala.- Kirol modalitate bat, hartzen dituen disziplina guztiak barne dituela, onartzea, honako prozedura honen arabera egingo da: 1.- Edozein pertsona fisiko edo juridikok, Estatu edo nazioarte mailan modalitate bat onartuta dagoela kredita dezaten agiriak aurkeztu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzaklo Kirol Zuzendaritzan. Aipatu diren eremu horietan, modalitate hori ez dagoela onartuta gerta dadinean, honako alde hauek kreditatuko dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte eskegileek: a) Kirol modalitate gisa onartua izan dadila nahi deneko kirolaren praktika usadiozkoa dela eta indarra duela gizartean. b) Onartua izan dadila nahi deneko kirol modalitatea, beste batzurekin erkatuz, definitu eta mugatzen duten zernolako bereziak. 2.- Bidali diren agiriak, eskasak edo akatsdunak direla joko balu Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak horren berri emango die eskegileei, era honetan, ikusi diren akatsak zuzen ditzaten eta honako ohar hau egingo diela, hau da, eskatu diren zuzenketak 30 eguneko epearen barruan ez egitea gertatuko balitz, espedientea artxibatu egingo litzatekeela bestegabe. 3.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Kirolaren Euskal Kontseilura bidaliko du onarpen-espedientea, honek informea eman dezan. 4.- Eman dadin informea aztertu ondoren, kirol modalitate berria onartzeari buruzko erabakia emango du Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak 23. atala.- Disziplina jakin bat, zein kirol modalitateri dagokionari buruzko eztabaida sortzea gertatuz gero, ondoren ezartzen den prozedurari jarraituz emango zaio ebazpena eztabaidari: a) Horretan interesa izan dezan federakundeak edo federakundeek edo, hala behar izan dadinean, hamabost kirolarik osatutako talde batek, eztabaidaren gai den displina, onartuta dagoen kirol modalitateren baten barruan sar dadila eskatu beharko dute, hori justifikatuko duten agiriak aurkeztuz eta sarketa justifikatzeko egokitzat jotzen dituzten arrazoiak eman beharko dituztela. b) Kirol Zuzendaritzak, horrek eragina izan dezaneko kirol federakundeei bidaliko die eskabidea, eskabideari buruzko dituzten erizpideak aditzera eman ditzaten. c) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Kiroletako Euskal Kontseilura bidaliko ditu bai eskabidea eta bai galdera egin zaieneko federakundeek emandako informeak ere, Kontseiluak egokitzat jo dezan informea eman dezan. d) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, disziplina hori dagokion modalitatean sar dadinari buruzko erabakia emango du, interesdunek eskabidea egin zutenaz bestekoa izan daitekeela modalitatea. 11. SEKZIOA FEDERAKUNDEAK SORTZEA ETA INSKRIBATZEA 24. atala.- Lurralde mailako federakunde bat sortu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan: a) Notariaren aurrean eta, gutxienez, KirolElkarte eta Federakundeen Erregistroan inskribatuta dauden kirol klubetako eta haterakundeetako kideetariko erdiak baino kide bat gehiagok eta, hori ezean, lurralde historikoan dauden kirolarietariko erdiak baino kide batek gehiagok izenpetutako sortze akta. Bi kasuetan kirol modalitate bati bakarrik dagozkionetan izan beharko du. b) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera idatzi eta federakundea arautuko duten estatutuak. 25. atala.- Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren aurrean euskal federakunde bat sortu ahal izateko: a) Notari baten aurrean eta, gutxienez, lurralde mailako bi federakundek edo, hori ezean, kirol modalitate berdineko kirol klub eta baterakundeetako kideen erdiak baino kide batek gehiagok izenpetutako sortze akta. Euskal federakundea sustatzea nahi izan dezaten lurralde mailako federakundeek eta, hala behar izan dadinean, kirol klub eta baterakundeek, Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute. b) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera idatzi eta euskal federakundea arautuko duten estatutuak. 26. atala.- 1.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, bidali diren agirietan hutsuneak edo akatsak daudela jakingo balu, horren berri emango die interesdunei, honako ohar hau egingo diela, hau da, horren berri izan eta hiru hilabeteko epearen barruan, eskatu dena zuzenduko ez balute, inskribapenari uko egingo zaiola eta espedientea behin-betiko artxibatu egingo dela. 2.- Notifikazio horrek, eten egingo luke inskribapen epea, eskatu den zuzenketa egin dadin arte. 27. atala.- Kirol Zuzendaritzak, agiriak behar bezala aurkeztu daitezen egunetik hasi eta hamar eguneko epearen barruan, agirien kopia bat bidaliko du dagokion Lurraide Foru-Komiteko Idazkaritzara, lurralde mailako federakundeak sortze kasua izan dadinean; eta Kiroletako Euskal Kontseilura euskal federakunde bat sortze kasua izan dadinean, legezko informa eman dezaten. 28. atala.- Kiroletako Euskal Kontseiluak edo Lurralde mailako Foru Komiteak, aurkeztu den eskabideari buruzko informea emango du. Informea emateko eskatu zeneko egunetik hasi eta hogeitamar eguneko gehienezko epearen barruan, eman beharko da informe hori. Organu kolegiatuak, finkatu deneko epearen barruan informea ez ematea gertatuz gero, federakunde berria sortzeko eragozpenik ez dagoela ulertuko da. 19. atala.- 1.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, espedientea eskuratu dezan egunetik hasi eta hirurogei eguneko epearen barruan, onarpena emango die federakundeko estatutuei eta Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistoran sartuko du. 2.- Kirol Zuzendaritzak, sortze aktan edo estatutuetan legeen aurkako zerbait dagoela somatzea gertatuko balitz, estatutuak ez onartzearen eta eskatu den inskribapenari uko egitearen erabakia hartuko luke. 3.- Atal honetako 1. atalean aipatzen den hirurogei egunetako epe hori igaro eta erabaki denaren berririk ez izatea gerta dadinean, estatutuek onarpena jaso dutela ulertuko da eta Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroan inskribatzea egingo da ofizioz. 30. atala.- Lurralde mailako eta euskal federakundeak Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroan sartzeak, sortze indarra izango du. 31. atala.- Dekretu honetan ezartzen denaren arabera federakunde organuak aukeratu arte, gobernu eta administrazio egitekoak bereganatuko dituen kudeaketa-batzorde bat izendatuko dute federakundeko sustatzaileek eta hauteskunde prozesuari ekingo zaio federakundea inskribatu zen egunetik hasi eta sei hilabeteko gehienezko epearen barruan. 32. atala.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak hartu ditzan erabakiek, administrazio bideari amaiera emango diote Atalburu honetan jaso diren gaiei dagozkienetan.II. ATALBURUA FEDERAKUNDEEN ESTATUTUAK ETA ARAUTEGIAK I. SEKZIOA FEDERAKUNDEEN ESTATUTUAK 33. atala.- Honako alde hauek arautu beharko dituzte gutxienez lurralde mailako eta euskal federakundeetako estatutuek: a) Izena, xedea eta helburuak b) Federakundearen egoitza c) Kirol modalitatea d) Gobernu, administrazio eta ordezkaritza organuak: Kideak, egitekoak, hauteskunde eta funtzionamendu sistemak e) Federakundea osatuko duten estamentuak. Dagokien ordezkaritza. Eskubideak eta heteheharrak f) Ekonomi eta finantza erregimena g) Agiriekiko erregimena h) Kirol disziplina organuak eta disziplina erregirnenari buruzko printzipio nagusiak i) Estatutuak aldatzeko eta akordioak hartzeko prozedura j) Federakundea ezabatzeko zergatiak eta likidapena egiteko prozedura 34. atala.- Euskal federakundeek, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean finkatuko dute beren egoitza eta dagokien lurralde historikoaren eremuan lurralde mailako federakundeek. 35. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko kirol federakundeetan, ez da onartuko, arraza, sexu, erligio, erizpen, sinismen edo pertsona edo gizarte mailako beste zirkunstantziaren batetan oinarri har dezan bereizketarik. 36. atala.- Honako eskubide hauek izango dituzte federakundeko estamentuak osatzen dituzten kideek: a) Administrazio eta gobernu organuetan ordezkariak izateko eta horietako kide izateko eskubidea, estatutuetan eta aplikagarri izan daitezkeen arauetan onartuta dauden modu eta heinean. b) Federakundeak antola ditzan ihardunetan parte hartzekoa, federakundeak horri buruz eman ditzan arauen arabera. c) Hango kide direneko federakundeari buruz eska dezaten informazioa izatekoa. d) Agintea duten federakunde-organuetara joatekoa, federakundeak dituen arauak bete daitezen eskatzeko xedez. e) Egokitzat jotako kontsultak eta jazarpenak aurkeztekoa, federakundeak dituen arauen arabera. 37. atala.- Honako eginbehar hauek izango dituzte federakunde-estamentuetako kide guztiek, estatutuetan, hauetaz aparte, ezar daitezkeenak kontutan hartu gabe: a) Finkatu daitezen kuotak ordaintzekoa b) Federakunde-organuek legez onartutako akordio guztiak betetzekoa c) Federakundearen helburuak lortze-lanetan, aktiboki lankide izatekoa d) Izan ditzaketen karguei dagozkien eginbeharrak oso-osoan betetzea. 38. atala.- Honako liburu hauek osatuko dute dokumentu erregimena: a) Lau sekzio izango dituen federakunde-estamentuen liburua: Atxikita dauden kirol klub eta baterakundeena; kirolariena; teknikariena; eta epaileena. b) Federakundearen akta liburua, federakundeko gobernu eta administrazio organuek onar ditzaten akordioak jasoko direla bertan. c) Kontaduritza liburua, federakundeak dituen diru sarrerak eta gastuak erasota utziko direla bertan. d) Zor tituluen edo ondarearen zati alikuotaren erregistro liburua, hala behar izan dadinean. Euskal Autonomi Elkarteko Kirol Elkarte eta Federakundeen Erregistroan diligentziatu beharko dira liburu hauek. 39. atala.- Federakundearen estatutuak aldatu edo federakundea ezabatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, horretarako deialdia egin eta batzar nagusian dauden kideen 2/3aren aldezko botoak izatea. 40. atala.- 1.- Honako kausa hauek direla medio, ezabatuko dira federakundeak: a) Batzar nagusiak onartutako erabakiz. b) Estatutuetan finkatuta dagoen beste kausaren bat dela medio. c) Legeek ezarri dezaten beste kausaren bat dela medio. 2.- Kirol federakunde bat disolbatzea edo ezabatzea, horretan agintea duen epailariaren erabakiz bakarrik onartu ahal izango da.II. SEKZIOA FEDERAKUNDEEN ARAUTEGlAK 41. atala.- Honako hauek arautu beharko dituzte gutxienez kirol federakundeek: a) Lehiaketa ofizialen antolaketa eta garapena arautuko dituzten arauak. b) Disziplina erregimena. c) Federakundeko gobernu eta administrazio organuen barne-funtzionamendurako erregimena. d) Hauteskundeak egiteko erregimena. 42. atala.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira federakundeen arautegiak, Zuzendaritza horrek horren berri izan dezan eta federakundearen batzar nagusiak onarpena eman zien egunetik hasi eta hirurogei eguneko epearen barruan.V. IDAZPURUA KIROL FEDERAKUNDEEN ORGANUAK 43. atala.- 1.- Honako organu hauek izango dituzte gutxienez Euskal Autonomi Elkarteko kirul federakundeek: a) Gobernu organu bat, batzar nagusia izena emango zaiona. b) Administrazio organu bat, pertsona bakarrekoa eta ordezkaritza organuarekii: bat izan daitekeena; edo kolegiatua, zuzendaritza batzorde izena emango zaiola kasu honetan. c) Ordezkaritza organu bat, federakundeko lehendakaria izango dela horren titularra. 2.- 33. atalean ezartzen denaren arabera, federakunde bakoitzaren estatutuetan, antolaketa sistema finkatu beharko da Atalburu honetan ezartzen denari jarraituz.I. ATALBURUA BATZAR NAGUSIAZ 44. atala.- Federakundeko gobernuko goreneko organua da batzar nagusia eta honako egiteko hauek izango ditu gutxienez: a) Lehendakaria aukeratzea eta, hala badagokio, zuzendaritza batzordea. b) Federakundeko kuotak eta aurrekontuak onartzea. c) Estatutuak aldatzea eta federakundearen ezabaketa onartzea. d) Lehendakariaren eta, hala badagokio, zuzendaritza batzordearen aurkako zentsura-mozioa onartzea. e) Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea. f) Federakudearen iharduketa-plana onartzea. g) Federakundeen arautegiak onartzea. h) Ondasun higiezinen jabe izatea, saltzea eta grabatzea, maileguei buruzko ituneak egitea eta zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluak jaulkitzea. 45. atala.- Lau urtetik lau urtera egingo dira batzar nagusirako hauteskundeak, askatasunezko, artezko, berdintasunezko eta sekretotasunezko botoz, dagokion kirol modalitateko joku olinpikoak ospatzen direneko urteekin; batera gauzatuko dela aukeraketa hori. Olinpikoak ez diren modalitateei dagozkienetan, uda parteko joku olinpikoak izan daitezen aldian egingo dira hauteskundeak.I. SEKZIOA BATZAR NAGUSIKO KIDEEZ 46. atala.- Honako hauek osatuko dute batzar nagusia: a) Lurralde mailako federakundeei dagozkienetan, horien estamentuetako ordezkariek. b) Euskal federakundeei dagozkienetan, lurralde mailako federakundeetako estamentuetako ordezkariek. 47. atala.- Lurralde mailako federakundeen batzar nagusia osatuko duten kideen guztirako zenbatekoa, bakoitzaren estatutuetan finkatuko da, ez direla izango sekula berrehun kide baino gehiago. Euskal federakundeen batzar nagusia osatuko duten kideen guztirako zenbatekoa, bakoitzaren estatutuetan finkatuko da, ez direla izango sekula hirurehun kide baino gehiago. 48. atala.- l.- Klub, kirol baterakunde, kirolari, teknikari eta epaileen ordezkariek osatuko dute lurralde mailako eta euskal federakundeen batzar nagusia, ondoren aipatzen den heinean: a) Adskribatuta dauden kirol kluben eta baterakundeen estamentuarentzako ordezkaritza bat, batzar nagusia osatzen duten kide guztien %60aren eta %80aren artekoa izango dela ordezkaritza hori. b) Kirolarien estamentuarentzako ordezkaritza bat, batzar nagusia osatzen duten kide guztien %10aren eta %20aren artekoa izango dela ordezkaritza hori. c) Teknikarien eta epaileen estamentuentzako ordezkaritza bat, batzar nagusiko %1Oaren eta %20aren artekoa izango dela ordezkaritza hori. 2.- Estatutuetan finkatuko da estamentu bakoitzari dagokion hein zehatza. 49. atala.- Kirolari federatuen gehiengoa kirol klubetan edo baterakundeetan integratuta ez dagoeneko federakundeetan, %60ra arte behintzat gehituko da horien ordezkaritza. Kluben etra baterakundeen estamentuen ordezkaritza, batzar nagusiko kideen %20koa izango da gutxienez. 50. atala.- Federakunde batetan halako estamentu bat ez egotea gerta dadinean, gainontzeko estamentuek gehitu ahal izango dituzte beren ordezkariak proportzionalki batzar nagusian. 51. atala.- 1.- Lurralde mailako batzar nagusiko kirol kluben eta baterakundeen estamentuko ordezkariak, klub eta baterakundeetako ordezkariek aukeratuko dituzte ordezkarien artetik, honako baldintza hauek bete beharko dituztela, hau da, Kirol Elkarte eta Federakundeetako Erregistroan inskribatuta egotea, azken hamabi hilabeteetan zehar kirol ihardunen bat gauzatzea eta lurralde mailako federakundean adskribatuta egotea. Kirol klub edo baterakunde bakoitzari dagokion boto kopurua, estatutuetan finkatuko da eskala bidez eta, ordezkarien arteko bereizketaren bat egin behar baldin bada, zera hartuko da kontutan, hots, kideen edo kirol modalitatean federatuta dauden kirolarien kopurua. 2.- Hauteskundeak egingo direneko urtean lizentzia izan eta aurreko urtean ere lizentzia zuten eta hamasei urtetik gora dituzten kirolariek eta kirolarien artetik aukeratuko dira kirolarien estamentuak batzar nagusian izango dituen ordezkariak. 3.- Hauteskundeak egingo direneko urtean lizentzia izan eta aurreko urtean ere lizentzia zutenen artetik aukeratuko dira teknikarien eta epaileen estamentuetako ordezkariak. 4.- Lurralde mailako federakundeen estatutuetan beste baldintza batzuk ere gehitu ahal izango dira, bereizkeriarik egin ez eta, praktika dezaten kirol modalitatearen bereiztasuna kontutan hartuz, baldintza horiek justikatuta egon daitezenaren baldintzapean. 52. atala.- Euskal federakundearen batzar nagusia eratzerakoan, estamentu bakoitzak, euskal federakundean zentsatuta dauden kide guztiei dagozkienetan, adskribatuta izan ditzan kideen kopuruari proportzionalki dagozkion ordezkariak emango zaizkio lurralde mailako federakunde bakoitzari. 53. atala.- Kirol klubek edo baterakundeek bakarrik euskal federakunde bat osatzea gerta dadin kasuan, lurralde mailako federakundeentzako ezarrita dagoena aplikatuko da bere batzar nagusia aukeratzeari dagozkionetan.II. SEKZIOA BATZAR NAGUSIAREN FUNTZIONAMENDUAZ 54. atala.- 1.- Euskal eta lurralde mailako fedarakundeek, ohizko edo ezohizko batzar nagusiak egingo dituzte. 2.- Urtean behin behintzat bilduko da batzar nagusia ohizko batzarra egiteko eta lehenengo seilabete aldian, honako hauek izango direla batzar horren egitekoak: Kontuen egoera, aurrekontuak, ihardun plana, lehiaketen egutegi ofiziala eta bere agintepeko gainontzeko gaiak onartzea. Hurrengo parrafoan aipatzen direnak ez dira honetan sartzen. 3.- Honako gai hauek aztertzeko bilduko da batzar nagusia ezohizko bilkuran: a) Hauteskundeak egitea b) Zentsura mozioa c) Estatutuak aldatzea d) Federakundea ezabatzea 55. atala.- 1.- Federakundeko lehendakariari dagokio, ofizioz, ohizko batzar nagusietarako deialdia egitea, edo zuzendaritza batzordeak edo batzar nagusiko kide diren %5ak hala eska dezanean. Hori ezinezkoa izango balitz edo batzar nagusirako deialdia egiteko obligazioa lehendakariak ez betetzea gerta dadinean, zuzendaritza batzordeak edo batzar nagusia osatzen duten kideetatik %5a egin dezan kolektibo batek egin ahal izango du batzar nagusirako deialdia. 2.- Federakundeko lehendakariari dagokio, ofizioz, ezohizko batzar nagusietarako deialdia egitea,edo zuzendaritza batzordeak edo batzar nagusiko kide diren %5ak hala eska dezanean. Hori ezinezkoa izango balitz edo batzar nagusirako deialdia egiteko obligazioa lehendakatiak ez betetzea gerta dadinean, zuzendaritza batzordeak edo batzar nagusia osatzen duten kideetatik %25a egin dezan kolektibo batek egin ahal izango du batzar nagusirako deialdia. 3.- Estatutuetan aurrikusita ez egotea gerta dadinean, eskabidea egin ondorengo hamabost eguneko eparen barruan egin beharko du lehendakariak batzar nagusirako deialdia. 56. atala.- Batzarreko kideek eskatu ahal izango diote lehendakariari, estatutuetan ezarri dadin prozeduraren arabera interesgarritzat jo ditzaten gaiak sar ditzala eguneko gaizerrendan. 57. atala.- Batzar nagusiko kideetatik erdia baino bat baino gehiago bertan egon dadinean geldituko eratuta batzar nagusia, lehenengo deialdian. Bigarren deialdian, nahikoa izango da, bertan egon daitezeneko edozein kide-kopuru. 58. atala.- Batzar nagusi batetan ez da onartuko boto delegaziorik. 59. atala.- 1.- Batzar nagusia aukeratu zenetik, lau urte igaro daitezenean, federakundeko administrazio organuak, hauteskunde batzordeari deialdia egingo dio, hauteskunde prozesuari ekin dakion. 2.- Hori ezinezkoa izan dadinean, batzorde nagusiko kide guztien %5a gutxienez bildu dezan federakundeko batzar nagusiko kideetariko edozein kolektibok, hauteskunde batzordeari deialdia egin ahal izango dio.II. ATALBURUA ZUZENDARITZA BATZORDEAZ 60. atala.- Federakundearen administrazio organua da zuzendaritza batzordea, honako hau gerta dadinean izan ezik, hots, estatutuetan ezartzen denaren arabera, federakundearen administrazio mailako egitekoak beregatiatu ditzanean, Dekretu honetako 43.b) atalean ezartzen denaren arabera. 61. atala.- Federakundearen administrazio eta ekonomia mailako gaien kudeaketa-arazoak hartuko ditu bere gain zuzendaritza batzordeak, batzorde nagusiak ernan ditzan artezbideen arabera burutuko dituela egiteko horiek. 62. atala.- 1.- Zuzendaritza batzordeak sekula ez ditu izango bost kide baino gutxiago eta ez hogeitabat baino gehiago ere. 2.- Honako hauek izango dira euskal federakundeko kide eskubide osoz: Kirol modalitate berdineko lurralde mailako federakundeetako lehendakariak alegia. 3.- Lehendakaria aldibatez ez egotea edo kargutik kentzea gerta dadin kasuetan, Lehendakariaren egitekoak bereganatuko dituen lehendakariorde bat izango du zuzendaritza batzordeak. 63. atala.- 1.- Aurreko ataleko 2. parrafoan esan denaz aparte, lau urtetik lau urtera, batzar nagusia berritu ondoren, askatasunez, berdintasunez, artez, sekretotasunez eta batzar nagusian dauden kideek emandako boto gehiengoz aukeratuko dira zuzendaritza batzordeko lehendakaria eta gainontzeko kideak. 2.- Zuzendaritza batzordea osatzen duten kideak, behin eta berriro aukeratuak izan daitezke, estatutuetan bestelakoren bat ezartzen ez baldin bada behintzat. 3.- Batzar nagusiko zuzendaritza batzordeko kide izan eta zuzendaritza batzordeko kide direnek, hitz egiteko eskubidea bai baina ez dute botorik izango batzar nagusian. 64. atala.- 1.- Federakundeko lehendakariari dagokio edo, hori ezean, zuzendaritza batzordeko kideetariko %50ari, batzarretarako deialdia egitea. 2.- Aztertuko diren gaiak jasoko dituen gaizerrenda erantsiko zaio deiari eta bai gai horiei buruzko agiriak ere. 3.- Horren berri emango zaie batzordeko kideei, federakundeko estatutuetan horri buruz ezarrita egon dadinaren arabera eta bi egunetako gutxienezko aurrerakizunez behar bezala justifikatutako presatasuna eman dadin kasuan izan ezik. 4.- Hala ere, legetasunez eratuta dagoela ulertuko da aurrez deialdirik egin ez baldin bada ere, kide guztiak bertan egon eta guztiak ados baldin badaude. 65. atala.- 1.- Legetasunez eratuta gelditukoda zuzendaritza batzordea, dituen kideetatik erdiak baino kide bat gehiago baldin badaude lehenengo deialdian eta kideen %25a gutxienez bigarren deialdian. Federakundeko lehendakariak edo lehendakariordeak beti egon beharko du bertan horretarako. 2.- Federakundeko lehendaria edo, hau ez egotea gerta dadinean, lehendakariordea izango da zuzendaritza batzordearen buru, eta bere iharduna gidatu eta koordinatu egin beharko du. 66. atala.- 1.- Zuzendaritza batzordeak, delegatu ahal izango ditu bere egiteko guztiak edo batzuk bere barnean, horretarako izendatuko den batzorde exekutibo batengan. 2.- Delegazioaren gai izan daitezkeen egitekoak, aipatu den batzorde horren funtzionamendu eta akordioak hartzeko erregimena, estatutuetan finkatu beharko da. 67. atala.- l.- Honako kausa hauetakoren bat izango da zuzendaritza batzordea ezabatzeko eta lehendakaria bere kargutik kentzeko zio: a) Kideetariko %50ak baino gehiagok kargua uztea edo hiltzea. b) Hurrengo atalean ezartzen den zentsura mozíoa onartzea. o) Kideetariko %50a baino gehiago inabilitatzea edo gaieztatzea. d) Estatutuetan finkatuta egun daitezen beste kausa batzuk eman daitezenean. 2.- Aurreko puntuko a), c) eta d) puntuetan aipatu diren kausak direla medio kenduko dira kargutik zuzendaritza batzordeko kideak, bai banan-banan ere. 3.- Lehendakaria kargutik kentzea gerta dadinran, lehendakariordeak beteko ditu horren egitekuak, Dekretu honetako 62.3 atalean ezartzen denaren arabera. Eta ezinezkoa izatea gerta dadinean, estatutuek baimena eman ahal izango diote zuzendaritza batzordeari, bere kideen artetik, lehendakari berria izenda dezan. 4.- Zuzendaritza batzordeko kideek banan-banan brren karguak uztea gertatuz gero, estatutuek baimena ernan ahal izango dute, zuzendaritza batzordeko gainontzeko kideek horien ordezkariak aukera ditzaten. 5.- Atal honetako 3. eta 4. zenbakietan aipatzen diren kasuetan, aukeraketa sendetsi egin beharko da batzar nagusiak egin dezan lehenengo bileran. 68. atala.- 1.- Batzar nagusiak kontual: hartu ahal izango dizkio zuzendaritza batzordeari, horretarako deialdia egingo deneko batzar nagusian dauden kideen erabateko gehiengoa behar duen zentsura mozio bidez. 2.- Zentsura mozioa onartzeak, zuzendaritza batzordeko kide guztiak kentzea ekarriko du, federakundeko lehendakaria barne. 69. atala.- 1.- Zuzendaritza batzordeko kideak beren karguak utzi beharra gerta dadinean, funtzio eran jarraituko du aurrera eta, hilabeteko gehienezko epearen barruan, hauteskunde batzordeari egingo dio dei batzarra egiteko xedez eta hauteskunde prozesuari hasiera eman dakion. 2.- Hori ezinezkoa izatea gertatuz gero, federakundearen batzar nagusiko kideen %5eko ordezkotza izan dezan edozein kolektibok, hauteskunde batzordeari dei egin ahal izango dio.III. ATALBURUA LEHENDARIARI BURUZ 70. atala.- Federakundearen legezko ordezkaritza bereganatzea, batzar nagusiak eta, hala gerta dadinean, zuzendaritza batzordeak hartutako akordioak betetzea, bien batzarretako buru izan eta gidatzea eta, berdinketa eman dadinean, kalitate botoz ebazpena ematea dira federakundeko lehendakariaren egitekoakI. SEKZIOA LEHENDAKARIA, ADMINISTRAZIO OAGANU DENEZ 71. atala.- Lehendakaria, estatutuetan horrela ezartzen baldin bada, federakundeko administrazioko organu unipertsonala izan daiteke, federakundearen administrazio eta ekonomi mailako gaien kudeaketa lanak burutuko dituela eta batzar nagusiak eman diezazkion artezpideen arabera garatuko beharko duela egiteko hori. 72. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatu den kasua eman dadinean, kudeaketa lanak burutzeko komenigarritzat jo ditzan aholkularitza eta laguntza organuak sortu ahal izango ditu lehendakariak, estaturuetan besterik ezartzen ez bada behintzat. 2.- Lehendakariak, batzar nagusiaren baimenaz, ordezkaritza eta administrazio egiteko batzuk delegatu ahal izango ditu organu horietako kide guztiengan edo batengan, delegazioaren gai izan den ekintzarekiko duen erantzukizunaren kaltetan gabe. 73. atala.- Horretarako deialdia egin deneko batzar nagusiko kide guztien, askatasunezko, artezko, berdintasunezko eta sekretotasunezko botoz aukeratuko da lehendakaria lau urtetik lau urtera. 74. atala.- Honako kausa hauek izango dira lehendakariak kargua utzi dezanaren zio: a) Kargua uztea edo hiltzea. b) Aurreko atalean ezartzen den zentsura mozioa onartzea. c) Inhabilitazioa edo gaieztasuna. d) Estatutuetan ezartzen diren gainonrzeko kausak. 75. atala.- Batzar nagusiak kontuak hartu ahal izango dizkio lehendakariari, horretarako deialdia egingo deneko batzar nagusian dauden kideen erabateko gehiengoa behar duen zentsura mozio bidez. 76. atala.- 1.- Lehendakariak bere kargua uztea gerta dadinean, funtzio eran jarraituko du eta hauteskunde batzordeari egingo dei hilabeteko gehienezko epearen barruan, hauteskunde prozesuari ekin dakion. 2.- Hori ezinezkoa izatea gertatuz gero, federakundearen batzar nagusiko kideen %5eko ordezkotza izan dezan edozein kolektibok, hauteskunde batzordeari dei egin ahal izango dio. IV. ATALBURUA GUZTIENTZAKO XEDAPENAK 77. atala.- Dekretu honetako 43. atalean aipatzen diren organuetako kideek, beren egitekoak betetzen jarraituko dute ordezkariak beren karguez jabetu daitezen arte. 78. atala.- 1.- Federakunde bateko zuzendaritza batzordean edozein kargu izatea eta kirol modalitate ezberdineko beste federakunde batetan maila berdineko edo antzeko kargua izatea, bateraezinezkoak dira; eta federakunde bateko lehendari izatea eta kirol modalitate berdineko beste federakunde batetan maila berdineko kargua izatea, bateraezinezkoak dira. 2.- Era berean, federakunde bateko administrazio organuetan edozein kargu izatea eta Euskal Autonomi Elkarteko Foru eta Guztientzako Administrazioan kirol gaiarekin artez lotura duten kargu edo lan publikoak izatea, bateraezinezkoak dira. 79. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko kirol federakundeetako organu kolegiatuen akordioak, batzarrean daudenen kideen gehiengo sinplez hartuko dira, lege edo estatutu mailako xedapenetan gehiengo kualifikatua ezartzea gerta dadinean izan ezik. 80. atala.- Dekretu honetako 51. atalean eta estatutuetan ezarri daitezkeen baldintzez aparte, honako baldintza hauek beharko dira federakundeko edozein gobernu-organutako kide izan ahal izateko: a) Adin nagusiduna izatea, Dekretu honetako 51.2 atalean ezartzen dena izan ezik. b) Federakundeak duen ihardun eremuan, administrazio egoitza izatea. c) Zigor larri baten pean ez egotea, kirolari dagozkionetan. d) Kargu publikoa izateko inhabilitazioa dakarren epailari-sententzia irmoz, zigortuta ez egotea. e) Epailari-erabaki irmoz, gaieztasunduntzat deklaratua ez izatea. 81. atala.- 1.- Federakundeko organuek hartu ditzaten akordio guztiei buruzko akta egingo du idazkariak, honako hauek jaso beharko direla bertan gutxienez: Parte hartu duten pertsonen izen-abizenak, batzarra egin deneko leku eta aldiaren zirkunstantziak, azterketaren gai izan diren punturik nagusienak, botaketa modua eta emaitzak eta akordioen edukina. 2.- Onartu den akordioaren kontrako botoek, arrazoi eta guztizkoak izan daitezenean, organu kolegiatuen erabakiek ekar ditzaketen erantzukizunetatik libratu egiten dute. VI. IDAZPURUA HAUTESKUNDE ERREGIMENA 82. atala.- Dekretu honetan, hau garatzeko eman daitezen xedapenetan eta, hauteskundeei buruz, estatutuetan eta arautegietan ezarri dadina izango da, kirol federakundeen hauteskunde erregimena arautuko duena. 83. atala.- 1.- Lurralde mailako federakudearen batzar nagusia aukeratu ahal izateko, honako hauek parte hartu ahal izango dute: Dekretu honetako 51. atalean eta federakundeen estatutuetan eta arautegietan ezartzen diren baldintzak bete ditzaten kirol klub eta baterakundeetako ordezkariek, kirolariek, teknikariek eta epailariek. 2.- Euskal federakundeko batzar nagusia aukeratu ahal izateko, honako hauek parte hartu ahal izango dute: Lurralde mailako federakundeetako batzar nagusietako kide guztiek. Aukeraketa honek, estatutuek bestelakorik ezamen ez baldin badute behintzat, ez ditu izango hauteskunde prozesu batek dituen zernolakoak eta lurralde mailako batzar nagusi batetan egin dadin botaketaz burutu ahal izango da, batzar nagusi hori berritu dadin ondorengo lehenengo bileran. 84. atala.- Kirol federakundeetako zuzendaritza batzordea edo, hala behar izan dadinean, lehendakaria aukeratu ahal izateko, bakoitzaren batzar nagusiko kide guztiek osatuko dute hauteskunde kidegoa. 85. atala.- 5/1988 Legeko 35.7 atalean ezartzen denaren arabera, euskal federakundeari dagozkion ordezkariak izendatu ahal izateko hauteskunde kidegoa euskal federakundeko batzar nagusiko kide guztiek, osatuko dute. 86. atala.- Hauteskunde prozesua bultzatzea, arauz garatu dadin zaintze ardura izango duen organu kolegiatua den hauteskunde batzordea izan beharko dute kirol federakunde guztiek. 87. atala.- 1.- Bost kide baino gehiago izan ez eta kopuru inparrez osatuta egongo da hauteskunde batzordea, urterik gehien eta gutxien dutenak izango direla lehendakaria eta idazkaria hurrenez-hurren, estatutuek besterik ez badute ezartzen behintzat. 2.- Federakundeen estatutuetan edo arautegietan ezarri dadin prozedurari jarraituz izendatuko dira hauteskunde batzordeko kideak eta horiek hainbat ordezkari. Hori ezean, zozketa publikoz izendatuko dira, hautagarak ez diren hautesleen artetik. 88. atala.- 1.- Honako egiteko hauek izango ditu hauteskunde batzordeak: a) Hautesleen zentsua eta hauteskunde egutegia gertatzea. b) Aurkeztu diren izangai-zerrendak proklamatzea eta argitara ematea. c) Hauteskundeetarako mahaikideak izendatzea. d) Aukeratuak izan direnen kandidatuak proklamatzea. e) Hauteskunde mahaiaren erabakien aurka aurkeztu daitezen inpujnazioei, jazarpenei, eskabideei eta tartejar daitezen errekurtsoei ebazpena ematea. f) Hauteskundeak egitean eta horien emaitzetan artezko eragina izan dezakeen edozein eratako arazori ebazpena ematea. 2.- Hauteskunde batzordeak har ditzan erabakiak, inpujnagarriak izango dira ohizko jurisdikzioaren aurrean. 89. atala.- 1.- Hauteskunde batzordearen agintealdia, lau urtetakoa izango da, batzar nagusiak, edo, hala behar izan dadinean, estatutuetan ezarri dadin organuak, indargabetu dezanaren eta epealdia amaitu baino lehen beste batzorde bat izenda dezanaren kaltetan gabe. 2.- Agintea utzi behar izan duen hauteskunde batzordeak, funtzio eran jarraituko du agintzen, hauteskunde batzorde berri bat izendatu dadin arte. 90. atala.- Hauteskunde batzordeak, izangai ez diren hautesleen arteko aurre zozketaz, hiru kidek osatuko duten hauteskunde mahaiako kideak izendatuko ditu eta bai beste hainbeste ordezkari ere, urterik gehien eta gutxien dituztenak izango direla lehendakari eta idazkari hurrenez-hurren, estatutuek besterik ez badute ezartzen behintzat. 91. atala.- Honako egiteko hauek izango ditu hauteskunde mahaiak: a) Hauteskundeak behar bezala burutu daitezen zaintzea. b) Boto emaileen identitatea eta hautesle direla ziurtatzea. c) Eman diren botoen baliotasunari ebazpena ematea. d) Botaketa amaitu dadinean, botoen kontaketa egitea. e) Botakerari buruz sor daitekeen edozein eratako arazori ebazpena ematea. 92. atala.- Hauteskunde prozesuari buruzko informazioa federakundeko kide guztiek izan dezaten eta beren eskubideak betetzeko beharrezko diren xedapen guztiak jaso beharko dira hauteskunde arautegietan. VII. IDAZPURUA ERREGIMEN EKONOMIKOA 1. ATALBURUA GUZTIENTZAKO XEDAPENAK 93. atala.- Aurrekontu eta ondare propio erregimenpean egongo dira kirol federakundeak. 94. atala. - Idazpuru honetan ezartzen direnen ondorioetarako, honako hau hartuko da kirol zuzendaritzatzat: Foru Aldundiko organu aginteduna lurralde mailako federakundeei dagozkienetan eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza euskal federakundeei dagozkienetan. 11. ATALBURUA BALIABIDE EKONOMIKOEZ 95. atala.- 1.- Horien titularitatea izan dezateneko ondasunek osatuko dute kirol federakundeen ondarea. 2.- Honako hauek izango dira kirol federakundeen diru baliabideak: a) Federatuen kuotak. b) Erakunde publikoek eman diezazkieketen dirulaguntzak. c) Emanketak, heredentziak, legatuak eta sariak. d) Antola ditzaten kirol mailako ihardun eta lehiaketek eman ditzaten irabaziak. e) Industria, merkataritza, profesio edo zerbitzu mailan burutu ditzaten ihardunek eman ditzaten irabaziak. f) Dekretu honetako 97. atalean ezartzen diren baldintzen arabera, ondareek, horiek saltzeak edo horiekiko inposaketek eman ditzatenak. g) Eskura ditzaten maileguak edo kredituak. h) Beren ihardunak burutzeak eman ditzakeen beste irabazi batzuk. 96. atala.- 1.- Federakundeek izan ditzaketen diru guztiak, kirol ospakizunetatik atera ditzaketen onurak eta sariak, industria, merkataritza, profesio edo zerbitzu mailako ihardunak burutzeak eman ditzakeenak, federakundeen xede soziala garatzeko erabiliko dira oso-osoan. 2.- Irabaziak ezin banatu ahal izango dira sekula federakundeetako kideen artean. 97. atala.- 1.- Federakundeek, ondasun higiezinak grabatzea eta saltzea, mailegu gisako diruak hartzea, zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluen jaulkipenak, egin ahal izango dituzte, honako baldintza hauek bete ditzatenaren baldintzapean: a) Ekintza horiek ez ditzatela behin-betirako konprometatu erakundearen ondarea edo bere xede soziala. Ekonomi-aktuario mailako diktamen bidez justifikatu ahal izango da hori, batzar nagusian dauden kideetatik %5ak gutxienez hala eska dezanaren baldintzapean. b) Batzar nagusian dauden kideetatik, bi hereneko gehiengoak, ekintza horiek burutzeko baimena eman dezala. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioen fondoez, osoan edo zati batetan, horiek erostea finantzatu deneko federakundeen ondasun higiezinak grabatu edo saldu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da, dagokion kirol zuzendaritzaren baimena eskuratzea, gaia batzar nagusiaren aurrean azaldu baino lehen. 3.- Era berean, mailegu gisa dirua hartu ahal izateko edo federakundearen urteko aurrekontuaren %50a gainditu dezan zor-tituluak jaulki ahal izateko, derrigorrezkoa izango da, dagokion kirol zuzendaritzaren baimena eskuratzea, gaia batzar nagusiaren aurrean azaldu baino lehen. 98. atala.- 1.- Zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluak, izendunak izango dira. 2.- 38.d) atalean aipatzen den liburuan inskribatu beharko dira tituluak, geroan egon daitezkeen transmisioak erasota utziko direla liburu horretan. 3.- Honako hauek utziko dira erasota titulu guztietan: Balio nominala, jaulkitze eguna eta, hala behar izan dadinean, interesa eta amortizaketarako epea. 4.- Ez da sekula baimenik emango, titulu liberatuak jaulki ahal izateko. 5.- Zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluen jaulkipenaren baldintza, gainbegiratu egingo ditu dagokion kirol zuzendaritzak, onarpena emateko, batzar nagusiaren aurrean aurkeztu baino lehen. Jaulkipenaren baldintzak aztertu ondoren, indarrean dauden legeen aurkako zerbait dagoela nabaritzea gertatuz gero, dagokion kirol zuzendaritzak, itzuli egingo dio federakundeari jaulkipen proposamena. Legehaustea zuzendu ondoren, zuzendaritza horretara itzuli beharko da berriro, honek aztertu dezan. 99. atala.- 1.- Zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluak, federakundeko kide direnek bakarrik hartu ahal izango dituzte eta ez dute emango inolako eskubide berezirik, indarrean dauden legeetan lehenengoentzako ezartzen diren interesak izan ezik. 2.- Zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluak, transmititu ahal izango dira, batzar nagusiak horretarako ezarri ditzan baldintzen pean.III. ATALBURUA AURREKONTUAZ ETA AUDITORIEZ I. SEKZIOA AURREKONTUAZ 100. atala.- 1.- Ekitaldirako aurrekontua onartuko dute kirol federakundeek eta bai bukatu denari dagozkion likidazioa eta balantzea ere. 2.- Ezin onartu ahal izango dute sekula aurrekontu defezitariorik, dagokion kirol zuzendaritzaren baimena aurrez lortu gabe. 101. atala.- Kontaduritzako Plan Orokorrari atxikiko zaio kirol federakundeetako aurrekontua, erakunde hauen izakera berezia kontutan hartuz eta arautegiek ezar ditzaketen berezitasunen kaltetan gabe. 102. atala.- 1.- Administrazio organuari dagokio aurrekontuen proiektua urtero lantzea; eta, onartzea, batzar nagusiari. 2.- Dagokion federakundearen aurrekontuetan bereiztu egin beharko dira kirolari profesionalei eta afizionatuei dagozkien diru sarrerak eta gastuak. 3.- Administrazio orgnauak aurkeztuko du aurre ko ekitaldiari dagozkion likidazioa eta balantzea, batzar nagusiaren aurrean. 4.- Batzarraren onarpena jaso ondoren, aurrekontua eta aurreko aurrekontuaren likidazioa dagokion kirol zuzendaritzara bidaliko dira. 5.- Aurreko atalean ezarri denaren arabera onarpena jaso duen urteko aurrekontua aurkeztea, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomi Elkarteko adrninistrazioen dirulaguntzak edo laguntzak lortu ahal izateko.II SEKZIOA AUDITORIEZ 103. atala. - Finantza auditoriak eta, hala behar izan dadinean, kudeaketari dagokiona, onartu beharko dituzte kirol federakundeek, Sekzio honetan ezartzen denaren arabera. 104. atala.- 1.- Dagokion kirol zuzendaritzak tinkatuko du urtero zein kirol federaziok jarri beharko dituen beren tinantza eta kontable egoerak auditorien pean. 2.- Aurreko ekitaldiekin lotura duten honako arizpide hauek gehienbat kontutan hartuz egingo da aukeraketa: a) Federakundearen aurrekontuaren zenbatekoa b) Federatuen kopurua c) Ihardunen maila d) Erakunde publikoetatik jaso diren dirulaguntzen zenbatekoa e) Federakundearen kudeaketa ekonomikoan irregularitateren batzuk agian egon direnaren susmoak 105. atala.- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak edo Foru Aldundiko organu agintedunak egingo dituzte auditoriak, Kontuen Auditoreen eta Zinpeko Zentsoreen Kolegio Ofizialak egin dezanaren kaltetan gabe. 106. atala.- 1.- Aukeratuak izan diren kirol federakundeek, auditoria egiteko behar den lankidetza eskaini beharko dute. 2.- Auditoria egiteari uko egin diezaioten kirol federakundeek, ezin eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomi Elkarteko administrazioek eman ohi izan dituzten dirulaguntzak. VIII. IDAZPURUA EUSKAL ADMINISTRAZIOEK EGIN BEHARREKO SUSTAPENA ETA LAGUNTZA EMANKETA 107. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioetako organu agintedunek, bakoitzak bere aginte eremuaren barruan, kirol federkundeei aplika dakizkiekeen eta 5/1988 Legeko II. Idazpuruan jasotzen diren printzipioak kontutan hartuz, egokiak izan daitezen laguntza neurriak hartuko dituzte. 2.- Bertan-bertako kirol modalitateak sustaezeari eta ezinduak federakundeen egituretan sartzeari aparteko atentzioa eskainiko zaio. 108. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioek, kirol federakundeek beren ihardunak burutzeko behar dituzten dirulaguntzak eskainiko dituzte, bakoitzaren aurrekontuetan horietarako finkatu daitezen diru horniduren arabera. IX.IDAZPURUA FEDERAKUNDEEN EZABAKETA 109. atala.- 1.- Kirol federakunde bat desagertzea gerta dadinean, kirol ihardunak sustatzeko, kirola praktikatzeko aplikatuko du Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak likidazioak eman dezan ondare osoa. 2.- Dagokion erabakia hartu ahal izateko, honako lehentasun hurrenkera honi jarraituko zaio: a) Modalitate berdineko beste kirol federakunde batzuk Autonomia Elkartean egotea gerta dadinean, federakunde horiei emango zaie ondarea. b) Horiek ezean, beste modalitate batzutako kirol federakundeei emango zaie, dituzten ezaugarriak kontutan hartuz, beren egitekoak betetzekó ondare hori beharrezkoa dutela jo dadinean. c) Kirolen praktika, oro har, sustatzeko erabiliko da besterik ezean. 3.- Lurralde mailako federakunde bat desagertzea gerta dadinean, dagokion Foru Aldundiari, entzutealdia eskaini beharko dio prozedura barruan Kirol Zuzendaritzak. BEHIN-BEHINEKG XEDAPENAK Lehenengoa.- Kirol federakunde guztiek, Dekretu honetan ezartzen denari egokitu beharko dizkiote beren estatutuak, Dekretu hau indarrean sar dadin egunaren biharamunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Epe hori amaitu baino lehen, beren estatutu berriak aurkeztu beharko dituzte Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan, honek onarpena eman diezaien. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean jar dadinetik hasi eta urte olinpikoa amaitu baino lehen, lehenengo hauteskundeak egin zirenetik lau urte igaro direlako hauteskundeak egin beharra izan dezaten federakunde guztietan., karguen agintealdia luzatu ahal izango da 1992. urtera arte. INDARGABETZE XEDAPENAK Kirol Federakundeak antolatzeko oinarrizko arauak ematen dituen 1985.eko maiatzaren 20ko Agindua; Euskal Federakundeak sortzeko arauak ematen dituen 1985.eko maiatzaren 21 eko Agindua; 1985.eko maiatzaren 20ko Aginduko 8. ataleko 1. puntua aldatzen deneko 1986.eko otsailaren óko Agindua; 1985.eko maiatzaren 20ko Aginduari buruz arau osagarriak ematen dituen 1986.eko abuztuaren 14eko Agindua; eta Dekretu honetan ezartzen denaren aurkako diren maila berdineko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko esku ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Garatzen du: Otsailaren 19ko 5/1988 LEGEA, Soin-Kulturarena eta Kirolarena.
- Indargabetutakoa: 16/2006 DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena.
- Garatutakoa: AGINDUA, 2004ko ekainaren 22koa, Kultura sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena.
- Indargabetzen du: Kultura eta Turismo Saileko 1986eko Abuztuaren 14eko AGINDUA, 1985eko Maiatzaren 20eko Aginduari arau osagarriak erantsiz.
- Indargabetzen du: Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Otsailaren 6ko AGINDUA, Kirol Federazioen Antolaketari buruzko 1985.eko Maiatzaren 20ko Agintiuko 8. Artikuluko lehenengo puntua aldatuz.
- Indargabetzen du: Kultura eta Turismo-Sailaren 1985.eko Maiatzaren 21eko AGINDUA, Euskal Baterakundeen eratze-arauak zehaztuz.
- Indargabetzen du: Kultura eta Turismo-Sailaren 1985.eko Maiatzaren 20ko AGINDUA, Kirol-Baterakundeak antolatzeko oinarrizko arauak emanez.