Arautegia
Inprimatu7/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6265
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2006/12/01
- Argitaratze-data: 2006/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak 7/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.
Gure lurralde-eremuan, eskumen horren aitortza Lurralde Historikoen Legean ezarritako eskumen-banaketaren arabera gauzatu behar da, izan ere, lege horrek eskumen osoa ematen die lurralde historikoei beren titulartasunpeko museoen alorrean.
Eskumen-mapa horri jarraituz, Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legea eman zen eta, bertan, gure Erkidegoko museoei buruzko araudiaren hastapenak finkatu ziren. Nahiz eta izaera orokorra izan eta kulturaren alorrean sartu ohi diren gai guztiak bildu, xedapen horrek museoei buruzko alderdi orokorrak finkatu zituen eta museoen sistema koordinatu bat, hau da, Euskadiko Museoen Sistema Nazionala izenaz ezagutzen dena, osatzeko oinarriak ezarri zituen. Dena dela, bildutako esperientziatik abiatuta eta sektore horren beharrak aztertu ondoren, egoki iritzi zaio berariazko arau bat egiteari, alderdi guztiak era global eta zehatzago batean erregulatzeko eta, ondorioz, Euskadik museo azpiegitura eta zerbitzu moderno eta koordinatuak izan ditzan, herritar guztiek erraz erabiltzeko modukoak. Horrela, gainera, optimizatu egingo dira herri-administrazioek establezimendu horietarako jartzen dituzten baliabide eta bitartekoak.
Lege honekin, arlo honetako ordenamendu juridikoa eguneratu eta, aldi berean, osatu nahi da, hala kontzeptuen alorrean nola antolaketa, kudeaketa edo plangintzarenean.
Legeak museoen ikusmolde berri bat eskaini nahi du. Izan ere, Euskadiren kultura-ehuna garatu eta ondare naturala babestu eta zabaldu ez ezik, museoek ondare horren etorkizuna aztertu eta sustatu ere egingo dute kultura kontzeptuak har dezakeen esparru zabalenean eta adierazpen era guztietan. Halaber, jarduera publiko eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatu nahi da, baita museoen alorreko plangintza sustatu ere, betiere kulturarako interesa areagotzeko aukerak handituz, kultura pertsonaren eta gizarte osoaren berezko ondasuna denez gero.
Beraz, lege honek bere egiten ditu sektoreko doktrina eta teknika ekarpenak eta Euskadiko Erkidegoko museoen erregulazioan gainditu egiten du kontzeptu tradizionala, museoak ondasunak gordailatu eta babesteko lekutzat jotzen dituena, eta gehiago hurbiltzen da gaurko kontzeptura, kultura gizarte-eragileekin eta, oro har, herritarrekin etengabeko harremanetan dagoen jarduera bizi, transformatzaile, parte-hartzaile eta interaktibotzat jotzen duena. Ondorioz, museoak kultura- eta gizarte- proiekzioko guneak izan behar dira, zeregin didaktikoa bete behar dute zalantzarik eta etenik gabe eta sormena bultzatu behar dute, terminoaren jatorri etimologikoarekin bat.
Museoek, erakusketen ondorio diren prestazioak ez ezik, ikerketa eta gozamen intelektual eta artistikoaren ingurukoak ere eskaini behar dizkiete herritarrei. Era horretan, museoak partaidetza kulturala eta zientifikoa sustatzen duten espazio bilakatuko dira eta, horretarako, bertan gordailatutako ondasunak uztartu egin behar dira historia, arkeologia, etnologia, teknika, arte eta ekologia balioekin edo beste edozein eratakoekin, betiere funtsak ezagutarazteko jarduera osagarriak baztertu gabe.
Ildo horretatik, oinarri juridiko bat ezarri behar da Euskadin gizartearen zerbitzurako kultura-eskaintza izango den museo-jardueraren garapena bultzatzeko. Jarduera horrek, gainera, hainbat alderdi bilduko ditu historian zehar euskal herriaren kultura-ondarearen funtsezko osagarri diren elementu materialak eta ez-materialak osatzen dituzten ondasunak ezagutu, aztertu, ikertu, kontserbatu, bideratu eta gozatzeari buruz. Horretarako ematen da, hain zuzen ere, Euskadiko Museoei buruzko Legea.
Lege hau aukera komenigarri eta nahitaezkoa da. Izan ere, herritarren eskubideak babesten ditu, gizarte eta kultura alorrean inplikazio nabarmenak dituen jarduera bat arautzen du, zehapen-araubide bat ezartzen du eta, Eusko Legebiltzarrean sortzen denez, maila egokia ematen dio gai honi eta euskal herri-administrazio guztiak engaiatzen dira bertan.
Azkenik, maila honetako arau baten bitartez, Euskadiko museo-ondarea eta bildumak, historiaren, kulturaren eta artearen erakusgarri garrantzitsuak baitira, era egokian babestu ahal izango dira; halaber, ordenamendu bat eratuko da sorkuntzaren alorrean kontrol bat ezartzeko eta, bereziki, Euskadiko museoak eta bildumak onartzeko eta sustatzeko.
Legeak zorrotz errespetatzen ditu kultura alorrean Euskadiko administrazioek dituzten eskumenak, Lurralde Historikoen Legean jasoak. Alde horretatik, sakondu egiten da Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean, eta foru-aldundietako museoei ere aukera emango zaie bertan sartzeko, betiere beren borondatez eta sistema horrekin aldez aurretik ados jarrita.
Bestalde, museoak kalitate handiko ekipamendutzat onartzeak ondorio garrantzitsuak izango ditu, bai erregistro administratibo eta publikoari dagokionez, bai Euskadiko museoak eta bildumak nabarmen eta etengabe hobetu behar dituzten sustapen eta laguntza jarduerei dagokienez.
Sakondu egiten da Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean, museoen inguruko jarduera politikoan diharduten sektore eta erakunde guztiak bateratu eta elkartzen dituenez, baina, legegintza-teknikei jarraituz, horri buruzko araudia eta zereginak gerora zehaztuko dira erregelamendu bidez.
Helburu horiek lortzeko, legea 7 kapitulu eta 31 artikulutan egituratu da, eta horiei bi xedapen gehigarri, iragankor bi, indargabetzaile bat eta azken xedapenetako bi gaineratu zaizkie.
kapituluan, museoei eta bildumei buruzko xedapen orokorrak jasotzen dira. Bertan, horien definizioak, zereginak eta titulartasun-araubidea zehazten dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenak ere, eta Kultura Ondarearen Legea aplika dakiekeen adierazten da.
kapituluan museoei eta bildumei buruzko araubidea ezartzen da. Lehenengo atalean, lege honen ondorioetarako onartuak izateko bete behar dituzten eskakizunak zehazten dira. Bigarren atalean, berriz, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu eta arautzen da.
kapitulua museo eta bildumen kudeaketari buruzkoa da eta, bertan, betebehar orokorrak eta langileei eta bisitetarako araubideari buruzko alderdiak arautzen dira.
kapituluan Euskadiko museoen eraketa azaltzen da. Lehenengo atalean sakondu egiten da Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean eta, ildo horretatik, horren oinarrizko alderdiak zehazten dira. Bigarren atalean, berriz, kategoria berezi bat ezartzen da, interes nazionaleko museoena, eta horien definizioa egiten da.
kapitulua museoetako funtsei buruzkoa da, eta gai hauek arautzen ditu: gordailatzeak, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak, desjabetzeak, erreprodukzioak eta zaharberritzeak.
kapituluan zehapen-araubidea ezartzen da eta, alde horretatik, Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako araubide orokorra osatzen da; izan ere, berariazko arau-hausteak zehaztu eta mailakatzen dira, eta horiei dagozkien zehapenak finkatzen.
kapituluan Euskadiko Museoen Aholku Batzordea sortzen da, museoen inguruko politikan Jaurlaritzaren aholkulari gisa. Horren osaketa, ordea, gerora erregelamendu bidez zehazteko uzten da.
Legeak bi xedapen gehigarri ditu: lehenengoaren arabera, legea erlijioen ondasunei aplikatzeko, indarrean dauden hitzarmenak hartuko dira aintzat; bigarrenean, berriz, gehienezko epea ezartzen da Euskadiko Museoen Aholku Batzordea eratzeko.
Lehenengo xedapen iragankorrak arrazoizko epe bat ezartzen du, orain dauden museo eta bildumak legean ezarritako eskakizunetara egokitu daitezen.
Xedapen indargabetzaileak espresuki indargabetzen ditu Euskal Kultura Ondarearen Legearen IV. tituluko III. kapitulua eta hirugarren xedapen gehigarria, eta, bestalde, ohiko formula erabiltzen du, hau da, legea indarrean jartzen denean eraginda suertatzen diren xedapenak aipatzearena.
Azkenik, legeak azken xedapenetako bi ditu: arauzko garapenari buruzkoa bata eta Euskal Kultura Ondarearen Legearen 5. artikulua aldatzeko bestea, laugarren idatz-zatia erantsi ahal izateko.
Lege honekin, arau multzo bat eratzeari ekin nahi zaio, Euskal Kultura Ondarearen Legea osatzeko eta gure Autonomia Erkidegoa egoerarik hoberenean jartzeko kultura-adierazpen desberdinen ordenazioari eta kultura-ondarearen babesari dagokienez, gure zeregina baita ondare hori datozen belaunaldientzat gordetzea.
– Hauek dira legearen helburuak:
Euskadiko museo eta bildumak antolatu, onartu eta modu eraginkorrean kudeatzeko arau-esparrua finkatzea.
Museo-sistema bat antolatzea koordinazio, lankidetza eta osagarritasun printzipioetan oinarrituta.
Museo-ondarea babestu eta sustatzea, herritarren kulturarako eta hezkuntzarako eskubidea, berdintasunean oinarrituta, bermatzeko.
Museoen ondarea babestea eta bultzatzea, herri legez gure historiaren eta garapen kulturalaren lekuko gisa, eta, aldi berean, errespetuzkoa eta harkorra euskal lurrean dauden agerpen kulturalekin.
– Aplikazio-eremua.
Lege hau Euskadiko Autonomia Erkidegoan dauden museo eta bildumei ezarriko zaie, Estatuaren edo foru-aldundien titulartasuna dutenei izan ezik.
– Lankidetza-printzipioa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak elkarlanean jardungo du Erkidegoko beste administrazioekin, Estatuko edo atzerriko beste erakunde publiko eta museoekin eta kultura-elkarteekin, betiere Euskadiko museo-azpiegiturak eta funtsak sustatu eta hobetzeko.
– Lege honen ondorioetarako museotzat joko dira baldintza hauek betetzen dituzten entitate iraunkorrak: irabazi-asmorik gabeak izatea; publikoarentzat irekita egotea; gizartearen eta horren garapenaren zerbitzura egotea eta historia, arte, arkeologia, paleontologia, antropologia, etnografia, etnologia, zientzia, teknika eta naturaren alorrean edo bestelako edozein kultura alorretan baliotsu diren multzo eta bildumak batu, eskuratu, kontserbatu, ordenatu, dokumentatu, ikertu, zabaldu eta erakustea modu zientifiko, estetiko eta didaktikoan, eta hori guztia helburu jakin batzuekin: ikertzea, heztea, gozatzea, begiestea eta zientzia eta kultura sustatzea.
– Halaber, museotzat joko dira historia, arkeologia, ekologia, industria, etnologia, natura edo kulturaren museo alorretan balioa duten espazio eta monumentuak edo ondasun higiezinak, baldin eta bertan kultura-ondasunak edo ondasun biziak bildu, kontserbatu eta zabaltzen badira.
– Bildumatzat joko dira jendeari etengabean eta modu koherente eta ordenatuan erakusten zaizkion ondasun higigarrien multzo egonkorrak, museoei lege honetan ezartzen zaizkien baldintza guztiak bete ez arren garrantzi edo balio kultural, tekniko edo zientifikoa eta dituzten funtsen inbentarioak eta kontserbazio eta zaintzarako neurriak baldin badituzte.
– Hauek izango dira museoen zereginak:
Bere tutoretzapean zainduta dauden ondasunak biltzea, eskuratzea, kontserbatzea, inbentariatzea, katalogatzea, ikertzea, zaharberritzea eta era ordenatuan erakustea.
Bildumak osatzen dituen ondasun material eta ez-materiala ikertzea, era berean kultura arloa eta dagozkien jakintzagaiak.
Aldiro-aldiro, erakusketak eta zientzi, ikerketa eta zabalkuntza jarduerak antolatzea museoaren izaera eta espezialitatearen arabera.
Beren funtsen monografiak eta katalogoak egitea eta argitaratzea eta argitalpen horiek sustatzea.
Heziketarako jarduera didaktikoak eta kultura-zabalkundekoak egitea eta garatzea museoaren izaera eta espezialitatearen arabera.
Estatutuetan edo lege-arauetan esleitzen zaizkien gainerakoak.
– Museoek bestelako kultura-jarduera osagarriak ere burutu ahal izango dituzte baldin eta nahikoa baliabide badute eta horrek lege honen arabera dagozkien zereginak normaltasunez burutzea eragozten ez badie.
– Lege honen ondorioetarako, nagusiki lege honetan aipatutako ezaugarri eta zereginak ez dituzten liburutegi, artxibo, hemeroteka, filmoteka eta kultura-instalazioak ez dira museo edo bildumatzat onartuko.
– Lege honen ezarpen-esparruari lotutako entitateek Euskadiko Autonomia Erkidegoan museo edo bilduma bat sortzeko beharrezkoa izango da, Museoen Aholku Batzordeak bere iritzia adierazi ondoren, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen saileko buruaren agindua, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuta.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokio Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren menpeko Museoen Zentroaren bidez egitea zeregin hauek:
Museoen inguruko politika eta horren lehentasunak diseinatzea eta antolatzea.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionala kudeatzea.
Sisteman sartutako museo eta bildumen funtzionamendua koordinatzea, esleiturik dituzten helburuak bete ditzaten.
Museo eta bildumen antolamendua eta zerbitzuak ikuskatzea, indarrean dagoen legeria betetzen dutela ziurtatzeko.
Beste administrazio eta museoekin lankidetzan jardutea, Euskadiko museoen eta haien funtsen azpiegitura hobetzeko, jarduera-plan adostuak, antolatuak, koordinatuak eta osagarriak garatzen.
Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa antolatu, eguneratu eta kudeatzea.
Euskadiko Museo eta Bildumetako Funtsen Inbentario Orokorra antolatzea eta eguneratzea.
Museo-ondarearen erregistroari, dokumentazioari eta babesari dagozkion arau teknikoak ematea.
Museoak inguruneko kultura- eta gizarte- jardueretan bultzatzea, integratzea eta txertatzea. Horretarako, lankidetza sustatuko da ikastetxeekin, ikerketa-zentroekin eta museoen helburu eta jarduera berdintsuak dituzten erakunde eta fundazioekin.
Museoetako langileen etengabeko prestakuntza sustatzea, baita jarduera-etikako kodearen sorrera bultzatzea ere.
Sisteman sartuta dauden museo eta bildumei aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea, haien helburuak hobeto bete ditzaten.
Euskadiko museo eta bilduma guztietan erabili ahal izango den sistema informatiko bakarra sarean jartzea sustatzea eta ekimen horretan aurrendari izatea.
Ondarearen dokumentazio, ikerketa eta hedatze lanak sustatzea.
– Irizpide zientifiko eta teknikoen arabera ordenatzen eta sailkatzen diren testigantza material eta ez-materialek osatzen dituzte museo edo bilduma bateko funtsak.
– Lege honek ez du Euskadiko museo eta bildumetako funtsen titulartasuna aldatzen.
Lege honen ondorioetarako Euskadiko museo gisa onartuak izateko, gutxienez honako eskakizun hauek bete beharko dituzte museoek:
Museoaren plan zuzentzailea. Bertan, beharrizanei begira etorkizunerako ezartzen diren lan-ildoak azalduko dira zehatz-mehatz.
Higiezin egoki bat izatea, museoaren egoitza iraunkorra izan dadin. Honez gain, museoen barneko zirkulazioak bisitarien mugikortasunerako eta museoetako funtsen segurtasunerako egokitua egon behar du.
Bisitarientzako eta kontsultak egiteko ordutegi arautu eta egonkorra izatea.
Ondasun bilduma egokia eta nahikoa izatea, museoaren esparrua eta helburuak kontuan hartuta.
Funtsak eskuragarri egotea ikertzeko, irakaskuntzan erabiltzeko, zabaltzeko eta jendea horietaz gozatzeko.
Bildumak era ordenatuan erakustea.
Funtsen inbentarioa izatea.
Zuzendaritza, kontserbazio eta mantentze lanak egiteko adina langile kualifikatuen esku egotea. Horien prestakuntza eta ezagutza museoaren edukiari egokituta egotea.
Funtzionamendua bermatzeko adina aurrekontu eta langileak izatea.
Segurtasun-neurri egoki eta nahikoak izatea funtsak babesteko.
Herri-administrazioek kudeatutako museoak direnean, estatutuak edo antolaketa- eta gobernu-arauak izatea.
Jardueren urteko plana eduki dezatela, eta bertan museoak urtean zehar garatuko dituen ikerketa, kontserbazio, hedatze eta administrazio jarduerak planifikatu eta aurreikus daitezela.
Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera publikoko instalazioetarako aplikagarria den legeria betetzea.
Lege honen ondorioetarako onartuak izateko, bildumek eskakizun hauek bete behar dituzte gutxienez:
Erakusketa iraunkor, koherente eta ordenatua izatea.
Funtsen inbentarioa izatea.
Jendearentzako irekita egotea modu finko batean, etenik gabe edo aldi jakin batzuetan.
Segurtasun-neurri egoki eta nahikoak izatea funtsak babesteko.
Irisgarritasun-neurriak izatea funtsak erraz ikertu eta kontsultatu ahal izateko.
Euskadiko museo edo bilduma gisa onartua izateko beharrezkoa izango da, beti, museo edo bildumaren titularrek hala eskatzea.
– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortzen da, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailari atxikita, museoen inbentario ofiziala izateko, eta ezinbesteko baldintza izango da «Euskadiko museo» edo «Euskadiko bilduma» gisa onarpen formala jasotzeko, baita izen horiek erabili ahal izateko ere.
– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira. Erregistroan ondoko datu hauek agertu beharko dira beti: titulartasuna, zuzendaritza-organoak, helbidea, jardute-eremua, zaindutako funtsak eta funtzionatzeko arauak.
– Kultura alorreko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako saila erregistroa eguneratuta mantentzeaz arduratuko da, bai museo eta bildumei bai funts eta zerbitzu-hornikuntzari dagokienez.
– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko, entitateek nahitaez bete beharko dituzte lege honetan eta berori garatzeko arauetan zehazten diren baldintzak. Hala ere, entitateok haien espezialitateko nazio edo nazioarteko beste museo-sare batzuetan ere sartu ahal izango dira.
– «Euskadiko museo» edo «Euskadiko bilduma» gisa onarpen formala jasotzeko, nahitaezkoa izango da erregistroan inskribatuta egotea. Erregistroko inskripzioa Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen saileko buruaren aginduz egingo da, behin Museoen Aholku Batzordeak bere iritzia adierazi ondoren, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
– Lege honetan aipatzen diren zentroen izenetan «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» terminoak erabili ahal izateko, nahitaezkoa izango da erregistroan inskribatuta egotea.
– Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikotik edo bere aurrekontuen kargura museo edo bildumetarako laguntzak edo onurak jaso ahal izateko nahitaezkoa izango da erregistroan inskribatuta egotea.
Salbuespen gisa, laguntzak eman ahal izango zaizkie erregistratuta ez dauden museoei edo bildumei ere, baldin eta laguntzen helburua ondoko hau bada: lege honetan eta honen xedapenetan zein garapenean Euskadiko museo edo bilduma gisa onartzeko ezartzen diren baldintzak betetzea.
– Onartua izateko eta erregistroan inskribatzeko oinarri izan ziren eskakizunak betetzen ez badira, emandako onarpena baliogabetu ahal izango da, betiere kontraesaneko espedientea izapidetu ondoren.
– Museo batek Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskripzioa egiteko eskakizunak behin eta berriz betetzen ez baditu, horren inskripzioa ezereztu egingo da.
Hauek dira Euskadiko museo eta bildumen betebehar orokorrak:
Inskripzioa egiteko formalki ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen jarraitzea.
Funtsen inbentarioa eguneratuta izatea.
Publikoari eta Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailari zentroaren ordutegia eta horren aldaketak jakinaraztea. Gainera, ordutegia eta sarrera-prezioak sarreran jarriko dira, ondo ikusteko moduan.
Onetsitako ikertzaileei funtsak aztertzeko erraztasunak ematea eta sustatzea.
Administrazioari instalazioak, dokumentuak eta funtzionamendua ikuskatzeko aukera ematea.
Entitatearen jarduera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko estatistika eta informazio datuak biltzea eta Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailera bidaltzea.
Funtsen segurtasuna eta kontserbazioa bermatzea.
Instalazioetan, erakusketetan, seinalizazioan, museo-jardueretan eta erabiltzaileen harreran Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial biak erabiltzen direla bermatzea eta, ahal dela, beste hizkuntza batzuk ere erabiltzea, Europar Batasuneko beste herritarrek eta munduko beste herrialdeetakoek ere erabili eta ulertu ahal izan ditzaten.
Jarduera-etikako kodeari jarraitzea.
– Euskadiko museo eta bildumetako zuzendaritzako kideek eta teknikariek beren zereginetarako behar dituzten oinarrizko espezializazio-baldintza profesionalak bete beharko dituzte. Baldintza horiek erregelamenduz ezarriko dira.
– Titulartasun publikoko museo eta bildumetako langileek eta, baldin badaude, kide anitzeko zuzendaritza- eta kudeaketa-organoetako kideek ezin izango dute merkataritza-jarduerarik burutu museo edo bildumako edukiari lotutako kultura-ondare higigarriekin, ez beren kabuz, ez hirugarrenen bitartez.
– Euskadiko museo eta bildumek eskariaren araberako ordutegi orokor egonkor bat eskaini behar dute bisitarientzat, baita ikertzaileak sartu ahal izateko ordutegia ere. Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumetako bisita-ordutegiak erregelamenduz gutxienekotzat jotzen dena bermatu beharko du.
– Euskadiko museo eta bildumek sarrera- eta bisita- baldintza egokiak ezarriko dituzte beren funtsen segurtasun eta kontserbazioa bermatzeko, funts horiek behar bezala erakutsi eta ikusi ahal izango direla ziurtatzeko eta entitatearen berezko zereginak behar bezala burutu ahal izateko. Ezin izango dira, inola ere, zuzenean edo zeharka diskriminatzaileak diren baldintzak ezarri; erakusketentzat edo instalazioentzat arrisku larria egon daitekeenetan, salbuespenez, harrera-eskubidea gorde ahal izango da.
– Astean behin gutxienez Erkidegoaren titulartasunpeko museoetara sartzea doakoa izango da herritar guztientzat, bertan gordetzen diren ondasunak kontserbatzeko edo erakundearen beraren egitekoa dela-eta ezar daitezkeen murrizketak eragotzi gabe.
– Euskadiko museo eta bildumek beren instalazioak egokituko dituzte, eraikinen balioak errespetatuz, mugikortasun murriztua edo minusbaliotasun fisikoa duten pertsonei sarbidea errazteko, betiere Euskadiko Autonomia Erkidegoan aplikagarri den legeriaren arabera.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionala Euskadiko museo, bilduma, erakunde eta zerbitzuen multzo antolatua da, hau da, antolamendu, lankidetza eta koordinazio tresna bat Euskadiko museo-ondarea sustatu, ikertu, babestu eta zabaltzeko.
– Hauek dira Euskadiko Museoen Sistema Nazionala osatzen dutenak:
Titulartasun publikoko museo eta bilduma guztiak, salbu eta titulartasuna Estatuarena edo lurralde historikoena bakarrik bada, artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe.
Titulartasunean edo kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoa partaide duten museo eta bildumak.
Euskadiko Museoen Aholku Batzordea.
Eusko Jaurlaritzako Museoen Zentroa.
– Titulartasun pribatuko beste museoak, lurralde historikoen edo Estatuaren titulartasunpekoak eta horien administrazio-zerbitzuak Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartu ahal izango dira, baldin eta sisteman sartzeko borondatea berariaz adierazten duen hitzarmen bat sinatzen badute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin.
– Inskribatzearen ondorio direnez gain, Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumek baldintza hauek bete behar dituzte:
Instalazio eta funtsak behar bezala kontserbatzeko segurtasun-sistemak ezartzea, finkatzen diren irizpide teknikoen arabera.
Zentroko funtsen inbentarioa egitea eta eguneratuta mantentzea eta gaiari buruz ematen diren erregelamenduzko arau teknikoetara egokitzea.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean dauden bitartean, beren bildumen eta funtsen izaerari eustea. Horrek ez du eragotziko egoki iritzitako aldi baterako lagapenak egitea bere bildumak zabaltzeari begira, baina saihestu egingo da betiere bilduma horiek sakabanatzea.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko kide direla agerraraztea.
Museo edo bildumako bisitariei harrera egitean eta informazioa ematean, baita, espezialitateak edo jakintza-gaiak hala eskatzen badu, funtsen kudeaketan eta dokumentazioan ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea.
Beren zereginak lankidetza eta elkarren laguntzako printzipioen arabera gauzatzea.
– Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumek lehentasuna izango dute Euskal Autonomia Erkidegoak museo-jarduerak sustatzeko ematen dituen diru-laguntzak eta laguntza teknikoa jasotzeko orduan.
– Autonomia Erkidegoa baino eremu txikiagoko museo-sareak sortu edo erregulatzeko arauak onesteko Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren txostena izan beharko da.
– Erregelamendu bidez ezarriko dira sare horiek Euskadiko Museoen Sistema Nazionalarekin koordinatzeko arauak.
– Eusko Jaurlaritzak interes nazionaleko museo izenda ditzake Euskadiko kultura-ondarearen barruan esanguratsuak diren museoak, dela biltzen dituzten kultura-ondasunak garrantzi eta balio handikoak direlako, dela beren bildumetako izaera orokor edo bereziarengatik, dela bertako ondareak duen interesak museoaren beraren esparrua gainditzen duelako.
– Interes nazionaleko izendatu arren, museoaren titulartasuna eta kudeaketa ez da aldatuko.
Interes nazionaleko museoak dekretu bidez izendatuko dira, kultura alorreko eskumenak dituen saileko buruaren proposamenez eta Museoen Aholku Batzordeari entzun ondoren. Edozein kasutan, titularrek beren onespen berariazkoa eta idatzia eman behar dute.
– Eusko Jaurlaritzak hau eskainiko die interes nazionaleko museoei:
Funtzionamendu-gastuetarako eta beren funtsak kudeatzeko diru-laguntza.
Laguntza teknikoa eta antolaketarakoa.
– Aparteko laguntzak ere eman ahal izango dira ondasun higiezinetan inbertitzeko, birmoldaketa museografikoak egiteko, erosketetarako, ikerketetarako, zaharberritzetarako, dokumentaziorako, museo-ondarea zabaltzeko edo langileak prestatzeko.
Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interes nazionaleko museoekiko lankidetza bultzatzeko.
– Horren beharra egiaztatzen dutenean, edo beste erakunderen batekin sinatutako akordioaren bidez, Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumek kultura-ondarea osatzen duten ondasunak jaso ahalko dituzte gordailuan, betiere horiek gordetzeko duten ahalmenaren eta sortze beretik dituzten helburuen arabera.
– Museo edo bilduma jasotzaileak zeintzuk izango diren Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailak erabakiko du hurbiltasun-irizpideen eta gai-espezialitateen arabera eta kontuan hartuta materialak non kontserbatuko diren egokien eta zientzia eta kultura funtzioa non beteko duten ondoen.
– Autonomia Erkidegoaren titulartasunpeko museoetan gordailatzea Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horretan hauek adieraziko dira: gehienezko gordailatze-epea, gordailatutako ondasunaren deskribapena, non erakutsiko den eta kontserbazio eta segurtasunerako betekizun teknikoak.
– Gainerako museoetan, gordailatzeak hitzarmen edo kontratu bidez egingo dira, kasuan kasu, eta aurreko idatz-zatian zehaztutakoa adieraziko da.
– Instalazioen akatsengatik, indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo edozein eratako aparteko gorabeherengatik museo edo bilduma bateko funtsen kontserbazioa, segurtasuna edo irisgarritasuna arriskuan badago, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailak funts horiek beste museo batean edo batzuetan gordailatzeko xeda dezake erabaki hori eragin zuten arrazoiak desagertu arte. Hori egin baino lehen, ordea, titularrak bere iritzia adierazi ahal izango du.
– Museo edo bilduma bat itxi edo desegiten bada edo ixten badute, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailak funtsak beste museo batean edo batzuetan gordailatzeko xeda dezake, betiere museoaren titularrarekin adostasuna lortu ondoren, eta interesa izan lezaketenen iritzia entzun ondoren. Museo hartzaileak egokia izan behar du gordailatuko diren ondasunetarako eta, hori aukeratzeko orduan, kontuan hartuko da hurbiltasun geografikoa. Gordailatutako funtsak jatorrizko museo edo bildumara itzuliko dira erabaki eta akordio horiek hartzea eragin zuten arrazoiak desagertzen direnean.
– Euskadiko museo eta bildumetako funtsei dagokienez, jabetza edo edozein eskubide erreal kostu bidez eskualdatzen bada, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak erabili ahal izango ditu.
– Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak Euskal Kultura Ondarearen Legean adierazitakoaren arabera erabiliko dira.
– Titularrek ez badute betetzen museoak eta bildumak eta horien funtsak babestu, mantendu, zaindu eta kontserbatzeko obligazioa, edo Eusko Jaurlaritzaren berariazko baimenik gabe horien erabilera aldatu dutelako funtsak hondatu, galdu edo suntsitzeko arriskuan jartzen badituzte, hori gizarte-intereseko arrazoia izango da desjabetzeko.
– Halaber, Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museoak sortu, handitu, hobetu edo seguruago bihurtzeko lurra edo eraikinak behar direnean, desjabetzea erabili ahal izango da, baita museoen alboan dauden higiezinak helburu berbererako eskuratu behar direnean ere.
– Euskadiko museo edo bilduma bateko funtsak edozein bitarteko erabiliz erreproduzitu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: kultura-ikerketa eta zabalkuntzaren mesederako izatea, egileen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzea, isilpeko informazioaren zabalkundea kontrolatu, lanaren kontserbazioa bermatzea eta museo edo bildumako ohiko jarduera ez eragoztea.
– Euskadiko museo edo bilduma bateko funtsen kopiak eta erreprodukzioak egiteko baimena museo edo bildumaren titularrak eman beharko du. Gordailuen kasuan, gainera, gordailuen titularren adostasuna beharko da.
– Museo edo bilduma bateko funtsen kopia eta erreprodukzioetan kopia direla adierazi behar da, eta jatorria aipatu.
– Zaharberritze-lanak egin behar direnean, erregelamendu bidez ezartzen diren espezializazio-baldintzak betetzen dituzten profesionalek egin behar dituzte.
– Zaharberritze-lan bakoitzak bere proiektua eta txostena izan beharko ditu. Bertan, zaharberritu beharreko ondasunean egiten diren esku-hartze guztiak jasoko dira.
– Euskal Kultura Ondarearen Legean ezarritakoez gain, museo eta bildumen alorreko arau-hauste administratibotzat joko dira lege honetan ezarritako betebehar eta obligazioak urratzen dituzten egitateak, egitezkoak zein ez-egitezkoak.
– Arau-hausteak oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.
– Arau-hauste oso larriak:
Lege honetako manuak urratzen dituzten egitezko zein ez-egitezko egitateak, baldin eta, horien ondorioz, lege honen menpeko museo edo bildumetako funts guztiak edo zati bat galtzen badira edo horietan kalte konponezinak sortzen badira.
– Arau-hauste larriak:
Lege honen menpeko museo eta bildumetako funtsen segurtasuna eta kontserbazioa bermatzeko obligazioa ez betetzea.
Lege honen menpeko museo edo bildumetara sartzeko orduan, edozein eratako diskriminazioa ezartzea.
Lege honen menpeko museo edo bildumetan Administrazioaren ikuskatze-ahalmena eragoztea.
Euskadiko museo edo bilduma izendapen ofiziala baimenik gabe erabiltzea.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartutako edo onartutako museo edo bildumen berezko marka eta bereizgarriak baimenik gabe erabiltzea.
Lege honetako manuak urratzen dituzten egitezko zein ez-egitezko egitateak, baldin eta, horien ondorioz, lege honen menpeko museo edo bildumetan konponezinak ez diren kalte edo hondaketak sortzen badira.
– Arau-hauste arinak:
Lege honen menpeko zentroetako funtsen inbentarioa ez egitea eta eguneratuta ez mantentzea.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko kide direla ez agerraraztea.
Lege honen menpeko Euskadiko museo eta bildumek beren funtsen inbentarioa eguneratuta ez edukitzea.
Lege honen menpeko Euskadiko museo eta bildumek publikoari eta Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailari zentroaren ordutegia eta horren aldaketak ez jakinaraztea, edo ordutegia sarreran eta ondo ikusteko moduan ez jartzea.
Lege honen menpeko Euskadiko museo eta bildumek funtsak aztertzeko erraztasunik ez ematea onetsitako ikertzaileei.
Lege honen menpeko Euskadiko museo eta bildumek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari beren instalazioak, dokumentuak eta funtzionamendua ikuskatzeko aukera ez ematea.
Lege honen menpeko Euskadiko museo eta bildumek beren jarduera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko estatistika- eta informazio-datuak ez biltzea eta Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailari ez bidaltzea.
– Zehapen hauek ezarriko dira:
Arau-hauste arinen kasuan, 60.000,00 euro arteko isuna jarriko da.
Arau-hauste larrien kasuan, 60.001,00 euroko isuna jarriko da gutxienez eta 150.000,00 eurokoa gehienez.
Arau-hauste oso larrien kasuan, 150.001,00 euroko isuna jarriko da gutxienez eta 500.000,00 eurokoa gehienez.
– Zehatzeko ebazpenean, kasuan kasuko isuna ezartzeaz gain, zehapen-espedientea eragin duen jarduerak urratu duen legeria leheneratzeko neurri guztiak ere adieraziko dira.
– Lege honetan aurreikusitako arau-hausteen erantzuleak dira arau-hauste horiek egiten dituzten pertsona fisiko zein juridikoak.
– Agerian nahiz isilbidez arau-haustea egiten utzi eta hura eragozteko hartu beharreko neurriak hartzen ez dituzten museoen, edo beren bildumen, edo beren funtsen zati baten titularrak ere erantzule izango dira.
30 artikulua.– Erantzukizuna aldatzen duten egoerak.
Erantzukizuna arintzen edo larritzen duten egoerak hauek izango dira:
Arau-haustearen ekintzaren edo ez betetzearen xede izan den ondasunaren balioa.
Museoaren edo bildumaren funtsean eragindako kaltea.
Arau-haustearekin lortutako etekina.
Eragindako kalteak unean bertan konpontzea eta erantzulea arau-haustearen ondorioak murrizten laguntzeko prest azaltzea.
Berriro egitea.
– Euskadiko Museoen Aholku Batzordea sortzen da, lege honetan finkatutako eskumen eta aginpideak gauzatzearekin zerikusia duten gaietan Eusko Jaurlaritzaren organo aholkularia izan dadin.
– Hauek dira Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen funtzioak:
Informazioa ematea museoen sistemaren inguruan eta museoen garapenaren inguruan egiten zaizkion galderei erantzunez.
Informazioa ematea museoak eta bildumak onartzearen inguruan eta sisteman sartzearen inguruan.
Informazioa ematea museo eta bildumen onarpena baliogabetzearen inguruan.
Informazioa ematea Museoei buruzko Legea garatzean ematen diren legezko xedapenen inguruan.
Museoen alorrean jarduteko proposamenak egitea.
Legez edo erregelamenduz esleitzen zaizkion gainerako guztiak.
– Batzordearen osaera erregelamendu bidez arautuko da. Osaeran, Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean inplikatutako sektore eta erakunde guztiek parte hartzen dutela bermatuko da.
– Museo eta bildumetako funtsen erlijio-erabilera erlijio desberdinen ordezkariekin adostuko da.
Indarrik gabe gelditzen dira uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen IV. tituluko III. kapitulua, hirugarren xedapen gehigarria eta lege honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko abenduaren 5ean.
Lehendakaria,
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Aldatutakoa: 7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 7/2012.
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko apirilaren 27koa, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, zenbait lege aldatzeko Lege-Aurreproiektua jendaurrean jartzen duena, beroiek barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abendu
- Partzialki indargabetzen du: 7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa.
- Ikus: 193/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena.
- Garatutakoa: 132/2011 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko industria-ondare higigarriaren «Orkonera-Lutxana Bilduma» sortzen duena.