Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

132/2011 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3445
  • Xedapen-zk.: 132
  • Xedapen-data: 2011/06/21
  • Argitaratze-data: 2011/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.

Eskumen hori baliatuz, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legea eman zen, hain zuzen, museo eta bildumak era egokian babestu ahal izateko eta ordenamendu bat eratzeko, Euskadiko museo eta bildumek aitorpena, sustapena eta kudeaketa eraginkorra izan dezaten.

Euskadiko museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, II. kapituluan, museoei eta bildumei buruzko araubidea ezartzen du. Lehenengo atalean, Euskadiko museo edo bilduma izateko bete beharreko eskakizunak azaltzen dira, eta bigarrenean, berriz, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu eta arautzen da.

Zehazki, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8.1 artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailari atxikita eta honako helburu honekin: museoen inbentario ofiziala ezartzea eta ezinbesteko baldintza izatea «Euskadiko museo» edo «Euskadiko bilduma» gisa onarpen formala jasotzeko, baita izen horiek erabili ahal izateko ere.

Lege horren beraren 8.2 artikuluak dioenez, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira eta Erregistroan ondoko datu hauek agertu beharko dira beti: titulartasuna, zuzendaritza-organoak, helbidea, jardute-eremua, zaindutako funtsak eta funtzionatzeko arauak.

Erregelamenduzko lankidetzarako aipu hori Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen azken xedapenetatik lehenengoarekin osatzen da, zeinean baimena ematen baitzaio Eusko Jaurlaritzari legea garatzeko eman behar diren erregelamenduzko xedapenak emateko.

Aipaturiko lege-xedapen horietan ezarritakoa betetzeko, Dekretu honek Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautuko ditu, bai eta Erregistro horretan inskribatzeko prozedura eta museo edo bilduma bat «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» dela onartzeko aitorpena ere.

Helburu horiek lortzeko, Dekretua lau kapitulu eta 23. artikulutan egituratu da, eta horiei xedapen gehigarria eta azken xedapena gaineratu zaizkie.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 21ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren iritzia entzun eta gero, hauxe

Dekretu honen helburua da Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen II. kapitulua garatzea, Legearen 8. artikuluan sortzen den Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko, bai eta Erregistro horretan inskribatzeko prozedura eta museo edo bilduma bat «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzeko ere.

  1. Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten museo eta bilduma guztiek eska dezakete, dekretu honetan xedatutakoarekin bat, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroko inskripzioa.

  2. Horretaz gainera, aurreko puntuan aipatzen den inskripzioa egiteko baimena duten museo eta bildumek «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko eskaera egin dezakete, dekretu honetan xedatutakoarekin bat.

    1. kapitulua

      EUSKADIKO MUSEO ETA BILDUMEN ERREGISTROAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA

Erregistroak datu hauek jasoko ditu:

  1. Museo edo bildumaren titulartasunari buruzko datuak eta pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak museo edo bildumaren titularra izan behar du edo hura ordezkatzen duenarenak. Eskatzailearen ordez beste norbaitek jarduten badu, ordezkaritza horren izaera eta egiaztapena.

  2. Museo edo bildumaren organo nagusiak.

  3. Museo edo bildumaren izena eta helbidea.

  4. Estatutuak, ente juridikoek kudeaturiko museo edo bildumak badira.

  5. Jardun-arloaren tipologia eta gai-eremua, eta gordetzen diren funts-motak.

  6. Museo edo bildumaren funtzionamendu-arauak.

  7. Funtsen inbentarioa.

  8. Bildumak osatzen dituen ondareari buruzko ikerlanak.

  9. Azken hiru urteetan egindako erakusketak, heziketarako jarduera didaktikoak eta kultur zabalkunderako jarduerak.

  10. Hala badagokio, «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpenaren aipamena eta hura noiz jaso duen.

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroak funtzio hauek izango ditu:

  1. Erregistroan sartzen diren egintzak inskribatzea eta egiaztatzea.

  2. Eguneratuta edukitzea, bai museo eta bildumen erregistroa bai bertako funtsak eta zerbitzuen hornidura.

  3. Bere eskumeneko alorretako galderei erantzutea.

  4. Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, araudi honek edo araudia garatzen duten arauek esleitzen dizkieten gainerako funtzioak.

  1. Pertsona interesdunek prozedura honetako izapideak eskatu, kontsultatu eta egikaritu ahal izango dituzte, aplikagarria den indarreko legediak finkatzen dituen bitarteko elektronikoaren bidez.

  2. Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak, bai era presentzialean bai era elektronikoan, izapidetzeko jarraibideak eta gainerako ereduak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren webgunean daude eskuragarri.

  1. Museo edo bildumen inskripzio-idazkuna erregistro informatizatuan egin beharko da, eta bertan datu hauek jasoko dira:

    1. Eskaera-eguna eta erregistro-zenbakia.

    2. Museo edo bildumaren titulartasunari buruzko datuak.

    3. Museo edo bildumaren kudeaketa-organoak.

    4. Museo edo bildumaren helbidea.

    5. Museo edo bildumaren jardun-eremua eta funtsak.

    6. Funtzionamendu-arauak.

    7. Inskripzioaren aldaketak.

    8. Inskripzioaren indargabetzea.

    9. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena.

    10. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpenaren ezeztatzea.

  2. Erregistroko dokumentuak haiek egiteko erabili den hizkuntza ofizialean inskribatuko dira Erregistroan. Inskripzioak erakusteko nahiz ziurtagiriak luzatzeko, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetarako itzulpena ziurtatuko da.

  1. Erregistroan museo edo bilduma bat inskribatzeko prozedura titularraren eskariz hasiko da.

  2. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko eskaerak bide telematikoen bitartez egin ahalko dira, indarreko legediarekin bat, edo bestela, eskatzen den dokumentazioarekin batera, Kultura Sailera bidalita edo Bizkaiko Lurralde Zerbitzura, edo Gipuzkoako Lurralde zerbitzura, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozeinen bitartez. Eskaera Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari zuzendu beharko zaio.

    Eskabide-eredua, bai eta gainerako betekizunak egiaztatzeko jarraibideak ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren webgunean daude eskuragarri.

  3. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofiziala aukeratu ahal izango dute eskabidea eta gainerako egiaztagiriak aurkezteko. Halaber, eskabitik ondorioztatzen diren jarduketa guztietan eta prozedura osoan zehar ere eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  4. Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz, dekretu honetan xedatutakoa betetzeko jaso edo lantzen diren datu pertsonalek babes berezia izango dute, eta horretarako, lege horrek 20. artikuluan ezartzen duen fitxategi berezia sortuko da.

Erregistroan izena eman ahal izateko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute museoek eta bildumek:

  1. Erregistroan izena emateko eskaria, behar bezala betea eta erakundearen legezko ordezkariak izenpetua, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari zuzendua.

    Eskariak datu hauek jasoko ditu:

    1. Museo edo bildumaren izena eta helbidea.

    2. Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak museo edo bildumaren titularra izan behar du edo hura ordezkatzen duenarenak.

  2. Eskatzailearen nortasuna.

  3. Eskaria sinatzen duen pertsonaren ordezkatze-izaera edo ordezkaritza-ahalordea egiaztatzen duen agiria.

  4. Pertsona juridikoen kasuan, hala badagokio: entitatearen estatutuen kopia konpultsatua, eratze-eskriturarenak eta dagokion erregistroko inskripzio-egiaztagiria.

  5. Hala badagokio, honako puntuak jasoko dituen erantzukizunpeko berariazko adierazpena:

    1. Museo edo bildumaren tipologia eta gai-eremua, eta gordetzen dituen funts-motak.

    2. Inbentariatutako museo edo bildumaren funtsak.

    3. Bildumak osatzen dituen ondareari buruzko ikerlanak.

    4. Azken hiru urteetan egindako erakusketak, heziketarako jarduera didaktikoak eta kultur zabalkunderako jarduerak.

  6. Museo edo bildumaren funtzionamendu-arauak, ordutegiak eta bisitarako araubideak azalduta.

    Eskabideak aurkeztearekin batera, eskatzaileak berariaz onartu ahal izango du Eusko Jaurlaritzan kulturaren eskumena duen organoak dokumentazioaren zati bat eskuratzeko edo egiaztatzeko aukera, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenen kalterik gabe.

    Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkezten den funtsezko edozein datu, argibide edo dokumentu zehatza ez bada, faltsua bada, edo aipatzen ez bada, ezinezkoa izango da jarduten jarraitzea, horrelakoak gertatu direla jakiten den unetik, inola ere baztertu gabe izan daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

    Eskatutako dokumentuak jada Administrazioaren esku badaude, kulturaren alorrean eskuduna den sailak egiaztatuko ditu, eskatzailearen eskariz.

Eskabidean ez bada aurkezten zortzigarren artikuluak adierazitako dokumentazioa, hamar eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio, Museoen Zentroaren bitartez, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroko inskripzioak agintzea eta bideratzea.

  1. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroko inskripzioak Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren aginduz egingo dira, Museoen Aholku Batzordeak aurrez aginduzko irizpena eman ondoren.

  2. Inskripzioa Erregistroan formalizatzen duen agindua sei hilabete baino lehen jakinaraziko zaio interesdunari, eskabidea jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

  3. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroko inskripzioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

  4. Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea ezetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituta.

  5. Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio eskudunean bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta.

Erregistroko datuetan edozein aldaketa izanez gero, horren berri eman beharko zaio Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari, dena delako aldaketa gertatu eta handik bi hilabeteko epean. Horrekin batera, beharrezkoak diren dokumentu guztiak aurkeztuko dira.

Horretaz gainera, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan izena emanda dauden museo eta bildumek Erregistroa eguneratzeari begira Kultura Ondarearen Zuzendaritzak pertsona interesdunei eskuratzen dizkien inprimakiak bete beharko dituzte.

  1. Museo eta bildumak Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko betekizunak behin eta berriz hautsiz gero, inskripzioa indargabetu egingo da. Indargabetzea Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren aginduz gauzatuko da, Museoen Aholku Batzordeak aurrez aginduzko irizpena eman ondoren. Indargabetzea Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan jasota geratuko da.

  2. Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrak ofizioz hasiko du prozedura, organo eskudunaren erabakiz, bere kabuz edo gaineko agindu baten ondorioz, beste organo batzuek arrazoituz eskatuta edo salaketa baten ondorioz, eta pertsona interesdunei jakinaraziko die inskripzioa Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan indargabetzeko espedientea ireki dela. Horrekin batera, ohartaraziko die hamabost eguneko epea dutela egoki iritzitako alegazioak aurkezteko eta, hala badagokio, indargabetzeko prozedura eragin duten akats edo arau-hausteak konpontzeko.

  3. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio, Museoen Zentroaren bitartez, inskripzioak indargabetzeko prozedura agintzea eta bideratzea.

  4. Aurkezten diren alegazioak aztertu ondoren, edo hamabost eguneko epea igaro eta alegaziorik edo zuzenketarik aurkeztu ez bada, espedientea indargabetzeari edo artxibatzeari buruzko agindua emango da, Museoen Aholku Batzordeak aurrez aginduzko bere irizpena eman ondoren.

  5. Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio eskudunean bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta.

  1. Herritarrei Erregistroan sarbidea izateko eskubidea aitortuko zaie, administrazio-prozedura erkidearen gaineko legediak aurreikusitako eran, epe eta ondorioekin, betiere Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritako mugak errespetatuta.

  2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erregistroko datuak estatistika eta argitalpenei begira erabili ahal izango ditu, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko apirilaren 23ko 4/1986 Estatistika Legeak ezarritako baldintza eta parametroak kontuan hartuta.

  1. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko prozedura entitatearen titularraren eskariz hasiko da.

  2. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko eskaria museo edo bildumaren titularrak edo haren ordezkariak aurkeztu beharko du, eta Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari zuzenduko zaio. Eskariak bide telematikoen bitartez egin ahalko dira, indarreko legediarekin bat, edo bestela, eskatzen den dokumentazioarekin batera, Kultura Sailera bidalita, edo Bizkaiko Lurralde Zerbitzura, edo Gipuzkoako Lurralde zerbitzura, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozeinen bitartez.

«Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko, beharrezkoa izango da Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, xedatutako baldintzak betetzea, bai eta aldez aurretik Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan izena emanda egotea ere.

«Euskadiko Museoa» aitorpena jasotzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte museoek:

  1. Aitorpena jasotzeko eskaria, behar bezala betea eta entitatearen legezko ordezkariak izenpetua, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari zuzendua.

    Eskariak datu hauek jasoko ditu:

    1. Museoaren izena eta helbidea.

    2. Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak museoaren titularra izan behar du edo hura ordezkatzen duenarenak.

  2. Eskatzailearen nortasuna.

  3. Eskaria sinatzen duen pertsonaren ordezkatze-izaera edo ordezkaritza-ahalordea egiaztatzen duen agiria.

  4. Pertsona juridikoen kasuan: entitatearen estatutuen kopia konpultsatua, eratze-eskriturarenak eta dagokion erregistroko inskripzio-egiaztagiria.

  5. Erantzukizunpeko berariazko adierazpen bat, museoak egoitza egonkor gisa erabilia izateko moduko higiezina duela, bisitarien barruko joan-etorrirako egokitua eta funtsak ziurtasunez bermatzen dituena, eta museoak dituen zerbitzu eta ekipamenduen zerrenda.

  6. Erabiltzailea museoek eskaintzen dituen zerbitzuen jakitun jartzen duen zerbitzu-karta bat, eta haren eskubideen araudiaren berri ematen diona.

  7. Museoaren plan zuzentzailea, non haren egungo egoera ez ezik, gerora izan ditzakeen beharrizanei begira dauden ildo nagusiak ere jasoko diren.

  8. Museoak onartutako urteko plana, hainbat jarduera jasoko dituena: erakusketak, ikerketa, kontserbazio, dibulgazio eta administrazio lanak.

  9. Museoko funtsak Euskadiko Museo eta Bildumetako Funtsen Inbentario Orokorrean katalogatzea edo/eta iraultzea. Funts horiek nahikoak izango dira eta museoaren eremuarekin eta helburuekin bat etorriko dira.

  10. Erantzukizunpeko berariazko adierazpena, ikerketa, ikaskuntza, dibulgazio eta gozamen publikoari begira funtsen eskuragarritasuna bermatzeko hartu diren neurriei buruzkoa.

  11. Langileen organigrama, zerrenda eta kualifikazioa, egiaztatzeko museoaren zuzendaritza, kontserbazioa eta mantentzea pertsonal kualifikatu eta nahikoaren kargura dagoela, eta pertsonal horrek prestakuntza eta jakintza egokia duela, museoaren edukiei begira.

  12. Onartutako azken aurrekontua eta finantzaketa-araudia.

  13. Erantzukizunpeko berariazko adierazpena, honako alderdi hauek jasoko dituena:

    1. Museoko funtsen segurtasuna bermatzeko neurri nahikoak eta egokiak daudela.

    2. Ordutegi eta bisitarako araudia. Astean 30 ordu, gutxienez, egon behar du publikoarentzako irekita.

    3. Hala badagokio, sistema edo sareren batean sartuta dagoela.

    4. Erabilera publikoko instalazioei dagokienez Euskadiko Autonomia Erkidegoan aplikagarria den legedia betetzen dela.

      Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkezten den funtsezko edozein datu, argibide edo dokumentu zehatza ez bada, faltsua bada, edo aipatzen ez bada, ezinezkoa izango da jarduten jarraitzea, horrelakoak gertatu direla jakiten den unetik, inola ere baztertu gabe izan daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

      Eskatutako dokumentuak jada Administrazioaren esku badaude, kulturaren alorrean eskuduna den sailak egiaztatuko ditu, eskatzailearen eskariz.

«Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte bildumek:

  1. Aitorpena jasotzeko eskaria, behar bezala betea eta entitatearen legezko ordezkariak izenpetua, Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrari zuzendua.

    Eskariak datu hauek jasoko ditu:

    1. Bildumaren izena eta helbidea.

    2. Pertsona eskatzailearen identifikazio-datuak bildumaren titularra izan behar du edo hura ordezkatzen duenarenak.

  2. Eskatzailearen nortasuna.

  3. Eskaria sinatzen duen pertsonaren ordezkatze-izaera edo ordezkaritza-ahalordea egiaztatzen duen agiria.

  4. Pertsona juridikoen kasuan: entitatearen estatutuen kopia konpultsatua, eratze-eskriturarenak eta dagokion erregistroko inskripzio-egiaztagiria.

  5. Higiezinaren eta azpiegituren deskribapena, bai eta bildumak dituen zerbitzu eta ekipamenduen zerrenda ere.

  6. Erakusketa eta jardueren programazioa.

  7. Bildumako funtsak Euskadiko Museo eta Bildumetako Funtsen Inbentario Orokorrean katalogatzea edo/eta iraultzea.

  8. Erantzukizunpeko berariazko adierazpena, honako alderdi hauek jasoko dituena:

    1. Bildumako funtsen segurtasuna bermatzeko neurri nahikoak eta egokiak daudela.

    2. Ordutegi eta bisitarako araudia.

    3. Funtsak ikertzeko eta kontsultarako eskuragarri daudela bermatzen duten neurriak.

    4. Erabilera publikoko instalazioei dagokienez Euskadiko Autonomia Erkidegoan aplikagarria den legedia betetzen dela.

  9. Langileen organigrama, zerrenda eta kualifikazioa.

    Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkezten den funtsezko edozein datu, argibide edo dokumentu zehatza ez bada, faltsua bada, edo aipatzen ez bada, ezinezkoa izango da jarduten jarraitzea, horrelakoak gertatu direla jakiten den unetik, inola ere baztertu gabe izan daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

    Eskatutako dokumentuak jada Administrazioaren esku badaude, kulturaren alorrean eskuduna den sailak egiaztatuko ditu, eskatzailearen eskariz.

«Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko prozedura hasteko eskarian ez bada aurkezten hamaseigarren eta hamazortzigarren artikuluek, hurrenez hurren, adierazitako dokumentazioa, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio, Museoen Zentroaren bitartez, «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena jasotzeko prozedura agintzea eta bideratzea.

  1. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpenak Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren aginduz egingo dira, Museoen Aholku Batzordeak aurrez aginduzko irizpena eman ondoren.

  2. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena formalizatzeko agindua sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaera jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

  3. «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea ezetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituta.

  5. Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio eskudunean bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta.

  6. Behin «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena eskuratuta, horren idazpena egingo da Erregistroan.

Honako hauek izango dira «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena ezeztatzeko arrazoiak:

  1. Aitorpenaren oinarri izan ziren eskakizunak betetzen ez badira.

  2. Euskadiko Museoen 7/2006 Legearen 10. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak haustea.

  1. Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumena duen sailak bidezko kontraesaneko espedientea bideratuko du, ofizioz. Sail horretako bertako titularrak emango dio ebazpena espedienteari, Museoen Aholku Batzordeak aurrez aginduzko irizpena eman ondoren. Ezeztatzea Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan jasota geratuko da.

  2. Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailak ofizioz hasiko du prozedura, organo eskudunaren erabakiz, bere kabuz edo gaineko agindu baten ondorioz, beste organo batzuek arrazoituz eskatuta edo salaketa baten ondorioz, eta interesdunei jakinaraziko die «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena ezeztatzeko espedientea ireki dela eta, halaber, hamabost eguneko epea dutela egoki iritzitako alegazioak aurkezteko edota, hala badagokio, ezeztatzeko prozedura hastea eragin duten akats edo arau-hausteak konpontzeko.

  3. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio, Museoen Zentroaren bitartez, inskripzioak ezeztatzeko prozedura agintzea eta bideratzea.

  4. Aurkezten diren alegazioak aztertu ondoren, edo hamabost eguneko epea igaro eta alegaziorik edo zuzenketarik aurkeztu ez bada, espedientea ezeztatzeari edo artxibatzeari buruzko agindua emango da, Museoen Aholku Batzordeak aurrez bere irizpena eman ondoren.

  5. Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularraren hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio eskudunean bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta.

Lurralde historikoen edo Estatuaren titularitatea duten museo eta bildumak ere inskribatu ahal izango dira Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan, eta «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» aitorpena ere jaso ahal izango dute, baldin eta dekretu honetako baldintzak betetzen badituzte, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin hitzarmen bat sinatuz.

Azken xedapena.- Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.