Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 22ko 12/1983 LEGEA, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 1291
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 1983/06/22
  • Argitaratze-data: 1983/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Legbiltzarrak, "Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarun Antolarauak" delakoari buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA 1. Legearekiko azalpena Euskadiko Autonomia Elkarteak, bere Autonomia -Estatutoaren IIIgarren Idazpuruan agintzen denez, bere agintepideak behar bezala egiteratzeko eta hoien dirubidetarako duen Herri-Ogasuntza da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia. Euskadiko Erakunde-mailako egituraren berezia aski da, besterik gabe ere, Autonomia-Elkartea bere Herriogasuntza Nagusia antolatzeari ekin dakion, gure oinarrizko Herri -Egitamuaren berarizko alderdiei egokitzeko. Hark, Autonomia-Elkarteak orain bere esku dituen eskuarteen neurriarekin eta bere zerbitzuen egiteratze-mailarekin batean, bere Herriogasuntza Nagusia antolatzea ezinbesteko egiten du, Elkartearen ekintzapideen eginkortasuna eta bere ekonomiazko eskuarteen eraginkortasuna ahalik eta hoberenak izan daitezen nahitaezko lanabes izan dadin lege-erakidetia tinkozko hesparru bat jartzeko xedez. Bainan, hala ere Herriogasuntza ez da erabateko gai bakun bat. Alderantziz, elkarrengandik argi ta garbi bereizten diren gaiak aurkitu daitezke horren baitan (diruegitamu -jaurpideak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia, zergak, etabar) hoietako batzuk (lan-akurapenak, ondarea) berenezko eta Herriogasuntzarekingo atxikitasunik gabeko burujabetza lortu bai-luten, gainontzekoengandik erabat hastandutako legeen bidez antolatzeraino. Bestalde, orohar Herriogasuntza deritzana osatu eta beste gaietan ohi den baino sorta haundiago bilakarazten duten gaien zabalaz eta korapilotsua ez da ahantzi behar. Egoera hori dela eta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion antolapide guztiak lege bakar baten sartzea ezinezkoa gertatzen da, eta gaiak aurrera dakarkigun arazoari hobeki egokitu dakion legegintza-teknikabidezko beste aterapideren bat aurkitu beharra dago. Hoiek horrela direla ere, Herriogasuntzaren askotarikotasuna, zabala eta korapilotsua ez dira orotariko oinarri -irizpide batzuk emateko eragozpen, haiek batzutan berariz adierazita ez badaude ere egon badaude eta; alderantziz, barraiatutako antolapenak batasun batera biltzeko hori egitearen komenigarritasuna erakusten digute, egiteko horrek bilketa-lan haundi bat eskatzen badu ere. Horixe du xede Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Lege honek, lege-alorrean bitariko helburu batekin sortzen den honetan: Herriogasuntza Nagusiaren oinarrizko egitura jartzekoa eta, hori artez erabili ahal izatearen kaltetan gabe, Herriogasuntza-antolaketa osoaren artezpide eta batasun-bide izanez haren legezko araupeketaren ardatz dela. Lege honek eskaintzen dituen egitura eta irizpideetatik abiatuta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztiak berariz eta bereziki araupetuko dira. Legegintza-modu hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zernolakoei ongi egokitzen zaie, orotariko egitura-irizpideen batasuna eta horren gai diren alderdiekiko berarizko antolapenen arteko berezitasuna batean bilduz. 2. 1 Lehenengo idazpuruko orotariko erabakiak "Orotariko Erabakiak" deritzan Lege honen I Idazpuruak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolakuntza-arauetan eragin orokorrena eta funtsezkoena duten arauak ditu gai, bidezko denez legearen beraren Legetasun-alderdietatik abiatuta. Lehenengo eta behin Herriogasuntza Nagusia antolatzeko araupideak eman, eta hoiek ontzat emateko ahalmenaren banakuntza egiten da, Herriogasuntza legebidez egiteratzea eran egiteko gauza izan dedin batoratutako agintepide-egitura bat egon dadineko xedez, hori guzti hori Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere· Herriogasuntza Nagusia antolatzeko duen agintepide-hesparruam barruan eta, beraz, Erresuma-mailako izan eta Autonomia-Elkartearentzat eragingarri eta behartze-indarrezko egin ondoren bertan nahitaezko bilakatu daitezen arauak erabiltzearen kaltetan gabe. Euskadiko Autonomia-EIkartearen agintepide eremuan eta hoien egiterapenean sartu eta, bigarren Atalak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta horri berenez dagozkin gaien berarizko antolakuntza Elkarteak berak emandako Arduralaritza-Lege orokorragoek jartzen dituzten arauei egokitu dakizkiena agintzen du. Erresumako legebideek ez dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren antolakuntza osatzen duen arau-pilo ezoan baizik ordezkatze-balioa izango; arau Herri Autonomia-Estatutoan jarrita dagoelako lege honetan ez da ematen, hori, bigarren Ataleko 5garren idazpuruan eta 50garrenaren Iehenengoan egiten denez Lege honetako agindu batzutan Erresuma-legeen ordozkotasuna berariz aipatzeko eragozpen ez bada ere. Bigarrenez, Autonomia-Elkartearen arau-ematezko nahiz besterako ihardun osoarentzako artezpideak ematen dira, herri-ihardunaren ondorioa ahalik eta hoberena izan dedinari bultz egiteko bide. 3. Euskadiko guztizko diruegitamuak eta Euskadiko guztizko diruegitamuen Iegea Agitz, Herri-Erakundeen Diruegitamu-Legeak hoien diruegitamu-jaurpideen zerbitzurako baliagarri izan dira; horregatik, Diruegitamu-Legeen antolakuntza jaurpideenarekin batean egin ohi zen, horren zati soil bai-liran. Gero, arian-arian, Lege hoien eremua diruegitamu-jaurpide soilaz besteko alderdi batzutara zabaldu zen, ekonomia-gizarteen alorreango helburuak hobeki lortzeko legezko baliapide izanarazteraino, diruegitamu-jaurpideekiko bere atxikitasuna dela eta alor horren barruan bazirauten ere. Aurreko lerroaldian esandako bilakakuntza-bideari jarraituz, oraingo Lege honen 11garren Idazpurua, Guztizko Diruegitamuen eta Guztizko Diruegitamuekiko Legeen antolakuntza ekarrengandik bere·izten dituela, lehengo egoerarekiko aurrera-hurrats berri gertatzen da. Izan ere, Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa ekonomia-urte baterako zehazteko lanabes gisa agertzen dira, Legean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak. Horrek, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek berenezko neurriak eta iareitasuna lortu eta dirueskuraketen eta gastuen zerrenda huts bat izatearibetiko ihes egiten diote. Irizpide horren arauera, bakoitzaren dirueskuraketa eta gastuen zerrendez osatutako Autonomia-Elkarteko Erakundeen diruegitamuak Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zati gortatzen dira, bainan horrek batzuk eta besteak era berekoak izaterik ez dakarrela. Euskadiko Guztizko Diruegitamuek, dirueskuraketa eta gastu-zerrenda soilez beste direnez, gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak ere ba daramatzate berebaitan, hoiek ere Elkartearen ekonomiazko ihardunari dagozkion alderdi direnez. Beraz, dirueskuraketa eta gastuen zerrendak eta gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak barne daramatzaten egitamuek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Lege honek hoieri ezartzen dien izakeraren arauera. Guztizko Diruegitamuak taiuketa horreIa egin ondoren Lege-alorrari egokitu beharra sortzen da eta horretarakoa da, funtsean, Guztizko Diruegitamuen Legea. Beraz Guztizko Diruegitamuen onarpena du Lege honek, hain zuzen ere, bere lehenengo egitekoa. Hala ere, gure Herriko ekonomia-egoerak berak eta gizartean dauden ekonomiazko harremanen zernolakoak batzutan, Guztizko Diruegitamuentzat lehen-jarritako esparruan sartzen ez den neurrisail bat hartu beharra dakarkiote Herri -Agintaritzari. Gainera, ba daude Guztizko Diruegitamuetan sartu gabeko zenbait gairen araupeketa Guztizko Diruegitamuen Legeei uzten dieten erabakiak ere eta hori, agian, Lege hoien epe-mugarik eza dela etengabeango unean-uneangotze bat egin ahal izateko bide egoki izan daitezkeenaren ustetan. Hoiegatik guztiegatik Lege honek, Diruegitamuak ontzat emate soilaz bestelako egiteko bat izendatzen die Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeei; egiteko hori 6garren Ataleko 2 idazatian adierazten da, beste agindu batzutara jo ahal izateari eta batipat gizarte-ekonomiaren alorrak dituen alderdien ugariari dagokionez oharteman eta itxi gabe uztekoa dela. Esandako hoiek guztiak horrela, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek osatzen duten erapidetza ez dugu inola ere erakuntza hertsi eta aldakaitz bat, bere ihardunaren ezaugarri beinen malgutasuna eta higikortasuna dituen bat baizik, Elkarteko Herri-Arduralaritzaren baitango esparrua gainditu eta ekonomia-politikazko lanabes egoki gertatzen den elkar-antolapenezko baliapidea. Bukatzeko, Guztizko Diruegitamuak eta Guztizko Diruegitamuaren Legeak direnez eta xede dituzten gaien antolakuntza bazter utziz araupemen dituenean Legeak bere sorburu izan dituen oinarri-irizpideekiko duen egokitasuna azpimarratu behar da. Gainera Guztizko Diruegitamuen Legeei buruzkoetan berarizko araupeketa horrek garrantzi nabarmena du, Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia-ihardunaren aldian-aldiango legezko baliapide izateari darizkion berezitasunak gai izan eta hoien antolaketa egiten bait ditu, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarentzat osoango arau -egituraketa bat lortzeko xedez. 4. Erakundetza Legearen III Idazpuruak Euskadiko Autonomia Arduralaritza Nagusiaren eta Erakunde-mailakoaren iharduna hobetzeko beharrezkoa denez, horren egituraketa araupetzea du gai. Erakundetzaren alorra berez ere berarizko araupidetza baten gai izateko adinako gauza den arren, Autonomia Elkartearen beharrei gutxien baten bederen erantzuteko erakunde -mailako antolaketa baten beharra izan da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren nolakoazko eta zenbatekozko garrantziarekin batean, III Idazpuruan izatearen zio. Egituraketa horrek, erakuntza Autonomia-Elkarteari emandako helburuak lortzeko bide denez ikustea du oinarri, eta funtsezko oinarri-irizpide bi darabiltza: a) Legegintza-agintariek garrantzizko gaietan eskuhartzea unean-uneango zernolakoei egokitutako antolapen bat lortzeko beharrezkoa den magultasuna elkarri egokitu dakizkienekoa. b) Batzutan norbanako-alorreko legebideez baliatzea, herri-alorreko eta norbanako-alorreko legebideen arteko atzikipena ere eginkortasun haundiagoa lortzeko bide egoki izan dedin. Elkartearen erakunde-mailako erakuntzan egiten diren aldakuntzetan Herri-Baltzuen legegizartezko eraketaren orotariko araupeketa nabarmentzen da eta, batipat, berarizko erabat ohartematea. Herri-erakundeek norhanako-alorreko legebideez baliatzea ihardutze-maila soil-soilekoa dela kontutan izanik, eta aukeratutako akziokako balIzuzko beste era batzutan Herri -Baltzu baten beharrei egokitu ezina izan daitekeenez gero, Legeak lege-gizartezko era berezi bat egon ahal izatea ohartematen du, Herri-Baltzuak berak dituen beharrei egokitzeko modu erakor gisa. Erabaki hori ez da Autonomia-Elkarteak erakuntzarako duen bakarreango agintepidea egiteratzea baino, Herri -Baltzuak bere baitango Erakunde-alorreko Sail bait ditu. Bestalde, gizarte-alorreko merkataritza-legebideekingo inolako oztopobiderik ere ez da gertatzen. Erakunde-Arduralaritzaren ihardunak ez bait-du nahitaez norbanako-alorreko legepeko izan behar, eta berarizko era hori Herri-Baltzuetan baizik ez baitda erabilgarrri, mugapen hori Legearen 27garren Atalaren 1 txatalaren e) zatiak agintzen duenaren bidez bermatua gelditzen dela. 5. Aginte-Jaurpideak Erapide-beharraren eraginez, Legearen IV Idazpurua agintepide nabarmenak eta orotarikoenak ematezkoa da, hori, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legea eta Lege horren III Idazpurua erabat egireratu beharra oinarri duen Lege horretxen 30garren Ataletik atera dedinaren kaltetan gabe. 6. Edukiak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren edukia du gai Legearen V Idazpuruak eskubideak eta eginbeharrak haren alderdi berezi direnez, elkartengandik bereiz aztertzen dituela. Eskubide eta eginbehar hoientzako orotariko jaurpideaqk jartzeazgainera, V Idazpuruak eskubideen sailkaketa bat egiten du, diru-eskuraketa nabarmenenen alderdi nagusiei heltzen diela. 7. Babesa Legearen VI Idazpurua Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarekiko babespideez ari da, azterkizun izan daitezkeen bi alderdiak, gaudimenena eta erantzunbeharra alegia kontutan izanik. en es Gaudimen-bideei buruzkoetan nagusiena 48garren Atala da, Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak arriskuan daudenean hoeik bermatzeko egintza-bidea bitan banatuz, behin-behingo bermearen eta behin-betiko bermearen alditan alegia, babesaren eginkortasuna eta behartutakoen eskubideekiko begirunea bere-baitan biltzen ditu. Erantzunbeharrei dagozkienetan, Legeak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egindako gaitz eta kaltegatik ordaina eman beharrean jartzen du eta, hori, zentzatze-bidez edo zigorlegebidez eskatu daitzezkeen beste erantzunbeharren eta bidezko izan daitezen zigorrak jartzearen kaltetan gabe. 8. Arta-bideak Bukatzeko, Legearen VII Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumak horretarako jarri edo Euskadiren Autonomia-Estatutoak agintzen duenari darizkiokeen kaltetan gabe bere ekonomia-ihardunaren zaingorako dituen artabideak aipatzen ditu. Idazpuru horrek Elkartearen arta-bidean orotariko sailkaketa berri bat egiten du, hoiek gero eraz eta arra, oibide, zehaztu ahal izateko aintzin-oinarri. Hortik abiatuta VII Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gai guztiei dagozkien eta Elkartearen agintepide diren Euskadiko ekonomia-ihardunarentzako berarizko zaingo-bideen zermugapena egten du, hoeik osabideratzea geroko araupeketa berezietan egiteko utziz.I IDAZPURUA Orotariko erabakiak Lehenengo Atala.-Lerdena 2. Euskadiko Autonomia-Elkarteari berenez dagozkion ekonomiazko eskubide eta beharkun guztiek osatzen dute Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia. 2. Honako gai hauek ditu Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere berenezko gai: a) Ondarearekiko jaurpideak. b) Diruegitamuak gertatzeko eta hoien eraentzarako bideak. c) Autonomia-Elkartearen ekonomia-iharduna bere menpe izan behar duen arta eta kontaduritza-erapidetza. d) Akurapide-jaurpideak. c) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiarentzako jaurpideak. f) Bere zerga eta herri eta norbanako-alorreko legebidezko gainontzeko diru-eskuraketak. g) Zorpetze-jaurpideak. h) Gaudimenak emateko jaurpideak. i) Bere Herriogasuntza Nagusiko gainontzeko gaiei buruz Autonomia-Elkarteak dituen eskubide-Iehentasunen jaurpideak. j) Atal honen I zatiaren gai direnen eskubide eta beharkunei datxekien beste edozein. 2garren Atala.- Antolaketa-arauak 1. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Lege hau eta hari dagozkion gaietan Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako gainontzekoak eta bertan erabilgarri izan daitezken besteak eta, hoien aurkako izan ez daitezenetan, hoiek osabidetzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen araubidezko manuak izango ditu jaurpide. 2. Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko oinarrizko araupideak eta Lege honetan berariz horretarako utzitaku gainontzeko alderdiak Legebidez antolatu beharrekoak izango dira. 3. I zatiaren gai diren araudi-bidezko manuei onarpena ematea Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Jaurlaritzaren Lege baten edo Dekreto baten bidez, eta azkeneko honetan Lehendakariak aurrez ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailbururari berariz izendatzen zaionean salbu. 4. Aurreko zatietan aipatzen diren arauen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralartiza-Legezkoek izango dute indarra. 5. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia antolatzeko lege-bidezko edo araudi-bidezko artez nahiz orrdez erabiltzeko arau guztiei buruzko ulertze-moduak edo argipideak ematezko erabakiak hartzeko eskubidea, Erresumarenak izan eta Autonomia-Elkarteak nahitaez erabili beharrezko gertatu daitezenei buruzkoak salbu. Manu hoiek, bere edukiak ulertze-moduraren edo agiripideen gai diren arauenekin bat egingo duten arren, Jaurlaritzako Sailburuek onartu ditzaten araudientzat legez jarritako erakoak izango dira, eta Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Erakundeek nahitaez men egin beharko diete. 3garren Atala.- Agiriango iharduna Bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietan, Euskadiko Autonomia-Elkarteak legezkotasunaren, deneantxekotasunaren, merketasunaren, eginkortasunaren, artaren, dirukutxa-batasuanren eta bere ihardutze-Sail eta Erakundeen arteko elkar-egokitasunaren arauekrako irizpidez ihardungo du. 4garren Atala.- Eskubide bereziak Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumari aitortzen zaizkion eskubide bereziak heurak izango ditu bere aginte-alorrean eta bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkionetan, berak emandako Lege-mailako horretzazko berarizko erabakiren bat izan dedinean salbu.II. IDAZPURUA Euskadiko Guztizko Diruegitamuak eta Euskadiko Guztizko Diruegitamu-Legeak 5garren Atala.- Euskadiko Guztizko Diruegitamuak 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamu edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Euskadiko Autonomia-Elkarteak ekonomia-urte edo diruegitamu-urte bakoitzean egitaratu beharreko ekonomiazko ekintzarako artezpide diren bateango erabaki-sortaren dirubidetza eta kontaduritza-alorreko agiri-bidezko zinezko adierazpide dira. 2. Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, bere aldetik, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskuarteak behar bezala erabiltzen direla zaintzeko bide dira. 3. Honako hauek dira Euskadiko Guztizko Diruegitamu: a)Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten erakundeen diruegitamuak, dagozkien diru-eskuraketa eta gastu-zerrendak barne daramatzatela eta baita Gizartesegurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentzarako diruegitamuak ere. b) Gai horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeak. c) Gai Horretan herri-alorrrko lege-laurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeen zorpetze-muga. 4. Diruegitamu Nagusiaren ekonomia edo diruegitamuurtea egutegi-urtearekin baterakoa da. 6garren Alala.-Euskadiko Guztizko Diruegitamu Legeak 1 Aurreko Atalean zermugatutako Guztizko Diruegitamuak ontzat ematea xede dutenak dira Euskadiko Automia-Elkarteko Guztizko diruegitarnu-Lege edo Euskadiko Guztizko Diruegitamu-Legeak. 2. Horretaz gainera, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek, Guztizko Diruegitamuetango diruizendapenei dagozkien lanarien ordainsarien eta gozamensarien jaurpideak, hoiekiko diruegitamu-.jaurpide eta herri-gastuen egiterapenak, Autonomia-Elkartearen berenezko zergentzako jaurpideak eta zorpetze-moduak bezala ekonomia-urte hartakoak izan eta horretan berarizko eragina izan dezaten Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren arazoetara eta horri datxezkonetara ere iritsi ahal izango dute. Gai hoiei buruzko Guztizko Diruegitamuetango manuak, nolakoz eta .jaurpidez Lege hoiek bezalakoxeak izango dira. 3. Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak dakartzan Iege-arauak aldatzezko edo osatzezko beste lege-arau batzuk izatea gertatuz gero, azkeneko hauek, izan dezaten indarraldia agizkoa nahiz luzarazitakoa dela, nolakoz eta jaurpidez haiek bezalakoak izango dira. 4. Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa, bere· gai izan ditzan gaietako bakoitzari dagokion araupidetzan agindutakoaren arauera egin eta, Jaurlaritzak, dagokion ekonomia-urtearen aurreko Azaroaren lehenengoa baino Iehen Legebiltzarrari aztertu eta, hala badagokio, ontzat eman dezan aurkezteko onartuko du. 7garren Atala.-Indaraldia 1. Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek Diruegitamu hoiei dagokien ekonomia-urterako indarra izango dute, Enskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezeneko eguna dena dela, bakoitzean berariz besterik agindu dadinean salbu. 2. Ekonomia-urte bat hasi eta horretarako Guztizko Diruegitamuak oraindik onartu gabe egotea gertatuz gero, honako arau hauek erabiliko dira: a) Aurreko ekonomia-urterakoa izan eta horren azkeneko egunean indarrean egon dedin Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia, aldakuntza eta osagarriak baditu hoiek barne direla, Guztizko Diruegitamu berriak onartzeko Legea indarrean .jarri dedinerarte luzaraziko da eta, hori, aurreko "l" zatian esanda bezala Lege berriak Diruegitamuei dagokien ekonomia-urteko lehenengo egunerarteko atzera -indarra ematearen kaltetan gabe. Luzapen hori, nolanahi ere, .5garren atalaren 3garren zatiak aipatzen dituen gaietako bakoitzari dagokion luzapen-aldia orokorki araupetu dezan araupidetza beteaz egingo da. b) Araukizun den luzapena berariz araupetu dezan beste Lege bat indarrean jartzeak ez dio aurreko ekonomia -urterako Guztizko Diruegitamuen Lege horren indarrari eragingo, beste Lege hark berariz baliogabetu ditzan alderdietan edo honek dionari egokitu ezinezkotan salbu. c) Alde horretarako araupidetan dagoen bitasunaren ondorioz. -esanda bezala luza-arazitako aurreko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuen Legea eta ekonomia-urte berrirakoa- ekonomia-urteko lehenengo egunetik hasi eta Guztizko Diruegitamuen Lege berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte esandako urterako Guztizko Diruegitamuetan edo horien egiterapenean gertatu daitezkeen egokitasunik ezak Jaurlaritzak ebatziko ditu bidezkoen deritzen moduan, Ekonomia eta Herriogasun Sailaren saloz eta hurrengo hamabost egunen barruan Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari jakinaraziz. .3. Aurreko zatietan esandako indarraldiak bukatu ondoren, Guztizko Diruegitamuen Legeak, oso-osorik, berez eta besterik gabe indargatetuta gelditutako geldituko dira, horiek indargabetzearen edo horietzazko inolako adierazoenik egin beharrik gabe. 4. Hala ere, manuaren batek 5garren Atalaren arauera Guztizko Diruegitamu izan ez dadin gairen bat araupetzeko Guztizko Diruegitamuen Legetara jo arazten badu, honelako arauak hartara jo araztea egiten duen erabakiari dagokion indarraldian indarrean iraungo du, aurreko zatietan esaten den Guztizko Diruegitamuen Legeen indar-galtzeak ez duela hartzen. 8garren Alala.-Bakuigabetze-indarra 1 Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeen arteko aurkakotasunen bat izatea gertatuz gero, manu-gabetzeari buruzko orotariko jaurpideak izango dira erabilgarri. Jaurpide hori erabiliko da aurkakotasuna Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege baten eta lehendik indarrean egon eta 10garren Atalaren "2" zatian ohartemandakoetako araupide-manuaren baten artekoa bada ere. 2. Guztizko Diruegitamuen Lege ez diren legebide-arauei eta 10garren Atalean ohartemandakoetakoak izan ez daitezen araudi-manuei buruz, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek ez dute baliogabetze-indarrik izango, hori berariz agindu dezatenean baino. 3. Guztizko Diruegitamuen Legetan 7garren Atalaren 4garren zatiak dioenez, beste arau batzuk horietara jo izanaren ondorioz sartzen diren arauek, aginduak indargabetzeko orotariko jaurpidetan ematen den baliogabetze indarra izango dute. 4. Egin dadin baliogabetzearen kaltetan gabe, Guztizko Diruegitamuen Legeetango baliogabetze-arauen indarrak ez ditu 7garren atalean jarritako mugak gaindituko. 9garren Atala.-Geldiarazte-indarra 1. 8garren Atalaren 2garren zatian esandakoa gertatuz gerozkoen bestetan, Guztizko Diruegitamuen Lege izan ez daitezen legepide arauen indarraldia, eta 10garren Atalean ohartemandakoez besteko araudi-bidezko manuena, Guztizko Diruegitamuen Lege baten agindutakoarekin elkartu ezineko gerta daitezenean, 7garren Atalaren 1 eta 2 zatietan esaten den Lege horren indarraldiak dirauen ogeldiarazita geldituko da. 2. Honela geldiarazitako arauek, geldiarazte hori ekarri duen Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia buka dadinean berriz erabat indarrean jarriko dira, berez eta horretzazko inolako adierazpen beharrik gabe, aurrez baliogabetu badira edo berriz geldiarazten badira salbu. 10garren Atala.-Diruegitamuen Legeen ondorioz emandako araudi-manuak 7garren, 8garren eta 9garren ataletan Guztizko Diruegitamuen Legeentzat agindutakoa, horiek oinarri direla emandako araudi-bidezko manuekin ere erabilgarri izango da, 8garren eta 9garren Atalek, arau horien eta bere oinarria Guztizko Diruegitamuen Legetan izan ez dezaten araudi-bidezko beste batzuen arteko aitzitasunari dagozkiola ulertu beharra salbu.III IDAZPURUA Erakunde-antolakuntza 11garren Atala.- Erakundeen sailkapena 1 Euskadiko Autonomia-Elkartea Herri-Arduralaritza Nagusiak eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzak osatzen dute. 2. Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 53garren atalak dioen Euskadiko Arduralaritza Nagusia edo Autonomia-Elkarteko Arduralaritza da Elkarte honetan lurraldekako Erakunde bakara. 3. Honako Bazkun hauek osatzen dute Erakundegoren-mailako Arduralaritza: a) Herri-alorreko legepeko izan eta Ihardutze-Sail Burujabe deritzen elkarteko Erakundemailako Izaikiek. b) Funtsezko jaurpide norbanako-alorreko legeak izan, eta honako bi moeta hauetakoak izan daitezkeen Elkarteko Erakunde izaikiek: - Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek. - Herri-Baltzuek. 4. Euskadiko Autonomia-Elkartea goragoko 2 eta 3 idazatietan esandako, eta Elkarteko bertako herri-alorra osatzen duten Bazkunez osatzen da. Bazkun hoietako bakoitza bere eta gainontzekoek izan dezatenaz bestelako lege-nortasunaren jabe da. 5. Legebiltzarrari eratxikitako eskubide eta eginbeharren jabetza Euskadiko Arduralaritza Nagusi edo Autonomia -Elkarteko Arduralaritzari dagokio, Legebiltzar horrek haiei buruz izan ditzan agintepidoen kaltetan gabe. LEHENENGO ATALBURUA Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza 12garren Atala.-Araupeketa 1. Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 53garren atalak dion Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Lege honetan ohartemandako arauak izango ditu jaurpide bere erakuntzari eta ihardunari dagozkienetan. 2. Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei buruzkoe·tan, Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzak haiei buruzkoak izan eta berarekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango ditu jaurpide eta baita, horien aurka egon ez daitezen guztietan, Herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri diren gainontzeko arauak ere. BIGARREN ATALBURUA Ihardutze-Eerakunde Burujabeak 13garren Atala.-Zerdena Herri-alorreko izan, xedez Euskadiko Autonomia -Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herri-alorreko Iegepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Irakaskuntza-Izaikiak dira Ihardutze-Erakunde Burujabeak. 14garren Atala.- Moetak Ihardutze-Erakunde Burujabeak bitarikoak izan daitezke: a) Ekonomiazko, salerosketako, industriako, diru-bidetzazko edo merkataritzazko gainontzeko ezein ekintzapidetan diharduten Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak. b) Beste guztiak Arduralaritzazko Erakunde Burujabe dira. 15garren Atala.-Zermugapena Ihardutze-Erakunde Burujabe bat sortarazteko aginduak zehaztuko du 14garren Atalak dionaren arauerako horren zermugapena. 16garren Atala.- Sortaraztea eta ezabapena 1. Ihardutze-Erakunde Burujabeak Legez sortarazi eta ezabatu beharko dira. 2. Sortarazteko aginduan edo besteren baten ezabapenaren zioak eta moduak zehaztuta egon daitezenean, ez da ezabapena egiteko berarizko agindurik beharko. 17garren Atala.- Birregiturapena Jaurlaritzak Ihardutze-Erakunde Burujabeen birregituraketa araudi-bidez egin ahal izango du, horiek bere esku izan behar dituzten gizakizko eta gauzazko eskuarteei buruzko agintepideak ematea, aldatzea, edo kentzea eta horiekiko ihardutze-jaurpideekiko aldakuntzak barne, baina horien funtsezko izakera eta gaitasuna inola ere aldatu gabe. 18garren Atala.- Araupeketa 16garren eta 17garren ataletan esandakoen kaltetan gabe Ihardutze-Erakundeek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere ditudn gaiei buruzkoetan, heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta horien aurka ez daudenetan, Herri-alorreko Iegepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri izan daitezen gainontzeko arauak edo, horiek ezean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzat jarritakoak. HIRUGARREN ATALBURUA Norbanako-Alorreko Legepeko Herri-Izaikiak 19garren Atala.- Zerdena Herri izakerako izan, xedez Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta:, herri-alorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia -Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak. 20garren Atala.-Zermugapena Norbanako alorreko legepeko Herri-Izaikiak horietako direnaren zehaztapena, sortarazte-legean berariz egin beharko da. 21garren Atala.- Sortaraztea, ezabapena eta birregiturapena Lege honen 16garren eta 17garren Ataletan agindutakoa izango da Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiekin erabilgarri. 22garren Atala.- Araupeketa 21garren Atalean esandakoaren kaltetan gabe Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta, horien aurka egon ez daitezenetan, norbanako-alorreko legeak. LAUGARREN ATALBURUA Herri-baltzuak 23garren Atala.-Zerdena Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza nahiz honen herri nahiz norbanako-legepeko Erakundegoren -mailako Izaikiak bere baltzu-domuko gehiengozko zatiaren jabe izan daitezeneko merkataritza-baltzuak dira Herri -Baltzu. Gehiengozko partzuer-zati hori zehazteko, esandako Izaiki horiek dituzten partzuer-zati guztiak kontatuko dira. 21garren Atala.--Sortaraztea eta ezabapena 1. Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu bat sortaraztea. a) Herri-Baltzu izan dadin merkataritza-baltzu bat berritan sortaraztean. b) Lehendik egon dagoen merkataritza-baltzu bat Herri-Baltzu bilakatzean.. 2.Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu baten ezabapena: a) Herri-Baltzuetan zermugatutako merkataritza-baltzu bat ezabatzean. b) Merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izatea galdutakoan. 3. Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Erakundegoren-mailako Izaikiek gehiengozko partzuer -zatidun izatea galtzea ere, Jaurlaritzaren Dekretoz egin beharko dira. 4. Hori legez edo araudiz ezabapen-zio izan ezik, merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izateari uzteak ez du nahitaez honen ezabapena ekarriko. 25garren Afala.-Lege-gizartearen eretzeango moetak 1. Legez, herri-Baltzuak honako era hauetakoren batekoak izan daitezke: a) Akziokako baltzuak. b) Berarizkoak. 2. Euskadiko Autonomia-Elkarteak Iege-gizartezko era bat zehaztea ezingo da honako hauetan baino egin: a) Herri-Baltzu hori sonarazteko eskribau-agiria egin baino lehenagoko edozein unetan. b) Herri-Baltzuaren baltzu-domu osoa Euskadiko Autonomia-Elkarteko arduralaritzaren eta/edo honen Izaikiena izan dadinean, Herri-Baltzuaren bizitzaren ezein unetan Baldintza hori betetzen ez bada, Baltzu bakoitzaren eraldakuntzari buruz indarrean egon daitezen arauak bete beharko dira. 26garrenAtala.- Akziokako baltzu gisako egitura 1 Herri-Baltzuak akziokako baltzu gisako era izateak Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat unean-unean indarrean dauden legeen jaurpidepean egotea dakar berebaitan. 2. Herri-Baltzuek, Jaurlaritzak hori erabaki dezanetan hartuko dute baltzu-era hori. 27garren Atala.- Berarizko baltzu gisako egitea 1 Baltzu-era hori honako arau hauek betez hartu ahal izango da: a) Lege-nortasunaz jabetzeko, akziokako baltzu guztiontzat jarritako betebeharrak heurak bete beharko dira. b) Baltzu-izenak, nahitaez, "berarizko euskal herri-baltzua" hitzak izan beharko ditu barne. c) Horren baltzu-domuaren eta jaulki daitezen zor-agirien tituloak merkataritzako balore-agirientzat jarritako arauei-egokitu zaizkie. d) Bazkideek ez dute baltzuaren zorrekiko berenezko erantzun beharrik izango. e) Lege-gizartezko berarizko egirura izan dezatenak Herri-Baltzu izatea galtzeak, horiek berez eta besterik gabe ezabatzea ekarriko du, norbanako-alorreko legepidetan dauden merkataritza-baltzu moetetakoren batera aldatzea aurrez erabaki badute salbu. f) Unean-unean indarrean egon dadin akziokako baltzuetzako Iege-jaurpideak, jarritako berarizko jaurpidea osatze-bidezko balioa izango du. 2. Herri-Baltzuak, Jaurlaritzak bakoitzean zernolako Iege -gizartezko jaurpidepeko izango diren adieraziz hori erabaki dezanean izango dira berarizko erakoak. 3. Herri-Baltzu batentzat jarritako lege-gizartezko berarizko jaurpidetza aldatzeko, honen 25garren atalaren 2garren zatian agintzen dena betez egin beharko da. 4. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeek era bereziko Herri-Baltzu horietako Arduralariak eta artezkaritzakoak izendatzearen eta horiei arta egitearen alorretan egiteratu beharreko agintepideek ezingo dute akziokako baltzurako Herri-Baltzuetarako jarrita egon daitezenak baino murritzagoak izan. 28garren Atala.- Araupeketa Aurreko ataletan esandakoaren kaltetan gabe Herri -Baltzuek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta hoien aurka egon ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak. 29garren Atala.- Herri-Baltzuetango partzuerzatiak Autonomia-Elkarteko Izaikiak haren Herri-Baltzuetan izan ditzaten partzuer-zatiek osatzen dute Autonomia -Elkartearen ondarea, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modutan. IV IDAZPURUA Agintepideekiko jaurpideak 30garren Atala.-Orotariko jaurpideak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruz lege honen edo beste ezein manuren ondorioz egin daitezen aginte-emate edo bestelako eratze-erabaki guztiak, Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta oraingo hemen III Idazpuruan agintzen denaren arauera besterik agindu ahal izatearen kaltetan gabe egiten duela ulertuko da. 31garren Atala.- Legebiltzarraren agintepideak 1. Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manutan jarri daitezen modutan. Legebiltzarrari dagokio: a) Euskadiko Diruegitamu Nagusiak ontzat ematea,horiekiko artu eta zaingoa izatea. b) Diruegitarnuak gertatzea eta horien eraentza. c) Autonomia-Elkartearen berenezko zergapideak jartzea edo oraberritzea. d) Ondare-jaurpideak. c) Akurapen-jaurpideak. f) Zorpetze-jaurpideak. g) Autonornia-Elkartearen dirubidetza eta ekonomia -eragiketa haundiak ontzat ematea. h) Hala egokituz gero, Jaurlaritzak gertatu dezan Autonomiaren ekonomiazko urte batzutarako ihardunari buruzko egitamuketa. i) Lege honen, Autonomia-Elkarteak emandakoen edo erabilgarri izan daitezen gainontzekoen arauera, Legez araupetu behar daitezen beste gai guztiak. 2. Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiekiko barne-jaurpideei buruz Legebiltzarrak Euskadiko Autonomia -Estatutoko 27.1 Atalean eta bere Araudian agindutakoaren arauera, honako agintepide hauek ditu: a) Bere Diruegitamuaren onarpena; diruegitamu hori, behar bezalako eraz ihardutzeko, Euskadiko Autonomia -Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartuko da. b) Bere diruegitamua Legebiltzarrak ontzat emandako moduan egiteratzea. c) Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusiari buruz eman ditzan Legeak izendatu diezazkion gainontzeko guztiak. 32garren Atala.- Jaurlaritzaren agintepideak Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepideen hesparruan honako hauek dagozkio Jaurlaritzari: a) Autonomia-Elkartearen ekonomia eta dirubidetza-politikako oinarrizko artezpideak zehaztea, Legebiltzarrak horiek aldatzeko dituen agintepideen kaltetan gabe. b) Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzeko ontzat ematea. c) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoaren indarrez dagozkiokoenak, eta lege-erapidetzat izendatu diezaizkion gainontzekoak. d) Orohar, bere zerdena edo garrantzia dela eta Jaurlaritzak ezagutu beharrekoak izan eta Legebiltzarraren agintepeko izan ez daitezen guztiak. 33garren Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren agintepideak Honako hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun -Sailari : a) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena indarreango araupidetzaan jarritako moduan. b) Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatze eta egiteratzen denarekiko eta ekonomia eta dirupidetza-arauak betetzen direnekiko arta, hori guzti hori Jaurlaritzako Sailek eskuhartzen dutela. c) Guztizko Diruegitamuen Legeen Egitasmotzakoak Jaurlaritzako Sailek eskuhartuz gertatzea, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko beste batzuk eta gai bera izan eta horien onarpena Jaurlaritzari izendatutako Araudi-egitasmoak ere. d) Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunarekiko kontaduritza-eskubideak eta ikuskaketa-arta. c) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkion ordainketa guztien antolaketa. f) Jaurlaritzak ontzan emndako ekonomia eta dirubidetza-politika hark esandako modutan egiteratzoa. 31 garren Atala.- Sailen agintepideak Honako hauek dagozkio Sailei: a) Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzea. b) Heurei eratxikitako gastutarako diru-izendapenen eraentza. c) Sailari dagozkion gastuetarako baimena ematea, Jaurlaritzaren agintepekotakoak izan ez daitezenean. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren pentzutango ekonomiazko behar-hartzea, bere agintepideei eta Horretan indarrean egon daitezen arauei atxikiz. e) Ekonomia eta Herriogasun-Sailari ordainkizunak ordaindu daitezeneko saloak egitea. f) Heurei eratxikita izan ditzaten Erakundegoren-mailak Izaikien diruegitamuen aintzin-egitasmoei aintzin-onarpena ematea g) Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legean agindutakoaren indarrez Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan dagozkienak. h) Jaurlaritzak ontzan emandako ekonomiazko politika hark zehaztu ditzan modutan egiteratzea. i) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Iege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak. 35garren Atala.-Erakundegoren-mailako Izaikien agintepideak 1. Ihardutze-Erakunde Burujabeei honako hauek dagozkio: Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatzea. b) Bere ekonorniazko eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena, horretzazko manuek ohartemandako modutan. c) Bere egitamuetan onartutako diruizendapenen arauerako gastuak egiteko baimena eman, eta horiei dagozkien ordainketak egiteko agintzea. d) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Iege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak. 2. Gainontzeko Erakundegoren-mailako Izaikiek, bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzeko ahalmena izango dute izendatuta, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak ere. 36garren Atala.-Antolakideketarako, ebazpenak eta saloak etgileko agintepideak 32garren, 33garren, 34garren eta 35garren Ataletan agindutakoa, Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeari eta Euskadiko Autonomia-Elkartean ego daitezkeen horretarako beste ihardutze-sail batzuei izendatutako antolakideketarako, ebazpenak eta saloak emateko agintepideen kaltetan gabe izango da.V IDAZPURUA Edukia LEHENENGO ATALBURUA Eskubideak 37garren Atala.-Sailkaketa 1. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak herri-alorrekoak edo norbanako-alorrekoak izan daitezke. 2. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkien herri -alorreko eskubideak, herri-ahalmenen jabe direnez dituzten harreman eta lege-egoeren ondorioz Izaiki horiei dagozkienak dira. Herri-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke: a) Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak. b) Beste eskubide batzuk. 3. Euskadiko Autonomia-Elkarteari dagozkion eta Atal honen 2garren zatian sartu gabe daudenak dira norbanako -alorreko eskubideak. Norbanako-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke: a) Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak. b) Beste eskubide batzuk. 38garren Atala.-Herri-alorreko legepeko diru eskuraketak 37garren Atalaren 2 zatian esandako irizpidearen arauera, honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak: a) Kondaira-Lurraldeen Euskadiko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako laguntza gauzatuz Foru-Diputazioak egin ditzaten diru-ekarketak. b) Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren zergek eman dezatena. c) Euskadiko Autonomia-Elkarteak zergei jarri diezazkiekeen zerga-gainekoak. d) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru -bidalketak, eta Erresumaren Guztizko Egitamuen pentzutango beste diru-izendapen batzuk. e) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek beste Herri-Izaiki batzuengandik hartutako dirubidalketa eta laguntzak. f) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Ihardutze-Erakunde Burujabeek egindako zorpetze-bidetatikoak. g) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek jarritako isun eta gainontzeko diruzko zigorretatikakoak. h) Euskadiko Autonomia-Elkarteak hasitako arduralaritza-egintzabideen ondoriozko ordezkatze-bidezko kenketei darizkienak, kenketa horiek gauditze-bidezkoak izan ez izan. i) Herri-alorreko eskubideei egindako oker eta kaltengatikako ordainsariak. j) Herri-aIorreko diru-eskuraketei dagozkien diru-sariak. k) Herri-alorreko eginbeharrak beteko direneko gaudi men izan daitezen diruak. I) Elkarteak suztapen-xedez edo herri-zuduzkotarako bes-te herri nahiz norbanako-alorreko nortasundunei emandako jesapen eta gaudimenei buruzko hitzarmenen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze -Erakunde Burujabeek hartu beharreko diru-zenbatekoa. m) Autonomia-Elkarteak emandako dirulaguntzak izan eta dirulaguntza horiek zuten helburua edo dirulaguntzak emateango baldintzak ez bete izanaren ondorioz horien itzulpena Autonornia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei egitea dagokien diruak. n) Lege honen 37garren Atalaren 2garren zatian sartutakoetako beste ezein diru-eskuraketa. 39garren Atala.-Kondaira-Luraldeen ekarketa Kondaira-Lurraldeen ekarketetarako, horien eta Autonomia-Elkartearen arteko harremanak antolatzeko araupidetan agindutakoa izango da jaurpide, eta horietan oharteman gabekoetan Errskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaiei buruzko erabakietan agindutakoa. 40garren Atala.-Zergabideak 1. Honako hauek ditu Euskadiko Autonomia Elkarteak bere zergabide: a) Ekonomia-Itunea sartuta edo ohartemanda egonez, eta Erresumak zergapetutako zergakizunei buruzkoak izanez, eta Autonomia-Elkarteak, hala egokituz gero, Euskadiko Autonomia Estatutoaren 42-b) Atalak dioenaren arauera jarri ditzakeen Autonomia-Elkartearen beraren zergak. b) Autonomia-Elkarteko Herri-jabetzapekoaz baliatzea gatitako, Elkarteak herri-zerbitzu bat egiteagatikako edo zergaduari berariz dagokion, datxekon edo abantailaren bat elakarkion egintzabide bategatikako arielak. c) Autonomia-Elkarteak herri-lanak egin izanaren edo bere pentzutan herri-zerbitzuak jarri edo gehitu izanaren ondorioz, zergaduruak irabaziren bat edo bere ogasunen balioaren gehitze bat izan izanagatik hala egokituz gero jarri daitezen berarizko zergak. 2. Euskadiko Autonomia-Elkarteko zerga guztiak zergapidetza-alorrekoak izan, eta dagokien diruegitamuetan agortuko dira. 3. Zergak .jartzea eta kentzea Lege-bidez egin beharko da. 4. Erresumak Euskadiko Autonomia-Elkarteari eskuratu tako zerbitzuegatikako arielak eta lakapenak, edo Elkarteari eskuratutako ihardutze-sail edo zerbitzuenuako dirubidetara ko izendatu daitezenak, Elkartearen berenezko zergatzat jo eta Elkarteak lakatuko ditu, horren ekonomiazko eskubideen egi terapenerako Lege honetan ohartematen denaren arauera. 41garren Atala.-Zerga-Gehigarriak 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteak honako zerga hauei gehigarriak jarri ahal izango dizkie: a) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Urteko Irabaziegatikako zergari. b) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonornia -Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Ondare garbiagatikako zergari. c) Euskal lurrean bakarrik aritzen diren Baltzuen zergari, Ekonomia-Ituneko 18garren Ataleko bigarren arauan zehaztutako modu eta neurritan. d) Ondareen jabego-aldakuntzegatikako zergari. c) Oinorde eta emaitzegatikako zergari. f) Gutxikako salmentegatikako orotariko sariari. g) Gutxikako salmenta-aldiango berarizko egaripenekiko zergari, bakarreango zergapide-jabegoz bildutakoak salbu. h) Jokuagatikako arielei eta gainontzeko lakapenei. 2. Aurreko Atalean ohartemandako gehikuntza horiek ezingo dira Kondaira-Lurraldeek zerga horietxetatik izan ditzaten diru-eskuraketak gutxitu daitezeneko moduan egin. 3. Gehikuntza horiek jartzea eta kentzea Lege-bidez egin beharko da. 42garren Atala.-Erresumagandikako diru-eskuraketa eta izendapenak 38garren Atalaren d) zatiaren gai diren Erresumagandikako diru-eskuraketek eta izendapenek bere berarizko araupidetzan agindu daitezenak izango dituzte erabateko jaurpide 43garren Afala.-Zorpefzea Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eman ditzaten mailegu eta jasapenetatikakoak eta Izaiki horiek jauIki dezaten herrizorretikakoak dira 38garren Atalaren f) zatiak dion zorpidetatikako diru-eskuraketak. 44garren Atala.-Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak Honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak: a) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo honen Ihardutze-Erakundeen jabetzapeko ogasunez baliatzetikako edo horiek erabiltzetikako nolanahiko irabazi edo etekinak, eta bai Izaiki horien jabetzapeko gauzekiko nahiz norbanakoekiko izan eta horien balioa dirutan zehaztu daitekeeneko eskubideei darizkienak ere, haiek eta hauek horri-baliapide edo zerbitzuei eratxikita egon ez daitezenaren baldintzapean. b) Euskadiko Autonornia-Elkarteko Arduralaritzak eta lurrren Ihardutze-Erakunde Burujabeek oinordeko nahiz hilburuko gisa edo emaitez beretzakotutakoak. c) Lege honen 38garren Atalean sartu gabeko diru -eskuraketa guztiak. 45garren Atala.-Eskubideduntzea Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eskubide hoietzaz jabetzea, hoietako bakoitzarentzako berarizko araupideak agintzen dutenez egingo da. 46garren Atala.-Eraginkortasuna 1. 38garren Atalaren d) zatian ohartemandako diru -eskuraketak salbu, Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak horretarako arduralaritza-bideak eginda egiteratuko dira. 2. 38garren Atalak dioen diru-eskuraketa guztien edo batzuen bilketa, Atal honen a), d), e) eta f) zatietan zehaztutakoena salbu, Foru-Diputazioen zerbitzuek egin ahal izango dute, horretarako egindako Ituneen indarrez, eta Itune horiek esan dezaten modutan. Horrela egindako Ituneek, eraginkor izateko, jaurlaritzak onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea beharrezko izango dute. 3. Norbanako-alorreko eskubideen egiterapena, norbanako-alorreko lege-erapidetzaren arauera egingo da. 4. 38garren Atalaren h), c), g) eta h) zatien gai diren diruen eskuraketa egitea aukeran zatitu edo gerorakotu ahal izango da, dagokion gaudimena utzita, gaudimen horrek atzerapengatikako korrituak ere hartzen dituela, eta gaudimena bermagarririk gabekoa ezin izan daitekeela. Gainontzeko eskubideak ezingo dira bakoitzarentzako berarentzako berarizko erapidetzen ohartemandakoak gertatuz gero eta bertan jarritako eginbeharrak eta baldintzak betez baino zatikatu edo atzeratu. 47garren Atala.- Zertaralkoa 1 Diru-eskuraketa bakoitzaren berarizko araupidetzak besterik badio salbu, eskuratutako dirauren jabe· izan dadin Izaikiak orohar izan ditzan beharkunetarako dirubidetarako erabiliko dira. 2. Gauza zehatzetarako opari-bidezko diruak izan daitezenean ez da berarizko eratxikien erabakirik beharko, opariok une hartan indarrcan egon dadin araupidetzaren arauera onartu izanaren baldintzapean. 48garren Atala.-Orotasuna 1. Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak besteentzakotzea ez da Legeren baten ohartemandakoak gertatuz gero baizik egingo. 2. Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideei eta norbanako-alorreko izan eta Autonomia-Elkartearen edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapekoei buruzkeetan, epailaritza-bidezko nahiz epailaritzaz kanpoko ordibideak egiteko eta ebazpen-bidozko antolapenak egiteko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa izango da. 49garren Atala.-Diru-sariak 1 Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Izaiki izan ez daitezenak hartako Izaikien jabetzapeko herri-alorreko eskubideen ondorioz Autonomia-Elkarteari zor izan diezazkioten diruak, betebehar bakoitzaren epe-uneaz gero diru-sariak sortaraziko dituzte, inolako onarpen edo eskerik egin beharrik gabe. 2. Atzerapenagatikako diru-saria, dagokion betebeharrarentzako epemuga-egunean indarrean egon dadin "Banco de España"-ren oinarrizkoari lau punto gehituz atera dadina izango da. 3. Herri-Izaikiek Euskadiko Autonomia-Elkartearekiko izan ditzaten zorrei gagozkiela, Erresumak horretan jarritako araupideua izango da jaurpide, Autonomia-Elkarteak horiek berariz araupetuta izan ditzanean salbu, orduan araupide horiek izango bait-dira nagusi. 50garren Atala.-lndarra galtzea 1. Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiaren eskubideak, horietako bakoitzarekin berariz, artez nahiz osatze-bidez erabilgarri diren agindutan jarritako modu eta neurritan indargabetuko dira. 2. Aurreko zatian aipatzen diren manuen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen ondoren zehazten direnetarako eskubideak bost urteren barruan indargabetuta geldituko dira: a) Bere aldeko herri-alorreko eskubideak aitortu edo horiekiko kontu-garbitasuna egiterakoan, eskubidea egiteratu ahal izan zen egunetik hasita. Aitorpen edo kontu-garbiketa hori egiteko esandako Izaiki horien aurrengo adierazpena beharko dela aginduta egon dedinean, indargabetzeratzeko aldi hori ez da eskatzen diren betebehar guztiak betez adierazpen hori egin dadinerarte kontatzen hasiko. b) Aitortutako eta horiekiko kontu-garbitasuna egindako herri-alorreko harturenak eskuratzeko, adierazpena egin dadin egunetik hasita, eta adierazpen hori ezinbesteko ez denean epemuga-egunetik hasita. 3. Nolanahi ere, herri-alorreko eskubideen indargabetze -epeak honako hauetan eten egingo dira: a) Zorduna arauzko bidez jakitun dela izandako ezein arduralaritza-egintza izan dadinean, horretzazko adierazpena akastuna, aitorpen, kontu-garbiketa edo eskuraketa-xedezkoa eta horiei buruzkoa izan dadin arren. b) Zordunak egintza-bidetik jo eta jazarpenak edo goradeiak egindakoan, horiek Iegez jarritakoak izan ez edo gaizki eginda egon arren, aurreko zatian gai diren eskubideei dagozkienak izan daitezenaren baldintzapean, eta indargabetzea ontzat eman dadila edo adierazi dadila bakar-bakarrik helburu nagusi izan dezatenean salbu. c) Aitorpena, kontu-garbitasuna edo ordainketa edo horiekin zerikusia duenen bat xede duen zordunaren ezein egintza-bidegatik. 4. Atal honen 1 zatiak aipatutako manurik ezean, norbanako-alorreko eskubideen indar-gabeak norbanako -alorreko lege-irizpidetza izango du jaurpide. BIGARREN ATALBURUA Eginbeharrak 51garren Atala.- Beretzakotzea 1 Euskadiko Autonomia-Elkarteak berak emandako Legeak artez jarri diezazkioten ekonomiazko betebeharrak beretzakotuko ditu, eta bai lege-erapidetzaren arauera Iege-alorreko gertakari, egintza eta garapideen ondorioz beretzako sortu daitezenak ere. 2. Berariz, gastu-zerrendaketan horientzat mugagarri gisa baimena emandako diruizendapenen gainetikako gastutarako hitz emateko Autonomia-Elkarteak emandako araudi-bidezko manuak, berez erabat lege-indarrik gabekoak izango dira. 52garren Atala.- Eraginkortasuna 1 Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta honen Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordaindu beharrak ez dira bere diruegitamuen egiterapenari, sendetsitako epailaritza-epai bati eta diru-eragiketei darizkienean baino eraginkor izango. Hala ere, sendetsitako epailaritza-epai baten ondoriozko izan eta diruegitamuetan behar bezala eraso gabeko eginheharrak betetzea, Autonomia-Elkartearen diruegitamu-jaurpideak antolatzezko araupidetzaren ariora diruegitamuetan erasotakoan egin beharko da. 2. Autonomia-Elkarteko gainontzeko Izakien pentzutango ordaindubeharrak, norbanako-alorreko lege-erapidetzan agintzen denaren arauera egiteratuko dira. 3. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordainkizunak beste· aldearentzako Iegezko betebeharrak ere sortarazi ditzaten Iege-harremanen ondoriozkoak izatea gertatuz gero, hauek dira beste hauek bete edo behar bezala bermatu gahe badaude egiteratu ahal izango. Sendetsitako epailaritza-epai ontzat emandako betebeharrak horretatik kanpo gelditzen dira. 53garren Atala.- Diru-sariak (Korrituak) 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteak norbanako-alorreko legepeko izan ez daitezen harremanen ondorioz izan ditzan zorrak, Elkarteko Izaikiak zordun direla aitortu dezaten uneaz geroko korrituak izango dituzte. 2. Zor horiek daudenari ala ez daudenari-buruzko agintaritza-sailen arteko auzia sortu dadinean, diru-sarie gatikako zorrek honako arau-hauek izango dituztejaurpide: a) Lehenengo auzialdiango epaiak ba dela esan eta Autonomia-Elkarteko esandako Izaiki horiek sartutako goradeien ondorioz eskuhartutako goragoko auzitegiak eman eta sendetsitako epaiz ontzat emandako zorrek Izaiki horri lehenengo epai jakinarazi dakien uneaz geroko korrituak sortaraziko dituzte. b) Aurreko lerroaldian ohartemandakoa gertatuz gerokoak bestetan, epai batek ba dela esan eta esandako Izaiki horiek jazarri gabeko zorrak, epai hori sendetsita gelditu dadin uneaz geroko korrrituak sortaraziko ditu edo, epaiaren beste alderdi batzuekiko jazarpenak daudela eta epaia sendesi gabe· badago, Izaiki horiek epaiaren aurkako jazarpena sartu dezateneko epea bukatu dedin uneaz gero. 3. Atzerapenagatikako diru-saria, aurreko ataletan esandakoaren arauera dirusari-zorra hasi dadin egunean indarrean egon dadin "Banco de España"-ko oinarrizko dirusariari lau punto gehituz ateratzen dena izango da. 54garren Atala.- Indarra galtzea 1 Berarizko Legetan agindu dadina salbu, honako haue·tako eskubideek bost urteren buruan galduko dute bere indarra: a) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek horretarako beharrezko diren baldintzakizun guztiak beteta eta dagozkion ogiaztate-agiri guztiak aurkeztuz horien aitorpena eta kitapena egin dezatela eskatu ez dakien ezein zorren aitorpena edo kitapena egin dezatenekoa. Epea, zorra sortarazi duen zerbitzua edo laguntzabidea bukatu zen egunetik hasita kontatuko da. b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek iadanik aitortuta edo kontu-garbitasuna eginda dauden zorrak ordaindu ditzatola eskatzekoa· eskea legezko hartzekodunen edo bere eskubidea horiengandik datorkienek egiten ez badute Epea. dagozkion urrrarekiko aitorpenak edo kontu-garbitasunaren adierazpenak eragite-indarra izan dezaneko egunetik hasita kontatuko da. 2. Berarizko Legetan agindutakoa salbu, indarra galtzerarteko epea kontatzea norbanako-alorreko lege -erapidetzaren arauek diotenez geldiaraziko da. Hala ere, Atal honenI zatiaren a) txatalak dioen eskubideak indarra galtzerarteko aldiaren kontaketa geldiarazteari buruz, Atal honetan eskatzen direnak bete gabe egin dadin zor-aiterrpenaren edo kontu-garbiketaren eskeak ez du geldiarazte-indarrik izango. VI IDAZPURUA Babespideak LEHENENGO ATALBURUA Bermapideak 55garren Atala.-Eskubideak bahitu ezina 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo lurrren Ihardutze-Erakunde Burujabeen-jabetzapeko izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak ezingo dira epailaritza-bidez lakatu, ez arduralaritza-bidez edo erakunde-bidez bahitu ere. 2. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren gainontzeko eskubideek aurreko zatian agindutakoa izango dutej aurpide Lege batek hori berariz agindu dezanean. 56garren Afala.-Egintza eta ituneak indargabetua 1 Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren kaltetango egintza eta ituneak indargabekizun izango dira. 2. Aurreko zatian esandakoa, bidezko izan daitezen gainontzeko egintzapide edo goradeien kaltetan gabe ulertzen da. 57garren Atala.- Lehentasun-eskubidea 1. Bere eskubideak egiteratzeari buruzkoan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze -Erakunde Burujabeak lege-erapidetzak Erresumako Arduralaritzarentzat eta honen Ihardutze-Erakunde Burujabeentzat jarrita izan dezan lehentasun-eskubidea bera izango du, Izaiki horiekin aurrez-aurre gertatu daitezenean salbu, hori gertatuz gero bakoitzeango berarizko araupidetza izango bait da erabilgarri. 2. Kondaira-Lurraldeek itunepoko zergei dagozkiela hartzeko izan ditzaten zergapide-harturenak, Autonomia -Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze -Erakundeen eskubideekiko Iehentasuna izango dute. 58garren Atala.- Eskubideekiko bermapideak 1. Zordunaren ekonomiazko edo dirubideoazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze -Erakundeei dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezonean, Izaiki horiek, eskubide horien edukia eta egiterapena seguratzeko, gaudimen-bidez zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzekiko bermak utzi daitezela erabaki ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzana ere, babesaren gai den gauzari buruzko eginbeharra betetzeko epea bukatu gabe egon dadin arre·n. 2. Neurri horiek Arduralaritza-bidez hartuko eta egiteratuko dira, bi alditan: a) Behin-behingo segurtapen-aldia. b) Behin-betiko segurtapen-aldia. 3. Behin-behingo seguratze-aldian, 1 zatian esandako Izaikiek honako egintza hauek burutuko dituzte: a) Arriskua egon daitekeenaren zantzu izan daitezkeen gauzazko eta legezko alderdiak egiteratze-egitarauei eratxikitzea, eta bai, hala badagokio, egin diren egiaztapen-bideak ere. b) Hala egokituz gero, doakionari entzun gabe eta behin -behingotasunez, egun daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea. c) Hartutako erabakiak egiteratzea, hala egokituz gero bermapide-eskubideak dagozkien Erroldetan erasota uztea barne. 4. Behin-betiko segurtatze-aldian, lehenengo zatian esandako Izaikiak honako egintzapide hauek burutuko dituzte: a) Zordunari hartu diren behin-behingo neurriak ezagutaratzea. b) Arduralaritzabide-araupidetzaren ariora bidezko izan daitezen egiaztapen-bideak egitea. c) Zordunari entzutea. d) Lege-alorreko erizpena ematea. c) Hala badagokio, dauden arrisku-zantzuei dagozkien behin-betiko neurriak hartzea, horiek lehen behin-behingoz hartutakuak heurak nahiz beste batzuk izan daitezkeela. 5. Nerlanahi ere, behin-behingorako neurriak, hartu zirenez gero bi hilabete igarotakoan horretzazko ezein adierazpenik egin beharrik gabe indargabetuta geldituko dira. 6. Behin-betiko neurriak, hartzorakoan jarri dedin aldiak diraueno eraginkor izango dira aldi hori eskubideen edukia eta egiterapena segurtatzeko behar dadina baino haundiagoa ezin izan daitekeela. 7. Aurreko zatian agintzen dena. Iege-erapidetzan ohartutako beste segurantza-neurri batzuk hartu ahal izatearen kaltetan gahe izango da. 59garren Atala.-Diruzko-eskubideak erabili edo zaintzeagatikako gaudimenak eta segurtabideak 1 Euskadiko Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek, eta Elkartearen herri-alorreko eskubideak erabili edo zaindu ditzaten norbanako nahiz lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorrekoek, araudiz zehaztu dadinetan eta zehaztu dadin zenbatekoz eta moduz bermeak utzi beharko dituzte 2. Autonomia-Elkarteak, bestalde, bere Izaikien jabetzapeko herri nahiz norbanako-alorreko eskubideak galtzeko edo ohostu ditzateneko arriskuari buruzko aseguro-ituneak egin ahal izango dituzte. BIGARREN ATALBURUA Erantzun beharrak 60gnrrenAtala.-Ondamen eta Kalte-ordaina Legez kontrako egite edo ez egiteagatik Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari ondamen edo kalte egin diezaien agintari eta herrilanariek ordain-saria eman beharko dute. 61garren Atala.-Beste erantzunbehar batzruk 60garren Atalak dioen ordain-saria eman beharra, zigorbidezkoa edo epaibidezkoa bezala eskatu daitezkeen beste erantzunbehar batzuen eta bidezko izan daitezen zigorren kaltetan gabe izango da. 62garren Alala.-Biderapena Euskadiko Autonomia-Elkarteak arduralaritza-bidetik 60garren Atalak dioen eman beharreko ordain-saria eskatzea bidezko izan dadinetan hori, doakionari aurrez entzun ondo ren, horretako arduralaritza-bideak eginaz egingo da. VII IDAZPURUA Arta 63garren Atala.-Arta egiteko bideak 1. Euskadiko Autonomia-Elkartearen bere buruaren ekonomia-ihardunarekiko arta honako bide hauetatik egiteratuko da: a) Autonomia-Elkartearen ekintzapide guztientzat jarrita egon eta ekonomia-alorrekoentzat eta bestelakoentzat berdinak diren arta-bideak; horiek. erabilgarri izan dedin orotariko araupidetzapean egongo dira. b) Autonomia-Elkartearen ekonomia-ihardunarentzat berarizko eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztientzakoak izan eta Idazpuru honetan jartzen diren arta-bideak. c) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietakoren batentzako izan eta horretzazko araupidetza berezia jaurpide izango duten berarizko arta-bideak. 2. Aurreko lehenengo zatiaren b) txatalean aipatutako arta-bideak honako hauek dira: a) Kontaduritza-ikuskaketa. b) Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren ikuskaketa. c) Ekonomia-arduralaritzabidetatikako jazarpenak. d) Artekaritza-ikuskaketa. 64garren Atala.-Kontaduritza-lkuskaketa 1. Ekonomia-edukizko eskubide edo betebeharrak darizkieneko Euskadiko Autonomia-Elkartearen egintza eta eragiketa guztiak, dagokion Elkarteko Izaikiak bere kontaduritzan eraso, eta jarri dadin modutan egiaztatu beharko dira. 2. Autonomia-Elkarteko Izaikiek bere ekonomiazko egintza eta eragiketa guztiei buruzko kontuak eman beharko dituzte, horretarako ere jarriko diren modutan. 3. Kontaduritza-ikuskaketa horretarakoxe araupidetzan agindu dadin eran egingo da. 65garren Atala.Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Ikuskaketa Kontu-Epaitegiari izendatutako agintepideen kaltetan gabe, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko iharduna ikuskatuko du, hori sortarazi eta araupetu dezan araupidetzan jarritako modutan. 66garren AtaIa.-Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak 1. Honako gai hauei izango da bidezko ekonomia -arduralaritzabidetatik jazartzea, jazarpenak agintzei nahiz eskubideei buruzkoak direla: a) Norbere zergen, 41garren Ataleko zerga-gehigarrien eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko herrilege-alorreko gainontzeko diru-eskurabideen eraentza, ikuskaketa eta bilketa, Lege honen 38garren Atalaren d) zatikoa salbu. b) Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zorrak aitortzea edo kitatzea, eta ihardutze-sail hark horren pentzutan egindako ordainketei buruzko arazoak. c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen berarizko agintepeko izan daitezen nolanahiko bizi-sari gozamen-sarien aitorpena eta ordainketa. ' d) Legez horrela erabakitako nolanahiko beste guztiak. 2. Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak Euskadiko Autonomia-Elkarteko ekonomia-arduralaritzako ihardutze -sailaren edo ihardutze-sailen aurrean egingo dira, eta horiek izango dute bere gain haiei bere bideak eginaraztea eta eta horiekiko ebazpenak ematea. 3. Ekonomia-arduralaritzako bideak bukaarazi ditzaten erabakien aurka Arduralaritza-Auzipidetatikako ihardutze -sailen aurreango jazarpena egin ahal izango da, hori araupetzen duten arauei atxikiz. 4. Atal honetan agindutakoa agindu-bidezko birraztertze -bideen eta birrabiatze-eskearen kaltetan gabe izango da, horiek bere berarizko araupideak dituztela .jaurpide. AZKEN ERABAKIA Bakarra.- Indarrean jartzea Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren biharamonean, jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.