Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1985.eko Urriaren 22ko 346 DEKRETOA, Euskadiko Autonomia-Elkartuko Herri-Arduralaritzaren lanarigo, ondare eta ekintzapideari daragieten arriskuen azterketa, balio-neurketa, eraentza eta bermeari buruzkua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 2334
  • Xedapen-zk.: 346
  • Xedapen-data: 1985/10/22
  • Argitaratze-data: 1985/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Autonomia Estatutoaren 10.35 Artikuluak Kasino, Joko eta Apustu gaietan Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren konpetentzia exklusiboa finkatu ondoren, horren ostean Urriaren 15eko 3257/82 Errege Dekretoren bidez konpetentzia hori gauzatua izan zelarik eta Otsailaren 25eko 16/1977 Erregeren Dekreto Legearen 1. Artikuluan esandako gaitasuna kontutan izanik, boleto bidezko Jokoaren arauketa berri bat indarrean dagoenatik ezberdina, jartzea beharrezko gertatzen da, arautegi hori gaurko egunean, teknika berriak direla eta, gainditurik gelditu bait da; teknika horiek Boleto jokoaren neurria eta izaera erruz areagotzea ekarri dute, joko hori jokatzean eta sariak irabaztean arintasun eta azkartasunik ez galdu baizik aitzitik areagotu egin duelarik eta jokoa gaur, Boleto jokoaren bidez, herritarengana masiboko hel daitekeelarik eta inguruabar horrek nahitaez dakar gaurko egoerari egokitutako lege bide hatzuk ezartzea. Ezin arbuia daiteken errealitate hori kontutan harturik, Dekreto honek, funtsean, Boleto jokoaren lege hesparru bat finkatu nahi du, aldez aurretik joko horren era ugari posibleak agortu gabe, baina hori bai, horretarako administrazio baimenak ematea zein baldintzari atxiki beharko zaion finkatuz eta administratuari iruzur edo manipulaziorik ez zaiola egingo bermatuko duten mekanismoak garbi mugatuz eta, azkenez, aurrean azaldutakoa lortzea gauzatu ahal izango duen kontrol sistema baten eta zigor erregimen baten sistema bat aurrikusiz. Hori horrela, jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DU'T: 1. Artikulua.- Boleto bidezko jokoa praktikatzea baimendurik gelditzen da bere mota ezberdinetan, bere karakteristika eta garapenari buruzkoetan Dekreto honetan agindutakoari eta bere osagarrizko aginduei egokitu behar delarik. 2. Artikulua.- Dekreto honetan araupetzen den jokoa honela gauzatuko da: establezimendu publiko eta pribatuetan zehaztutako prezio bat ordainduz, boletoak erosi eta, hala gertatuz gero, diruzko sariak lor daitezkeelarik. 3. Artikulua.- 1. Dekreto honetan araupetutako jokoa, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak behar bezala baimendutako boletoen bidez bakarrik praktikatu ahal izango da. 2. Boletoen salmenta honela gauzatuko da: A) Zabaltzaileek, jokoa ustiatzen duen pertsona juridikoari boleto horiek erosiz. B) Bezeroei saltzeko establezimendu edo saltokiek, jokoa ustiatzen duen Pertsona juridikoari eta/edo zabaItzaileri erosiz. C) Jokatzaileek, estabIezimendu edo saltokiaren titularrari boletoak zuzenean erosiz. 4. Artikulua.- Boletoak kartulinazko rnateriala izango du eta, gutxienez, honako karakteristika hauek bete beharko ditu: A) Gutxienezko neurriz 30 mm. x 70 mm. B) Gutxienez, eztalitako hiru kasilero inprimaturik edukitzea, boletoaren sinbolo bakoitzaren segurtasuna erabat babesturik gelditzeko moduan. C) Boletoak iruzurrezko ordezkatu ezina ziurtatuko duen zenbaki baIio emaile bat edukitzea, bakarra eta errepika ezina. D) Beharrezko argitasunak edukitzea, ebakiz, kasileroak harraskatuz edo beste edozein ekintzaz, boletoari kalterik egin gabe, kasiIeroak eta, hala izanez gero, saritutako sinboloen konbinaketak aztertu ahal izateko. E) Boleto bakoitzaren bakarkako identifikapena ahalbidetuko duen serie zenbaki bat edukitzea. F) Boletoaren prezioa edukitzea. 5. Artikulua.- 1. Jokalariak boletoa erosi ondoren, saririk badagoen ala ez egiaztatzea, boletoan bertan dauden azalpenen arauera egingo da, lehenagotik bertako azalpenetan zehaztutako zenbakia edo zenbaki konbinaketa edo sinboloa edo sinbolo konbinaketa agertu daitezenak direla sarituak. 2. 25.000.- pezeta edo gutxiagoko sartak boletoak saltzeko establezimenduaren edo saltokiaren titularrak ordainduko ditu. 3. Diruzenbateko hortatik gorako sariak, jokoa ustiatzen duen Enpresak ordainduko ditu edo, hala gertatuz gero, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak baimendutako eran. 4. Boletoen prezioa gutxienez, alea 50 pezetatakoa izango da eta inola ere 500 pezetatik gorakoa ezin izan delarik. 6. Artikulua.- 1. Dekreto honen bidez araupetzen den jokoaren ustiaketarako eta jestiorako baimenak emateko agintedun organoa, Eusko JaurIaritzako Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritza izango da, interesatuak eskatuta emango dela baimen hori. 2. Aurreko parrafoan aipatzen den baimen horren eskegileek, honako baldintza hauek bete eta egiaztatu bearko dituzte: A) Sozietate Anonimo gisa eratuta egotea. B) Erabat izenpetutako eta ordaindutako gutxienezko kapital soziala izatea, 15 miloitakoa izango dela eta baimenak dirauen artean ezin daitekeela gutxiagotu. 7. Artikulua.- Eske idazkiei honako agiri hauek erantsi beharko zaizkie: A) Elkartea sortu zeneko eskribau agiriaren eta Estatutoen kopia eta bai Errejistro Merkantilean erasota dagoeneko kopia ere. B) Eskegilea ahalduna delaren kopia edo eskribau testimonioa, Elkartearen estatutoen edo Iegeen araberako ordezkaria izan ez dadinean. C) Elkartearen ekintza programaren azalpen txostena, boleto jokoaren jestiorako eta esplotaketarako dituzten medio tekniko eta pertsonalak erasota utziko direla bertan; ekonomia errekurtsoen eta ustiaketarako eta errentabilitaterako aurrikuspenen ebaluaketa. D) Jokoaren garapenari, boletoei baliotasuna emateko erabiltzen den sistemari eta boletoetan iruzurra, manipulazioa eta horien ordezkaketa eman ez dadin eta eskea egiten duen eta Iege-nortasuna duen pertsonak erabiliko duen berme multzoari buruzko azalpen txosteria. 8. Artikulua.- 1. Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, aurreko atalek aipatzen dituzten agiri eta baldintzak egiaztatu ondoren, zera jakinaraziko dio eskegileari: Berria jaso dezan egunaren biharamonetik hasi eta hilabete baino lehenago, kapital sozialaren %20aren fidantza egin beharko duela Autonomia Elkartearen Administrazioaren alde Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusian, gutxienez, bost miloi sartuz. 2. Aurreko parrafoak aipatzen duen fidantza egin ondoren, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, joko mota bat edo batzuk, boleto bidez jestionatzeko edo esplotatzeko baimena emango dio Elkarteari. 9. Artikulua.- Aurreko atalak aipatzen duen fidantza, dirutan edo abal bidez egin daiteke gehienezko zenbate kozko baimenak dirauen artean eutsi beharko zaiola horri, isunak derrigorrez ordaindu beharko direla eta bai Dekreto honek aipatzen dituen baimenekin lotura duten ekintzak burutze ondorioz Autonornia Elkarteko, Foru Diputazioetako eta Toki Erakundeetako Administrazioekin izan ditzakeen edozein eratako zorrak ere. 10. Artikulua.- Dekreto honek araupetzen dituen baimenen gehienezko iraupena bost urtekoa izango da eta iraupen berdineko epealdika berriztatu ahal izango da. Baimena berriztatzezko eske idazkia Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu beharko da lehengoa amaitu baino hiru hilabete Iehenago gutxienez, eta 7. atalak aipatzen duen dokumentazioaren eta edukinetan aldaketa izan duten aldeak zehaztu beharko dira bertan. 11. Artikulua.- Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, Dekreto honek araupetzen dituen baimenen baliogabeketa egin lezake, honako kasu hauetan: A) Baimenaren jabeak baimen hori emateko eskatzen ziren baldintza edo legezko betebeharren bat gal dezanean. B) Errekerimenduaren berri eman dadin egunaren biharamonetik hasi eta 30 egunen barruan, 8. atalak aipatzen duen fidantza osoaren zenbatekoa, berrizta ez dadinean. 12. Artikulua.- Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, Dekreto honek araupetzen duen joko esplotaziorako eta jestiorako baimena indargabetutzat jo dezake, honako kasu hauetan: A) Baimenaren jabe den Enpresak hala nahita, Joku eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari idatziz horren berri eman beharko zaiola. B) Jokuarekiko Zerga Fiskala ez ordaintzeagatik. C) Eske idazkian aurkeztutako dato edo dokumenturen bat gezurrezkoa dela egiaztatu dadinean. 13 Artikulua.- Boletoak saldu nahi izan ditzaten establezimenduek, horri dagokion berri emango diote Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendariari, bertan honako xehetasun hauek adieraziz: 1. Pertsona fisikoak badira, horien izena, abizenak, egoitza eta Nortasun Agiri Nazionala (N.A.N). 2. Pertsona juridikoak badira, horien baltzu-egoitza, egoitza, zergalaritza identifikazioaren zenbakia eta horren ordezkariaren izena, abizenak eta egoitza. 3. Establezimenduaren merkataritza izena eta helbide zehatza edo boleto saltokia. 4. Baimendutako enpresa ustiatzailearen izena. 5. Hala behar izanez gero, establezimenduari edo saltoki komunikanteari horni diezaien baimendutako banatzailearen izena eta abizenak. 14. Artikulua.- Establezimenduek eta Saltokiek, honako hauek izango dituzte lokalean eta jokolarien eskoragarri: aurreko artikuluak aipatzen duen jakinerazpenaren kopia, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak zigilatua baita jokoa azaltzen dueneko orria. 15. Artikulua.- 1. Adin nagusikoak ez direnei, galerazi egiten zaie Dekreto honetan aipatzen diren boletoak saltzea. 2. Halaber, galerazita dago, boleto horiek Kolegio, Akademia eta Ikastegietan orohar saltzea baita horien sarreretan ere. 16. Artikulua.- Berehalako boletoei ezar dakiekeen zergalaritza, tasa, boleto bakoitzak jendearentzako duen prezioaren ehuneko hogeikoa izango da. 17. Artikulua.- 1. Boletoak banatzeko ekintza, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak baimendu beharko du. 2. Dekreto honetan araupetutako jokoa jestionatzen edo ustiatzen duen Enpresak, Administrazio organo horri, bere banatzaileen zerrenda bidaliko dio; zerrenda horretan, izena, abizenak eta egoitza utziko dira erasota baita Nortasun Agiri Nazionalaren footokopia ere. Enpresa ustiatzaileak, boletoak banatzeko ekintzak bere kabuz gauzatzeko baimena eska dezake. 3. Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, pertsonei eta horien aurrekinei buruzko bidezko egiartapenak egin ondoren, baimen hori ematea onartuko edo, hala behar izanez gero, ukatuko du. 4. Enpresa jestionatzaileak edo ustiatzaileak, artikulu honetako 2. parrafoan eskatutako betebehar berberez, banatzaileen zerrendan gerta dadin edozein aldaketa, alta edo baja izan, jakinaraziko dio Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari baimendua izan dadin. 18. Artikulua.- 1. Sarien portzentaia, joko moeta guztietan, stock bakoitzeko boleto guztien ehuneko berrogeikoa izango da gutxienez. 2. Stock bakoitzeko boleto kopurua, bostehun milakoa izango da gutxienez. 3. Dekreto honetan araupetutako jokoa ustiatzeko eta jestionatzeko baimena lortu nahi duen pertsona juridikoak, jokoaren txosten azalgarriarekin batera, honako hauek erantsiko dizkio eskabideari: salgai jarri nahi den Iehenengo stockeko boletoen dokumentu argigarria, banatzeko sarien portzentaia eta horren banaketa zehatza, bere garrantzia edo zenbateko ezberdinaren arauera. 4. Dekreto honetan araupetutako jokoa ustiatzeko edo jestionatzeko baimena duen enpresak, joko moeta berbereko stock berri bat salgai jarri nahi izango balu, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio hiIabete bateko aurrerapenez, aurreko idazatiak aipatzen dituen alderdiak aipatuz eta gutxienezko portzentaiari eta eskatutako gainontzeko baldintzei egokitu beharko zaioIa. Aipatutako alderdietarikoren bat aldatzeak, dagokion baimena beharko du. 5. Dekreto honetan araupetutako jokoa ustiatzeko edo jestionatzeko baimena duen enpresak, joko moeta berri baten stocka salgai jarri nahi izango balu, hilabete bateko aurrerapenez, honako hau bidali beharko dio Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari: artikulu honetako hirugarren idazatian aipatutako alderdi guztiak erasota utziko diren txostena; Zuzendaritza horrek, stock berri hori salgai jartzea onartu edo ukatuko duelarik. 6. Dekreto honetan araupetutako jokoa ustiatzeko edo jestionatzeko baimena duen enpresak, boletoak erabat saldu baino lehenago, stock bat burututzat joko balu eta saldu gabekoen portzentaia stock osoaren ehuneko hamarrekoa baino gehiagokoa izan ez, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, banatzeke dauden sarien zenbatekoa adieraziz. Sari horien zenbatekoa, Euskal Herriko Onuragarrizko eta Kulturazko Erakundeei, Publikoak zein Pribatuak izan, eskuratuko zaie, komunikazioa jaso eta hilabete bateko epearen barruan; eskuraketa hori, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzaren aurrean egiaztatuko da. 19. Artikulua.- 1. Dekreto honetan araututako jokoa gestionatzen edo ustiatzen duen Enpresak, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari publizitate ihardunerako beharrezko baimena eskatu ahalko dio. 2. Jokoa gestionatzen duen Enpresak, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu beharko du, eskabidearekin batera, egindako publizitate aurrekontuaren kopia, Txosten argigarria, honako hauek zehaztuz: ezaugarriak, egin beharreko publizitate motak, sartu beharreko gizarte komunikabideak eta iragarkien formatoa. 3. Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak, aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, publizitate iharduna egiteko beharrezko baimena emango du kasua izatekotan. 4. Publizitate kanpainaren iraupena, gehienez 30 egun naturalekoa izango da -joko mota bakoitzeko, eta indarrean dagoen Publizitate Estatutoan -jarritakoaren pean egongo da. 5. Boletoak saltzeko baimena daukaten dendetan, 100x100 zm.-ko gehienezko tamainadun iragarki argitsu bat jartzeko baimena ematen da, horretan, joko motaren izena eta ezaugarri nagusiak agertuz. lragarkia, dagozkion Udal Ordenantzetan jarritakoaren arauera jarriko da. 20. Artikulua.- 1. Eguneroko edo aldikako prentsan egindako publizitatea, denborapasak eta ikuskizunetarako sailetan tartekatuko dira, beti ere gainontzeko dibertimendu edo jolas bideen maila informatibo berean izan dadinean, koadro berezietan sartu gabe. 2. Irratian eta telebistan egin beharreko publizitate spot-ak, egunean komunikabide bakoitzeko lau emanalditan aterako dira, bakoitzaren gehienezko iraupena, 30 segundukoa izanik eta 6etatik 21etara bitartean ezin direla eman. 21. Artikulua.- 1. Dekreto honen eta gainontzeko arau aplikagarrien hausteak, arinak, larriak eta oso larriak izan ahalko dira. 2. Oso larriak dira honako hauste hauek: A) Lortutako sariaren zenbatekoa ez ordaintzea. B) 13. Atalean esandako beharrezko berriematea egin duenik egiaztatzen ez duten dendetan boletoak edukitzea edo saltzea. C) Boletoak iruzurki manipulatzea. D) Baimendutakoez bestelako boleto motak saltzea. E) Boleto-jokoak ustiatzeko edo gestionatzeko baimena lortzeko aurkeztu ziren agiri edo datuen faltsutasuna baita boleto horiek jendeari saltzea. F) Boletuak adinez txikiei saltzea. G) Dekreto honetan aurrikusitako baimenik gabe, boletoak faltsotzea, edukitzea edo zabaltzea. H) Bi urtetan bi hauste larri egitea. Hauste larriak honako hauek dira: A) Joko-mota batetako boleto-stock berri bat zabaldu edo saltzea, zabalduta edo salmentan zegoen aurreko stock-ari dagozkion boleto guztiak saldu baino lehenago, Dekreto honen 18.6 atalaren aurreusteak salbu. B) Stock berri batetako boletoak zabaltzen edo saltzen hastea, Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzari, horretarako baimena emateko, Dekreto honen 16 Atalaren 4. idazatian aurrikusitako xehetasunen berri eman gabe. C) Agintaritzaren Agenteei laguntza ukatzea bere funtzioen ihardunean dabiltzanean. D) Baimendu gabeko publizitatea egitea. E) Joko alorrean eskudun agintaritzek eskatutako informazioa ez ematea. F) Boletoak erosi zituen dendak, baimenik gabeko beste denda bati, boletoak traspasatu, otzi edo saltzea. G) Hauste arinetan birrerortzea. Hauste arinak dira, araudi honetan eta hori garatzen duten erabakietan jarritakoa ez betetzea, hauste larri edo oso larriak ez direnetan. 22. Artikulua.- Zigorrak. 1. Hauste arinak, 100.000 pzta.-rainoko izunaz zigortuko dira. 2. Hauste larriak, 1.000.000 pzta.-rainoko izunaz zigortuko dira. 3. Hauste oso larriak, 5.000.000 pzta.-rainoko izunaz zigortuko dira, emandako baimena betiko ken daitekeelarik. 23. Artikulua.- 1. Dekreto honetan aurrikusitako zigorrak Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendariak ezarriko ditu. 2. Zigorrezko expedienteak, indarrean dagoen Prozedura Administraziozko Legean jarritakoaren arauera bideratu eta erabakiko dira. 24. Artikulua.- Aurreko ataletan jarritako hausteak eta zigorrak, Arau Fiskaletatik eta bereziki Kontrabandoari buruzko Legetik eratorritako hausteez apartekoak dira. AZKEN ERABAKIETATIK LEHENA Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuari, Dekreto hau garatzeko erabakiak hartzeko ahalmena ematen zaio. AZKEN ERABAKIETATIK BIGARRENA Dekreto hau, Euskal Herriko Boletin Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Azaroak .5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo-Sailburua, LUIS M. RETOLAZA IBARGUENGOITIA.Edozein Herri-Arduralaritzaren ondare, ekonomia eta lanarigoaren behar bezalako eraentzeren adierazpenetariko bat, bere zerbitzuan dauden norbanakoei edo horren baimendun deneko ogasun eta eskubideetan eragina izan dezaketen edo hau osatzen duten ihardutze-sailen edo zerbitzuen ekintzaren ondoriozko kaltearen ordain-alorreko erantzukizun bihur daitezkeen arriskuak aztertu eta balio-neurtzea da, arrisku horiek galerazteko xedez edo hala behar izanez gero, beste norbanakoei aldatzea lortzeko, azken agiantza honetan bere ekonomia-ondorioen saurtapena edo kanpoko bermea sartuz. Horrela, aipatzen diren geroko azterketa, balioneurketa eta erabakian Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren agintepide-alorrari hertsiki atxikita daude, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia Antolatze-Arauei buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 1.2.c), d) eta j), 2.3 eta 5, eta 59. atalen, Euskadiko Ondareri buruzko Uztailaren 27 ko 14/1983 Legearen 10.atalaren, Urtarrilaren 27ko 14/1983 Legean 10.atalaren j) eta g) hizkien edukiaren eta Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoaren 5. atalaren hizki berberen irakurketa soilari darionez. Bestalde, adierazitako lanak berariz gaitutako ihardutze-sail batek egitea teknika-erantzukizuna da, ez bakarrik arriskuen azterlanari eta horien geroko eraentzari horretarako Jaurlaritzaren benetako politika bat oinarritzeko bide eman dezan erizpide-batasun bat emateko, horiekin eta horretarako, Arduralaritzak harremanak ditueneko inori solaskide bakarra eman beharrarengatik baizik; norbanako-jabetzapeko enpresetan nola edo hala ohiz ez bezelako arriskuak, bere ekintzapidea araupetzen duten lege ezberdinak, zenbatekoa eta arriskuei darizkien ekonomia-ondorioen zenbatekoa eta ugaria eta Dekreto honen bidez hartutako erabakiaren oinarri diren gaiari buruzko beste xehetsunak direla eta, aldetariko bat Herri-Arduralaritza izateak zeramatzan zernolakoak kontutan hartuz gainera. Bertan, Alorrean agintepide-banaketa bat finkatzen da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren eremuaren barruan sartuta, arriei eta alor honetan Agintaritzaren ekintzapidearen irizpide nagusiei buruzko erabakiak Eusko Jaurlaritzarentzat utziz (12/1983 Legearen 32.a) eta d) atala) eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eta honen menpeko ihardutze-saileri erabaki horien egiterapen eta horien ondorioz sortutako zehaztapidetzen jarraipena (aipatutako 12/1983 Legearen 33, a) atala). Arau honen babespean egiten diren akurapen zernolako bereziek, gainera, berariz araupetzea aholkatu du, siurtapenari dagokionean, Akurapen-Batzorde Nagusiaren esku utziz, kideei dagokienez aurreko beharrak betetzeko egokituta dagoena. Azkenez, eta orain emandako arauak Lege honetan Norbanako-Jabezapeko alorreko legepean dauden Erakunde-Arduralaritzaren izaikien ekintzapideari eragiten ez dion arren, hala era, Jaurlaritzak, legeek ematen dizkion agintepideez baliatuz, eta hala behar izanez gero, bidezko izan daitezen erabakiak hartu ahal izateko xedez, Dekreto honek aipatzen duen eremuan, lehen aipatutako izaikiek egin ditzaten azterlan eta akurapenak zazpigarren atalaren bidez sortutako Erroldetegi Nagusian sartzea zabaltzeari komenigarri eritzi zaio. Horren ondorioz, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8. c) atalean, Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 17 eta 21 ataletan, Erresumako Akurapenei burruzko Legearen Bigarren Gehigarrizko Erabakian, Abenduaren 20ko 30/1983 Legearen Laugarren Gehigarrizko Erbakiaren eta III Eraskinaren bidez emandako idazkeraren arauera. Apirilaren 8ko 923/1965 Dekretoz onartutako Atalkako Idazkera, eta Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen Bostgarren Gehigarrizko Erabakia, biak Eusko Jaurlaritzarenak, Arduralaritza-Akurapeneko Aholku-Batzorde gisa ari den Euskal Herriko Akurapenerako Batzorde Nagusiaren erizpenarekin, Eusko Jaurlaritzak 1985.eko Urriaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA AGINTEPIDEARI BURUZKO ARAUAK Lehenengo atala.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailarenagintepide-eremuari honako hauek dagozkio: 1.- Euskal Herriko Herriogasun Nagusiaren eta Euskadiko Ondarearenak diren ogasun eta eskubideen osotasuna zematzen duten arriskuak aztertzea eta balioneurtzea, bere atxikipen zehatzaren kaltetan gabe. 2.- Beren ekintzapidean Herri-alorreko Legepean dauden Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren ihardutze-sail edo izaikiak direla eta: a) Herri-Eraentzako Nahitaezko Gizartesegurantzarako antolapidetzak betetzen ez dituen, edozein titulogatik bere zerbitzuango norbanakoen gorputz-osotasun edo ondareari daragieten eta horien Arduralaritzaren pentzutango bermea ohitura edo legez eskatuta dagoeneko arriskuan aztertu eta balio-neurtzea. b) Beren edo ordezkarien, herri-lanari, eginkarien ekintzen ondorioz eska dakien agiango ondare-erantzukizunaren arriskua aztertu eta balio-neurtzea. c) Idazati honetan ohartemandako egitekoen iharduna, beren eremu zehatzarenak ez diren arren, Iege edo ohiturazko loturaz bere gain hartu behar dituzten arriskuak izan daitezenean. 3.- Aurreko bi idazatietan aipatutako arriskuei eta beren ekonomia-ondorioei buruz: a) Aurre hartu, zaindu, eraendu, deuseztatu, beheratu, kendu, arriskuaren erantzukizuna inorentzakotu edo inoren gain bermea jartzeko bideratutako ikerlana eta egitamuak egiteratzea eta ihardunean jartzea. b) Bere bermea aseguro-ekonomilarien teknika erabiliz edo Norbanakoen Asegurorako Itune-Agiriak egitea. 4.- Atal honen 2 eta 3. idazatiek aipatzen dituzten egitekoetan adieraz dadin moduan eskuartzea, Norbanako-alorreko Legepean heren iharduna egin dezaten Autonomia-Elkarteko Erakunde-Arduralaritzaren izaikien agintepidea izan dadinean. Bigarren atala.- Dekreto honetan ohartemandako agintepideak honako ihardutze-sail hauek egiteratuko dituzte. 1.- Eusko Jaurlaritzak: a) Lehenengo atalean ohartemandako arriskuen azterketa eta balio-neurketek bete behar dituzten guztizko arauak onartzea. b) Lehenengo atalaren bigarren idazatian ohartemandako arriskuen eta beren ekonomia-ondorioen aurre-hartu, zaindu, eraendu, zati bat edo osoa deuseztatu, beheratu, kendu, arriskuaren erantzukizuna inorentzakotu edo inoren gain bermea jartzeko egitamu eta ikasketak onartzea, Sail, Ihardutze-sail edo Izaiki bat baino gehiagori doakionean edo, bati dagokiola, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloarekin bat ez datorrela adieraz dezanean. c) Guztientzako edo bakoitzarentzako, lehenengo atalaren 4. idazatiak aipatzen dituen eskuartze-moduak zehaztea; nolanahi ere, bertan aipatutako Izaikien bakoitzaren ihardutze-jaurpidea zaindu beharra dagoela. 2.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak: a) Aurreko atalean finkatutako aginteei buruzko saloak Eusko JaurIaritzari bidaltzea, doakien ihardutzesail edo izaikiek eta Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Antolakuntza-Artezkaritzak erizpena eman ondoren, guztientzat hamar eguneko epea dagoela. b) Atal honen 1. idazatiaren b) hizkian ohartemandako egitamu eta ikasketak onartzea, Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren eta Euskadiko Ondarearen ogasun, eskubide eta betebeharrei daragieten arriskuei dagokienean. c) Aurreko hizkian ohartemandako egiteko berbera, Sail, Ihardutze-sail edo Izaiki bati bakarrik doazkion eta Iehenengo atalaren 2. idazatian aipatutako arriskuei dagokienean, hori egindako saloarekin bat ez datorrenean salbu. d) Dekreto honetan araupetutako agintepideei darizkien zehaztapidetzetan akurapenerako Batzordeak saloa eta erizpena eman ondoren. e) Borondatez haustea edo egindako ituneango luzapena salatzea, Akurapen-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren. Hautsi edo salatutako loturak lehen bermatzen zituen arriskuak betetzeko akurapen berri bat egin ez dadinean, eta eragindako zerbitzuak erabaki horrekin bat etor ez daitezenean, atal honen lehenengo idazatiaren b) hizkian finkatutako moduan jokatuko da. 3.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak: a) Arau honek aipatzen dituen agintepideak egiteratzeari darizkion zehazpidetzen eraentza, aldi guztietan; aldi bakoitzean bidezko izan daitezen saloak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari bidaltzea, dagozkien erizpenak eman ondoren, beste ihardutze-sail edo agintarientzat uzten ez diren erabakiak hartzea eta horien egiterapena, eta bai osoan egiteratzeko zuzendutako biderapen guztiengatik Eusko Jaurlaritzak edo Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak hartutakoena ere. b) Dituen baliapideak erabiliz edo inork horrela eskatuta, lehenengo atalak aipatzen duen eremuan garrantzitsuak izan daitezen ikasketa edo egitamuak egitea. c) Zuzen doakien zerbitzuekin elkar lanean, Teknika-Baldintzen Zerrendak ere, Dekreto honen babespean egin daitezen itune guztietan, araupetzen dituzten legeak direnak direla. d) Hala behar izanez gero, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bidez, Dekreto honetan ohartemandako alorrei buruzko txosten, ikerlan eta busipenak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren edo Erakunde-Arduralaritzaren ihardutze-sailetara bidaltzea. e) Lehenengo atalean aipatutako arriskuen ondorioz gertatutako eta beroiek betetzeko egindako ituneei badaragieten ezbeharren zehastapidetzei jarraitzea. f) Aurreko hizkian ohartemandako zehaztapidetzengatik, horretarako eskubidea dagoeneko kalte-ordainak eta laguntzabideak onartzea, Arduralaritzari dagozkionak hartzea eta aldaro garbiaren eta erabateko kontugarbiketaren ordain-agiriak ematea eta epailaritzaz kanpoko eremuan, iarezko ahalmen osoa duten akzioak uztea. g) Arduralaritza epailaritzaz kanpo ordezkatzea, Dekreto honetan araupetutako egitekoe darizkien ekintzapideetan, edozein titulogatik, eskuartzen duten Asegurolaritza, Birasegurolaritza, Arartekari, Balio-hastatzeko Aitu, Komisario, Matxuren Kontugarbitzaile, Aseguroak Osatzeko Bazkun, Arduralaritza edo Epailaritzako Ihardutze-Sail eta norbanako edo lege-nortasundunekingo harremanetan. h) Horretarako agintepidea duten ihardutze-sailek hartutako erabakien ondoriozko itune, itune-agiri, osagarri, gehigarri edo agiri guztiak izenpetzea. i) Zazpigarren atalean sortarazten den Ikerlanen eta Agirigordetegi Nagusiko Idazgua antolatzea eta zaintzea. Jaurlaritzaren Dekretoz eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, banatzeko xedez, idazati honen e), g) eta h) hizkiek aipatzen dituzten agintepide edo egitekoen egiterapena ihardutze-sail nagusi edo banatutako ihardutze-sailetan egin ahal izango dira. Aurreko hizkietan agindutakoa, Arduralaritzaren artezkaritza eta epai-ordezkaritzarekiko Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak dituen agintepideen kaltetan gabe ulertuko da.II ATALBURUA AKURAPENARI BURUZKO ARAUAK Hirugarren atala.- 1.- Lehenengo atalaren 2. idazatiaren a) hizkian aipatutako egitamu eta ikasketen egiterapena inori eskatzea, indarrean dagoen arduralaritzaaraudian finkatutakoari egokituko zaio. 2.- Apirilaren 4eko 1005/1974 Dekretori eta Uztailaren 17ko 1465/1974 Errege-Dekretoari jarraituz egindako akurapena, bere berarizko araupidetzaren arauera egingo da. 3.- Norbanako-alorreko Aseguruaren ituneak ematea, hurrengo atalean ohartemandakoaren arauera egingo da. 4.- Presakoa izanez gero, eskaintzak beren eskaera eta edukia agiri-bidez erasota uzteko bide eman dezan edozein modutan eskatu eta jaso ahal izango dira. Laugarrena atala.- 1.- Norbanako-Jabetzapeko Aseguroarekingo akurapenak direla eta, horiek hautatzoko agizko bidea herri-lehiaketa izango da eta Iehiaketa hori gutxienez 10 lanegun baino lehen iragarri beharko da. 2.- Honako hauek gerta daitezenean, artezko itunea egingo da: a) Guztizko ordain-saria, bakarra nahiz urtekoa izan, ehun mila pesetatik beherakoa izan dadinean. b) Epez luzaezineko eta bata bestearen ondorengo lau hilabeteko indarraldia duten aldibaterako aseguroak direnean. c) Arriskuei erantzuteko beharrak, itxaron-aldia luzaezineko egiten duenean, erantzun-behar horren arrazoiak zehaztapidetzan jarri beharko direla. 3.- Artezko Akurapena egin daitezenetan, gutxienez bost eskaintza eskatuko ditu Ondaro eta Akurapenorako Artezkariak bidezko eritzi dezan epearen barruan, zernolakoak ikusi eta doakionaren zerbitzuarekin bat egin ondoren. 4.- Etengabeko nahiz aldizkako beharrei erantzuteko eta guztira ehun mila pesetatik gorako ordain-sariko aseguro itunea artezko bidez egitea gerta dadinean, lana akuratu ahal izateko herri-lehiaketarako deia egingo da hurrengo aseguro-aldia hasi baino lehen eta behar adinako lehentasunez. Artez egindako aseguro-itunea hausteko gaitzat aldarrikatzeko, indarrean dauden Iegeek diotenaren arauera egingo da. 5.- Itune-agirientzako osagaiak eta gehigarriak modu laburrean egingo dira, Dekreto honen osabideratzearauetan jarriko den arauera. 6.- Atal honetan ohartematen diren ondorioetarako, zera ulertuko da guztizko ordain-saritzat: ordain-saria eta Iegez eskegarri diren gehigarriak eta zergak bilduz lortutakoa, agian bidali zitezkeen hobariak edota kenketak kontutan hartu gabe. Bateango akurapenetan, aseguratutako multzoari dagokiona izango da guztizko ordain-saria. Bosgarren atala.- 1.- Honako hauek dagozkio Euskal Herriko Akurapen-Batzorde Nagusiari: a) Akurapen-Mahai gisa, Apirilaren 4ko 1005/ 1974 Dekretoak, Uztailaren 17ko 1465/1985 Errege-Dekretoak edota aurreko atalean jarritako arauak direla babespide, bideratutako zehaztapidetza guztietan lehiatzaileek aurkez ditzaten eskaintzak aztertzea, Dekreto honen seigarren atalean aipatzen diren eskaintza-saloak AkurapenSailari jakinaraziz. b) Aholku-ihardunetan, Dekreto hau osabideratzen duten arauek diotenari jarraituz, ondoren aipatzen direnak aldeaurrez eta arauz egingo ditu: 1. Hirugarren ataleko 1 idazatiak jartzen duenaren babespean bideratu eta beste inorekin egin daitezen akurapen-saloen berri ematea. 2. Itunepeko aseguro-akurapenaren aldia luzatzeko, horondatezko nahiz salapenezko erabakiz egindako saloen berri ematea. 2.- Aurreko idazatian aipatzen diren egitekoak burutu ahal izateko, honako hauek izango dira Akurapen-Batzorde Nagusia osatuko dutenak: a) Lehendakaria, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare eta Akurapenerako Artezkaria dena. b) Batzordekide bat, Lege-Aholkularia, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzako Legelaria dena. c) Batzordekide bat, Artekaritza-Artezkaritzako Goimailako Teknikaria, bere Artezkariak izendatutakoa. d) Bi batzordekide, Sail honetako Sailburuak edo :akurapena artez doakion Agintaritza-Erakundeko Ordezkariak izendatutakoak. Akurapenak, zerikusirik izan baleza Arduralaritzako ihardutze-sail edo erakunde bat baino gehiagokoekin, horietako bakoitzak Batzordekide bana izendatuko du, eta horretaz gainera, Erakundetza-Artezkaritzako Artezkariak izendatutako Batzordekide-Ordezkari bat Batzordean sartuko da. e) Idazkari-Batzordekide bat, Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzako Goimailako Teknikaria dena. 3.- Lege-Aholkulari Batzordekidea eta Idazkari-Batzordekidea, eta bai horien ordezkoak ere, Ondare eta Akurapenerako Artezkariak izendatuko ditu bere zerbitzuari atxikitako Goimailako Teknikarien artetik. Batzordeko Lehendakaria egon ez, kargu hori hutsik egon edota berak joaterik ez izatea gerta dadinetan, haietako lehenengoari egokituko zaio Lehendakariaren egitekoak bere gain hartzea, hori gertatuz gero, bete ordezkoa Legelari-Batzordekide gisa sartzen dela. 4.- Batzordeak hartutako akordio eta erabakiak egiaztatzea izango du Idazkari-Batzordekideak bere egiteko, eta bai Dekreto honetan hori osabideratzen duten arauetan aitortzen zaizkionak ere. Seigarren atala.- 1.- Honako hauek ditu Batzordeko ldazkari-Batzordekideak bere egiteko: a) Lehiatzaileek eskainitakoa sendetsiko du Dekreto honetako bosgarren ataleko 1 idazatian aipaturiko zehaztapidetzan, eta jendaurrean. b) Aurkeztutako eskaintzak eta agiripaperak aztertuko dira eta, horretarako, laguntza eskatu ahal izango die Batzordeko kideei edota, gaia dela zio, hori osatzen duten arduralaritza-zerbitzuei. Horretaz gainera eta, Batzordeko Lehendakaria dela bide, arkeztutako eskaintzen alderdi batzuri buruz komenigarri uste ditzan azalpenak eskatu ahal izango dizkie Iehiazaileei eta erizpena beste inori. Aurreko idazatian aipturiko azalpen-eskea, erizpeneskea eta eskainitakoa beti erasota geldituko dira agirietan. 2.- Batzordeko Idazkariak eskaintzen teknika-azterlana egingo du eta txosten bat gertatuko du. Txosten hori Batzordekideei aurkeztuko die eta, eztabaidatu ondoren, horretazko saloa Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari aurkeztuko dio. 3.- SaIo-moetak, honako hauek izan daitezke: a) Ez onartzezkoa; akurapena araupetu behar duten Teknikazko Oinarri-Arauetan edo Arduralaritza-Baldintzetan arauz jarritakoari egoki ez daitezen eskaintzei dagokiela. b) Akuratzezkoa; onargarritzat jo daitezenen artetik eta bermatu nahi daitezen zuduetarako, hautatutako eskaintzarik orohar onuragarrizkoenari dagokiola. c) Emateke aldarrikatzezkoa; onargarritzat jo diren eskaintzen artetik batek ere ez badu lehiaketaren zio izandako erizpideak eta xedeak behar bezala betetzen. 4.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, zehaztapidetzari aldezko arta-ikuskaritza egin ondoren, lana akuratzen edo emateke gelditzen denaren aldarrikapena egingo du.III ATALBURUA AZTERLANEN ETA AGIRIGORDETEGI NAGUSIKO IDAZGUAZ Zazpigarren atala.- 1.- Azterlanen eta Agirigordetegi Nagusiko Idazgua sortarazten da Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzaren barruan, ondoko arduralaritza lansail hauek direla Idazgu hori osatuko dutenak: a) Azterlanetarako lansaila, horrek ondoko hauek izango dituela xede: egon dagoen araupidea eta ihardupidea bildu eta aztertzea, berariz gaitutako liburutegi bat sortarazi eta zaintzea, eta arrisku eta ez-beharren xehapen nabarmenei darizkien estadistika-lanak gertatzea, guzti hori Dekreto honek araupetzen dituen gaiei buruzkoetan. b) Agirigordetegi Nagusiko lansaila; horren egitekoa, Dekreto honetako lehen atalean aipatzen diren xedeei erantzuteko egin daitezen eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko eta Erakundeko ihardutze-sail edo izaiki guztiekin zerikusia duten egitamuen, azterlanen akurapenen eta hauei dagozkien aldakuntza guztien ale bat gordetzea izango dela. 2.- Idazgua araupetzen duten arauak Dekreto honen osabideratzezko erabakietan zehaztuko dira. Arauok, «Azterlanak eta Egitamuketa-Artezkaritza»-rekin eta «Estadistika»-koarekin batean hartutakoak izango dira, bakoitzean agintepideei berariz eusten zaiela. ERABAKI GEHlGARRIA Dekreto hau ez da erabilgarri izango Eusko Legebiltzarrari atxikitako ogasun eta eskubideentzat, ez eta horren lanarigo eta ihardupide-jaurpideentzat ere. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekreto honetako zazpigarren ataleko 1 idazatiko b) hizkian aipatzen diren Arduralaritzako ihardutze-sailek eta erakundeek, Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzak bideratu ez, baina haien esku egon daitezen eta han ohartemanda dauden jatorrizko agiri oso guztiak, lau aldakitan, bidaliko dizkiote Artezkaritza horri Dekreto hau indarrean jar dadineko egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, sortarazitako Agirigordetegi Nagusian sar dezan. AZKEN ERABAKIETARIK LEHENENGOA Euskal Herriko Akurapen-Batzorde Nagusiak erabiltzen dituen Zehaztapidetzen ihardupide eta biderapenei buruzko arauak, Dekreto honetan eta berau osabideratzen duten arauetan gaiari buruz sar daitezenen osagarri izango dira. AZKEN ERABAKIETATIK BIGARRENA Esku ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar izan daitezen aginduak eeta erabakiak emateko. Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean eta bertan araupetzen diren agintepideei eta egitekoei darizkien ekintzentzat eta zehastapideentzat izango dira erabilgarri, horien egoera dena dela. Gasteizen, 1985.eko Urriak 22. Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.