Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 13
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 88.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Dekretu honek hautestontzi eta kabinen eredu ofizialak zehazten ditu eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabiliko diren boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien ereduak inprimatzeko eta sortzeko ezaugarriak eta baldintza teknikoak ezartzen ditu.

Era berean, material hori hauteskunde-administrazioari entregatzeko prozedura zehazten da eta horren eskuragarritasuna Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bermatuko du, hori guztia ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 90.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Erregelamenduzko arau honek hauteskunde-zerrendak aurkezteko inprimaki ereduetan beharrezko egokitzapenak sartu ditu, Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aipatutakoari dagokionez; gainera, eredu horietan sexu aldagaia sartu da, emakumeak hauteskunde-zerrendetan erabat sartzea benetan egiaztatzeari dagokion Lurralde Historikoetako Hauteskunde-Batzordeen lana arintzeko asmoz. Era berean, aipatu Dekretuak berrikusten ditu hauteskunde agiri guztiak genero-hizkuntzara egokitzeko.

Horretaz gain, Dekretu honetako hauteskunde-inprimakiei dagokienez, atzerrian aldi baterako dauden hautesleek posta bidezko botoa emateari dagozkionak sartu berri dira.

Halaber, Dekretu horrek jasotzen du Hauteskunde-batzorde Zentralaren martxoaren 22ko 2/2007 Jarraibidea, Mahaietako ikuskatzaileak izendatzeko informatika-aplikazioak erabiltzeari buruzkoa, politikan parte hartzeko oinarrizko eskubideaz erraz baliatzeko asmoz.

Azkenik, Dekretu hau bat dator genero eraginaren gaineko aurretiazko ebaluazioaren beharrezko txostenarekin eta ados dago EAEko Aholku Batzorde Juridikoarekin.

Horren indarrez, Herrizaingo sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Gobernu Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an izandako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Hauteskunde-mahai bakoitzak edozein kolorekoa edo tonalitatekoa izan daitekeen hautestontzia izango du, baita kabina bat ere edo, horrelakorik ezean, boto-emaileak, nahi izanez gero, boto-txartela aukeratzeko eta botoen gutun-azalean sartzeko toki berezia. Hauteskunde-kabinaren ondoan boto-txartel eta gutun-azal nahikoak dituen mahaia egongo da.

  2. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabiliko diren hautestontzi eta kabinen ezaugarriak izango dira urriaren 14ko INT/2838/2003 Aginduan (urriaren 17ko BOE, 249. zk.) eta abenduaren 19ko INT/3816/2007 Aginduan (abenduaren 27ko BOE, 310. zk.) zehazten direnak.

  3. Hautestontziak, eratu eta zigilatu eta gero, Mahaiburutzari emango dizkio dagokion udalean hauteskunde-administrazioari lotutako eginbeharrak betetzen dituenak.

    Zigiluen itxierak hautestontzia zabaltzea saihestuko du mahaikideek, ikuskatzaileek eta ahaldunek jakin gabe. Hauteskunde-egunean, zigilua apurtzen edo hondatzen bada, mahaiburutzak ziurtatu beharko du hautestontzia itxi egin dela eskura duen edozein gauza erabiliz.

  4. Kabinak, muntatu eta gero, dagokion udalean hauteskunde-administrazioari lotutako eginbeharrak betetzen dituenak emango dizkio Mahaiburutzari.

  1. Boto-txartelek izango dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 91. artikuluak adierazitakoa eta bat etorriko dira Dekretu honetako B eta C eranskinetan ezarri diren inprimatzeko ezaugarri eta baldintzak dituen eredu ofizialarekin.

  2. Boto-txarteletan Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeek aldarrikatutako hautagai-zerrendetako izenak baino ez dira agertuko, ordezkorik agertu gabe.

  3. Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeek onartuko dute Herrizaingo Sailak aurkeztutako boto-txartelen eredu ofiziala, eta alderdi politikoek, hauteskunde-federazio, -koalizio eta batasunek egindako boto-txartelak eta gutun-azalak egiaztatuko dituzte, Dekretu honek ezarritako berezitasun eta ezaugarrien arabera.

  1. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak posta bidezko botoa emateko egin diren lehenengo boto-txartelak emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei.

  2. Bozketaren eguna baino lehenago, Eusko Jaurlaritzako zuzendaritza horrek gainontzeko boto-txartelak ere banatuko dizkie, behar bezalako kopuruan, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeei; horiek Hauteskunde-mahaietara bidaliko dituzte udaletan hauteskunde-administrazioarekin lotutako eginbeharrak betetzen dituenaren bidez.

  1. Botoaren gutun-azala bat etorriko da eredu ofizialarekin, hain zuzen, Dekretu honen B eta C eranskinek adierazi dituzten ezaugarri eta baldintzekin.

  2. Boto-txartelekin egin bezala, bozketaren eguna baino lehenago, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak gutun-azalak banatuko dizkie, behar bezalako kopuruan, Hauteskunde-erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei eta Eskualdeko Hauteskunde-batzordeei; horiek Hauteskunde-mahaietara bidaliko dituzte udaletan hauteskunde-administrazioarekin lotutako eginbeharrak betetzen dituenaren bidez.

  1. Dekretu honetako B eranskineko 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 9. eranskinetan adierazitako inprimaki eta gutun-azalen ereduak onartzen dira; hori dela eta, hauteskunde-prozesuko izapide eta eragiketa guztietan erabili beharko da.

  2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak Lurralde Historikoaren eta Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeei hauek emango dizkie, hain zuzen, 3. eranskineko inprimakiak eta gutun-azalak (hautagai-zerrendak aurkeztea), 4. eranskinekoak (mahaikideak izendatzea), 5. eranskinekoak (ikuskatzaileak eta ahaldunak izendatzea), 8. eranskinekoak (hauteskunde-mahaiko agiriak) eta 9. eranskinekoak (izendapen agiriak), baita Dekretu honetako hurrengo artikuluan aipatutakoak ere (hauteskunde-administrazioak onartutako aktak), geroago hauteskunde-mahaietara banatuko dira udaletan hauteskunde-administrazioarekin lotutako eginbeharrak betetzen dituenaren bidez.

  3. Zuzendaritzak berak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzei, baita eskumena duten gainontzeko erakundeei ere, posta bidezko botoa erabiltzeko hauek emango dizkie: 6. eranskineko inprimakiak eta gutun-azalak (posta bidezko botorako agiriak) eta 7. eranskinekoak (atzerrian dauden hautesleen posta bidezko botoa emateko agiriak).

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeak eredu hauek guztiak onartuko ditu: Eratzeko aktak (EHDM/ 8.1 Eredua), Boto-zenbaketa (EHDM/ 8.2 Eredua) eta Hauteskunde-mahaien Bilkura (EHDM/ 8.3 Eredua), baita Eratzeko akten ereduak ere (EHEG/ 9.1 Eredua), Boto-zenbaketa orokorra (EHEG/ 9.2 Eredua), Bilkura (EHEG/ 9.3 Eredua), emaitzak aldarrikatzea (EHEG/ 9.4 Eredua), Lurralde Historikoen Hauteskunde-Batzordeenak; eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Beraz, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharko dira nahitaez.

  1. Eskumeneko organoak sor ditzake Dekretu honetako 4. eranskinean sartu diren mahaikideak izendatzeari buruzko inprimakien ereduak, ofiziala ez den beste formatu batean, beti ere Dekretu honetan finkatutako eduki bera errespetatuz gero. Mahaikideak izendatzeko ale anitzeko inprimakia (EHMM/ 4.4 Eredua), berriz, sistema informatikoen bidez editatu diren dokumentu indibidual berdinetan egin daiteke. Ondorio horretarako, Eskualdeko Hauteskunde-batzordeek egiaztatuko dute agiri horiek bat datozen izendatzeko inprimaki horren edukiarekin.

  2. Ikuskatzaileak izendatzeko ale anitzeko inprimakiari (EHIA/ 5.1 eredua) dagokionez, alderdi politikoen, hauteskunde-federazioen eta -koalizioen ordezkariek Eskualdeko Hauteskunde-batzordeei aurkeztuko dizkiete ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 92.5 artikuluak adierazitako izendapenaren bost kopia auto-kopiatiboak, sistema informatikoen bidez editatutako dokumentu indibidual berdinetan, aipatu batzordeek kopia horiek bat datozen egiazta ditzaten, eta, hala bada, zigila ditzaten.

  3. Salbuespenez, eskumena duten Hauteskunde-batzordeek baimen dezakete bestelako formatu zein eredu erabiltzea, baita eskuz egindako agiriak ere, irakurterrazak badira. Dena dela, inprimakia onartuko da baldin eta edukiaren aldetik lege eta erregelamenduzko eskakizunak betetzen baditu.

Lehenengoa. 1. Hauteskundeetako boto-txartelak, gutun-azalak eta inprimakiak Dekretu honetako eranskinetan aurreikusi diren inprimatzeko ezaugarri eta baldintzen arabera egingo dira. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziokoak ez diren ezinbesteko arrazoiengatik, salbuespenez erabil daiteke Dekretu honetan ikusitako aipatu inprimakiak inprimatzeko eta egiteko ezaugarrietan aurreikusitako papera ez dena.

  1. Dekretu honetako B eranskinean jasotako boto-txartelen, gutun-azalen eta hauteskundeetako inprimakien ereduek 2009. urtea dute inprimaturik, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeen urtea baita. Alabaina, Erkidegoaren hurrengo hauteskundeetan ulertuko da agiri horietako urtea aldatu beharko dela.

    Bigarrena. Boto-txartelak behar bezala egiteko asmoz eta hauteskunde-emaitzak kalitate hoberenean argitaratzeko, Lurralde Historiko bakoitzean aldarrikatutako hautagai-zerrendek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari emango diote identifikazio ofizialeko ikurra edo logotipoa, bai koloretakoa zein zuri-beltzekoa. Era berean, Lurralde Historikoetako Hauteskunde-batzordeek Herrizaingo Sailari bidaliko diote hautagai-zerrenda bakoitzeko aurkezpen idazkiaren kopia.

    Hirugarrena. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egokiak diren material aldaketak burutuko ditu hautesle itsuek edo ikusmen-urritasuna dutenek botoa emateko eskubideaz baliatu ahal izateko aurrez aurre eta modu eskuragarrian, indarreko prozedura espezifikoaren arabera.

Indargabetu dira hauek: uztailaren 28ko 330/1994 Dekretua, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko atabaka, gelatxo, txartel, estalki eta gainontzeko agiripaperentzat eredu ofizialak eta horiek bete beharko dituzten ezaugarriak, baita material horiek entregatzeko prozedura ere finkatzen dituena; irailaren 8ko 228/1998 Dekretua, martxoaren 27ko 57/2001 Dekretua eta martxoaren 8ko 47/2005 Dekretua, aipatu 330/1994 Dekretuari hainbat aldaketa gehitzen diotenak; eta Dekretu honek ezarritakoari kontra egiten dion gai honi buruzko edozein xedapena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

A ERANSKINA.

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETARAKO INPRIMAKIEN ZERRENDA ETA DAGOZKIEN ERREFERENTZIA.

Eredua: EHPC/ 3.1. Hautagai-zerrendak aurkeztea.

Eredua: EHPC/ 3.2. Hauteskunde-batasunek hautagaiak aurkeztea.

Eredua: EHPC/ 3.2a. Hauteskunde-batasunek hautagaiak aurkeztea (Hautesleen sinadurak).

Eredua: EHPC/ 3.3. Hautagai-zerrenda aurkezten duen eginbidearen agiria.

Eredua: EHPC/ 3.4. Hauteskunde-koalizioa eratu izana jakinaraztea.

Eredua: EHMM/ 4.1. Mahaiburu eta mahaiburu-orde izateko gai diren hautesleen zerrenda.

Eredua: EHMM/ 4.2. Mahaikide eta mahaikide-orde izateko gai diren hautesleen zerrenda.

Eredua: EHMM/ 4.3. Udalek dagokien Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari jakinaraztea Hauteskunde-mahaiak eratu izana.

Eredua: EHMM/ 4.4. Mahaiburua, mahaikideak eta horien ordezkoak izendatzeko ale anitzeko inprimakia:

  • Eredua: EHMM/ 4.4a. Izendapena.

  • Eredua: EHMM/ 4.4b. Jaso izanaren agiria.

  • Eredua: EHMM/ 4.4c. Identifikazio datuak epaileari jakinaraztea.

  • Eredua: EHMM/ 4.4d. Eskualdeko Hauteskunde-Batzorderako kopia.

    Eredua: EHMM/ 4.5. Aitzakiak alegatzea.

    Eredua: EHMM/ 4.6. Epaitegiari jakinaraztea Mahaiak eratu izana.

    Eredua: EHMM/ 4.7. Hauteskunde-mahaietako kideei behin betiko deia egitea.

    Eredua: EHMM/ 4.8. Gutun-azal leihatiladuna, behin betiko deia egiteko.

Eredua: EHIA/ 5.1. Ikuskatzaileak izendatzeko ale anitzeko inprimakia:

  • Eredua: EHIA/ 5.1a. Hautagai-zerrendako ordezkariarentzako eredua.

  • Eredua: EHIA/ 5.1b. Ikuskatzailearen izendapen agiria.

  • Eredua: EHIA/ 5.1c. Ikuskatzaileak diharduen Mahaiko buruari jakinaraztea.

  • Eredua: EHIA/ 5.1d. Ikuskatzailearen erroldako Mahaiko buruari jakinaraztea.

  • Eredua: EHIA/ 5.1e. Eskualdeko Hauteskunde-batzorderako kopia.

    Eredua: EHIA/ 5.2. Mahaiko burutzarentzako gutun-azala, horretan diharduen ikuskatzailearen izendapen agiria duena.

    Eredua: EHIA/ 5.3. Mahaiburutzarentzako gutun-azala, horretan erroldatutako ikuskatzailearen izendapen agiria duena.

    Eredua: EHIA/ 5.4. Ahaldunak izendatzeko ale anitzeko inprimakia.

  • Eredua: EHIA/ 5.4a. Hautagai-zerrendako ordezkariarentzako eredua.

  • Eredua: EHIA/ 5.4b. Ahaldunaren izendapen agiria.

  • Eredua: EHIA/ 5.4c. Hauteskunde-batzordearentzako kopia.

Eredua: EHVC/ 6.1. Posta bidezko botoa eskatzeko ale anitzeko inprimakia:

  • Eredua: EHVC/ 6.1a. Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialerako alea.

  • Eredua: EHVC/ 6.1b. Eskatzen duenarentzako alea.

    Eredua: EHVC/ 6.2. Gutun-azala, posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia sartzeko.

    Eredua: EHVC/ 6.3. Gutun-azala, posta bidezko botoa hautesleari bidaltzeko.

    Eredua: EHVC/ 6.4. Hauteskunde-mahaiburutzari zuzendutako posta bidezko botoa duen gutun-azala.

    Eredua: EHVC/ 6.5. Atzerrian aldi baterako dauden hautesleek posta bidezko botoa eskatzeko ale anitzeko inprimakia:

  • Eredua: EHVC/ 6.5a. Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialerako alea (DPOCE).

  • Eredua: EHVC/ 6.5b. Eskatzen duenarentzako alea.

    Eredua: EHVC/ 6.6. Hauteskundeetako Mahaiburutzari zuzendutako gutun-azala, atzerrian aldi baterako dauden hautesleen botoa postaz bidaltzeko (frankeoz).

    Eredua: EHVC/ 6.7. Hauteskundeetako Mahaiburutzari zuzendutako gutun-azala, atzerrian aldi baterako dauden hautesleen botoa postaz bidaltzeko (frankeorik gabe).

Eredua: EHRA/ 7.1. Gutun-azala, atzerrian dauden hautesleen agiriak bidaltzeko.

Eredua: EHRA/ 7.2. Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala (frankeoz).

Eredua: EHRA/ 7.3. Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala (frankeorik gabe).

Eredua: EHRA/ 7.4. Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala, CERA botoa Espainiatik bidaltzeko.

Eredua: EHDM/ 8.4. Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna (azala eta itsasteko goma duten 20 orriz osatutako bloka).

Eredua: EHDM/ 8.5. 1. gutun-azala; EHDM/ 8.6 2. gutun-azala; EHDM/ 8.7 3. gutun-azala eta EHDM/ 8.8 4. gutun-azala.

Eredua: EHDM/ 8.9. Epaitegiak Mahaiari bidalitako 1., 2., 3. eta 4. gutun-azalak eman izanaren agiria.

Eredua: EHDM/ 8.10. Funtzionarioak epaileari bidalitako 1., 2. eta 3. gutun-azalak eman izanaren agiria.

Eredua: EHDM/ 8.11. Botoa eman izanaren edo botoa onartu ez izanaren ziurtagiria (itsasteko goma duen 100 orriko bloka).

Eredua: EHEG/ 9.5. Hautatutako legebiltzarkideen izendapen-agiria.

C ERANSKINA.

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEETARAKO INPRIMAKIAK INPRIMATZEKO ETA EGITEKO EZAUGARRIAK

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: 105 x 223 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimaketa, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Neurriak eta itxiera:

  1. Gutun-azalaren neurriak: 114 x 162 mm, ±1 mm-ko tolerantzia duena, alboko hegaltxoekin ixten dena eta ez gurutzatutakoekin.

  2. Ixteko hegal triangeluarra, 70/75 mm-ko altuerakoa, 7/8 mm-ko erradioko mutur borobila eta ixteko muturrean gomaztatua.

  3. Irekidurak 50/55 mm-ko altuera eta 7/8 mm-ko erradioko mutur borobila izango du.

    Hondoa: barrualdea gris pantone 440 zk.a, negatiboan markarik gabe.

    Gramajea: 70 g/m2 eta %±3ko tolerantzia.

    Inprimatzea eta tinta: aurrealdearen kanpoko inprimatzea tinta beltzean.

    Testu elebiduna: bietan zentratua. Helvetica letra-tipoa, 12 tamainakoa. Bold edo beltza euskarazko testurako eta urterako. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta.

EHPC/ 3.1 Hautagai-zerrendak aurkeztea.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHPC/ 3.2 Hauteskunde-batasunek hautagaiak aurkeztea.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: Zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m2.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHPC/ 3.2a Hauteskunde-batasunek hautagaiak aurkeztea (Hautesleen sinadurak).

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHPC/ 3.3 Hautagai-zerrenda aurkezten duen eginbidearen agiria.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHPC/ 3.4 Hauteskunde-koalizioa eratu izana jakinaraztea.

Ezaugarriak:

Papera: Ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: Zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.1 Mahaiburu eta mahaiburu-orde izateko gai diren hautesleen zerrenda.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.2 Mahaikide eta mahaikide-orde izateko gai diren hautesleen zerrenda.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.3 Udalek dagokien Eskualdeko Hauteskunde-batzordeari jakinaraztea Hauteskunde-mahaiak eratu izana.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.4 Mahaiburua, mahaikideak eta horien ordezkoak izendatzeko ale anitzeko inprimakia.

4a Izendapena.

4b Jaso izanaren agiria.

4c Identifikazio datuak epaileari jakinaraztea.

4d Eskualdeko Hauteskunde-batzorderako kopia.

Ezaugarriak:

Papera: kopia-papera kimikoa.

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: Lehenengo orrialdea 56 g/m², erdiko orrialdeak 53 g/m² eta azkena 57 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik, lau orriko liburuxka eta ezpaina edo itsasgarria duena. Barruko orrietan erretserba darama.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.5 Aitzakiak alegatzea.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.6 Epaitegiari jakinaraztea Mahaiak eratu izana.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.7 Hauteskunde-mahaietako kideei behin betiko deia egitea.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: Euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHMM/ 4.8 Gutun-azal leihatiladuna, behin betiko deia egiteko.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHIA/ 5.1 Ikuskatzaileak izendatzeko ale anitzeko inprimakia.

1a. Barrutiko ordezkariarentzako eredua.

1b. Ikuskatzailearentzako izendapen agiria.

1c. Ikuskatzaileak diharduen Mahaiko buruari jakinaraztea.

1d. Ikuskatzailearen erroldako Mahaiko buruari jakinaraztea.

1e. Eskualdeko Hauteskunde-batzorderako kopia.

Ezaugarriak:

Papera: etenik gabeko kopia-paper kimikoa.

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein dela tonalitatea, EHIA/ 4.1d eredua izan ezik, horia izango baita, kanabera edo lasto kolorekoa, edozein tonalitate duela.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5, 148 x 210 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: Lehenengo orrialdea 56 g/m², erdiko orrialdeak 53 g/m² eta azkena 57 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, bost orrietan guztietan alde batetik bakarrik. Barruko orrietan erretserba darama.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHIA/ 5.2 Mahaiko burutzarentzako gutun-azala, horretan diharduen ikuskatzailearen izendapen agiria duena.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHIA/ 5.3 Mahaiburutzarentzako gutun-azala, horretan erroldatutako ikuskatzailearen izendapen agiria duena.

Ezaugarriak:

Papera: zelulosa kalitatea.

Kolorea eta tonalitatea: horia, kanabera edo lasto kolorekoa, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Inprimatzea eta tinta: edozein letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHIA/ 5.4 Ahaldunak izendatzeko ale anitzeko inprimakia.

4a. Barrutiko ordezkariarentzako eredua.

4b. Ahaldunaren izendapen agiria.

4c. Hauteskunde-batzorderako kopia.

Ezaugarriak:

Papera: etenik gabeko kopia-paper kimikoa.

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-5 148 x 210 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: Lehenengo orrialdea 56 g/m², erdiko orrialdea 53 g/m² eta azkena 57 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, hiru orrietan guztietan alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.1 Posta bidezko botoa eskatzeko ale anitzeko inprimakia.

1a Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialerako alea.

1b Eskatzen duenarentzako alea.

Ezaugarriak:

Papera: kopia-papera kimikoa.

Kolorea: zuria.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: Lehenengo orrialdea 56 g/m² eta azkena 57 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.2 Gutun-azala, posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia sartzeko.

Ezaugarriak:

Papera: Ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Gutxi gorabeherako neurriak: 162 x 229 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.3 Gutun-azala, posta bidezko botorako agiriak hautesleari bidaltzeko.

Ezaugarriak:

Papera: Kraft Verjurado.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: plegu-laurdeneko poltsa luzea (184 x 261 mm)

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.4 Hauteskunde-mahaiburutzari zuzendutako posta bidezko botoa duen gutun-azala.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.5 Atzerrian aldi baterako dauden hautesleen posta bidezko botoa eskatzeko ale anitzeko inprimakia.

5a. Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialerako alea (DPOCE).

5b. Eskatzen duenarentzako alea.

Ezaugarriak:

Papera: kopia-papera kimikoa.

Kolorea: zuria.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: Lehenengo orrialdea 56 g/m² eta azkena 57 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.6 Hauteskundeetako Mahaiburutzari zuzendutako gutun-azala, atzerrian aldi baterako dauden hautesleen botoa postaz bidaltzeko (frankeoz).

Ezaugarriak:

Papera: zelulosa kalitatea.

Kolorea: krema, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHVC/ 6.7 Hauteskundeetako Mahaiburutzari zuzendutako gutun-azala, atzerrian aldi baterako dauden hautesleen botoa postaz bidaltzeko (frankeorik gabe).

Ezaugarriak:

Papera: zelulosa kalitatea.

Kolorea: krema, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHRA/7.1 Gutun-azala, atzerrian dauden hautesleen agiriak bidaltzeko.

Ezaugarriak:

Papera: Kraft Verjurado.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: plegu-laurdeneko poltsa luzea (184 x 261 mm), berez itsasteko itxidura duena.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, hiru tintatan, bi aldetatik.

Testu elebiduna: bai euskaraz bai gaztelaniaz, hizki tamaina berean.

EHRA/7.2 Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala (frankeoz).

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHRA/7.3 Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala (frankeorik gabe).

Ezaugarriak:

Paper ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHRA/7.4 Lurralde Historikoaren Hauteskunde-batzordeko burutzari zuzendutako gutun-azala, CERA botoa Espainiatik bidaltzeko.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 120 x 176 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean eta bi aldetatik. Gutun-azalaren hegaleko barrualdean, hondo zuriaren gainean, mezu elebiduna egongo da.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHDM/ 8.4 Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna. (Azala eta itsasteko goma duten 20 orriz osatutako bloka).

Azala:

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

Bigarren orrialdea eta hurrengoak:

Ezaugarriak:

Azalak dituen ezaugarri berak, baina bi aldetatik inprimaturik.

EHDM/ 8.5 1. gutun-azala; EHDM/ 8.6 2. gutun-azala; EHDM/ 8.7 3. gutun-azala eta EHDM/ 8.8 4. gutun-azala.

Lau gutun-azalen ezaugarriak:

Papera: Kraft Verjurado.

Gutxi gorabeherako gramajea: 90 g/m².

Gutxi gorabeherako neurriak: 250 x 353 mm.

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHDM/ 8.9 Epaitegiak Mahaiari bidalitako 1., 2., 3. eta 4. gutun-azalak eman izanaren agiria.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHDM/ 8.10 Funtzionarioak epaileari bidalitako 1., 2. eta 3. gutun-azalak eman izanaren agiria.

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHDM/ 8.11 Botoa eman izanaren edo botoa onartu ez izanaren ziurtagiria. (Itsasteko goma duen 100 orriko bloka).

Ezaugarriak:

Papera: ekologikoa eta birziklatua % 100.

Kolorea: zuria.

Tonalitatea: ISO arauen arabera % 75 eta %±3ko tolerantzia.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-6, 105 x 148 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 70 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

EHEG/ 9.5 Hautatutako legebiltzarkideen izendapen agiria.

Ezaugarriak:

Papera: pergaminoa.

Kolorea eta tonalitatea: krema, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: 160 g/m².

Inprimatzea eta tinta: Helvetica letra-tipoko inprimatzea, tinta beltzean, alde batetik bakarrik.

Testu elebiduna: euskarazko testurako Bold edo beltza. Gaztelaniazko testurako Roman edo arrunta. Biak hizki tamaina berean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.