Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

57/2001 DEKRETUA, martxoaren 27koa, bigarren aldiz aldatzen duena uztailaren 29ko 330/1994 Dekretua, zeinaren bidez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutunazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zehaztu baitziren, eta bai material horiek banatzeko prozedura ezarri ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1862
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 2001/03/27
  • Argitaratze-data: 2001/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 88.1. artikuluan araugintzarako eman zitzaion ahalmena erabiliz, uztailaren 28ko 330/1994 Dekretua eman zuen, 1994ko hauteskundeetan erabiliko ziren hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutunazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zehazteko.

Eusko Legebiltzarrerako 1998ko hauteskundeen aurretik, Eusko Jaurlaritzak irailaren 8ko 228/1998 Dekretua eman zuen, eta haren bitartez, 330/1994 Dekretua aldatuz, hauteskundeetako inprimaki eta gutunazalen ereduak 1998ko hauteskunde autonomikoetarako egokitu zituen.

Honako dekretuak bigarrenez aldaraziko du 330/1994 Dekretua. Hain zuzen ere, dekretu horren eranskinetan zenbait gauza aldatu egin behar dira; besteak beste, Eusko Legebiltzarrerako 2001eko hauteskundeei begira, gutunazal, boto-txartel eta gainerako inprimakietan urtea aldatu egin behar da, egoitza atzerrian dutenek botoa postaz bidaltzeko erabiliko duten gutunazalaren eredu berria sortu behar da, eta botoa postaz emateko beste inprimaki eta gutunazal batzuk egokitu eta hobetu egin behar dira. Bestalde, dekretu honen bigarren artikuluan xedapen gehigarri bat erantsi da eta horren bidez baimena ematen da zenbait kasutan, salbuespen gisa, erreziklatu gabeko paperaz egin ahal izan daitezen 330/1994 Dekretuaren eranskinean aipatzen diren gutunazal, boto-txartel eta inprimakiak.

Horrenbestez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo sailburuaren proposamena onarturik, Gobernu Kontseiluak 2001eko martxoaren 27ko bileran hura eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. ¿ Aldatu egingo dira posta arruntaren bidez botoa emateko eskabidearen inprimaki anizkuna (EHVC/6.1. a eta b eredua) eta hautesmahaiko buruari zuzendutako gutunazala, botoa postaz bidaltzeko erabiliko dena (EHVC/6.4 eredua). Biak ere dekretu honen eranskinean daude.

  2. ¿ Aldatu egingo da egoitza EAEn izanik atzerrian daudenek botoa postaz bidaltzeko erabiliko duten gutunazal frankeoduna, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko buruari zuzendutakoa (EHRA/7.2 eredua). Horrez gainera, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko buruari zuzendutako frankeorik gabeko gutunazal-eredu berri bat sortuko da (EHRA/7.3 eredua). Biak ere dekretu honen eranskinean ageri dira.

"Hauteskundeetako boto-txartelak, gutunazalak eta inprimakiak 330/1994 Dekretuaren eranskinean azaltzen diren ezaugarriak izango dituzte eta bertan adierazitako eran inprimatuko dira. Hala ere, salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku ez dauden aparteko arrazoiak egonez gero, dekretu horretan adierazitako paper-motaren ordez bestelako papera erabili ahal izango da."

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indargabeturik daude dekretu honen maila berekoak edo beheragokoak izanik beronek ezarritakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

EHVC/6.1 Botoa postaz emateko eskabidea egiteko ale anitzeko inprimakia

1a Hautesle Erroldaren Bulegorako alea.

1b Dagokionarentzako alea.

EHVC/6.4 Hauteskunde mahaiburuari zuzendutako gutunazala.

EHRA/7.2 Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko lehendakariari zuzendutako gutunazala (frankeatuta)

(Gutunazalaren barnealdea)

EHRA/7.3 Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko lehendakariari zuzendutako gutunazala (frankeatu gabe)

(Gutunazalaren barnealdea)