Arautegia
Inprimatu118/1998 DEKRETUA ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3194
- Xedapen-zk.: 118
- Xedapen-data: 1998/06/23
- Argitaratze-data: 1998/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Dekretu horren 4.6 atalak ezartzen duenez, baldin eta ikastetxeko irakasle kopuruak dagokion moduluan hezkuntza-maila bakoitzerako ezarrita dagoen ratioa gainditzen ez badu, ezarritako ratioari esleitutako zenbatekoen ehuneko hiru (%3), gehienez, zuzendaritza eta pedagogia lanengatiko plusak osatzeko banatu ahal izango du ikastetxeak, negoziazio kolektiboaren bidez. Muga, ratio horretara sartutako zenbatekoek jarriko dute. Lan-legepeko kontratu harremana ez duten irakasleak aukera horretatik kanpo geratzen dira.
Itunpeko ikastetxe guztietan ratioak ezartzeko irizpideak bateratzearren eta ikastetxe horietan irakasleak kontratatzeko politika sustatzearren, komenigarritzat jo da aipatutako Dekretuko 4.6 atal hori kentzea.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskuordezko ordainketa sistema ezartzeko arauak finkatzen dituen urriaren 19ko 289/1993 Dekretuaren 4.6 atala kentzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau 1998ko irailaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 30ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Hezkuntzarako eskubidea herritarren eskubide funtsezkoenetako bat da eta herri agintarien betebeharra da ezgaitasunak dituzten pertsonei hezkuntza-erantzun egokia emateko politika bideratzea eta baita jatorrizko ezberdintasunak orekatzera bideratutako neurriak ezartzea ere, hezkuntza-sistemaren barruan.
Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkion erabateko eskumenak beteaz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila antolaketako eta plangintzako neurriak gauzatzen aritu da. Horren helburua izan da eskolatze-prozesu osoan edo prozesuaren uneren batean hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek orokorrean ezarri diren hezkuntza-xedeak lortzea, ahalik eta murrizpen gutxieneko ingurunean eta ahalik eta integrazio handienarekin. Neurri horiek 1982az geroztik Euskal Autonomia Erkidegorako garatu den Hezkuntza Bereziko Planaren ingurunean egituratu dira.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak hirugarren ataleko bosgarren idazatian adierazten duenez erregimen orokorreko eta erregimen bereziko irakaskuntzak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarrietara egokituko dira.
Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak indarrean dauden normalizazioaren eta integrazioaren printzipioak hartzen ditu mota guztietako ikastetxeetarako. Honela zehazten da 3.1. atalean: «anitza, elebiduna, demokratikoa da, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, ezberdintasunen berdintzailea eta dibertsitatearen bateratzailea». Eta 10.4. atalean agintzen du hezkuntza-premia berezietarako erantzun egokia ziurtatuko duten neurriak hartuko direla.
Ikastetxeetako Partehartzeari, Ebaluazioari eta Gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak bigarren xedapen gehigarrian zehazten duenaz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak honako hauek dira: eskolatze-aldi osoan edo tarte batean lagungarriak eta hezkuntza-arreta bereziak behar dituztenak, urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak dituztelako, portaeran desoreka larriak adierazten dituztelako, edo gizarte edo kultura-egoera kaltetua dutelako.
Haur Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen 236/1992 Dekretuak, Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen 237/1992 Dekretuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzeari buruzko 213/1994 Dekretuak, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamenduari buruzko 447/1994 Dekretuak eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak ezartzen dituen 97/1997 Dekretuak dagoeneko aurreikusten zuten ezarpen-aldian planteatu zitezkeen egoerei erantzuna ematea.
Hala ere, badirudi komeni dela ematea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza-erantzun egokia emateko printzipioak jasoko dituen arau bat, hezkuntza-sistemako maila eta etapa guztietan.
Ondorioz, ikasle guztien premia bereziei arreta eskaintzeko jarduerak eta aureikusitako baliabideak laguntzeko xedez, eta kontuan hartuta plangintzaren eta antolaketaren ikuspegitik izaera, jatorria eta bilakaera bereizi egin behar direla, eskolatzean zehar ikusten dena kontuan hartuta, dekretu honek honako hauek arautzen ditu: behin-behineko edo behin betiko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-arreta antolatzeko behar direnak eta bitartekoen plangintza. Hezkuntza-premia berezien jatorria izan daiteke ikaslearen hezkuntzako eta eskolako historia, ikasleak berak izan ditzakeen gaitasun handiagoak, ikasleak berak izan ditzakeen ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentimenekoak edo gizarte eta kultura-egoera kaltetua.
Horretarako, lehenengo eta bigarren atalburuetan materia arautzeko printzipio orokorrak biltzen dira. Hirugarren eta laugarren atalburuetan mota guztietako hezkuntza-premia bereziei ezar dakizkien arauak ematen dira, derrigorrezko etapan eta derrigorrezkoaren ondoko etapan. Bosgarren atalburuan orientazio orokorrak jasotzen dira mota ezberdineko premiei erantzuna emateko.
Hori guztia Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoaren 3.5., 36. eta 37. atalak garatuz, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 3.1. eta 10.4. atalak garatuz eta lehenago aipatu ditugun dekretuekin bat etorriz.
Dekretu hau lantzeko Euskadiko eskola-kontseiluak txostena egin du, eta bai dekretuaren berri derrigor eman behar duten erakundeetako ordezkariek ere.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailbururen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Xedea eta eremua.
Dekretu honen xedea da ikasleen hezkuntza-premia bereziei eskolaren eremuan erantzuna ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan.
atala.– Hezkuntza-premia berezien kontzeptua.
Dekretu honen eraginetarako hezkuntza-premia bereziak izango dituzte eskolatze-aldi osoan edo epealdi batean hainbat lagungarri eta arreta berezi behar dituzten ikasleek, urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak dituztelako, portaeran desoreka larriak adierazten dituztelako, edo gizarte edo kultura-egoera kaltetua dutelako; hezkuntza-premia bereziak izango dituzte, halaber, adimen-gaitasun handiko ikasleek, horiek ere arreta bereziak behar dituzte eta.
atala.– Hezkuntza-premia bereziei erantzuna emateko printzipioak.
Eskola-eremuan, hezkuntza-premia berezien erantzunaren printzipioak izango dira normalizazioa eta eskolan integratzea, jatorrizko ezberdintasunak konpentsatzeko heziketa, legezko ordezkarien partehartzea dagozkien erabakietan eta, hala egokituz gero, baita interesatuena ere, eta erakundeen arteko lankidetza.
atala.– Antzematea.
– Hezkuntza-premia bereziak antzemateko eta baloratzeko kualifikazio anitzetako adituez osatutako taldeak izango dira. Horien izena talde multiprofesionala da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 26. atalean adierazten diren hezkuntzarako laguntza zerbitzuetan sartuta egongo dira.
– Hezkuntzako administrazioa saiatuko da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ahalik eta azkarren, txiki-txikitatik, antzematen, baloratzen eta ikasle horiei arreta eskaintzen. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zerbitzu arduradunen bitartez harremanetan jarri beharko du foru aldundietako Gizarte Ongizateko eta Osasun Saileko zerbitzu arduradunekin.
– Hezkuntza-premia bereziak eskolatze aurretik antzeman ez badira taldeko tutoreak egindako hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua. Horretarako, gainerako irakasleen, hezkuntza bereziko irakaslearen, irakasle aholkulariaren eta orientatzailearen lankidetza izango du. Dagokion talde multiprofesionalak ere aholku-lanak beteko ditu kasu guztietan.
– Nolanahi ere, talde multiprofesionalak dagokion eskolatze-proposamena egingo du eta ikasleen hezkuntza-premia bereziei dagokienez jarduteko plana ezarriko du, baita lagungarri eta baliabide osagarrien zehaztapena ere, ondoko ataletan xedatzen denaren arabera.
atala.– Diagnosia eta ebaluazio psikopedagogikoa.
– Talde multiprofesionalak diagnosia eta ebaluazio psikopedagogikoa egingo ditu, ikastetxeak eskatuta. Diagnosia egiterakoan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen legezko ordezkariek baimena eman behar dute, baita ikasleak berak ere horretarako adina baldin badute.
– Diagnostiko psikopedagogikoa egiteko norberaren ebaluazioa egin behar da eta kontuan eduki behar da ikaslearen egoera pertsonala eskolaren ingurunean eta familian. Diagnosia izango da eskolaratzeko proposamen zehatza egiteko oinarria.
– Diagnostikoa egin eta hortik ateratzen den informazioa inizialak eta kode bereziak erabilita adieraziko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatu dezakeenaren arabera.
– Ebaluazio psikopedagogikoa da irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementu anitzi buruzko informazio garrantzitsua biltzen, aztertzen eta baloratzen dituen prozesua. Horrekin nortasunaren edota ikasketaren garapenean desorekak dituen edo izan ditzakeen ikaslearen hezkuntza-premia bereziak antzematen dira eta erabakiak oinarritu eta zehaztu egiten dira curriculum-proposamenari buruz eta ikasleak gaitasunak garatzeko behar izan ditzaketen laguntza-motei buruz.
– Ebaluazio psikopedagogikoa curriculumaren ebaluazioan eta ikaslea irakaslearekin, ikasgelako lagunekin, ikastetxean eta familian nola konpontzen den ikusita egingo da.
atala.– Informazioaren xedea eta tratamendua.
– Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren arabera, ikasleen hezkuntza-premia bereziei buruzko artxibategietan gordeta dagoen informazioa babestuta egon behar du, lanagatik behar duten adituek bakarrik eskuratu ahal izan dezaten, ez beste inork. Nolanahi ere, babesaren eta isilpekotasunaren erantzukizuna ikastetxeko zuzendaritzarena, partehartzearen arduradunena eta jakinaren gainean dauden guztiena izango da.
– Beren kargua dela eta diagnostikoaren edukia eta ebaluazio psikopedagogikoaren txostena ezagutu beharra duten adituek isiltasuna ziurtatu behar dute. Informazio hori gordetzeko eta zaintzeko erantzukizuna ikaslearen espedientea jasota daukan administrazio-unitatearena izango da.
– Administraziorako informazioa beharrezko baliabideak emateko izango da eta irakasleentzako informazioa dagokion curriculumaren egokitzapenak egiteko.
– Informazioa modu ulergarrian emango zaie legezko ordezkariei eta, ahal denean, ikasleari berari, erabilgarria izan dadin ikasleak eta familiak berak hezkuntza-prozesuan partehartze aktiboa izan dezaten.
atala.– Matrikulazioa eta eskolatzea.
– Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan, ikasle horien behar espezifikoetarako baldintza egokietan, ahalik eta murrizketa gutxien ezartzen dituen ingurunean eta etxetik ahalik eta hurbilen. Ahal denean, behintzat, gela arruntetan eskolatuko dira ikasle guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan. Ezinbesteko izan dadinean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.
– Horretarako, hezkuntza-administrazioak ikasle horiek eskolatzeko irizpideak ezarriko ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila eta etapetan. Lehentasuna aitortuko zaie diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetan onartuak izateko, premia espezifikoetarako baliabide egokiak baldin badituzte edo talde multiprofesionalak egindako eta hezkuntza-administrazioak onartutako proposamenean baliabide horiek sartzen badira. Nolanahi ere, banaketa orekatua izango da ikasleen kopurua eta gorabehera bereziak kontuan hartuta.
– Edozein eratara, hezkuntzako lurralde-ordezkaritzako dagokion unitateak esleitutako ikastetxea familiak eskatutakoarekin bat ez badator, aurretik entzun egin beharko zaie ikaslearen legezko ordezkariei, dagokion administrazioko organoan aurkeztu daitezkeen erreklamazioak edo errekurtsoak kaltetu gabe.
– Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe guztiek nahitaez onartu beharko dituzte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskolatzeko adierazten dituen irizpideen arabera. Ikaslearentzako ikasketa-proiektuak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin jarduteko bete behar diren arauak ezarriko ditu, dekretu honetan araututakorekin bat etorrita. Horrekin batera, ikastetxean eskolatuta dauden hezkuntza-premia bereziko mota ezberdineko ikasleek behar dituzten neurri bereizgarriak jasoko ditu ikasketa-proiektuak.
– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea Haur Hezkuntzan legeak etapa horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi eta amaituko da. Salbuespen gisa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimendu ahal izango du urtebete gehiagoz egotea behar duten ikasleentzako. Aurretik, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko talde multiprofesionalak txostena egin beharko du eta beharrezkoa izango da legezko ordezkariak ados egotea eta hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea.
– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea Lehen Hezkuntzan legeak etapa horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi eta amaituko da. Hori dela eta, kontuan eduki beharko da Euskal Herriko Autonomi Elkarterako Haur Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuaren (EHAA, 1992-08-27) 14. atalean ezarritakoa. Salbuespen gisa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimendu ahal izango du urtebete gehiagoz egotea etapa horretan, Haur Hezkuntzako eskolatzea zabaldu ahal izateaz gain. Aurretik, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko talde multiprofesionalak txostena egin beharko du eta beharrezkoa izango da legezko ordezkariak ados egotea eta hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan kontuan izan beharko da etapa horretarako ezarritako arautegi orokorra. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartuko dira Lehen Hezkuntza bukatu ondoren, hamabi urte betetzen dituzten urte naturalean, dekretu honetan azaldutako salbuespenak salbuespen. Hori dela eta, ikasle horien hezkuntza-prozesuan kontuan eduki beharko dira Euskal Autonomi Elkarterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezartzeari buruzko ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan ezarritakoa.
– Hezkuntza-premia bereziak ezgaitasun baten ondorioz dituen ikasleak 16 urteak beteak baditu eta irakasle-taldearen ustez Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzea ezinezkoa baldin badu, laneratzeko gaitasuna emango dion prestakuntza egokitua egitera pasako da. Prestakuntza egokitua hogei urte bete arte luzatu ahal izango da.
.– Norbanakoari egokitutako curriculuma.
– Curriculuma Norbanakoari Egokitzea curriculumeko elementuetan (helburuetan, edukietan, ebaluatzeko irizpideetan, metodologian, antolaketan) beharrezko aldaketa guztiak egitea da, ikasle batek eskolaketa osoan modu iragankorrean edo iraunkorrean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko.
– Ikastetxeek curriculumaren egokitzapenak proposatu beharko dituzte dekretu honetako 2. atalean adierazten diren hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baina beti ere egokitzapen horiek ikastetxeko pedagogi autonomia gainditzen dutenean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartu beharko ditu proposatutako egokitzapenak.
– Ikasturte bakoitzaren amaieran, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen 36.4. atalean zehazten dena oinarri hartuta, hezkuntza-premia bereziak dituen ikasle bakoitzak lortutako emaitzak ebaluatuko dira, hasierako baloraziotik abiatuta proposatutako helburuen arabera. Ebaluazio horrek jarduteko plana emaitzen arabera aldatzeko aukera emango du.
– Curriculumaren egokitzapen guztien xedea izango da ikasleak curriculumean ezarritako gaitasun orokorrak eskuratzea, dituen aukeren arabera eta ahalik eta gehien integratuta dagokion taldean. Xede horiek lortzen dituzten ikasleek dagokien titulu akademikoa eskuratuko dute; lortzen ez dituztenek prestakuntza egokitua egin ahal izango dute laneratu ahal izateko kualifikazioa lortzeko.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak zehaztuko du, agindu baten bidez, noren eskumena den curriculumaren egokitzapena eta horiek lantzeko, garatzeko eta ebaluatzeko jardunbidea ezarriko du.
atala.– Baliabide materialen hornidura.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan eskolarizatutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei hornituko die bere aurrekontu-erabilgaitasunen barruan, behar espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta neurri materialekin.
– Eskola-bilgune guztietan behar adina ikastetxe egongo da ezgaitasun motoreak direla eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatu ahal izateko, dekretu honetako 7.1. atalean aurreikusitako baldintzetan.
Eragin horietarako, Hezkuntza Sailak plan bat garatuko du pixkanaka-pixkanaka eraikuntza eta hirigintza-oztopoak ezabatzeko. Horretarako, hitzarmenak izenpetuko ditu, hala egokituz gero, toki-korporazioekin. Nolanahi ere, ikasleei ziurtatuko zaie derrigorrezko etapetan eraikuntza-oztoporik gabeko ikastetxeetan eskolatzea, etxetik ahalik eta hurbilen.
– Eskola-bilguneko edo, hala egokituz gero, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 26.4. atalean adierazten diren jardun-eremu zabalagoko zein murritzagoko ikastetxeetarako laguntza zerbitzuek beharrezko laguntza teknikoa emango diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeei. Horretarako, ikastetxeek ez dauzkaten baliabideak eta hezkuntzako material egokitua jarriko dituzte ikastetxeen esku, premien arabera.
atala.– Giza baliabideak ikastetxe publikoetan.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziurtatuko du irakasle aholkulariaren arreta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta irakasle orientatzailearen arreta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasleen aniztasunari hezkuntza-erantzun egokia emateko. Horretarako, irakasle horien baldintzak eta eginkizunak ezarriko ditu.
– Hezkuntza bereziko irakasle espezifikoez gain (Pedagogia Terapeutikoko espezializazioa eta Entzumena eta Hizkuntzako espezializazioa) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar adina irakasle izango ditu hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, Hezkuntza Sailak berak ezarritako baldintzekin eta betebeharrekin.
atala.– Baliabide espezifikoak itunpeko ikastetxeetan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezkoak diren administrazio-xedapenak garatuko ditu, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta eman ahal izateko baliabide espezifikoen hornidura zehazteko, itunpeko ikastetxeetan.
atala.– Irakasleen prestakuntza.
Irakasleak prestatzeko planetan aniztasunaren tratamendurako moduluak, curriculumaren egokitzapenak eta hezkuntza sendotzeko neurriak sartuko dira. Horrekin batera, prestakuntzarako behar adina jarduera sartuko dira hezkuntza-premia bereziei eta hezkuntza-premien talde anitzi erantzuteari dagokienez, irakasleak prestatzeko eskaintzan eta aholkularitzako ekintzetan. Matrikulatzeko lehentasuna izango dute horrelako ikasleei arreta eskaini behar dieten irakasleek.
atala.– Gurasoen eta ikasleen partehartzea.
– Hezkuntza-administrazioak legezko ordezkarien partehartzea sustatuko du eta, hala egokituz gero, ikasleena ere bai, eskolatzeari dagozkion erabakietan eta premia espezifikoei erantzuteari buruzko erabakietan.
– Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zerbitzuek informazioa eta aholkularitza emango dizkiete interesatuei ikastetxea hautatzeko aukerei dagokienez. Erabakiak hartzeko legezko ordezkariek ikaslearen gizarteko ingurune hurbilari buruzko hasierako ebaluazioko eta hezkuntza-sistemak eskaintzen dituen aukerei buruzko datuak izango dituzte.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak familia/eskola programen garapena sustatuko du, komunikazioa, informazio-trukaketa, tekniketan eta laguntza-prozesuetan gaitzea, eta hezkuntza-premia bereziak dituzten seme-alabak hezitzeko lanetan laguntza errazteko asmoarekin.
– Hezkuntza-administrazioak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei emandako erantzunerako jarraipen-batzordeen sorrera sustatuko du, arau bidez zehazten den moduan. Horretarako, guraso elkarteen federazioen eta hezkuntzan lan egiten duten erakundeen partehartzea izango du. Batzorde horien xedea izango da eskolatzeko adinean dauden haurren eta gazteen premia berezien erantzunean zerikusia duten gizarteko sektoreen proposamenak biltzea.
atala.– Erakundeen arteko lankidetza.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egoki iritzi dituen hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu foru aldundiekin eta toki-korporazioekin, eta bai irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin eta erakundeekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei erantzun egokiagoa emateko xedearekin, edozein motatako hezkuntza-premia berezi antzemateko, diagnostikatzeko eta arreta eskaintzeko lankidetzan jardunda.
atala.– Batxilergoan eta Lanbide Heziketan eskolatzea.
– Hezkuntza-premia bereziak izan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dagokion titulazioarekin amaitu duten ikasleek Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzan matrikulatu ahal izango dute. Beharrezkoa bada premia berezien berri emango dute, curriculumean sartzeko baliabide espezifikoez hornitzeko.
– Talde arruntetan egongo dira sartuta baina ikastetxeko laguntzako baliabideak erabili ahal izango dituzte, lehendik daudenak nahiz ikasle horien premia berezietarako bereziki jarri direnak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutakoaren arabera.
– Batxilergoan, hezkuntza sendotzeko neurri sinpleak nahikoa ez direnean, beharrezkoak diren curriculumaren egokitzapenak egingo dituzte, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatzen duenaren arabera. Curriculumaren egokitzapen horiek izan daitezke arauzko curriculuma hedatzea eta iraupena bikoiztea. Nolanahi ere, hezkuntza-administrazioak baimendu behar ditu egokitzapenak.
– Batxilergoko hainbat gaitan salbuespenak egin ahal izango dira, baina entzumeneko, ikusmeneko edo mugimenezko arazo larriak dituzten ikasleentzat bakar-bakarrik. Onartzeko prozedura araudi batez zehaztuko da.
– Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan garatu ahal izango dira curriculumaren egokitzapenak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat. Hala ere, kontuan izan behar da egokitzapen esanguratsuak ezin dituela, inola ere, oinarrizko lanbide-gaitasunekin zerikusia duten helburuak kendu, tituluaren xedea den gaitasun orokorra lortzeko. Curriculumaren egokitzapen horiek hezkuntza-administrazioak baimendu beharko ditu beti ere, eta derrigorrezko curriculuma zatitu ahal izango dute iraupena bikoituz.
– Izaera osoko heziketa-zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziko ikasleek heziketa-zikloko lanbide-moduluren bat edo batzuk ikasi ahal izango dituzte, modulu horiekin zerikusia duten hainbat lanbide-gaitasun egiaztatu ahal izateko.
– Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan Hezkuntza, izaera iraunkorreko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen onarpena horretarako araudi zehatz baten bitartez arautuko da, eta lehentasuna izango dute haien premietarako baliabide espezifikoak dituzten ikastetxeetan.
atala.– Erregimen bereziko irakaskuntzetan sartzea.
– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek erregimen bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan sartu ahal izango dute, haietako bakoitzarentzat beharrezkoak diren baldintzak aldez aurretik bete eta gero. Beharrezkoa bada premia berezien berri emango dute, curriculumean sartzeko baliabide espezifikoak jarri ahal izateko.
– Izaera iraunkorreko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen onarpena irakaskuntza horietako bakoitzerako araudi zehatz batek arautuko du, eta lehentasuna izango dute haien premietarako baliabide espezifikoak dituzten ikastetxeetan.
– Talde arruntetan egongo dira sartuta baina ikastetxeko laguntzako baliabideak erabili ahal izango dituzte, lehendik daudenak nahiz ikasle horien premia berezietarako bereziki jarri direnak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutakoaren arabera.
atala.– Helduentzako Hezkuntza ikastetxeetan eskolatzea.
– Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsona helduak Helduentzako Hezkuntza ikastetxeetan eskolaratu ahal izango dira, heziketa-aldiren bat bertan ikasteko eta haien hezkuntza-helburuak erdiesteko. Curriculumaren egokitzapenak egin ahal izango dira.
– Lankidetza-hitzarmenak ezarri ahal izango dira haien ordezkari diren erakundeekin, bai baliabideen planifikazio egokia errazteko bai irakasle zein ikasleentzako laguntza beharrezkoez hornitzeko.
atala.– Buru-urritasunen edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleak.
– Buru-urritasunen edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikastetxe eta ikasgela arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat. Horretarako, erabilgarri dauden bitartekoez eta baliabideez baliatuko dira eta beharrezkoak diren curriculumaren egokitzapenak egingo dira.
– Hala ere, ezgaitasun psikiko larriak eta iraunkorrak dituzten ikasleek ikasgela egonkorretan jaso ahal izango dute arreta, ikastetxean bertan, etengabeko laguntza egokitua eta curriculum arruntarekin bateragarria ez den curriculum egokitua beharrezkoak baldin badituzte. Ikasgela egonkorrek premia bereziei erantzun ahal izateko baliabide materialak eta giza baliabideak izango dituzte. Dena dela, horrek ez du kaltetuko ikastetxeko dinamika orokorrean sartzeko aukera.
– Hezkuntza-premia bereziak buru-urritasunen edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz dituzten ikasleak eskolatzeko Hezkuntza Bereziko ikastetxe espezifikoak bakar-bakarrik egoera larrietan proposatuko dira, talde multiprofesionalek egindako ebaluazioaren eta orientazioaren arabera; hau da, ikaslearen hezkuntza-premiak giza laguntza eta laguntza material espezializatuak eta trinkoak behar dituenean, curriculum arruntarekin bateragarriak ez diren curriculum-egokitzapenez gain, eta horrek ez duenean murriztapen gutxiagoko ingurune baterako aukerarik ematen.
atala.– Gorreriaren eta entzumen-urritasunaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
– Derrigorrezko eskolatzea amaitzean gorreriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek hizkuntza biak erabiltzeko gaitasuna izan dezaten (zeinuena eta ahozkoa) eta, horrenbestez gizartean partehartze aktiboa, hezkuntza-administrazioak lagundu egingo du zeinuen hizkuntzak aitorpena eta erabilera izan ditzan, gorrek ikasten duten hizkuntza naturala denez; baita komunikatzeko ahozko eta ikusmeneko sistemen erabilera ere.
– Hezkuntza-administrazioak ikasleen familiei eta legezko ordezkariei informazioa eta aholkularitza emango dizkie, hezkuntzako laguntza-zerbitzuen bitartez, ahozko lehenengo hizkuntza euskara etagaztelaniaren artean hautatu ahal izateko aukerei buruz.
– Hezkuntzako administrazioak ikastetxe arruntetan ikasle gorrentzako ikasgelen sorrera sustatuko du hezkuntzako etapa guztietan eta beharrezko baliabideak emango ditu ikasgela horietarako, besteak beste zeinuen hizkuntza erabiltzen duten irakasleak, eta ahozko hizkuntza irakasteko eta komunikaziorako entzumen-oztopoak ezabatzeko logopedak.
atala.– Ikusmen-urritasunaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
– Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren ondorioz dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna. Horretarako, dagokion laguntza-zerbitzuen aholkularitza izango dute.
– Laguntza-zerbitzuak koordinazioan arituko dira diagnostiko eta ebaluazio psikopedagogikoa egiteko, jarduteko plana ezartzeko eta curriculumaren beharrezko egokitzapenak planteatzeko. Ikastetxeei curriculumean sartzeko material egokituak emango dizkiete eta baita ikasle horientzako beharrezkoa den ikasmateriala ere.
atala.– Mugimenezko ezgaitasunaren eta garun-paralisiaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
– Dekretu honetako 9. atalean aurreikusitako eraikuntza eta hirigintza-oztopoak ezabatzeaz gain, hezkuntzako administrazioak curriculum arruntean sartzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak emango dizkie mugimenezko ezgaitasunaren eta garun-paralisiaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei.
– Mugimenezko ezgaitasun oso larriak dituztelako curriculum arruntean sartzea oso zaila duten ikasleen kasuan, administrazioak zerbitzu espezifikoez hornitutako ikasgelak sortuko ditu ikastetxe batzuetan, ikasle horiek hezkuntza-arreta egokia izan dezaten.
atala.– Gaitasun handiagoen edo aparteko adimenaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
– Gaitasun handia, trebetasun edo talentu espezifikoren bat edo aparteko adimena duten ikasleei emango zaien hezkuntza-arreta hezkuntzako etapa guztietan ezarritako helburu orokorretako gaikuntza orekatura bideratuko da bereziki, 1996ko apirilaren 24ko Ministro-aginduak xedatutakoaren arabera. Hain zuzen ere, Ministro-agindu horrek arautzen ditu aparteko adimena izatearen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen derrigorrezko eskolatze-aldiaren iraupena salbuespen gisa malgutzeko baldintzak eta jardunbidea.
atala.– Gizarte edo kultura-egoera kaltetuaren ondorioz behin-behineko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
– Gizarte edo kultura-egoera kaltetuaren ondorioz behin-behineko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna, ikaslearen ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-proiektuaren, ikasketa-proiektuaren eta ikasgelaren programazioaren bitartez. Orokorrean ezarritako neurriak nahikoak ez badira ikasleren batentzat, hezkuntza sendotzeko neurriak hartuko dira eta curriculumaren behin-behineko egokitzapenak egin ahal izango dira.
– Hezkuntza-administrazioa bereziki arduratuko da ingurune kaltetuetan dauden ikastetxeak ez daitezen ingurune berezitu bihurtu, integrazioaren eta normalizazioaren printzipioaren aurka. Horretarako, ikasgelako programazioan eta taldeen antolaketan malgutasun-neurriak erabiltzeko aukera emateaz gain, ikastetxe horietako irakasleek prestakuntza eta kualifikazio espezifikoa izan dezaten saiatuko da.
– Hezkuntza-administrazioak eskolatze-programa osagarriak ezarri ahal izango ditu salbuespenezko egoerei erantzuna emateko. Hezkuntza-administrazioak berak zuzenean ezar ditzake programa horiek edo baita gizartean eta hezkuntzan parte hartzen duten erakundeekin eta entitateekin hitzarmenduta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak aldi baterako hartu ahal izango dituzte programa horiek, hezkuntzako laguntza-zerbitzuen proposamenaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako esparru orokorrean hartu diren neurriak nahikoa izan ez badira.
atala.– Eskola-moldagabezia larriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
– Eskola-moldagabezia larriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikasgela eta ikastetxe arruntean eman behar zaie hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat. Horretarako, egoki iritzi diren neurriak hartuko dira curriculuma egokitzeko, hezkuntza sendotzeko eta norberari orientabidea emateko.
– Gizarte eta komunitate-zerbitzuekin koordinatuko dira ikasle horientzako hezkuntza-erantzunak, haurren eta gazteen buru-osasunerako zerbitzuak barne.
– Neurri arruntak agortu ondoren ezarri ahal izango dira, salbuespen gisa eta behin-behinerako, eskolatzeko programa osagarriak, ikasleei jarrera positiboak garatzen laguntzeko hezkuntza-prozesurako, taldeko lagunenganako, irakasleenganako eta gizarte-ingurunerako, norberaren eta gizartearen egokitzapena lortzeko eta, ahal den neurrian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortu ahal izateko.
atala.– Ospitalizazioaren eta gaixotasun luzeen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
Derrigorrezko eskolatze-adinean izandako ospitalizazioaren eta gaixotasun luzeen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, medikuak aginduta egunero ikastetxera joan ezin dutenean, ospitalean emango zaie hezkuntza-erantzuna, horretarako sortutako eskola-unitateen bitartez edo etxean bertan eskainitako laguntzaren eta jarraipenaren bitartez, hala erabakitzen bada.
atala.– Ikaskuntza-maila motelen eta ikaskuntzako oztopo garrantzitsuen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
Ikaskuntza-maila motelen eta ikaskuntzako oztopo garrantzitsuen ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikasgela arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna, oinarrizko ikaskuntzetan hezkuntza sendotzeko neurriak ezarrita, edo gorabeherek ezinbestekotzat jotzen badute, hezkuntzari laguntzeko zehazten diren inguruneetan.
Partehartzearen aurretik ebaluazio psikopedagogikoa egingo da eta hor sartuko dira, besteak beste, curriculumaren ebaluazioa eta ikaslearen gaitasunen azterketa, eta baita ikasle horiei erantzuteko abiaraztea proposatzen den hezkuntzari laguntzeko ekintzei dagokien norbanakoari egokitutako curriculuma.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen eremuan diru publikoarekin mantentzen ez diren eta hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatuta dituzten ikastetxeek eskola-normalizazioaren eta integrazioaren printzipioak hartuko dituzte aintzat, lege horretako 36. eta 37. ataletan xedatzen denaren esparruan. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 26. atalean adierazten diren hezkuntzarako laguntza zerbitzuen aholkularitza eta lankidetza eduki ahal izango dituzte eta beharrezko curriculumaren egokitzapenak egin edo proposatuko dituzte, kasu bakoitzean dagokiona, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatzen duenaren arabera, dekretu honek dioena beteaz eta Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistema anitzetako curriculumak onartzen dituzten dekretuek diotena beteaz.
INDARGABETZE-XEDAPENA
Indargabeturik geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1982ko irailaren 2ko Agindua eta Haur eta Lehen Hezkuntzetako curriculumaren egokitzapenak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1993ko maiatzaren 5eko Agindua.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 23an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (10)
- Indargabetutakoa: 78/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak iragartzen baitira hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2018-2019 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpek
- Ikus: AGINDUA, 2017ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako d
- Ikus: AGINDUA, 2016ko maiatzaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2016-2017 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar d
- Ikus: AGINDUA, 2015eko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015-2016ko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe prib
- Garatutakoa: AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntzaren arloko hainbat ekintza eta neurri arautzen dituena, gizarte edo kulturaren ikuspegitik besteak baino egoera txarragoan diren ikasleentzat eta eskolara ego
- Ikus: AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak iragartzen baitira hezkuntza-premia bereziko ikasleak ikasgela arruntetan eskolatzen dituzten eta 2020-2021 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako.
- Ikus: 266/2006 DEKRETUA, abenduaren 26koa, ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde zentroak sortzekoa.
- Ikus: AGINDUA, 2001eko azaroaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren zentroetan epaiaren zain dauden adingabekoen eta zigor
- Indargabetzen du: Hezkuntza-Sailaren 1982garreneko Irailaren 2ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango Berarizko Hezkuntzako Irakaskuntza araupetuz.