Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

168/1994 DEKRETUA, apirilaren 26koa, Aralar aldea parke naturaltzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2345
  • Xedapen-zk.: 169
  • Xedapen-data: 1994/04/26
  • Argitaratze-data: 1994/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aralar aldea, Gipuzkoan kokaturik, paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da. Naturgune hau babestea funtsezkoa da Euskal Autonomi Elkartean alde gutxitara hedatzen diren espezie askoren kontserbaziorako. Abeltzantza oso garrantzitsua da Aralarren, eta mendikatean zehar banatzen diren monumentu megalitiko ugariek erakusten duten bezala, lurralde honetan antzinatik praktikatzen den erabilera. Gipuzkoan tradiziorik handieneko mendialdeetarikoa da, eta bertan egiten den jolas erabilera ere garrantzi handikoa da. Legebiltzarraren 1992ko ekainaren 5eko bilkuran onetsi zen Euskal Baserrialdeko Plangintzak, herribotereek natur ingurunea oraingo ondare gisa eta etorkizuneko balaunaldien eskubide gisa zaindu eta mantentzeko duten betebeharra ezartzen du. Halaber, natur inguruneak sortzen dituen ekonomi ihardueren oreka egokia mantentzea eta iharduera horiek kokatzen diren aldeetan Landa-garapena bultzatzea natur ingurunea zaintzeko politikaren gako nagusitzat jotzen ditu. Aralarko Parke Naturalak 10.956 hako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateko lurraldeari dagozkienak. Aralar aldea parke naturaltzat jota, natur balioak berehala babes daitezen eta bertan bizi diren komunitateak ekonomiari eta gizatasunari dagokienez zuzper daitezen lortu nahi da. Helburu horiek lortzera zuzentzen da Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, zein aldea antolatzeko tresna baita eta lurraldea eta inguru fisikoa antolatzeko egun dauden tresnei nagusituko baitzaie; hortaz, tresna horiek nahitaez egokitu beharko zaizkio planari. Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren onespenarekin, apirilaren 26ko 169/1994 Dekretuaren bidez eginda, Naturguneen eta Basaflora eta Basafaunaren Kontserbazioari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 15. atalean alde hori parke naturaltzat jotzeko ezartzen den beharkizuna betetzen da. Horrela, Aralar aldeari babesaraubidea emateko Lege horrek eskatzen duen prozesua osatzen da. Natur Baliabideen Antolamendurako Planean finkaturiko gidalerroak Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean garatuko dira. autonomia-elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko IhardutzeErakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean xedaturikoa betetzeko, Aralarko Parke Naturlaren administrazioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru erakunde eskudunari dagokio. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko apirilaren 26an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe,XEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Honako dekretu honen xedea, Aralar aldea parke naturaltzat joaz, aldea babesteko araubide juridiko berezia ezartzea da, Naturguneen eta Basa-flora eta Basafaunaren Kontserbazioari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 13. atalean ezarritakoaren arabera. 2. atala.- Helburuak. Aralar alderako apirilaren 26ko 169/1994 Dekretuaren bidez onetsi den Natur Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritako gidalerroen barruan, araubide juridiko berezi horrek ondoko helburu hauek izango ditu: a) Parkearen eremuan dauden flora, fauna, gea, paisaia eta ekosistemak babestu, artatu eta, behar denean, lehengo egoerara itzularaztea. b) Aldeko gizarte eta ekonomi alderdiak sustatzea, natur baliabideen arrazoizko erabileran oinarriturik. c) Nekazaritza, abeltzantza eta basogintza izaerakoak izanik, ingurune fisikoa eginkorki zaintzen eta babesten laguntzen duten ekoizpen iharduera tradizionalak hobe, berreskura eta ezar daitezen suspertzea. d) Aldeko natur balioen ezagutza eta gozamen erazkoa suspertzea, hezkuntza, kultura, jolas, turismo eta gizarte eta ekonomiarako interesgarriak diren iharduerak burutuz. e) Ikerketa zientifikoa eta oinarrizko prozesu ekologikoen azterketa suspertzea. 3. atala.- Lurralde eremua. 1.- Aralarko Parke Naturalak, 4. atalean eta Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren antolamendu planoan, hurrenez hurren, deskribaturiko eta grafiaturiko geografi eremua bilduko du. 2.- Aralarko Parke Naturalak 10.956 hako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateari dagozkienak. 4. atala.- Eragin sozioekonomikoaren menpeko aldea. 1.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteak eta Enirio-Aralar mankomunitatea hartuko dira eragin sozioekonomikoaren menpeko aldetzat, honako helburu hauekin: a) Inguruko biztanleak parkearen kudeaketak ekarritako ihardueretan integratzea. b) Natur ingurunea errespetatzen duten nekazaritzaabeltzantzako ihardunbideak erabili eta sustatzea. c) Alde honetako ekonomi ihardueraren bereizketa sustatzea, natur baliabideak zaindu eta artatzearekin bateragarria den eran. d) Egungo ekoizpen-egiturak hobetzea, beren iharduera natur baliabideak babestera zuzenduaz. e) Aralar aldean kultur, zientzi, hezkuntza, jolas eta turismo ekimenak lagundu eta bultzatzea. f) Aldeko biztanleen gizarte ongizatea areagotzea. 2.- herri-administrazio eskudunek, aurreko idazatian aipaturiko helburuak betetzera zuzendutako iharduketak finantzatzeko neurri bereziak ezarriko dituzte. 5. atala.- Parkearen administrazioa. 1.- Aralarko Parke Naturaleko administrazioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru organo eskudunaren ardura izango da. 2.- Parke naturaleko Patronatua eratuko da parke naturalaren administraziorako kontsulta eta laguntza organo izateko, arautegi bidez zehaztuko diren osaketa eta eginkizunekin. 3.- Parke naturaleko organo kudeatzaileak Parkeko Zuzendariartatzailea izendatuko du, arautegi bidez esleituko zaizkion eginkizunekin. 6. atala.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea. 1.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plana garatzeko, urtebeteko epean Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea idatziko da, zeinek ondoko helburu hauek izango baititu: a) Natur baliabideak babesteko beharrezkotzat hartzen diren ekonomi eta jolas iharduerak antolatzeko arauak definitzea. b) Parkearen helburu zehatzak garatzen dituzten egitarauak eratzeko gidalerroak ezartzea, babes eta artapenari, izadigertakarien interpretazioari, ingurugiroari buruzko heziketari, naturgunearen erabilera eta gozamen erazkoari, parkean bizi diren komunitateen ikerketa eta garapen sozio-ekonomikoari, edo komunitate horien eragininguruari dagokienez. c) Parkea kudeatzeko gidalerro, irizpide eta jarraibide orokorrak ezartzea. 2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi eta berrikusteko prozedura honako hau izango da: a) Parkearen kudeaketaz arduratuko den foru organoak planaren zirriborroa egingo du, zein jarriko baita udalen eta alde honetako gizarte eta ekonomi interesak ordezkatzen dituzten elkarteen txostenaren menpean. b) Aurreko izapidea betetakoan, plan proiektua parke naturaleko Patronatuaren onespenpean jarriko da. c) Behin Patronatuak proiektua onetsiz gero, edo adierazpenik egin gabe hilabete igarota, foru organo eskudunak hasierako onespena emango dio Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileari. d) Behin hasierako onespena jasoz gero, plana Eusko Jaurlaritzan eta Gipuzkoako Foru Aldundian hirigintza arloan eskudunak diren organoen txostenaren menpean jarriko da. Txostena, espedientea jaso eta hilabeteko epean emango da. e) Organo idazleak, arauemailea ez den zatia onetsia izan eta gero, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailari igorriko dio Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea, Eusko Jaularitzaren dekretu bidez onets dadin. 3.- Plan eraentzaile horrek bost urteko iraunaldia izango du, eta epe horren buruan berrikusi beharko da, edo lehenago, beharrezkoa balitz. 7. atala.- HERRI-ONURA eta kalteordainak. 1.- Aralar babesturiko naturgunetzat jotzeak ingurua HERRI-ONURA gisa kalifikatzea dakar, ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez. 2.- Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak parkearen eremuan ezartzen dituzten murrizketa edo mugak indarrean jartzeko xedeaz, jabetza pribatua edo legebidezko ondareeskubide zein ondareinteresik kendu edo bereziki mugatzen bada, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren araberako kalteordainak emango dira. 8. atala.- Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea. 1.- Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio, eskuduna den organoaren bidez, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza parkearen barruko lurren inter vivos kostubidezko eskualdaketa guztietan. 2.- Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza honako prozedura honen arabera egingo da: a) Eskualdatzaileak eskualdaketaren funtsezko baldintzak sinesgarriro jakinaraziko dizkio Administrazioari, zeinek hiru hilabeteko epea izango baitu, eskualdaketaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eroslehentasun eskubidea egikaritzeko. Epe hori eroslehentasun eskubidea erabili gabe igaroz gero, iraungi egingo da. b) Eskualdaketa egindakoan, bera bideratzen deneko eskritura publikoaren kopia sinesgarria bidaliko dio eskualdatzaileak administrazio organo iharduleari; aipaturiko jakinarazpena obratu dela zehaztu beharko da eskrituran, bera gabe eskualdaketa ezin inskriba baitaiteke Jabetza Erregistroan. c) Eskualdatzaileari dagozkion eginbeharretarik edozein bete gabe, parkearen barruan kokaturiko lurren titulartasun aldaketarik gauza badadi, foru organo eskudunak atzera eskuratzeko eskubidea erabil dezake urtebeteko epean, eskualdaketaren edo eskualdaketa gauzatu zen baldintza errealen berri duenetik zenbatzen hasita. 3.- Sail egokien baliabideen heinean, Herriadministrazio eskudunak parke naturalaren barruko finken titulartasuna eskura dezan ahalbidetzen duten trukaketenbidezko jabetza aldaketak bultzatuko dira. 9. atala.- Urratzeak. 1.- Aralarko Parke Naturalaren esparruan egin daitezkeen urratzeak honela sailkatzen dira: arinak, ez hain astunak, astunak eta oso astunak. 2.- Urratze arintzat honako hauek hartuko dira: a) Parkearen barruan eta beren beregi baimendutako lekuetatik kanpo aparkatzea. b) Bizikletaz edo antzerako ibilgailuez zirkulatzea, beren beregi baimendutako balizko eta bideetan ezik. c) Aurrikusitako aldeetatik kanpo eta erabilerei buruz indarrean dauden arauak bete gabe burutzen diren nekazaritza, abeltzantza eta basogintza iharduerak, astunago gisa kalifikatzen ez badira. d) Baimenik gabe akanpatzea. e) Parkeko bake eta lasaitasuna asaldatzen duten zaratak egitea. f) Natur Baliabideen Antolamendurako Planean eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako arauetarik, sarturik daudeneko araubide juridikoa babesteko helburuak lortzera zuzendutako debeku edo betebeharrak finkatzen dituztenak urratzen dituen eta atal honen gainerako idazatietan jasotzen ez den beste edozein iharduera. 3.- Urratze ez hain astuntzat honako hauek hartuko dira: a) Produktu kimikoak edo gai biologikoak baimenik gabe erabiltzea, parkearen barruan isurketak egitea edo hondakinak botatzea, honako atal honen 5.a) idazatian aurrikusitako balizkoan jasotako inguruabarrak biltzen ez direnean. b) Parkeko elementuetan inskripzio, seinale, zeinu, marrazkiak eta margozkiak egitea. c) Parkearen antolamendurako arauak urratzen dituzten eraikin, instalazio, eraikuntza eta era guztietako obrak. d) Motoredun ibilgailuekin ibiltzea, baimenduriko bide eta balizkoetatik kanpo. e) Sua erabiltzea, beren beregi baimenduriko balizkoetan ezik. f) Parkeko flora eta faunarekin zerikusirik ez duten landare edo abere espezieak baimenik gabe sartzea. g) Parkeko abere espezieen lasaitasuna asaldatzen duten zarata, argi eta distiradak egitea. h) Zaborrak, txatarrak edo beste edonolako hondakin solidoak parkearen barruan biltegiratzea. i) Parkea zaintzeaz arduratzen den pertsonalaren edozein iharduketari aurka egitea. j) «Hirilur eta azpiegitura barrutitik» kanpo edozein publizitateelementu jartzea. k) Parkearena den edozein gai baimenik gabe erretiratzea. 4.- Urratze astuntzat honako hauek hartuko dira: a) Baso azalerak edo parkearen beste edozein elementu suntsitzea, atzemate, ebaketa, erauzketa edo beste iharduketa batzuen bidez, beren beregi baimendutako balizkoetan ezik, edo baimenean ezarritako baldintzak urratuaz. b) Aurreko zenbakiko h) balizkoa, paisaiaren harmonia hautsi eta ikuspegiaren perspektiba aldatzen denean. c) Azpiegiturak jartzeko obrak egitea, antolamenduari buruz indarrean dauden arauei lotu gabe. d) Parkeko natur ingurunearen elementuen itxura, erliebe eta antolamendua aldatu edo mudatzea. e) Motoredun baliabideak erabiltzea eskatzen duten kirol iharduerak. f) Edozein abere espezie hil edo edozein abere espezieri kalterik egitea, beren beregi baimendutako balizkoetan ezik. 5.- Oso astunak: a) 3. zenbakiko a) letran aurrikusitako balizkoa, parkeko bizigarritasun baldintzak aldatzen direnean. b) Baimenik ez duten erauzketa eta industri iharduerak. c) Hondakindegiak jartzea. d) Sua parkeko natur ingurunearen baldintza, produktu edo elementuak suntsitu edo aldatzeko erabiltzea. 10. atala.- Zehapenak. 1.- Aurreko atalean tipifikaturiko urratzeak ondoko zenbateko hauekin zehatuko dira: - Urratze arinak, 10.000 PTAtik 100.000ra bitarteko isunarekin. - Urratze ez hain astunak, 100.001 PTAtik 1.000.000ra bitarteko isunarekin. - Urratze astunak, 1.000.001 PTAtik 10.000.000ra bitarteko isunarekin. - Urratze oso astunak, 10.000.001 PTAtik 50.000.000ra bitarteko isunarekin. 2.- Zehapenak mailakatzeko, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontutan: a) Urratzailearen maltzurkeria gradua. b) Natur inguruneari eragindako kaltea. c) Pertsona eta ondasunentzat sortutako arriskua. d) Berrerortzea, zehapen prozeduraren hasieraren jakinarazpenaren aurre-aurreko urtebetean burututako egintzen ondorioz, babesturiko natur inguruneei eta Basa-fauna eta basafloraren defentsari buruzko urratze bat edo gehiagorengatik, erabaki irmoaz, zehapenik hartu izanagatik. Egindako urratzeen kopuru eta astuntasuna kontutan hartuko da berrerortzearen ondorio astungarria, kasu bakoitzean, zehazteko. e) Kontutan harturiko jokabidearen gaitzesgarritasun graduan eraginik izan dezakeen beste edozein inguruabar, aringarri edo astungarri gisa. 3.- Halaber, legez kanpoko iharduketa baten ondorioz aldatu edo transformaturiko ingurune fisikoa lehengo egoerara itzultzeko behar diren neurriak hartuko dira, eta kasu bakoitzean 500.000 PTAtik gorakoak izango ez diren isun hertsatzaileak jarri ahal izango dira, zein errepikatuko baitira agindutako lana burutzeko nahikotzat hartzen den denbora aipatu neurriak hartu gabe agortutakoan, guzti hori Administrazioak urratzailearen kargura obra dezakeen ordezko burutzapenaren kaltetan jo gabe. 4.- Honako dekratu honetan beren beregi aurrikusten ez den guztian, martxoaren 27ko 4/1989 Legearen VI. idazpuruan xedaturikoa aplikatuko da. 11. atala.- Zehatzeko eskumena. Zehapen prozedura hasi, tramitatu eta erabakitzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren organo eskudunari dagokio. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoak.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari honako dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko apirilak 26. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSÉ MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.