Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

4/1989 LEGEA, ekainaren l6koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusien Abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalaren aldaketa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 1821
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1989/06/16
  • Argitaratze-data: 1989/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekainaren 20ko 117 zbk.dun EHAA-n sartutako Agindu horren idazkeran huts bat nabaritu ondoren, horri dagokion zuzenketa egiten da. 4080 orrialdetik 4087 orrialdera, I Eraskina, zera dioenean: «Profesional anitzeko Taldeko Psikologo edo Pedagogoaren lanpostu 1 ». zera esan behar du: «Profesional anitzeko Taldeko Psikologo edo Pedagogoaren lanpostu I (Gizartera egokiazea)».Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusien Abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalaren aldaketa onartzen duen ekainaren l6ko 4/1989 Legea Eusko Legebiltzarrak onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko norbanako nahiz agintari diren herritar guztiei. Gasteiz, 1989.eko ekainak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalak beru 1 eta 2 zatietako ordainsari gehiketaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 610 milioi pezetako diru-baltza eratzen du; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsarizioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Euskal Herri-Arduralaritzetan bere zerbitzuak betetzen dituzten lanari taldeen 1989. urterako ordainsarien doizketak, 17/1988 Legearen 10.3 atalaren testua aldatzea eta horren finantzaketaren egintzabidea behar bezala ezartzea eskatzen du.Atal bakarra 1.- Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako Diruegitamu Nagusien abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atala honela idatzita geldituko da:Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 2.000 milioi pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsarizioen zehaztapena eta inzendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 82.143 pezetako (laurogeitabi mila ehun eta berrogeitahiru pezeta) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.150.000 pezetakoa (milioia ehun eta berrogeitamar mila pezeta) bermatzeko izango da. 2.- Aurreko zenbakiak dakarren gastuen gehikuntzaren dirubideketa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako Diruizendapen Nagusier. ordainketetarako diruizendapenak gutxitzearekin egingo da, eta hori Jaurlaritzak egingo du Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez beharrezko diru-eskuraketak antolatuz, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen mugaketak hauentzat ezargarri izango ez direlarik. AZKEN ERABAKI BAKARRA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean lege hau, eta 1989.eko urtarrilaren 1az geroztik izango ditu ondorioak.