Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

166/1989 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzeari buruzko martxoaren 29ko 73/1988 Dekretuko 5. atala aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 2080
  • Xedapen-zk.: 166
  • Xedapen-data: 1989/07/11
  • Argitaratze-data: 1989/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Atal bakarra.- Egoitza Portugaleteko (Bizkaia) Paseo de la Canilla, z/g.-an eta Kode zkia. izapidean duen eta Portugaleteko Udaleko Kultura Erakunde Autonomoaren burutzapekoa den «Euterpe» izeneko Udal Musika- Konserbatorioan ematen diren Hastapen Graduko musika-irakaskuntzei balio ofiziala ematea 1988/89 ikasturtetik hasita. Honako musika espezialitate hauek emango dira Ikastetxe horretan hastapen graduan: solfeoa eta Musikaren teoria, korala, pianoa, bibolina, soinua eta klarinetea. Gasteiz, 1989.eko uztailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arautegi Organikoa finkatzen duen martxoaren 29ko 73/1988 Dekretuaren 5. atalak, Nekazal Aholku-Mahai Nazionala eratzen du Nekazal Lanbide-Elkargoen entzutegi lez; Mahai horrek, Euskal Autonomi Elkarteko nekazal politika gertatzen eta horren jarraipena egiten lanbide sektoreak duen partehartzea instituzionaltzen duela. Hori dela eta, Nekazaritza eta Arrantza Saileko eta Foru Aldundietako ordezkariez gain, Nekazal Sindikatuetako, Nekazal Ganbaretako eta nekazal produktuak eraldatzen eta merkatalbideratzen dituzten Entitateetako ordezkariak agertuko dira Mahaiko ordezkari lez. Euskal Autonomi Elkarteko Landalur Koperatiben Federakundea osatu zen 1989.eko maiatzaren 22an; horren helburuetariko bat, landalurreko koperatiba sektorea ordezkatzea eta Erakunde Publikoetan izan behar dituen agerpenak suztatzea delarik. Federakundeak landalurreko baserritarrengan duen ordezkapen-maila kontutan hartuz, geroz eta antolaketa-egitura zabalagoak indartzea da Administrazioaren gogoa, Nekazal Aholku-Mahai Nazionalaren helburuak erdiesten ere parte hartu dezan Federakunde horrek. Ondorioz, zilegi da horren osakera aldatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Landalurreko Koperatiben Federakundeko bi ordezkari sartuz. Hori horrela, Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuaren proposamena jaso, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1989.eko uztailaren 11ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzeari buruzko martxoaren 29ko 73/1988 Dekretuaren 5. atala aldatzea, honako idazkera honekin gelditzen dela. « 1. Nekazal Aholku-Mahai Nazionala, Nekazal Lanbide-Elkargoen entzutegi bat da, hari dagokio lanbide-sektorearen partehartzea instituzionaltzea Euskal Autonomi Elkarteko Nekazal Politikaren gertatzean eta jarraitzean. Haren ondorioak ez dira aginduzkoak ezta loturazkoak ere izango Administraziorako. 2. Nekazal Aholku-Mahai Nazionala honako hauek osatuta dago: a) Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, Lehendakaria izango delarik, edo hori ordezka lezakeen gizakiak. b) Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izendapen libreko 2 karguk, mailaz Zuzendari baino beheragorik ez, Sailburuak izendatuak. c) Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek. d) Euskal Autonomi Elkartean ordezkaritza duten Nekazal Lanbide Elkargo bakoitzaren bi ordezkarik. e) Euskal Autonomi Elkarteko Nekazal Herrialde Ganbara bakoitzaren bi ordezkarik. f) Euskal Autonomi Elkarteko Landalurreko Koperatiba Federakundeko bi ordezkarik. g) Idazkari batek, Sailburuak izendatua. Horrez gain, lehendakariak beste gizaki batzu deitu ahalko ditu batzarretara, hala uste badu, aritzeko gaiak direla-eta. 3. Mahaiak finkatuko du batzarren aldizkotasuna, gutxienez hiruhilabetekoak izan beharko direlarik; lehendakariak, bidezko deritzonean, aparteko batzarretarako deialdia egin ahalko du. Osoko batzarrez gain, egoki deritzen batzordeak ezarri ahalko ditu Mahaiak». AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko uztailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ARCORBE.