Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

213/1989 DEKRETUA, urriaren 3koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxeetako Agintaritza Organuen osakera eta horien egitekoak araupetzeari buruzko apirilaren 15eko 82/1986 Dekrecua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 2803
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 1989/10/03
  • Argitaratze-data: 1989/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Unibertsitatekoez besteko irakaskuntzako ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluen agince-aldia luzatu zuen 1988.eko urriaren 21eko Aginduak; garai hartan Legebiltzarrean izapidetze-bidean zegoen Autonomi Legea argitaratzear egotea izan len erabaki horren zioa. Aipatu Lege-proiektu horren izapideketa geldirik dagoenez, eta 1989/90 ikasturtearen lehenengo hiruhilabetekoaren barruan agintaritza organuak aukeratu behar direnez gero, bidezkoa da hainbat aldaketa egitea gaurregun indarrean dagoen arauterian, Eskola Kontseiluen osakerari buruz Sailak dituen erizpideak erantsiz, izan ere, horien osakera berria ezin da luzaroan atzeratu. Era berean, heineko ordezkapena bermatu beharrak, 1986.eko apirilaren 22ko Aginduaren manuren bat berriz erredaktatu beharra dakar, horren egunean eguneango ihardunak, heintasun erizpideekin bateraezina den gehiengo-ordezkapenaren erizpidea ekarri bait du. Azken baten, arauen aldaketari ekiteko eritzia da hainbat atal aldatzea ontzat ematen duena, Eskola Kontseiluen eskurantzak areagotu nahi direla horrekin baita zuzendarien egitekoak osatu ere, beraien eskurantzei dagozkien hainbat zeregin bizkarreratuz huriei orain; bestalde, zeharkako eragina izan duten manuetan hainbat zuzenketa egitea ere bidezkoa da, unibertsitatekoez besteko ikastetxe publikoetako Agintaritza organuen osakerari, horien egitekoei eta hautatze-prozedurari buruzko lege-esparruaren orekari eutsiz. Esperientziak erakutsi duenez, bestalde, guraso Elkarteek egindako lanaren eragina ez da izan behar bestean ona ia Ikastetxe bat bakarrean ere. Halaber, gaur-regun finkatuta dauden agintaritza organuen bidez gauzatzen denez gurasoen partaidetza, eta Ikastetxe guztietan osa eta egitura dezaketenez Elkartea, inolako behartze-indarrik gabe, bidezko da I izenburuko III atalburua ezabatzea. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, 1989.eko urriaren 3an izandako Jaurlaritza Kontseiluan eztabaidatu eta onartu ondoren, hunako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko 2. atalaren c) hizkia ezabatzea. 2. atala.- Dekretu horretako Lehenengo Izenburuaren 3. atalburua ezabatzea. 3. atala. - Dekretuko 42. atala ezabatzea. 4. atala.- Honako erredakzioa izango du Dekretuaren 13. atalak: «13. atala.- Honako osakera hau izango du Kontseiluak:I.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxeetan: a) Zuzendaria b) Ikasketa Burua c) Bederatzi irakasle d) Ikasle gurasoen bederatzi ordezkari e) Ikasleen hiru ordezkari, Goi Ziklotik hasita f) Administrazio eta Zerbitzuetako langilegoaren ordezkari bat g) Ikastetxea kokatuta dagoen Udaleko ordezkari bat h) Ikastetxeko idazkaria, Kontseiluko idazkari lez ihardungo duena, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 2.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorraz goitiko maila duten Ikastetxeetan: a) Zuzendaria b) Ikasketa Burua c) Hamar irakasle d) Ikasle gurasoen zazpi ordezkari e) Ikasleen zazpi ordezkari f) Administrazio eta Zerbitzuetako langilegoaren ordezkari bat g) Ikastetxea kokatuta dagoen Udaletxeko ordezkari bat h) Ikastetxeko idazkaria, Kontseiluko idazkari lez ihardungo duena, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. Eskola Kontseiluko ordezkarien hautaketa arauz erregulatuko da, eta derrigorrezkoa izango da heintasun erizpideen arabera burutzea kandidatura ezberdinen artean, lortutako boto-kopurua kontutan izanik; ikastetxearen tamainak edo eskola-komunitatearen osakerak ezinezko egingo balute atal honetan agindutakoa betetzea, orduan ere arauz erregulatuko litzateke horien osakera«. 5. atala.- Dekretuko 14. atalaren 1 zenbakiak, honako erredakzio hau izango du: «14. atala.- Klaustroaren kide-kopuru urriaren ondorioz, aurreko ataleko c) idazatietan finkatutako irakasle kopurua izendatzea ezinezkoa izan dezaten Ikastetxeetan, klaustroko irakasle guztiak izango dira kontseiluko kide». 6. atala. - Dekretuaren 15. atala aldatzen da, i) eta j) hizkietan adierazitako parrafoak gehituz: «i) Lantegiekiko harremanen berri izatea Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetan, heziketari dagozkion gaietan batez ere. j) Ikastetxe eta inguruko erakundeen arteko harremanen berri izatea, hezkuntza-alorrean erantzukizundun zereginak betetzen dituzten erakunde publikoei dagozkienak batez ere». 7. atala. - Dekretuko 16. atalaren A hizkiaren erredakzioa, honako hau izango da: a) Zuzendaria eta horrek proposatutako zuzendari-taldea hautatzea eta kentzea. 8. atala.- Dekretuko 37. atalaren erredakzioa, honako hau izango da: 37. atala.- Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetan, irakasleez gain, ikasleez pertsonalki arduratzen den Ikastetxeetako laguntza-pertsonala ere izango da klaustroko partaide, ez ordea zaintzaileak eta asimilatutako pertsonala, administrazio eta zerbitzuetako pertsonal lez egongo bait dira ordezkatuta kontseiluan. Ezinezkoa izango pertsonal horrek Euskal Autonomi Elkartean kokatutako ikastetxe publikoetako irakasle klaustro batean baino gehiagotan parte hartzea aldi berean.Atal honetako lehenengo idazatian aipatutako klaustroko kide den laguntza-pertsonalak parte har dezake Eskola kontseiluko irakasleen ordezkariak hautátzen, hautatzaile eta hautagai izan daitekeela aldi berean. 9. atala.- Dekretu honetako 47. atalak, honako erredakzio hau izango du: 47. atala.- Irakasle klaustro bakarra izango da. 10. atala.- Dekretuko 48. atalak, honako erredakzio hau izango du: 48. atala.- Ikastetxe horietan eskola kontseilu eta klaustro bakarra izango da, ikastetxeko unitate kopuru osotik ateratakoa izango dela eskola kontseiluaren osakera. 11. atala.- Dekretuko 51. atala aldatzen da, f), g), h) eta i) hizkiz adierazitako parrafoak gehituz: «f) Ikastetxeak inguruko erakundeekin izan ditzakeen harremanak suztatzea eta indartzea, hezkuntza alorrean erantzukizundun zereginak dituzten erakunde publikoekin batez ere. g) Ikastetxeko irakasleek inguru-eremuko beste hezkuntza-zerbitzuekin izan ditzaketen hezkuntzaiharduketen koordinaketa egokia ahalbideratzea. h) Lantegiekin izan ditzaten harremanak suspertzea Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetan, ikasleen heziketarako onarugarriak izan daitezenean behintzat. i) Ikastetxeko irakasleen, eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen legez finkatutako sindikatueskubideak bermatzea». 12. atala.- 52. ataleko d) hizkia aldatzen da, honako erredakzio hau hartuko duela: d) Ikastetxeko organu kolegiatu guztien ekintza akademikoetarako eta bileretarako dei egitea eta horien buru izatea, izan daitezkeen berdinketak kalitate-botoz ebatziz. 13. atala.- 52. atala aldatzen da, k) hizkiaz adierazitako parrafoa gehitzen zaiola: k) Ikastetxeko gorabeheren berri ematea eskolakomunitateko sektoreei eta ordezkapen antolakundeei eta, irakasleek, ikasleek, ikasleen gurasoek eta administrazio nahiz zerbitzuetako langileek bilerak egiteko duten eskubidea ahalbideratzea, ezarrita dauden arauekin bat etorriz». AZKEN XEDAPENA: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko urriak 3. Lehendakariordea RAMON JAUREGUI ATONDO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.