Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 17ko 144/ 1988 DEKRETOA, agintaritzbabespeko norbanako-alorreko suztapenezko etxebizitzen dirubide eta horien salmenta eta alogera-baldintzei buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 1299
  • Xedapen-zk.: 144
  • Xedapen-data: 1988/05/17
  • Argitaratze-data: 1988/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Herri-Arduralaritzak, 1984-1987 Laurteko Etxebizitza-Egitamuan agintaritza-babespeko etxebizitzak suztatzeko, dirubide-neurri batzuk erabili ditu, etxebizitza horien suztapena bultzatuz, babespeko etxebizitzen eskaintza bermatzeko, nahiz norbanakoei erosteko bideak emanez. Dirubide hauek, orohar, Dirubide-Erakundeekin merkatukoetatik beherako diru-sariez hitzartutako maileguetan gauzatzen ziren eta, hartzekodunek jakineko baldintzak betez gero, banan-banako itzultzékotan gabeko diru-laguntzetan edo mailegu horien diru-sarien beherapenetan. Aldi horretan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Estatuko araupidetza erabiltzen bazuen ere, Autonomia-Estatutoaren 10.31 atalean aitortzen zaion etxebizitza-alorreko bakarreango agintepideaz baliatuz zenbait manu atera ditu; manu horiek, agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleentzako banan-banako diru-laguntzak bezalako dirubide-tresnak araupetzeaz gainera lege-harremanei buruzko arauetan ari ziren, agintaritza-babespeko etxebizitzetako auto-gordeleku eta ganbarei buruzko arauetan gertatzen zen bezalaxe. Laurteko Egitamua burutu ondoren, eta etxebizitza-politikaren alorrean haztura bilduz gero, garaia da norbanako-alorreko suztapenezko agintaritza-babespeko etxebizitzekiko, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Diruegitamu Nagusien pentzutan, gauzatzen diren dirubide-neurri guztiak, erabat bilduz eta bateratuz, antolatzeko. .Halaber, erresumako dirubide-sistemaz bestela, xede du Dekreto honek laguntzen agiango hartzekodu nen kopurua, batez ere norbanako erosleena, ez gutxitzea aurreko egoeraren aldean, laguntza horien zenbatekoak eta zehazteko moduak aldatzen badira ere. Bestetik, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen ekonomia-gizartearen egoerak eta eraikintza-merkatuarenak berak beharrezko egiten dute agintaritza-babespeko etxebizitzen salmentaren eta alogeraren oinarri diren prezioen mugapenak gaurkotzea, bereziki eraikintza-alderdiei eta zernolakoei begira auto-gordelekutzat jotzen diren tegienak. Prezioen mugapenak gaurkotze honekin batera horiek jarraitzeko eta zaintzeko bide berriak antolatzen dira. Horrela, dirubidezko neurri-sorta, suztatzaile nahiz erosleentzako onurabideekin, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte mailako agintaritza-babespeko etxebizitzen salmenta eta alogerari buruzko araupetze egokiago batez osatzen da. Eta horrek ziur asko, bai babespeko etxebizitza-eskaintza egokiari eusteko eta bai irabazi-maila txikienetako herritarrei haietara iristeko ere bide emango die, konstituzioaren agintza, hots, herritar guztiei etxebizitza duin eta egokia eskaintzekoa betez. Horren ondorioz, Herriogasun eta Dirubide-Sailburuaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Maiatzaren 17ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA ERABAKI OROKORRAK 1. Atala: Erabiltze-eremua: 1. Dekreto honetako erabakiak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurraldean egin daitezen agintaritza-babespeko norbanako-suztapenezko etxebizitzen suztapen, eraikitze, eroste, erabiltze eta baliatze-ekintzapideekin izango dira erabilgarri. 2. Dekreto honen erabiltze-eremutik kanpo eta ondorioz eurei dagozkien arauen menpe egongo dira honako hauek: - Herri-suztapenezko etxebizitzen suztapena. - Hirigintzazko eta eraikintzetango ondareen babespeko oneratze-lanak. - Hirigintza-egitasmoak egiteratzea etxebizitzetarako lurrean. 2. Atala: Dirubide-neurriak: 1. Babesaren gai diren etxebizitza-alorreko ekintzaideen dirubideak honako hauek izan daitezke: P a) Berarizko maileguak. b) Artezko diru-laguntzak: - Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak emandako norberarentzako diru-laguntzak. - Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak berarizko maileguek sortarazitako korrituetan egindako zati-beherapena. c) Eusko Jaurlaritzak, ekonomia-bilakaera eta manu honetan jarritakoaren garapen eta egiterapenari begira, jarri dezan beste edozein, bereziki jakineko herritar-taldeen etxebizitza-beharrari erantzuteko eta etxebizitza erabilien edo alogerangoen merkatua suztatzeko. 2. Agintaritza-babespeko etxebizitzen suztapen eta erosketaren babespeko dirubideak, gehienbat, ezinduak etxe horietara iristiko eragozpen diren etxegintzatikako oztopoak galeraztera jo dezaten ekintzapideetarako erabiliko dira, gai horri buruzko arauek diotena betez. 3. Auto-gordelekuak eta ganbarak ere izango dira babespeko dirubideen gai, auto-gordelekuen erosleak eraikintza, eraikintza-sail edo suztapen bereko etxebizitza bat erosten ez badu salbu. 4. Merkataritza-tegiak ez dira babespeko dirubideen gai izango. 5. 40 metro kuadrotik behera edo 90 metro kuadrotik gorako luzezabal erabilgarri izan dezaten etxebizitzak suztatu eta erosteko ekintzapideak ere ez dira babespeko dirubideen gai izango. 6. Babespeko dirubideak ez dira etxebizitza bakar bat erosteko baino lortuko, familia ugariko buruek erosten badute salbu. Hauek, indarreango arauek eskatzen dituzten baldintzak bildu ditzaten bi etxebizitza baino gehiago erosten badituzte, familia-egoitza izan ditzaten etxebizitzetarako laguntzak jaso ahal izango dituzte. 3. Atala: Norbanako-suztapena: Dekreto honek dioenaren ondorioetarako, norbanakoek edo norbanako-alorreko lege-nortasundunek, irabazte-xedez edo xederik gabe, egindako suztapenari eritziko zaio agintaritza-babespeko etxebizitzen norbanako-suztapen. Halaber, herri-legepeko edo norbanako-legepeko baina Herri-Alorreko lege-nortasundunek Dekreto honek dioenaren arauera egin dezaten suztapenari ere eritziko zaio agintaritza-babespeko etxebizitzen norbanako-suztapen, baldin eta Lurraldeko Herri-lzaikiak ez badira. 4 Atala: Agintaritza-Babespeko Norbanako-Suztapenezko etxebizitzen erosle eta hartzekodunak: 1. Agintaritza-babespeko norbanako-suztapenezko etxebizitza baten jabetza salerosketaren bitartez hartu dezaten norbanako edo lege-nortasundunei erosle eritziko zaie, eta jabe-elkarte, koperatibaedo beste ezein elkarte lege-nortasundunen bitartez hartu dezatenei hartzekodun. 2. Agintaritza-babespeko norbanako-suztapenezko etxebizitzen erosle eta hartzekodunentzako artezko diru-laguntzak zehazteko irabaziak familiaren irabazi zuzenduak izango dira, eta honako hauek kontutan hartuz zehaztuko: - Erosle edo hartzekodunaren familia banakoaren batek edo gehiagok ateratako orobarnezko irabazien maila, Norbanakoen Urteko Irabazien Zergaren ondorietarako artezko laguntza eskatu aurre-aurreko zergapeko urtean ateratakoa alegia, lanbide-arteko gutxienezko lansariaren halakotan. - Familia banakoaren kide-zenbatekoa, Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zeragari buruzko arauek kide batetik gorako familia-banakoa zehazten duten moduan ulertuta. - Familia banakoan irabazietacik 100eko 20koa gutxienez ateratzen duten kideen zenbatekoa. - Etxebizitza dagoeneko lurraldea. - Adina, kide bat edo biko familia-banakoetan. 3. Aurreko txataletan aipatzen diren familiaren irabazi zuzenduak honako idazlzbur hau erabiliz aterako dira: IFP = IF x N x A x M, IFP: Familiaren irabazi zuzenduen zenbatekoa, dagokion urteko lanbide-arteko gutxienezko lansariaren halakotan. IF: Familiaren orobarnezko irabaziak, hots, kide bateko edo gehiagoko familia-banakoak dagokion urteko lanbide-arteko gutxienezko lansariaren halakotan lortutakoak. N: Zuzentze-biderkaria, familia-banakoaren kide-zenbatekoaren arauera eta, hala badagokio, bere adinen arauera, babespeko dirubideak eskatzerakoan. A: Zuzentze-biderkaria, familia-banakoan familiaren orobarnezko irabazietatik 100eko 20koa gutxienez ateratzen duten kideen zenbatekoaren arauera. M: Zuzentze-biderkaria geografia-aldearen arauera. Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz, Herriogasun eta Dirubide-Sailaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren akioz aitiatu ahal izango da, alde batez edo erabat, familiarPn irabazi zuzenduak zehazteko modua. 4. Beren irabazietatik 100eko 70ekoa gutxienez lansarietatik, enpresari, lanbidedun eta arte-ihardunetatik, ozamen-sari edo bizisarietatik atera ez ditzaten familia-banakoek ezin izango diete inolaz ere Dekreto honek dioen arauerako babespeko dirubideei heldu.II- ATAI.BURUA AGINTARITZA-BABESPEKO NORBANAKOSUZTAPENEZKO ETXEBIZITZEN SUZTAPEN ETA EROSKETAREN DIRUBIDE JAURPIDEAK 5. Atala: Berarizko maileguen zernolakoak: 1. Agintaritza-Babespeko norbanako-suztapenezko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko maileguek jarraiango zernolakoak izango dituzte: a) Metro kuadro erabilgarri bateko zenbatekoa Behin-behingo Zermugapenaren egunean indarreango zenbateko-neurri erabilgarriaren 100eko 75ekoa izango da. Zenbateko hori esandako zenbateko-neurriaren 100eko 80koa izan daiteke, ondorengo baldintzak bete ditzaten suztatzaileak izan daitezenean: irabazte-xederik gabeko suztatzaile izatea; suztapenean, etxebizitza bakoitzerako helbidean ezinduentzako etxegintzatikako oztopoak kentzen badira. b) Diru-saria Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz finkatuko da, Herriogasun eta Dirubide-Sailaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren saloz. c) Kitapen-aldea hamabost urtekoa izango da, eta beste hiru urteko itxaron-aldi bat suztatzailearentzako maileguetan. d) Dirubide-Erakundeari urtean ordaindu beharreko domuaren kitapen-sariek eta korrituek 100eko 3ko gehikuntza izango dute urtean-urtean. e) Mailegua bahitura bidez bermatuko da edo, hala gertatuz gero, Dirubide-Erakundeek mailegu-hartzaileari eskatu diezaioten gaudimenaren bidez. f) Maileguek indarreango legeen arauera erabilgarri izan daitezen zerga-hobariak izango dituzte. 2. Ganbaren eta auto-gordelekuen luzezabal erabilgarria kontutan hartuko da berarizko maileguaren gehienezko zenbatekoa zehazteko. Ganbara eta auto-gordelekua, egitasmoan eta erroldaritzan, bertan daudeneko eraikintzari atxikita daudenetan, beren luzezabal erabilgarriaren metro kuadroko mailegu-zenbatekoa ateratzeko, zenbateko-neurri erabilkarriaren 100eko 75ekoa, edo aurreko txatalean adierazitakoetarako 100eko 80koa, 0,50eko biderkaria erabiliz biderkatuko da. Biderkari hau 0,35ekoa izango da auto-gordelekua atxikita ez badago. 6. Atala: Suztatzailearentzako maileguak: 1. Maileguak eman ahal izango zaizkie agintaritza-babespeko etxebizitza-suztatzaileei Behin-behingo Zermugapena lortu ondoren. Suztatzaileek emandako maileguaren 100eko 55erainokoa jaso ahal izango dute diruezarketa eta lanen egiterapena joan-alan. Suztatzaileek aurreko lerroaldian adierazitakotik gorako zenbatekoak jaso ahal izango dituzte, etxebizitza guztiekiko arduralaritza-ikuskaketaren gai izan diren salerosketa-hitzarmenen zenbatekoaren heinean, emandako maileguaren gehienezko zenbatekora heltzeraino. Etxebizitzen suztapena, irabazte-xederik gabe eta bere familia-egoitza kokatzeko, norbanakoek egin dezatenetan, jasotzeko gehienezkoa lanen egiterapenaren martxaren eretzean egongo da. Dirubide-Erakundeok maileguaren 100eko 15ekoa gorde ahal izango dute salerosketa edo izendapenaren eskribau-agiriak egin izana egiaztatu artean. Suztatzaileek mailegua eman eta sei hilabetetik gora gabeko epean erabiliko dute lehenengo zatia, eta hurrengoen artean ezin izango da bost hilabetetik gora igaro, arrazoizko ziorik egonez gero salbu, bestelan bere eskubideak galduko bait ditu. 2. Agintaritza-babespeko norbanako-suztapenezko etxebizitzen suztatzaileentzako maileguek ez dute itxaron-aldian hobaririk izango, dagokion Itunean jarritako urteko diru-saria dutela erabilgarri, ez eta kitapen-aldian ere itxaron-aldia bukatzerakoan erosleak bahitura-zorrak hartzen ez baditu. 7. Atala: Erosle edo hartzekodunarentzako mailegua: 1. Erosle edo hartzekodunarentzako mailegua suztatzaileari etnandako maileguaren bahitura-zorraren ordainbeharra euren gain hartuz, edo artez, eman ahal izango da. 2. Eraikintza eginda, erosketa dagokion salerosketa edo izendapenaren eskribau-agiria eginez legeztatu ondoren, aurreko txatalean esaten den ordainbeharra gain hartuz erosleari edo hartzekodunari ematen zaion maileguak eten egiten du itxaron-aldia eta aldi honekiko korrituen ordaina. Eskribau-agiriaren bidez erosle edo hartzekodunak beretzakotuko du etxebizitza bahiturari darizkion erantzukizunekin, bahitura-maileguaren kitapena haren egunetik hasi behar duela. Horretarako, eskribau-agiriaren berri emango zaio Dirubide-Erakundeari, stsztatzaileak ordaindu beharreko lehenengo agiri-aldaki hidez. Bahitura-Legearen 118. atalak dioenaren arauera, erosle edo hartzekodunak bahitura-erantzukizunaz gainera bahitura horren bidez bermatzen den berenezko betekizuna ere hartuko zuela hitzartuta egotekotan, azkeneko hau ere hartu beharko du bere gain erosleak Dirubide-Erakundeak, berariz edo isilbidez, on eritziz gero. 3. Artez eman daitezen maileguek honako baldintza hauek beteko dituzte: a) Etxebizitzaren eroslearen eta suztatzailearen artean, salerosketa edo izendapen-itunea, behar bezala ikuskatua, egin izana. b) Suztatzaileak etxebizitza berorretarako berarizko mailegua jaso izanez gero, kitatu beharko du erosle edo hartzekodunari mailegua eman baino lehen. c) Salerosketa edo izendapen-itunearen eta berarizko mailegu-eskabidearen arteko aldia sei hilabetetik beherakoa izatea. Salerosketa edo izendapen-itunea egin arren Behin-betiko Zermugapenik lortu ez duten etxebizitzetarako, esandako epea zermugapena lortu ondoren hasiko da kontatzen. Erosle edo hartzekodunarentzako maileguen kitapen-aldia hamabost urtekoa izango da, itxaron-aldirik gabe. 8. Atala: Erosle, hartzekodun eta bere kabuzko suztatzaileentzako norherarentzako diru-laguntzak: 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren bitartez, norberarentzako diru-laguntza bat emango du, itzultzekotan gabe, eroslearen irabazien, familiaren kide-zenbatekoaren eta etxebizitzaren salneurriaren arauera. 2. Norberarentzako diru-laguntzen zenbatekoak, beti ere etxebizitzaren metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria Behin-behingo Zermugapena ematerakoan erabilgarri izan dadin zenbateko-neurri zuzendutik gorakoz ez bada, honako hauek izango dira: A) Lanbide-arteko gutxienezko lansariaren 2,5 halakotik gora gabeko familia-irabazi zuzenduak dituzten erosleak: a) Kide bat edo biko familia-banakoentzat: 300.000 peseta. b) Hiru edo lau kideko familia-banakoentzat: 400.000 peseta. c) Bost kide edo gehiagoko familia-banakoentzat: 600.000 peseta. B) Lanbide-arteko gutxienezko lansariaren 2,5 halakotik gora baina 3 halakotik beherako familia-irabazi zuzenduak dituzten erosleak: al Kide bat edo biko familia-banakoentzat: 200.000 peseta. b) Hiru edo lau kideko familia-banakoentzat: 300.000 peseta. c) Bost kide edo gehiagoko familia-banakoentzat: 400.000 peseta. 3. Etxebizitzaren metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria Behin-behingo Zermugapena ematerakoan erabilgarri izan dadin zenbateko-neurri zuzenduaren eta neurri hau eta 1,1 biderkatuz ateratzen denaren artekoa baldin bada, diru-laguntzak lanbide-arteko gutxienezko lansariaren 3 halakotik gora gabeko familia-irabazi zuzenduak dituzten erosleei bakarrik emango zaizkie, honako hauek direla laguntzen zenbatekoak: a) Kide bat edo biko familia-banakoentzat: 150.000 peseta. b) Hiru edo lau kideko familia-banakoentzat: 200.000 peseta. c) Bost kide edo gehiagoko familia-banakoentzat: 300.000 peseta. 4. Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da hasierako ekarketatik gorakoa izango; alde horretatik, hasierako ekarketa, salerosketa-itunean agertzen den etxebizitza-salneurriaren eta aitortutako gehienezko maileguaren arteko aldea da; maileguaren zenbatekoa Dekreto honen 5. atalean zehazten dena da, salerosketa-itunean mailegu-zenbateko txikiago bat agertzen bada salbu, horrela izanez gero azkeneko hori hartuko bait da kontutan. 5. ltzultzekotan gabeko norberarentzako diru-laguntzek, agintaritza-babespeko etxebizitza-erosleen hasierako ekarketak gutxitzea dute xede. 6. Eskabidearen aurre-aurreko bost urtekoan beste etxebizitza baten jabe izandako erosle edo hartzekodunek, Dekreto honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte ere, ez dute norberarentzako diru-laguntzarako eskubiderik izango, Dekreto honetan, aurreko etxebizitza aldez-aurre saldu ez duten familia ugarientzat, berariz adierazten dena salbu. 7. Norberarentzako itzultzekotan gabeko diru-laguntza erosleak suztatzaileari prezioaren kontura egindako eskuraketatzat joko da. Agintaritza-babespeko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko dirubideak egiteko, Eusko Jaurlaritzarekin Dirubide-Lankidetzazko Hitzarmena izan dezaten Dirubide-Erakundeen bitartez eta dagokion salerosketa-itunea egin ondoren jasoko du diru-laguntza suztatzaileak. Suztatzaileak, etxebizitza saldu baino lehen, diru-laguntza prezioaren kontura jaso ahal izateko, honako hauek egiaztatu beharko ditu agiri-bidez: a) Salerosketa-itunea edo izendapen-agiria, dagokion Arduralaritza-Sailak ikuskatua, bertan, diru-laguntza hasierako ekarketa gutxitzeko erabili dela adieraziz. b) Etxebizitza eskuratu eta dagokion salerosketa edo izendapen-itunea egin arteko behar ainako gaudimen edo aseguro-itune bidezko bermea, hots, jasotako dirua, itzulketaren aurreko hiru urtekoan Herri-Zorraren batazbesteko diru-sariaz gehituta, itzultzekoa. 8. Agintaritza-babespeko etxebizitzen bere kabuzko suztatzaileek eta etxebizitza-hartzekodunek, atal honetako aurreko txaletan aipatzen diren erosleentzakoak bezainbesteko norberarentzako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, familia-irabazi zuzenduak eta etxebizitzen benetako gostea egiaztatu ondoren. 9. Atala.- Erosle, hartzekodun eta bere kabuzko suztatzaileentzako maileguen diru-sarien beherapena: 1. Eusko Jaurlaritzak ordaindu egingo du, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren bitartez, maileguen kitapen-sari eta Dirubide-Erakundeekiko Itunearen arauerako korritu-sarien, eta lagundutako urteko diru-sariaren arauera erosle, hartzekodun edo bere kabuzko suztatzaileari dagozkionen arteko aldea. 2. Lagundutako diru-saria etxebizitzaren prezioaren eta familia-irabazi zuzenduen arauera zehaztuko da eta honako hau izango: a) Lanbide-arteko gutxienezko iansariaren 2,5 halakotik gora gabeko familia-irabazi zuzenduak dituztenentzat, beti ere etxebizitzaren metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendutik gora gabekoa baldin bada: 100eko 7,5eko urteko diru-saria. h) Lanbide-arteko gutxienezko lansariaren 3 halakotik gora gabeko familia-irabazi zuzenduak dituztenentzat, beti ere etxebizitzaren metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendua eta 1,1 biderkatuz ateratzen denetik gora gabekoa baldin bada: 100eko 9,5eko urteko diru-saria. 3. Aurreko txatalean eskatzen diren baldintzak betetzen ez badira, maileguen kitapena eman zireneko diru-sariaz egingo da, Eusko Jaurlaritzaren eta Dirubide-Erakundeen artean urtero izenpetuko den Itunearen arauera. 4. Diru-sariekiko laguntzak bost urteko indarraldia izango du, iraupen bereko beste bi alditarako luzatu daitekeela hartzekodunak, aldi bakoitzeko bosgarren urtearen barruan, artezko laguntza horretarako eskubidedun izateko baldintzek iraun ba dirautela egiaztatzen badu. Birrazterpena egin beharrekoaren aurreko bi azken urteetan, bataz besteko familia-irabazi zuzenduak urte berorietako bataz besteko lanbide-arteko gutxienezko lansariaren 3,5 halakotik gorakoa ez bada, betetakotzat joko da baldintza hori. 10. Atala: Artezko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak: 1. Aurreko ataletan esaten denaren kaltetan gabe, artezko laguntzak jaso ahal izateko honako baldintzak haueko izango dira bete beharreko: a) Agintaritza-babespeko etxebizitza baten erosle, hartzekodun edo bere kabuzko suztatzailea norbanakoa izatea. b) Erosi, izendatu edo bere kabuz suztatutako etxebizitza, laguntzen hartzekodunaren ohizko egoitza iraunkorra izatea. Salerosketa-Uuneetan nahitaez bete beharreko honako baldintza hau adieraziko da berariz: etxebizitza-erosle edo hartzekodunak hitz ematen duela bertan jartzeko bere ohizko egoitza iraunkorra, eta etxebizitza jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan bertan bizitzen hasteko; bertan bizitzea dagokion udal-egiaztagiriaren bitartez zuritu behar duela, itunea ikuskatzeko gaitasundunaren aurrean, esandako hiru hilabeteko epearen barruan. Eginbehar hori ez betetzeak, jasotako laguntza guztiak Eusko Jaurlaritzari itzultzea ekarriko du. c) Hartzekodunen familia-banakoen irabazi zuzenduak ezin izango dira lanhide-arteko gutxienezko lansariaren 3 halakotik gorakoak. Erosten duten etxebizitzaren balioaren seirenetik heherako orobarnezko familia-irabaziak izan ditzaten norbanakoak ezin izango dira inolaz ere artezko diru-laguntzen hartzekodun. d) Etxebizitzaren metro kuadro erabilgarri bakoitzeko erosketa, izendatze-salneurri edo benetako gostea, erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendua eta 1,1 biderkatuz ateratzen denetik gorakoa ez izatea. Auto-gordeleku eta ganbararen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko erosketa, izendatze-salneurri edo benetako gostea ez da erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendua eta 0,53 biderkatuz ateratzen denetik gorakoa izango. e) Agintaritza-babespeko etxebizitza baten erosle, hartzekodun edo bere kabuzko suztatzaileek agintaritza-babespeko beste etxebizitzaren baten jabetza edo erabiltze edo baliatze-eskubiderik ez eduki, edo beste ezein etxebizitzaren jabe ez izatea. 2. Artezko diru-laguntzak jaso ahal izateko, norbanako-legepeko salerosketa-itune edo izendatze-agiriaren jabe eta laguntzen hartzekodun agertzen den/direnak itune edo agiri hori eskribau-agirian gauzatzerakoan ere izan behar dira etxebizitzaren jabe bakar edo bakarrak. 3. Dagokion Dirubide-Erakundeak emandako mailegua ez ordaintzearen ondorioz gauzatu daitezen bahiketak salbu, artezko diru-laguntzen gai izandako etxebizitzak ezingo dira inolaz ere jabea bizirik eman laguntzak jaso ondorengo bost urtekoan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari jasotako guztia, ordutik izandako legezko diru-sariak eta guzti, itzuliz ez bada.III ATALBURUA AGINTARlTZA-BABESPEKO NORBANAKOSUZTAPENEZKO ETXEBlZlTZEN ETA ERASKlNEN SALMENTA ETA ALOGERA. 11. Atala: Etxebizitzen salneurria: 1. Agintaritza-babespeko etxebizitza baten metro kuadro erabilkarri bakoitzeko salneurria edo izendatze-prezioa, Behin-behingo Zermugapenaren egunean erabilgarri izan dadin zenbateko-neurri zuzenduaren 1,2 halako edo gutxiago izango da, geografia-alde berdintsu bakoitzerako. 2. Behin-betiko Zermugapena izan eta urtebete igaro ondoren, lehenengo salmentarako, gaurkotu egin ahal izango da salneurria edo izendatze-prezioa, urtebeteko aldi hori bukatu eta salerosketa-itunea egin artean erabilgarri den Zenbateko-neurri zuzendua gaurkotu dadin heinean bertan. 3. Bigarren salmentetan, agintaritza-babespeko etxebizitza guztietarako, agintaritza-babespidea dena dela eta indarrean dagoen bitartean, metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria salerosketa-itunea egiterakoan indarrean egon dadin zuzendu gabeko zenbateko-neurriaren 1,2 halako edo gutxiago izango da. 12. Atala.- Ganbara eta auto-gordelekuen salneurria: 1. Ganbaren eta, hala izanez gero, auto-gordelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko gehienezko salneurria, eraikintza, eraikintza-sail edo suztapen bereko agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleei saltzen bazaizkie, Aez da inolaz ere Behin-behingo Zermugapenaren egu-nean erabilgarri izan dadin zenbateko-neurri zuzenduaren 100eko 81ekotik gorakoa izango. 2. Eraikintza, eraikintza-sail edo suztapen bereko agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleei saltzen zaizkien ganbaren eta auto-gordelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko gehienezko salneurriak 100eko 53koa izango du muga, etxebizitzaren gehienezko salneurria erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendua eta 1,1 biderkaria biderkatuz ateratzen dena izan dadinetan. 3. Eraikintza, eraikintza-sail edo suztapen bereko agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleei saltzen zaizkier ganbaren eta auto-gordelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko gehienezko salneurriak 100eko 42koa izango du muga, etxebizitzaren gehienezko salneurria erabilgarri den zenbateko-neurri zuzendua izan dadinetan. 4. Atal honetako aurreko txataletan adierazten diren salneurri-mugak erabilgarri izango dira eroslea familia-banakoaren beste ezein kide izan dadinetan ere. Halaber, Jabe-Elkarte, Koperatiba edo beste ezein lege-nortasundun elkarteren bitartez suztatu daitezen agintaritza-babespeko etxebizitzak izendatzerakoan, kontutan hartuko dira esandako mugak ganbaren eta auto-gordelekuen izendatze-prezioa zehazteko. 5. Agintaritza-babespeko eraikintzetan, eraikintza-sailetan edo etxebizitza-suztapenetan, auto-gordelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurriak Behin-behingo Zermugapenaren egunean erabilgarri izan dadin zenbateko-neurri zuzendua izango du muga beti ere. 6. Bigarren salmentetan, ganbaren eta auto-gordelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko salneurria, agintaritza-babespidea dena dela eta indarrean dagoen bitartean, salerosketa-itunea egiterakoan indarrean egon dadin zuzendu gabeko zenbateko-neurria eta 0,81 biderkaria biderkatuz atertzen dena edo gutxiago izango da. Auto-gordelekuak, arau honek dioenaren arauera behin-behingoz zermugatuta egon daitezen agintaritza-babespeko eraikitzei, eraikintza-sailei edo etxebizitza-suztapenei atxikita ez daudenetan, ganbaren eta auto-górdelekuen metro kuadro erabilgarri bakoitzeko bigarrenezko salneurria salerosketa-itunea egiterakoan era bilgarri izan dadin zenbateko-neurria, zuzendu gabe, edo gutxiago izango da. 13. Atala.- Alogera-saria: Azaroaren 10eko 3148/1978 Errege-Dekretoaren 12. atalak dioen agintaritza-babespeko etxebizitzen hasierako gehienezko urteko alogera-saria, alogera-itunea egiterakoan etxebizitzei dagokien salneurriaren 100eko 6koan finkatzen da, eta Dekreto hau indarrean sartuz gero egin daitezen itune guztietan erabiliko da. Hemenjarritakoa ez da inolaz ere agintaritza-babespeko etxebizitzen alogera-ituneen luzapenei dagozkiekeen alogera-birrazterpenekin erabilgarri izango. Hasierako gehienezko urteko alogera-sari hori erabiliko da Dekreto honek dioenaren arauera agintaritza-babespekoetan zermugatu daitezen etxebizitzen alogeretan. 14. Atnla.- Ituneak: 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzek ikuskatu beharko dituzte Agintaritza-babespeko etxebizitzen etz agintaritza-babespeko eraikintza, eraikintza-sail edo etxebizitza-suztapenetako auto-gordelekuen salerosketa eta alogera-ituneak, saltzaileari edo alogeratzaileari dagokie ituneak ikuskatzeko aurkeztu beharra. 2. Auto-gordelekuak eraikintza, eraikintza-sail edo suztapeneko etxebizitzei atxikita ez daudenetan, agintaritza-babespeko etxebizitzen salerosketa edo izendatze-ituneetan, indárreango arauetan eskatzen denaz gainera, beste baldintza bat sartu beharko da nahitaez, etxebizitzaren erosleak, erosten duen etxebizitza dagoeneko eraikintza, eraikintza-sail edo suztapenean daudenetako auto-gordeleku bakar bat erosteko aukera duela berariz esanez. Nolanahi ere, aukera hori etxebizitzaren salerosketa edo izendatze-itunea ikuskatu baino lehen egin beharko da. Eraikintza, eraikintza-sail edo suztapertean auto-gordelekuak baino etxebizitza gehiago egonez gero, haiek etxebizitza-erosle bakoitzari eskaini beharko zaizkio, erosi gabeko auto-gordelekurik dagoen bitartean. 3. Etxebizitzaren salerosketa eta izendatze-ituneen ikuskaketa egiteko aurkeztu beharko da batera auto-gordelekuaren salerosketa edo izendatze-itunea edo, hala gertatuz gero, honi berariz egindako ukoa. 4. Esandako ituneaz eta eskabide-eredu ofizialaz gainera, agintaritza-babespeko etxebizitza baten erosleak, artezko laguntzen eskubidedun izateko, familiaren orobarnezko irabazien erakustagiriak aurkeztu beharko ditu salerosketa-itunea ikuskatzerakoan, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Saileko ihardutze-sail gaitasundunak egiaztatutako Norbanako-Irabaziekiko Zergaren Aitorpenaren argazki-aldakiaren bidez edo, eske-egileak horretara behartuta ez egonez gero, Foru-Herriogasuntzak egindako aitorpenik aurkeztu ez izanaren egiaztapen bidez. Azken honetan, horrez gainera honako hauek ere aurkeztu beharko ditu: irabazi nagusiak ateratzen ditueneko lantegiaren edo lantegien Egiazta pena eta, hala gertatuz gero, dagokion Erakundeak eginda, beste arrazoiengatik jasotado irabaziekiko, hots, I domu-sariak edo ohizko etekinak bezalakoekiko, egiaztapena, eta bai Gizarte-Segurantzaren bazkide-sariak eta familiaren edozein moetako orobarnezko urte-irabaziak zehatz adierazi ditzan zinpeko aitorpena edo agindua ere. Halaber, agintaritza-babespeko beste etxebizitzaren baten jabetza edo erabiltze edo baliatze-eskubiderik ez eduki edo beste ezein moetako etxebizitzaren jabe ez izatearen aitorpena ere aurkeztu beharko dute, eta, norberarentzako laguntzak jaso ahal izateko, eskabidearen aurre-aurreko bost urtekoan horrelakorik eduki ez izanarena ere. 5. Artezko diru-laguntzak ematea edo ukatzea eta maileguaren gehienezko zenbatekoa zehaztea, beti ere, dagokion Kondaira-Lurraldeko Ordezkariak hartutako arduralaritza-erabakiaren bidez egingo da, salerasketa edo izendatze-itunean arduralaritzako ihardutze-sail gaitasundunak erosle edo hartzekodunari mailegua kitatzeko ateratzen zaion diru-saria zehazteko arauzko oharpidea egin dezanaren kaltetan gabe. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa: Dekreto honen 3. atalak aipatu eta familia-irabazi zuzenduak zehazteko erabilgarri diren zuzentze-biderkariak honako hauek dira: N - Kide 1 edo 2ko familia-banakoak . . . . . . . . . . . 1,05 - Kide 1 edo 2ko familia-banakoak, bere kide guztiak hogeita hamar urtetik beherakoak edo hirurogeita bost urtetik gorakoak direnetan . . . 1,00 - 3 kideetatik 5tetarainoko familia-banakoak . . 1,00 - 6 kide edo gehiagoko familia-banakoak . . . . . 0,95 A - Diru-irabazle bakar bateko familia-banakoak . 1,00 - B diru-irabazleko familia-banakoak . . . . . . . . 0,95 - Hiru diru-irabazle edo gehiagoko familia-banakoak .................................. 0,90 M - 1 geografia-alde berdintsuko etxebizitzak . . . . 0,81 - 2 geografia-alde berdintsuko etxebizitzak . . . . 0,85 - 3 geografia-alde berdintsuko etxebizitzak . . . . 0,90 Bigarrena: Eusko Jaurlaritzak, Herriogasun eta Dirubide-Sailaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren bitartez, Ituneak egin ahal izango ditu Euskal Herriko ari diren Dirubide-Erakundeekin, Erakunde horiek Dekreto honek dioenaren arauera babesgarri izan daitezen ekintzapideen dirubideak egiteko eman ditzaten maileguetan, diruegitamuen pentzutan, laguntza emateko xedez. Hirugarrena: Eusko Jaurlaritzak, Dirubide-Laguntzazko Itunepeko Dirubide-Erakundeek emandako maileguetan edo, Itunepean egon arren, Itune horretan jarritakoaz kanpo bideratu daitezen maileguetan, ez du laguntzarik emango. Laugarrena: Uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretoaren 148. atalak dioenari gagozkiola, agintaritza-babespeko etxebizitza baten zermugapena borondatez kendu ahal izateko, eske-egileak itzuli egin beharko du izandako zerga-barkapen, ariel, diru-laguntza eta beste artezko laguntzen zenbateko gaurkotua. Gaurkotze hori, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Kontsumo-Prezioen Erakuskaria erabiliz, egingo da, ezagutzen ez deneko hiletarako azkenik argitaratutakoa erabili behar dela. Bosgarrena: Dekreto honek dioenaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzaren agintaritza-babespeko trinkotasun apaleko etxebizitza-suztapenari buruzko Ekainaren 24ko 163/ 1986 Dekretoa indarrean jarraituko da ondorio guztietarako. Seigarrena.- Arau honetan jartzen den jaurpidea erabilgarri izango da agintaritza-babespeko itunepeko suztapenei buruzko Otsailaren 23ko 53/ 1988 Dekretoarekin, bereziki maileguaren zenbatekoari dagokionean; zenbateko hori, Dekreto honetan adierazten den gehienezko ehunekoa muga duela, ageriko deialdi bakoitzean zehaztuko da suaztapenari ematen zaizkion onurabideen guztirakoaren arauera. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa: 1. Dekreto honetako arauak erabilgarri izango dira Dekretoa indarrean sartuz gero agintaritza-babespeko etxebizitzen Behin-behingo Zermugapen eskabideekin, ataletan bertan bigarrenezko salmenta jaurpidean eta agintaritza-babespeko etxebizitzen alogera-jaurpidean egiten diren saibuespenen kaltetan gabe. 2. Indarrean sartu eta gero ezin aurkeztuko dira Abenduaren 14ko 3280/ 1983 Errege-Dekretoari eta 1984-1987 Laurteko Etxebizitza-Egitamuaren araupide ziren gainerako garapen-manuei heldu nahizko dirubide-eskabideak. Bigarrena.- 1. Dagokien Zermugapena aurreko arauei atxikiz eginda, Dekreto hau indarrean sartu baino iehen eta Eusko Jaurlaritzaren eta Dirubide-Erakunden arteko dirubide-Ituneen arauera, agintaritza-babespeko etxebizitzak suztatzeko eman zitezen berarizko ntaileguak, lehen esandako arauak erabiliz jarraituko dira, baita mailegu horien dirusari-laguntzarako ere. 2. Aurreko txatalean aipatzen diren maileguek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren baimenaz, Dekreto hau indarrean sartu baino lehenago eman izanez gero, lehengo arauak izango dituzte erabilgarri. 3.Mailegu horiek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren baimenik gabe, Dirubide-Erakundeak De kreto hau indarrean sartu bainu lehenago eman izanez gero, lehengo arauak izango dituzte erabilgarri. 4. Erabaki honetako aurreto idazatietan esandakoaren arauera lehen aipatutako arauai erabilgarri dituzten maileguetan, eta, beti ere, Behin-behingo Zermugapen eskea 1988.eko Urtarrilaren lehenengoaz gero egin baldin bada, suztatzaileak arau honetako jaurpideari heltzea aukeratu ahal izango du, Dekreto hau indarrean sartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, honako baldintza hauekin: - Dirubide-Erakundearen onarpena, mailegua berak eman izatekotan. - Erosle edo hartzekodunaren baiespena, erosteko hitz, salerosketa-itune, salmenta-agindu edo erosteko aukerarik egotelcotan, edo salneurriaren kontura dirurik eman izatekoan. 5. Dekreto hau indarrean sartzerakoan Dirubide-Erakundearen mailegua lortu ez dezan suztatzaileak arau honetan jarritako dirubide-baldintzei heldu beharko die. Hirugarrena: 1. Dekreto hau indarrean sartu baino lehen agintaritza-babespeko etxebizitzen erosle edo hartzekodunei emandako artezko laguntzak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren Diruegitamuen pentzutan ordainduko dira onartutako zenbatekoz. Laguntzak 1988.eko Urtarrilaren lehenengoaz gero eskatu eta lehengo arauei atxikiz eman zitzaizkien hartzekodunek Dekreto honetako laguntzei heldu ahal izango diete, indarrean sartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, maileguaren baldintzei dagokienean ere arau honetan jarritakoari heltzen baldin badiote. 2. Aurreko idazatian aipatzen direnetatik ematearen zai egon daitezen laguntzak Dekreto honetan jarritakoaren arauera bideratu eta emango dira, eskabidea 1988.eko Urtarrilaren lehenengoaz gero egiten bada. Hauetan ere, lehengo arauei heltzeko eskubidea ematen zaie laguntza-hartzekodunei, eskubide horretaz 1 idazatian jarritako epe eta baldintzetan euretan baliatu behar direla. 3. Dekreto hau indarrean sartu ondoren eskatu daitezen artezko laguntzek bertan jarritako izango dute araupide. Laugarrena: 1. Dekreto hau indarrean sartu baino lehen ikuskatutako salerosketa edo izendatze-itunetan oinarri daitezen erosleentzako artezko maileguek lehengo arauak izango dituzte erabilgarri. Ikuskapen-eskabide4 1988.eko Urtarrilaren lehenengoaz gero egin eta maileguak, txatal honen arauera, lehengo arauak erabilgarri izatekotan, erosleak Dekreto honetako maileguen diru jaurpideei heldu ahal izango die, Dekreto hau indarrean sartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, baldin eta arau honetako dirubide-laguntzei heltzeko aukera ere egin badu. 2. Dekreto hau indarrean sartu eta gero ikuskatutako salerosketa edo izendatze-itunetan oinarri daitezen erosleentzako artezko maileguek honetan jarritako arauak izango dituzte erabilgarri. Aurreko idazatian bezala Ikuskapen-eskabidea 1988.eko Urtarrilaren lehenengoaz gero egin baina ikuskapena Dekreto hau indarrean sartzerakoan egin gabe egotekotan, erosleak lehengo arauen dirubide-jaurpideei heldu ahal izango die, Dekreto hau indarrean sartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, baldin eta lehengo arauen dirubide-laguntzei heltzeko aukera ere egin badu. 3. Aurreko idazatietan jarritakoaren kaltetan gabe, erosleak suztatzaileak hartutako mailegua bere gain hartzen haldin badu, mailegu-hartzearen eguna dena dela, Bigarren Aldibaterako Erabakiaren arauera suztatzailearen maileguak erabilgarri zituen arauak eurak izango ditu eroslearenak, kitapén-epeari dagokionean salbu, honetan Dirubide-Erakundeekiko Ituneak dioena erabiliko bait da. lNDARGABETZEZKO ERABAKIA Dekreto hau indarrean sartzerakoan eta horien babesean sortutako egoerekin erabiltzen jarraitu ahal izatearen kaltetan gabe, haren aurka egon daitezen manu guztiak eta bereziki jarraiangoak indargabetzen dira: - Bukatutako etxebizitzak erosteko irabazi-maila txikienetako norbanako edo familia-banakoentzako «Laguntza-Egitamua»ren oinarriak araupetzen dituen Ekainaren 5eko 142/ 1984 Dekretoa, eta osagarrizko gainontzeko manuak. - Agintaritza-Babespeko Norbanako-Suztapenezko Etxebizitzak erosteko norberarentzako diru-laguntzei buruzko Ekainaren 11ko 158/1985 Dekretoa. - Agintaritza-Babespeko Etxebizitzetako auto-gordeleku eta ganbaren salneurri eta dirubideei buruzko Eusko Jaurlaritzaren Ekainaren 24ko 174/ 1986 Dekretoa. AZKEN ERABAKIAK LehenengoHerriogasun eta Dirubide-Sailburuak, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuak, bere agintepideen barruan, Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak hartu ahal izango dituzte. Bigarrena: Dekreto hau Euskal Herriko Agintarittaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1988.eko Maiatzak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubide-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburua, JOSE MlGUEL MARTlN HERRERA.