Arautegia
Inprimatu108/1989 DEKRETOA, apirilaren 11koa, norbanakoen suztapenezko Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen eta erabilitako etxebizitzen sarmenta eta alogera-jaurpiderako dirubide-neurriei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 1277
- Xedapen-zk.: 108
- Xedapen-data: 1989/04/11
- Argitaratze-data: 1989/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren Ertzain-Etxeak sortzen dira Hernani-Andoainen, Azkoitian eta Galdakaon. 2. atala.- Xedapen honen bidez sortutako Ertzain Etxeen lurralde eremua, honako udal-mugarte hauek hartuko ditu. Hernani-Andoaingo Ertzain-Etxea: Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Billabona, Larraul, Urnieta, Zizurkil, Hernani, Lasarte, Usurbil. Azkoitiako Ertzain-Etxea: Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Regil, Zestoa. Galdakaoko Ertzain-Etxea: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Miraballes, Orozko, Zaratamo Zeberio. 3. atala.- Xedapen honen bidez sortzen diren Er tzain-Etxeak instalatzeko eta horin ihardunerako beharrezkoak direnak jarriko dituzte Ertzaintzaren Zuzendiaritzak eta Administrazio eta Plangintza Sailordetzak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra agindu honek. Gasteiz, 1989.eko apirilak 11. Barne Sailburua, JUAN LASA JAUREGUI.ZIOEN ADIERAZPENA Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 17ko 144/ 1988 Dekretoan erabat eta bateraturik antolatu zituen Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusien pentzutan gauzatzen ziren agintaritza babespeko norbanakoen suztapenezko etxebizitzei buruzko dirubide-neurri guztiak. Honela, 1984-1987 Laurteko Egitamua bukatu ondoren, onuradun gerta zitezkeenen kopurua ordurarteko egoeraren eretzean murriztuta ez geratzeaz batera, gai honekikoan autonomi araupidetzan tradiziozko bihurturik dauden etxebizitzen eta hauekin loturarik duten edo gabeko eraskinen prezioen zaingorako baliapideak bideratu nahi ziren. Dekreto honen bidez dirubide-neurrien gaur egungo egitura hobetzen da, horrela agintaritza-babespeko etxebizitzen eskaintza egokia bermatzen dela eta, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak etxebizitzarekikoan duen bakarreango aginpideaz ba liatuz, Elkar-Kidetasunezko Geografi Alor bakoitza Elkarteko zein udalerrik osatuko duten erabakitzeko Konstituzio-Epaitegiaren ekainaren 20ko 152/ 1988 Epaiak eskaintzen dizkion aukerak egitura honetatik kanpo geratzen ez direla, babespeko etxebizitzen prezioak Euskal Herriko, batipat lurraren, goste egiturari hobeto datxezkon eran egokitzeko bide emanez. Osagarri gisa, eta erresumako araupidetzan zedarri tutako ereduari jarraiki, erabilitako etxebizitzez jabetzeko babespeko etxebizitzen aukera ugaltzeko bide ematen duen tajuzko dirubide-jaurpidea ezartzen da, horrela berritango eraikuntzen muga hertsia gaindituz. Erabilitako etxebizitzen merkatuko salerosketen kopuruaren erabateko eta bere bateko garrantzia dela eta, herritarren artean babesgarri diren sailek etxebizitzak erosi ahal izateko aukeratan funtsezko hobekuntza izango direla pentsa daiteke. Erabilitako etxebizitzak ere babestera jotze hau Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak birregokitzeko politikan egin dituen dirubide-aldetikako ahaleginekin berariz bat etorrizkoa da. Azkenik, Dekreto honek haunditu egiten ditu: bai herri-mailako laguntzen kopurua, baita laguntza horiek jasoko dituzten herritarren arteko sail babesgarrien kopurua ere. Dekreto honetan esandako dirubide-jaurpidean sartzeko ere muga bat jartzen da, hemendik aurrera ez bait da, orain arte bezala, irabazien mailarekin zerikusirik gabea izango, Lanbide-arteko Gutxieneko Lansaria baino 6 aldiz goragokoak ez diren familiko diru-sarreren heineko indarrera mugatuko dira baizik eta. Horren ondorioz, Herriogasuntza eta Dirubideetako, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailburuen saloz, eta Jaurlaritza-Batzarrak 1989.eko Apirilaren 11ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKlTZEN DUTI. Atalburua. Erabaki Nagusiak Lehehengo Alala.- Eremua 1. Dekreto honetako manuak honako hauetan erabili beharko dira: Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan egin daitezen norbanakoen suztapenezko agintaritza-babespeko etxebizitzen suztapen, eraikuntza, erosketa, erabilera eta baliakuntza-ekintzetan. 2. Halaber, Dekreto honetan ohartematen denez, eroslearen ohizko eta eguneroko egoitzatarako egindako etxebizitza-erosketatan -hauek bigarren nahiz geroagoko eskukoak izatea berdin da-ere erabiltzekoak izango dira. 3. Dekreto honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen direlako, bakoitzak bere araupideak jaurpide izango dituztenak honako hauek izango dira: - Agintaritza-babespeko herri-suztapenezko etxebizitzak. - Hiri-antolapidezko eta eraikuntzazko ondarearen babespeko birregokiketa. - Etxebizitzatarako lurrak erostea eta hirigintza-egitasmoak gauzatzea. 2. Atala: Dirubide-neurriak 1. lndarrean dauden araupideek ogasun mugiezinei eta etxebizitzatarakoei buruzko ekintzetarako aitortzen dituzten zergapide-mailako onurabideen kaltetan gabe, Dekreto honen babespean babesgarri diren ekintzetarako dirubideak honako era hauetakoak izan daitezke: a) Tajuzko jesapenak: - Mailegu-Erakundeekin egindako Itunean zehaztuko den korrituz, Mailegu-Erakunde horiek emandako jesapenak. Jesapen horien korrituei Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailak lagundu ahal izango die. - Herri-lzaikiekin egindako Ituneetan zehaztu daitezen baldintzetan, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailak artez emandako jesapenak. b) Artezko diru-laguntzak: - Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak nor bakoitzari artez emandako diru-laguntzak. - Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak tajuzko jesapenen korrituei bere baten laguntzea. c) Eusko Jaurlaritzak, ekonomi bilakaera eta erabaki honetan agindutakoa nola betebideratzen eta egiteratzen diren kontutan izanik, eta bereziki, herritarren arteko berarizko taldeen etxebizitza-beharrei arreta berezia egiteko eta alogera-bidezko etxebizitzen merkatua suztatzeko, Dekreto bidez ezarri dezan beste edozein. 2: Euskal Herriko Autonomi Elkartetikako herri-mailako dirubide-baliapideak, baita Mailegu-Erakundeetatikako norbanako-mailakoak ere, agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko eta, gai honekikoan erabili beharreko araupideetan agindutakoa betez, gorputzez ezinduak suztapenaren gai izanezko etxebizitza, eraskin eta merkataritzategi guztietara sartzeko eragozpen diren arkitektura-oztopoak kentzera jozko ekintzetarako izango dira bereziki. Esandako hauetarako, agintaritza-babespeko etxebizitzen suztapeneko behin-behingo zermugapena egitean, xehetasun hau berariz adieraziko da. 3. Tajuzko dirubideak ganbarak, garajeak eta beste eraskinak daudeneko eraikuntzako agintaritzababespeko etxebizitzari egitasmoan eta erroldaritza-mailan lotutakoak diren horietarako ere izango dira. Garajeek loturarik ez badute, dirubideak etxebizitzak hainbat garajerentzat izango dira gehienez. Gorago esandako garajeak bai, baina eraikuntza bereko eraikuntza-banako bereko edo haien suztapen-toki bereko, agintaritza-babespeko etxebizitza ere erosi ez dezatenek ez dute tajuzko dirubiderik izango. 4. Halaber, babespeko dirubideak artisauen lantokitarako eta nekazarien, ganadu-zaleen eta arrantzaleen eraskinetarako ere izango dira, beti ere, egitasmoan eta erroldaritza-mailan haiek daudeneko eraikuntzetako agintaritza-babespeko etxebizitzei lotutakoak izatearen baldintzapean. 5. Tajuzko dirubideak ez dira merkataritza-tegietaraka izango. 6. Tajuzko dirubideak ez dira luze-zabal baliagarriz 90 metro kuadrotik gorako etxebizitzak suztatzeko eta erosteko ekintzetarako ere izango, famili haundiko buruek erabilitako etxebizitza erosten badute salbu, horrelakoetan luze-zabal baliagarriz 120 metro kuadroko etxebizitza erosi ahal izango da eta. 7. Etxebizitza bat bakarra erosteko lortutako tajuzko dirubideak; honetan ere erosketa famili haundia dutenek agian egitea salbuesten da. Hauek, indarrean dauden legepideetan agintzen diren bertan bizitzen jartzeko baldintzak betetzen dituzten bi etxebizitza edo gehiago erosten dituztenean, beren familiegoitzatarako izango diren etxebizitzetarako dagozkien dirubideak lortu ahal izango dituzte. Horretarako, laguntza-hartzaile izan daitekeenak berak erabiltzeko beste etxebizitza erosteko edo suztatzeko administraritza-erabakiz aitortutako dirubiderik duen ala ez ikusiko da. 8. Agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitza erosteko tajuzko dirubideak eman, etxebizitza eroslearen ohizko eta eguneroko egoitzatarako izan dadinean baino ez dira emango. Erosle hau beste etxebizitza bateko jaurgo-jabe izan dadinean, dirubideak onartu behar dituen horretarako gai izanezko ihardutze-sailaren aurrean, agiri-bidez frogatuta utzi beharko du jabetzan hartu duen etxebizitza ohizko eta eguneroko egoitzatarako erabiltzerik eza. 9: Azkenik, etxebizitza horien erosleek, norbere baliapiderakko suztatzaileek edo alogeran hartzaileek lanbide-arteko gutxieneko lansaria 6 aldiz edo hortik gora gaindituzko haztatutako famili-sarrerak badituzte, Dekreto honetan eratutako dirubide-neurriak ez dira agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko, ez eta erabilitako etxebizitza erosteko ere izango. Esandako hauetarako, norbere baliapiderako suztapenetan behin-behingo zermugapena egin eta uzte-itunea ontzat emateko gaitasundun ihardutze-sailak, hala dagokionean, bakoitzerako dagokion agirian, horien jabeek Dekreto honetan ohartemandako tajuzko dirubidetarako eskubiderik ez dutela berariz erasota utziko du. Eusko Jaurlaritzaren eta Mailegu-Erakundeen arteko hitzarmenetan honako itune hau egingo dute: Mailegu-Erakundearen eta suztatzaileen arteko tajuzko jesapen akurapenetan, etxebizitzari dagokion jesapena emateko berarizko erabakitzezko baldintza gisa, etxe-erosleak lanbide-arteko gutxieneko lansaria 6 aldiz edo hortik gora gaindituzko famili-sarrerak izan eta erabilitako diru-kopuruak, egoki izan daitezen legezko korritu eta guzti, atzera itzuli beharra zehaztu dadila, alegia. 10. Suztatzailea nahiz eroslea tajuzko dirubideez Dekreto honetan agindutakoaren aurka jokatuz baliatzea Azaroaren 10eko 3.148/ 1978 Errege-Dekretoko 56. atalean ohartemandako hauspen oso larria izango da. 3. Atala.- Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen Norbanakoen-Legepeko Suztapena Dekreto honetan esandakoetarako, norbanakoek edo norbanako-alorreko legezko nortasundunek irabazteko xedez nahiz xederik gabe egindakoa joko da agintaritza babespeko etxebizitzen norbanakoen suztaketa dela. Halaber, Herri-Alorrekoak izanik herri-legepeku nahiz norbanako legepeko lege-nortasundunek, baita Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Lurralde-mailako Herri-Erakunde ezberdinek ere, Dekreto honetan agindutakoaren babespean egindakoa ere agintaritza-babespeko etxebizitzen norbanakoen suztapen dela ulertuko da. 4. Atala: Etxe-erosleak 1. Honako hauek jotzen dira etxe-erosletzat: salerosketa-itunea dela medio, erosketaren bidez nahiz, etxe-jabeen elkarteak, koperatiba edo lege-nortasunezko beste edozein elkarte dela medio, eskuperaketaren bidez, etxearen jabe bilakatzen diren norbanakoak nahiz legezko nortasundunak. 2: Agintaritza-babespeko etxe-erosleentzako artezko diru-laguntzetarako, baita tajuzko jesapenak eskuratzeko ere, eragingarri izango diren diru-sarrerak, ondoren ematen direnen eretzean zehaztuko diren haztatutako urteko famili-sarrerei buruzkoak izango dira: - Familia-banakoak egin beharreko Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Zergapidearen aitorpena edo aitorpenak aurkezteko epea amaitzetik aurrera, tajuzko dirubide-eskea egiteko unerarteko zergapide-aldiko orobarnezko diru-sarreren maila Lanbide-arte ko Gutxieneko Lansaria baino zenbat aldiz haundiagoa den ikusiz. - Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Zergapidearaupideetan lagun bat baino gehiagoko famili- banakotarako egiten den eran zehaztutako famili- banakoa. - Diru-sarreren ehuneko 20koa gutxienez ekarriz, sarrerak sortzen dituzten famili-banakoko kideen kopurua. - Etxebizitza kokatzen deneko Geografi Aldea. - Lagun batez edo biz osatutako famili-banakoen adina. 3. Aurreko zenbakietan esaten den familiko orobarnezko diru-sarreren haztaketa, honako idazlabur hau erabiliz egingo da: IFP = IF x N x A x M, honela: IFP: Haztatutako familiko sarreren zenbatekoa, dagokion urteko lanbide-arteko gutxieneko lansaria halakoa zenbat aldiz den kontutan izanik. IF: Lagun bakarreko edo gehiagoko famili-banakoak eskuratutakoak izango diren orobarnezko famili sarrerak, dagokion urteko lanbide-arteko gutxieneko lansaria halakoa zenbat aldiz den kontutan izanik. N: Tajuzko dirubide-eskea egiteko unean famili-banakoa osatzen duten kideen zenbatekoaren eta, hala behar izanez gero, horien adinaren eretzean ateratako haztapena egitezko ehunekoa. A: Familiko orobarnezko sarreren ehuneko 20koa gutxienez ekartzen duten famili-banakoko kideen zenbatekoaren eretzean ateratako haztapena egitezko ehunekoa. M: Erresumako eredu-neurririk apaleneko Elkarkidetasunezko Geografi Aldeari dagokion eredu-neurriaren, eta Euskal Autonomi Elkarteko araupideen arauera, ekintza babesgarriaren gai den etxebizitza kokatzen deneko herrian indarrean dagoen erabili beharreko eredu- neurriaren arteko ehunekoaren hein bereko haztapena egitezko ehunekoa.II. Atalburua. Norbanakoen Suztapenezko Agintaritza-Babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko ekintzak Lehenengo Saila. Dirubide-Jaurpidea 5. Atala-Norbanakoen suztapenezko agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko dirubideak 1. Agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko tajuzko dirubideak, indarrean dauden legepideetan agintaritza-babespeko etxebizitzetarako aitortutako zergapide-aldetikako onuren kaltetan gabe, Dekreto honetan ezarritako modu eta neurritan, tajuzko jesapenen eta artezko dirulaguntzen bidez eman ahal izango dira. 2. Behin-behingo zermugapenek agintaritza-babespeko etxebizitzen suztatzaileei tajuzko jesapenak eskuratzeko bideak irekiko dizkiete, zermugapen horietan, legez ezarrita daudenez gainera, honako alderdi hauek erasota utzi beharko dituztela: a) Zermugapenaren gai diren ekintzen dirubide-jaurpidea zehazten duen arauaren adierazpena. b) Eskea egiten duena ezagutzera ematea (izena edo baltzu-egoitza, zergalaritzako ezagukaria eta helbidea). c) Suztatzen diren etxebizitzen kopurua eta hauen luze-zabal baliagarria eta garajerik edo ganbararik ba dagoen ala ez, hauek etxeari lotutakoak diren ala ez, eta bakoitzaren luze-zabala berariz zehaztuz. d) Etxebizitzak utzizko edo erabilizko jaurpidea. e) Irabazte-xedeari buruzkoan eta, hala badagokio, arkitekturazko oztopoak kentzeari buruzkoan, suztapena nolakoa izango denaren zehaztapena. f) Erabili beharreko haztaketa-neurria. g) Tajuzko jesapenak, ematen badira eta jarri daitezen baldintzetan, Dekreto honetan jarritako mugetara makurtuko direlako adierazpena. 3. Erabiltzaile eurak izango direneko suztatzaileentzako zerrnugapenetan, lanak erabat egiteratzeko egitasmoa osatzezko aurre-kontua eta Dekreto honek agintaritza-babespeko etxebizitzaerosleei agintzen dizkien gainontzeko agiriak aldezaurretik aurkeztu badituzte, artezko dirulaguntzak ereerasota utziko dira. 4. Salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria ontzat eman izanak dirubidea zehazteko bide emango du eta agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitza erosi duenak dirubide hori izango du baina, hala ere, itune edo agiri hori eskriba izenpetu arte ez zaio emango. 6. atala.-Tajuzko,jesapenen ezaugarriak 1. Norbanakoen suztapenezko agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko eta erosteko jesapenek ezaugarri hauek izango dituzte: a) Metro kuadro baliagarri bakoitzeko gehienez emango dena behin-behingo zermugapena egin zen egunean indarrean zegoen erabili beharreko haztatutako credu-neurriaren ehuneko 75ekoa izango da: Suztatzaileak irabazte-xederik gabeak izatea; alogeratarako etxebizitzen suztatzaile izatea; suztapena etxebizitza, eraskin edo merkataritza-tegietako bakoitzera ezinduak joan ahal izateko arkitektura-oztopoak kentzea barne izanezkoa izatea gertatuz gero, lehen esandako kopurua esandako eredu-neurriaren ehuneko 80koa izatera iritsi daiteke. b) Korrituen neurria, Herriogasuntza eta Dirubideetako eta Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailen arioz, Eusko Jaurlaritzak Dekretoz finkatuko du. c) Kitapen-aldia hamabost urtekoa gei, suztatzaileen kasuan, kitatu beharrik gabekoa gehienera hiru urtekoa izango da. d) Mailegu-Erakundeak jarriko dituen kitapena eta korrituak barne izanezko ordainkizunak urtetik urtera ehuneko 3koan gehituzkoak izango dira. e) Jesapenak bahitura izango du bermapide edo, hala behar izanez gero, Mailegu-Erakundeek jesan-hartzaileari eska liezazkiekeen bermapideak. 2. Erosleari nolakotutako jesapenekikoan, esandako salerosketa-itune edo eskuperatze-agiritik jesapen-kopuru txikiagoa ateratzen bada, atal honetako lehenengo puntuan esandako jesapenaren gehienerako zenbatekoa horretarako gai den ihardutze-sailak gutxitu ahal izango du. 3: Agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak suztatzeko nahiz erosteko, tajuzko jesapenaren gehienerako zenbatekoa zehaztu ahal izateko, ganbara, garaje eta bestelako eraskinetako luze-zabal baliagarria izango da kontutan. Ganbara, garaje eta bestelako eraskinak egitasmoan eta erroldaritza-mailan etxebizitzei lotutakoak izan daitezenean, horietako luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko gehienera eman go dena, indarrean dagoen erabili beharreko baztatutako eredu-neurriaren ehuneko 75ekoa edo, hala behar izanez gero, ehuneko 80koa 0,60 hainbatekoari biderkatuz zehaztuko da. Garajeak etxeari lotutakoak ez direnean, gorago esandako 0,60 hainbatekoaren ordez 0,35 hainbatekoa erabiliko da, aurreko lerroaldian bezala jokatuz. Suztatzailearentzako jesapenkopurutarako, garajeen kopurua etxebizitzena baino haundiagoa izan dadinetan, garajeak daudeneko eraikuntza, eraikuntza-banako edo suztapen-tokian dauden etxebizitzak hainbat garajeren luze-zabala kontatuko da. 4. Agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitzak erosteko jesapenak ez dira inoiz ere, Martxoaren 25eko 2/ 1981 Legearen ondoriotarako, etxebizitzaren eta eraskinen balio-haztapenez emandako benetako balioa baino ehuneko 80kotik gorakoak izango. 7. Atala.-Suztatzailearentzako jesapenak 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzen suztatzaileek behin-behingo zermugapena lortu ondoren, tajuzko jesapenak eman ahal izango zaizkie. Suztatzaileek, diruezarketa nola egiteratzen ari direnaren eta lanak aurrera nolako abiadan doazenaren eretzean,jesapen osoaren ehuneko 55ekorainokoa eskuratu ahal izango dute. Suztatzaileek, suztapen-tokiko etxeetatik aurkeztu ditzaten administraritzak ontzat emandako salerosketa-itune edo eskuperatze-agirien kopuruen heinean, aurreko lerroaldian adierazitako kopuruak baino haundiagoak jaso ahal izango dituzte. Berentzat etxebizitza egiteko, irabazte-xederik gabe, etxebizitza-suztatzaile norbanakoak direnean, lanak nolako abiadan egiten direnaren eretzekoa izango da jasoko den gehienerakoa. Mailegu-Erakundeek, salerosketaren edo eskuperatzearen eskribau-agiria egin dela egiaztatu arte, jesapenaren ehuneko 15ekoari eman gabe eutsi ahal izango diote. Suztatzaileek ,jesapenaren lehenengo eskuraketa, jesapena izenpetzetik sei hilabete igaro baino lehen egin beharko dute, eta gainontzeko eskuraketak bosna hilabetetik beherako tartean egin beharko dira, bidezko arrazoirik gertatzen bada salbu; horrelakorik ezean, eskubideak galduko dituzte. 2. Norbanakoen suztapenezko agintaritza-babespeko etxebizitzen suztatzaileari emandako jesapenei, kitapen.. ordainketarik egin beharrik gabeko aldian ez zaie inolako diru-laguntzarik emango, berarizko Itunean jarritako urtean-urteko korritu-neurria ezarriko dela; ez eta kitapen-aldian ere, kitapen-ordainketa beharrik gabeko aldia amaitu ondoren, bahiturazko zorpidea eroslearen gain geratzen ez bada. 8. Atala: Eroslearentzako jesapena 1: Suztatzaileari emandako jesapenaren bahiturazko zorpidea eroslearen gain gelditu izanagatik nahiz artez eman ahal izango zaio erosleari lehenengo eskuko etxebizitzatarako jesapena. 2. Eraikuntza-lanak bukatu ondoren salerosketari edo eskuperaketari buruzko eskribau-agiri bidezko eskuraketa izenpetutakoan, aurreko lerroaldian esaten denez, eroslearen gain gelditutako jesapenaren kitapen ordainketa egin beharrik gabeko aldia eta aldi horretan ordaindu beharreko korrituen ordainketa moztuta geratzen dira. Eroslea, eskribati-agiriaren bidez, bahiturari darizkion erantzun behar eta guzti bilakatuko da etxearen jabe, eta agiria izenpetutako egunetil hasi beharko du bahiturazko kitapen-ordainketa egiten. Horretarako, eskribau-agiriaren berri Mailegu-Frakundeari, sustatzaileak ordainduko duen agiriaren lehenengo aldakia bidaliz emango zaio. Bahitura-Legeko 118. atalean agintzen denaren arauera, erosleare . gain bahitura-erantzukizuna ezezik, horren bidez bern atutako norbere-mailako betebeharra ere gelditzen dela nitzartuko balitz, Mailegu-Erakundeak berariz nahiz zeha.r-bi dez ontzat ematen badu, erantzun behar hori ere oslearen gain geldituko da. 3. Artez emandako jesapenek honako berarizko baldintza hauek beteko dituzte: a) Etxebizitza erosten duenaren eta horren suztatzaiIearen artean behar denez ontzat emandako salerosketa itune edo eskuperatze-agiria izatea. b) Suztatzaileak etxebizitza horretako bertako tajuzko jesapena hartua izango balu, jesapena erosleari eman aurretik ezabatu egin beharko du. c) Salerosketa edo eskuperatze-itunea egitetik tajuzko jesapen-eskea egitera sei hilabete baino gutxiago igarotzea. Salerosketa edo eskuperatze-itunea egina izan arren, behin betiko zermugapena eskuratu ez duten etxebizitzetarako, gorago esandako aldia zermugapena eskuratzeko egunetik aurrerakoa izango da. d) Eskea egiten duenaren haztatutako famili-sarrerak lanbide-arteko gutxieneko lansaria baino 6 aldiz gehiagokoak ez izatea. 9. Atala: Norbere baliapidetarako erosle eta suztatzaileentzako norbanako-mailako diru-laguntzak 1. Eusko jaurlaritzak Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren bidez emango du, hutsaren truke, agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxebizitza erosteko norbanako-mailako diru-laguntza, eta hau etxearen balioaren, irabazien mailen eta eroslearen familiaren osakeraren eretzeangoa izango da. 2. Emateko norbanako-mailako diru-laguntzen zenbatekoak, etxebizitzaren salmenta-prezioa, metro kuadro baliagarri bakoitzeko, indarrean dagoen haztatutako eredu-neurriaz gorakoa ez izanik eta ganbaren, garajeen eta bestelako eraskinen prezioak Dekreto honetako 13. atalean esandakoaz gaindikoak ez badira, etxebizitzaren eta, hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskinetako prezioa gehituzko salmenta-prezioari honako ehuneko hauek biderkatuz kalkulatuko dira: A) Lanbide-arteko gutxieneko lansariaz gaindik 2,5 halakotik gora gabeko haztatutako famili-sarrerak dituzten erosleak: a) Bi lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 8koa. b) Hirutik bost lagunerainoko famili-banakoko: ehuneko 9koa. c) Bost kide baino gehiagoko famili-banakoentzat: ehuneko 10ekoa. B) Haztatutako famili-sarreratan lanbide-arteko gutxieneko lansariaz gaindik 2,5 halakotik gora bai, baina lansari horretaz gaindik 3,5 baino gehiago gabekoentzat: a) Bi lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 5ekoa. b) Hirutik bost lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 7koa. c) Bost kide baino gehiagoko famili-banakoentzat: ehuneko 8koa. 3. Etxebizitzaren metro kuadro baliagarrikako salmenta-prezioa behin-behingo zermugapena egitean indarrean zegoen haztatutako eredu-neurriaren eta hau 1,1ez biderkatzetik ateratakoaren artekoa, eta ganbara, garaje eta bestelako eraskinetako prezioak 13. atalean agindutakoaren arauerakoak izan daitezenean, emango diren norbanako-mailako diru-lagun tzak etxebizitzaren, hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskinena gehituzko salmenta-prezioari honako ehunekoak biderkatuz kalkulatuko dira: A) Lanbide-arteko gutxieneko lansariaz gaindik 2,5 halakotik gora gabeko haztatutako famili-sarrerak di tuzten erosleak: a) Bi lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 6koa. b) Hirutik bost lagunerainoko famili-banakoko: ehuneko 7koa. ° c) Bost kide baino gehiagoko famili-banakoentzat: ehuneko 8koa. B) Haztatutako famili-sarreratan lanbide-arteko gutxieneko lansariaz gaindik 2,5 halakotik gora bai, baina lansari horretaz gaindik 3,5 baino gehiago gabekoentzat: a) Bi lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 4ekoa. b) Hirutik bost lagunerainoko famili-banakoentzat: ehuneko 6koa. c) Bost kide baino gehiagoko famili-banakoentzat: ehuneko 7koa. 4. Dena dela, diru-laguntzaren zenbatekoak ez du, hasierako emanketa salerosketa-itune edo eskuperatze-agirian agertzen den, hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskinen salneurria barne izanezko etxebizitzaren prezioaren eta Dekreto honetako 6. atalean zehaztutakoa izango den aitortutako gehienerako jesapeneko zenbatekoaren arteko aldea denez ulertuta, hasierako emanketa horren ehuneko 60koaz gaindikoa izan beharko. 5. Hutsaren truke emango diren norbanako-mailako diru- laguntzak erosleak suztatzaileari eman beharrekoa gutxitzeko izango dira; horrela bada, suztatzaileek ez dute hainbateko hori diru-laguntza jaso baino lehen inoiz eskatzerik izango. Diru-laguntzari buruzko hainbatekoa suztatzaileak jaso, agintaritza-babespeko etxebizitzen suztapen eta erosketa-dirubidetarako Eusko Jaurlaritzarekin Dirubide-Laguntzarako Itunea izan dezaten Mailegu-Erakundeen bidez eta dagokion salerosketa-agiria izenpetu ondoren jasoko du. Diru-laguntza hori suztatzaileak etxebizitza saldu baino lehen, prezioaren konturako diru gisa jasotzeko, agiri-bidez honako hauek egiaztatu beharko ditu: a) Administraritzako horretarako gai den IhardutzeSailak ontzat emandako salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria, hor hasierako ekarketa gutxitzeko diru-laguntza erabili dela erasota utziz. b) Etxebizitza eskuratu eta dagokion salerosketa edo eskuperatze-agiria izenpetu artekoan, jasotako dirua, atzera itzultzeko unea baino lehenagoko hiru urtetako Herri-Zorraren batenaz besteko korritu-neurria gehituz, atzera itzuliko duelako behar hainbateko gaudimen edo aseguru-itune bidezko bermea. 6. Agintaritza-babespeko norbere baliapidetarako etxebizitzen suztatzaileek, haztatutako famili-sarrerak eta etxebizitzen benetako gostea egiaztatu ondoren, atal honetako aurreko zenbakietan esandako erosleek hainbateko norbanako-mailako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, eta behin-behingo zermugapena emateko unean aitortuko zaizkie. Hori jasotzeko, aldezaurretik, eraikuntzako Gaitasundun Artezkariak egindako eraikuntza-lanak amaitu direlako egiaztagiriaren bidez etxebizitza horren gostea egiaztatu beharko dute, hor nahitaez erabateko gostea adierazi beharko dela. Diru-laguntza jasotzeko atal honetan jarritako prezioak baino garestiagoa izanez gero, diru-laguntzaren itzulpena, hori egin aurreko hiru urtetako Herri-Zorreko batenaz besteko korritu-neurriz gehituz egingo dela bermatzen bada, egiterapen-egitasmoa barne izanezko aurrekontua aurkeztuz, aurrez ordaindu ahal izango da norbanako-mailako diru-laguntza. 7. Eskea egin aurreko bi urteren barruan beste etxebizitza baten jabe izandako norbere baliapidetarako erosle edo suztatzaileek, Dekreto honetan ,jarritako baldintzak bete arren, ez dute norbanako-mailako diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik izango. Lehengo etxebizitza saldu duten familia haundien kasuan, erosi ditzaten etxebizitza guztiegatik izango dute norbanako-mailako diru-laguntza jasotzeko eskubidea, banako batez gutxituz. 8. Artezko norbanako-mailako diru-laguntzaren ordez suztatzailearentzako lurraren jabetza edo 50 urtetik gorako aldian eraikitzeko eskubidea, edo bestelako laguntzak, hona nola, egitasmoaren ordainketa, eraikuntza-gaien zuzkiketa, eraikuntza berriaren zuzendaritza-sariak, aukeran jarri ahal izango dira, guzti horiek etxebizitzaren eta eraskinen salmenta-prezioa atal honetako 2 eta 3 zenbakietan esandako hein beretan merkatzeko izango direla. 10. Atala: Erosle eta norbere erabilerarako suztatzaileentzako jesapenetarako diru-laguntzak 1. Eusko Jaurlaritzak Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren bidez, tajuzko jesapenetatik sortutako korrituen neurriei, ataratako neurria jesapen-hartzailearentzat jarritakoa izateko behar hainbateko kopuruzko diru-laguntza emango die. 2. Beti egiazkotzat joko den beheratutako korritu-neurria etxebizitzaren prezioa eta haztatutako famili-sarreren maila kontutan izanez ezarriko da eta honako hau izango da: a) Urteko haztatutako famili-sarrerak lanbide-arteko gutxieneko lansaria baino 2,5 aldiz haundiagoak ez dituzten laguntza-hartzaileak, beti ere etxebizitzaren prezioa erabili beharreko haztatutako metro kuadro baliagarriko eta, hurrenez-hurren, hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskinen prezioak, Dekreto honetan etxebizitza horren preziorako adierazitakoaz gaindikoak izan beharko ez dutela, hots, honako hau kontutan izanik: urtean urteko egiazko korritua ehuneko 7,5ekoa eta sei hilabetetik behingo balio bereko korritutan ehuneko 3,6822koa. b) Urteko haztatutako famili-sarrerak lanbide-arteko gutxieneko lansaria baino 3,5 aldiz haundiagoak ez dituzten laguntza-hartzaileak, beti ere etxebizitzaren prezioa, metro kuadro baliagarri bakoitzeko, erabili beharreko eredu-neurria 1,1ez biderkatuz eta, hurrenez-hurren, hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskiuen prezioak, Dekreto honetan etxebizitza horren preziorako adierazitakoaz gaindikoak izan beharko ez dutela, hots, honako hau kontutan izanik: urtean urteko egiazko korritua ehuneko 9,5ekoa eta sei hilabetetik behingo balio bereko korritutan ehuneko 4,6422koa. 3. Aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetakoan, jesapenen kitapena, atal honetako lehenengo zenbakian esandako Itunean ezarritakoaren arauera, emandako korritu-neurritan egingo da. 4. Korrituak beheratzeari baiezkoa nahiz ukoa emateko aldia 5 urtekoa izango da eta, laguntzak emateko gai den ihardutze-sailak berariz emango duen administraritza-alorreko erabakiz, iraupen bereko beste bi alditan luzatu, aldatu edo indargabetu ahal izango du eta, horretarako, aldi bakoitzeko 5. urtean zehar, mailegu-hartzaile bakoitzaren egoera birraztertuko da. Diru-laguntzen luzapen, aldaketa edo indargabetzetarako, birrazterketa egin aurreko azken bi urteetako haztatutako urteko famili-sarreren batenaz bestekoa izango da kontutan eta honek ez du, maila bakoitzerako, hurrenez-hurren, esandako bi urteetan lanbide-arteko gutxieneko lansariak izandakoaren batenaz bestekoa baino 3 edo 4 aldiz gehiagokoa izan beharko. Diru-laguntzaren birrazterketarako haztatutako urteko famili-sarrerak zehazteko, birraztertu beharko den aldiko azken bi urteetako Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Zergaren aitorpena edo aitorpenak aurkeztu beharko da edo dira. Agiri horiek laguntza-hartzaileak azken aitorpena egin ondorengo egutegi-hiruhilaberakoaren barruan aurkeztu beharko ditu. 11. Atala: Artezko laguntzak jasotzeko baldintzak 1. Artezko laguntzak jasotzeko baldintzak, aurreko ataletan ezarritakoaren kaltetan gabe, honako hauek izango dira: a) Agintaritza-babespeko etxebizitzaren erosle edo norbere baliapidetarako suztatzaileak norbanako izan beharko du. b) Erositako etxebizitzak edo norbere baliapidetarako suztatutakoak laguntza-hartzailearen ohizko eta eguneroko etxebizitzatarako izan beharko du. Uzteko agirietan, berariz eta nahitaezko txatal gisa, honako hau erasota utzi beharko da, etxe-erosleak hori ohizko eta eguneroko etxebizitzatarako gertatu eta bertan bizitzen, uzte-agiria ematen zaionetik hasi eta hiru hilabeteren barruan jarriko dela, alegia; eta bertan bizitzen jarri dela, esandako hiru hilabete horien barruan, salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria ontzat emateko gai den ihardutze-sailean aurkeztu beharko den udal egiaztagiriz egiaztatu beharko da. Behar hau betetzen ez bada, jasotako laguntza guztiak atzera Eusko jaurlaritzari eskuratu beharko zaizkio. c) Laguntza-hartzaile norbanakoek beren urteko orobarnezko haztatutako diru-sarrerak lanbide-arteko gutxieneko lansariaz gaindik 3,5 aldiz baino gehiagokoak ez dituzten famili-banakotakoak izan beharko dute. Urteko haztatutako orobarnezko diru-sarrerak erosten duten etxearen- hala behar izanez gero, ganbara, garaje eta bestelako eraskinen prezioa barne izan gabe- balioaren seirena baino gutxiagokoak dituzten eske-egileek ez dute diru-laguntzarik izango. d) Norbere baliapidetarako etxebizitzaren suztapen-kasuan, eskuperatze-prezio edo benetako gosteak metro kuadro baliagarri bakoitzeko ez du indarrean dagoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria 1,1ez biderkatzetik ateratakoaz gaindikoa izan behar eta, hala dagokionean, ganbara, garaje eta bestelako eraskinen eskuperatze-prezio edo benetako gosteak metro kuadro baliagarri bakoitzeko ez du esandako erabili beharreko eredu-neurri hori 0,53z biderkatzetik ateratakoaz gain dikoa izan beharko. e) Agintaritza-babespeko etxebizitzaren erosleek edo norbere baliapiderako suztatzaileek ez dute agintaritza-babespeko beste etxebizitzaren baten edo beste inolako etxebizitzaren jaurgo edo baliatzeko edo gozatzeko benetako eskubide-jabe izan beharko, beren lehengo etxebizitza aldezaurre saldu ez duten famili haundikoentzat Dekretoan berariz ohartemandakoa salbu. 2. Artezko diru-laguntzak jasotzeko, salerosketako norbanako-mailako itune edo eskuperatze-agirian jabe-izenez eta laguntza-hartzaile gisa ageri denak edo direnek, aldi berean, itune edo agiria eskribau-agiriz izenpetzeko unean etxebizitzaren ,jabe bakar gisa azaldu beharko du edo dute. Ordurarte izandako etxebizitzaren salmenta-adierazgarri izanezko salerosketa-itunerik edo beste inolako agiririk baldin izanez gero, hori laguntzak aitortzeko gai den arduralaritzako ihardutze-sailak onartu eta aldeko erabakia eman ahal izango du, baina korrituen beherapena jasotzeko, eskribau-agiria, beti ere, erosten den agintaritza-babespeko etxebizitzari buruzko eskribau-agiriaren aldakia sustatzaileak ematetik aurrera 3 hilabeteko aldia igaro baino lehen eskribau-agiria aurkeztu beharko da. 3. Dagokion Mailegu-Erakundeak emandako jesapena ordaindu ez izanaren ondorioz sor daitezen bahitura-egiterapenak salbuetsiz, artezko diru-laguntzen gai izandako etxebizitzak ez da, laguntzak eman zirenetik bost urte bete arte, jasotako guztia, hau jasotzetik aurrera sortutako legezko korrituak erantsiz, Autonomi Elkarteko Administraritzari atzera itzuli ezean, bizidunen artean inolako eratan esku-aldatzerik izango. 2. Sailu. Agintaritza-Babespeko etxebizitzen eta eraskinen salmenta eta alogera-jaurpidea 12. Atala: Etxebizitzen salmenta-prezioa 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzaren metro kuadro baliagarri bakoitzeko salmenta edo eskuperatze-prezioa, etxea lehenengo eskukoa denean, luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko, behin-behingo zermugapena egiteko egunean indarrean zegoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurriaren 1,2 aldiz bezalakoa edo gutxiagokoa izango da. Aurreko lerroaldian agindutakoaren kaltetan gabe, erosleak tajuzko dirubiderik lortu ez badu, gehienerako salmenta-prezioa, tajuzko jesapena eman zaion eta horretzaz baliatu den suztatzailea denetan, ehuneko 10ekoraino garestitu ahal izango da. 2. Lehenengo eskuko salmenta behin betiko zermugapena ematetik urtea bete eta gehiagora egiten bada, urtebeteko aldia bukatzeko unetik salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria egiteko unea bitartean indarrean zegoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria birraztertu dadin hein berean eguneratu ahal izango da salmenta edo eskuperatze-prezioa. 3: Agintaritza-babespeko etxebizitzen bigarren edo geroagoko eskutako salmentako luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko prezioa, agintaritza-babespekotasun modua dena dela, hori indarrean dagoen bitartean, salerosketa-itunea egiteko unean indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurriaren 1,2 aldizkoa bezalakoa edo gutxiagokoa izango da, lehenengo eskuko salmenta-prezioa atal honetako lehenengo lerroaldian agindutakoaren arauera zehaztu bazen salbu; horrela izan bazen, esandako gehienerako prezioa ehuneko 10ekoan garestitu ahal izango bait da. Erabili beharreko eredu-neurria zehaztu, behin-beh ingo zermugapena egiteko unea dena dela, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren Aginduz ezarriko denez zehaztuko da. 13. Atala.- Ganbaren eta garajeen salmenta-prezioa 1. Lehenengo eskuko ganbararen eta, hala egokituz gero, garajeen eta bestelako eraskinen salmenta edo eskuperatze-prezioa, eraikuntza berean, eraikuntza-banako berean edo haien suztapen-toki berean kokatutako agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleei saldu dakizkienean, inoiz ez da metro kuadro baliagarri bakoitzeko, behin-behingo zermugapena egiteko egunean indarrean zegoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria 0,81ez biderkatzetik ateratakoaz gaindikoa izango. 2: Aurreko zenbakian esandakoa horrela izanik ere, etxebizitzaren prezioa, luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko, indarrean dagoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria 1,1ez biderkatzetik ateratzen dena baino gutxiagokoa bada, ganbaren eta, hala behar izanez gero, garajeen edo bestelako eraskinen salmenta edo eskuperaketaren gehienerako prezioa ez da, luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko, behin-behingo zermugapena egin zen egunean indarrean zegoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria 0,53z biderkatzetik ateratakoaz gaindikoa izango. Azkenik, etxebizitza baten prezioa, luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko, indarrean dagoen erabili beharreko haztatutako eredu-neurria baino gutxiagokoa bada, ganbaren eta, hala behar izanez gero, garajeen edo bestelako eraskinen gehienerako salmenta-prezioa kalkulatzeko erabili beharreko ehunekoa 0,42koa izango da. Zenbaki honetan adierazitako prezio-mugak etxebizitza erositako eraikuntza berean, eraikuntza-banako berean edo suztapen-aldi berean dauden eta etxebizitzari lotutako nahiz lotu gabeko eraskinak erosten dituztenei baino ez zaizkie ezarriko. 3. Atal honetako lehenengo zenbakian adierazitako gehienerako salmenta-prezioa, erosleak dirubideak lortu ez dituenetan, etxebizitzarentzat jarritako neurri beretan, ehuneko 10ekoan garestitu ahal izango da. 4. Eroslea famili-banakoko beste edozein kide izan dadinean ere, atal honetako aurreko zenbakietan jarritako prezio-mugak ezarriko dira. 5. Lehenengo eskuko ganbaren eta, hala egokituz gero, garajeen eta bestelako eraskinen salmenta behin betiko zermugapena egitetik urtebete baino gehiagora egiten bada, salmenta edo eskuperatze-prezioa aurreko atalean zehaztutako neurri beretan eguneratu ahal izango da. 6: Bigarren eskuko eta geroagoko salmentatarako, ganbara, garaje edo bestelako eraskinen luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko prezioa, eraskin horiek etxeari lotutakoak izan daitezenean, hori indarrean dagoen arteko agintaritza-babespekotasun modua dena dela, salerosketa-itunea egiteko unean indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurria 0,81ez biderkatzetik ateratzen dena bezalakoa edo gutxiagokoa izango da. Behin-behingo zermugapena Eusko Jaurlaritzaren Maiatzaren 17ko 144/ 1988 Dekretoan edo Dekreto honetan esandakoaren arauerakoa izanezko agintaritza-babespeko etxebizitzekin loturarik gabeko garajeen kasuan, garajeen luze-zabal baliagarrizko metro kuadro bakoitzeko prezioa bigarren eskuko edo geroagoko salmentatan baino ez da izango salerosketa-itunea egiteko unean indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurriaren pareko edo hori baino gutxiagokoa. Prezio-muga hori, tajuzko dirubideen gai izan direnez, lehenengo salmenta-aldian prezio-rnugapena izan duten garajetara mugatzen da. Ganbara, garaje edo bostelako eraskinen bigarren eskuko edo geroagoko salmenta-prezioa, etxebizitzatarako esandako neurri berean, ehuneko 10ekoan garestitu ahal izango da. Halaber, indarrean dagoen erabili beharreko eredu-neurriaren zehazketa aurreko atalean agindutakoaren arauera egingo da. 7. Garajetarako adierazitako prezio-mugak, lotutako eraskin izan ez arren, eraskin bait liran saldutako merkataritza-tegiez bestelako beste etxaldeetan ere erabili ahal izango dira. 14 Atala.- Alogera Azaroaren 10eko 3.148/ 1978 Errege-Dekretoko 12. atalean esaten den agintaritza-babespeko etxebizitzen urte osoko hasierako gehienerako alogera etxebizitzei, ganbarak, garajeak eta bestelako eraskinak barne, alogera-itunea egiteko unean dagokien salmenta-prezioaren ehuneko 6koan finkatzen da, eta Dekreto hau indarrean jartzetik aurrera izenpetu daitezen itune guztietan erabiliko da. Hemen ezarritakoa ez da inoiz, arau hau indarrean jarri baino lehen izenpetuta dauden agintaritza-babespeko alogera-ituneak luzatzeari buruz egin daitezen alogera-birrazterketarako erabiliko. Aurreko lerroaldian esandakoaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzaren Maiatzaren 17ko 144/ 1968 Dekretoan edo Dekreto honetan agindutakoaren arauera, behin-behingoz agintaritza-babespekotan zermugatutako etxebizitzetarako, behin betiko zermugapena egitetik aurrerako lehenengo 5 urtetan egindako alogera-itunean urte osoko hasierako gehienerako eraskinak barne, esandako alogera-itunea egiteko unean dagokien salmenta-prezioaren ehuneko 7,5ekoa izango da. 15. Atala: Ituneak 1: Agintaritza-babespeko etxebizitzen eta hauei lotutako eraskinen salerosketa-itune, eskuperatze-agiri eta alogera-ituneak Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Lurralde-Ordezkaritzek eman beharko dituzte ontzat, eta horiek ontzat emateko aurkeztu, etxe-saltzaileak edo alogeran ematen duenak aurkeztu beharko ditu. Betebehar hau garajeak daudeneko eraikuntza berean, eraikuntza-banako berean edo suztapen-aldi berean dauden agintaritza-babespeko etxebizitzen erosleei saldutako loturarik gabeko garaje edo bestelako eraskinetarako ere izango da. 2. Etxebizitzak daudeneko eraikuntza berean, eraikuntza-banako berean edo suztapen-toki berean dauden garajeak egitasmoan eta erroldaritza-mailan haiei lotu gabeko direnean, salerosketa-itune edo eskuperatze-agiri ofizialetan, indarrean dauden legepideetan jarritakoez gainera, erosleak lehen esandako garajeetako bat erosteko aukera izango duela berariz jasozko txatala nahitaez erasota utzi beharko da. Aukera hau, dena dela, etxebizitzaren salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria ontzat eman baino lehen egin beharko da. Eraikuntzan, eraikuntza-banakoan edo suztapen-tokian garaje baino etxebizitza gehiago egotea gertatuz gero, etxebizitza-erosle bakoitzari garajea erosteko eskaintza egin beharko zaio, eta eskaintza hau erosi gabeko garajerik dagoen artean egin beharko da. 3. Aurreko zenbakian agindutakoetarako, etxebizitzaren salerosketa eta eskuperatze-ituneak ontzat emateko, dagokion garajearen salerosketa edo eskuperatze-itunea edo, hala badagokio, hori inori utzi egiten zaiolako berarizko agiria ere bestearekin batera nahitaez aurkeztu beharko da. 4. Agintaritza-babespeko etxebizitza-erosleak, jarritako dirubide-hartzaile izateko, salerosketa-itune edo eskuperatze-agiria ontzat emateko unean, esandako itunearekin eta eske-eredu ofizialarekin batera, honako beste agiri hauek eraman beharko ditu: a) Eske-egilearen nortasun eta, hala badagokio, duen ordezkotza-egiaztagarriak. b) Etxebizitza Dekreto honetan jarritako epean ohizko eta eguneroko etxebizitzatarako izateko agindua. c) Agintaritza-babespeko beste etxeren baten, ez eta beste inolako etxeren ere, jaurgo edo baliatzeko edo gozatzeko benetako eskubide-jabe ez delako aitorpena eta norbanako-mailako diru-laguntzak izateko, eskea egin aurreko bi urteetan izan ez delakoa. d) Famili-banakoari buruzko, aurkezteko epea amaitu ondorengo, diru-laguntza eskatzerarteko zergapide-aldiko Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Zergapideko aitorpenaren edo aitorpenen aldakia. Honetarako, eske-egileak aitorpena egin beharrik izango ez balu ere, aitorpen hau eskatu ahal izango da. e) Zergapide eta Gizarte-Segurantzaren aldetikako betebeharrak dituelako agiri egiaztagarriak. 5. Artezko diru-laguntzak eman edo ukatu, baita jesapena gehienera zenbatekoa izango den erabaki ere, beti, dagokion Kondaira-Lurraldeko Lurralde-Ordezka riak administraritza-erabakiz egingo ditu. Ill. Atalburua. Erabilitako etxebizitzako ekintzak Lehenengo Saila. Dirubide.Jaurpidea 16. Atala.- Erabilitako Etxebizitza Erosteko Dirubideak 1. Dekreto honen ondoriotarako, honako hau joko da erabilitako etxebizitzatzat: Luze-zabal baliagarriz gehienez 90 metro kuadrokoa izanik, egin zenetik edo egituraren edo bizitzeko egokitzearen aldetikako birgaikuntza-lanak egin ondoren, jabeak edo erabiltzeko edo gozatzeko benetako eskubidea zutenek hiru urtez utzi gabe erabilitakoa eta, nolanahi ere, esandako eraikuntza edo birgaikuntza egitetik hamar urte igaro ondoren erositakoa. Agintaritza-babespeko etxebizitzetarako behin betiko zermugapena egin zen egunetik aurrera kontatuko da eta gainontzeko etxebizitzetarako, eraikuntza edo egituraren edo bizitzeko egokitzearen aldetikako birgaikuntza-lanen amaiera egiaztatu zen egunetik aurrera; agintaritza-babespekoak birgaitu badira, gauza bera. 2. Erabilitako etxe-eroslea famili haundiko buru bada, luze-zabal baliagarriak gehienera 120 metro kuadrotara iritsi ahal izango du. 3. Tajuzko dirubideak izateko, etxebizitzak eroslearen ohizko eta eguneroko egoitzatarako izan beharko du, eta hori egiaztatzeko, etxea hartzetik hiru hilabete igaro baino lehen, itunea ontzat eman ahal izateko, horretarako gai den ihardutze-sailari udaleko egiaztagi ria aurkeztu beharko zaio. 4. Tajuzko dirubide-modu honetarako baldintzak bete bai, baina Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Saileko Teknika-Zerbitzukoen ustez, behar hainbateko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzetarako, dirubide horiek erosleak dagokion Lurralde-Ordezkaritzan salerosketa-itunea ontzat ematetik urtebeteko aldia igaro baino lehen etxebizitza birgaitzeko egitasmoa aurkeztearen menpe geldituko dira; eta osagarri gisa, bateratutako hirialde-ondareko babespeko birgaikuntza-alorrean dauden legepideen arauera, babespeko dirubideak jaso ahal izango ditu. Bi jesapenetatiko erabateko kopuruak ez du Dekreto honetako 17. atalean adierazitako gehienerako kopurua baino haundiagoa izan beharko. Lanen amaiera-egiaztagiria ez aurkezteak diruzko onura guztiak, legez dagozkion korrituak barne, atzera itzuli beharra ekarriko du. 5. Atal honetako aurreko zenbakian adierazitako etxebizitzak Erabateko Birregokiketarako Marrarte direlako zehaztapidetzari hasiera eman duteneko hiri-guneetan badaude, Dekreto honetatik kanpo gelditu eta Abenduaren 5eko Hirigintza eta Eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruzko 278/1983 Dekretoan esaten denekoan sartuko dira. 6: Tajuzko dirubideak babesaren gai den etxebizitzari lotutako ganbara, garaje eta bestelako eraskinetarako ere izango dira. 7. Tajuzko dirubideak jasotzeko Dekreto honetan ohartemandakoetarako, etxebizitzaren eta eraskinen erosketa-prezioak, luze-zabal baliagarrizko metro kuadroz, ez du erosketa-itunea egiteko unean indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurria, etxebizitzetarako, 1,2z eta eraskinetarako, 0,81ez biderkatzetik ateratzen denaz gaindikoa izan beharko. 8: Modu honetako tajuzko dirubideak jaso ahal izateko, etxebizitzaren aldaketa eginezko uzte-agirietan, saltzaileak, aldaketa egin baino lehen, saltzeko eskaintza Euskal Herriko Autonomi Elkarteari egin beharko diola esanezko txatala nahitaez jartzea legezkoa izango da. Uzte-agiria bezalaxe eta normaldutako eredu-paperez egingo den salmenta-eskaintzak agiri hori ontzat ematearekin baterakoa izan beharko du; eta eskaintza horren berri ematetik hilabetera Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzak emandako berarizko erantzunik jasoko ez balitz, esku-aldaketa hasieran jarritako baldintzetan hobetu daitekeela ulertuko da. 9. Atal honetan ohartemandakoaren arauera erositako eta, hala izan denetan, birgaitutako etxebizitzak, benetan erosi zirenetik hasi eta 10 urteko aldian agintaritza-babespekotan zermugatuko dira, eta esandako jaurpidea izango dutenez gainera, agintaritza-babespeko etxebizitzen jabe-aldaketetan Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko Apirilaren 5eko 7/ 1988 Legea ezarriko zaie. 17. Atala.- Erabilitako Etxe-eroslearentzako jesapenak 1. Erabilitako etxebizitza erosteko jesapenek honako ezaugarri hauek izango dituzte: a) Tajuzko jesapenaren zenbatekoak, salerosketa-itunea egiteko egunean, etxebizitzaren metro kuadro baliagarriko, indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurriaren ehuneko 75ekoaz gorakoa izan gabe, etxebizitzaren eta eraskinen salmenta-prezioaren ehuneko 80koa adinakoa izatera iritsi ahal izango du. Eraskinetako luze-zabala kontatzeko, indarrean dagoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurriaren ehuneko 60koa eraskinen baliozko metro kuadroen zenbatekoarekin biderkatuko da. b) Korritu-neurria Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren saloz, Dekretoz finkatuko du. c) Kitapen-aldia 15 urtekoa izango da eta ez da kitapen-ordainketa egin beharrik gabeko aldirik izango. d) Mailegu-Erakundeari ordaindu beharreko kitapen eta korrituak barne izanezko ordainsariak urtetik urtera ehuneko 3koan gehituzkoak izango dira. e) Jesapenek bahitura izango dute bermapide eta, hala behar izanez gero, Mailegu-Erakundeek mailegu-hartzaileei eska diezazkiekeen bermapideak. 2. Erabilitako etxebizitzak erosteko jesapenek, Martxoaren 25eko 2/ 1981 Legearen ondoriotarako, ez dute inoiz etxebizitzaren eta eraskinen balio-haztaketazko benetako balioaren ehuneko 80kotik gorakoak izan beharko. 3. Atal honetan esandako jesapenak izenpetzeko honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Gai den ihardutze-sailak behar denez ontzat emandako itunearen arauerako salerosketa egin izanagatikako eskribau-agiria izenpetuta izatea. b) Saltzaileak etxebizitza horretarako bertarako tajuzko jesapenik jaso izan balu, erosleari jesapena eman aurretik saltzailearena ezabatzea. c) Salerosketa-itunea egitetik tajuzko jesapen-eskea egin bitartean sei hilabete baino gehiago ez igarotzea. d) Eroslearen haztatutako famili-sarrerak jesapen-eskea egiteko unean indarrean dagoen Lanbide-arteko Gutxieneko Lansaria baino 6 aldiz gehiagokoak ez izatea. 18. Atala: Erabilitako Etxebizitza erosteko artezko diru-laguntzak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren bidez emango dizkie etxebizitza-erosleei artezko diru-laguntzak, Dekreto honetako 9, 10 eta 11 ataletan jarritako era eta baldintzatan, egiketa-modu honekin bateragarri den guztirako eta honako kasu hauetarako: a) Etxebizitzaren metro kuadro baliagarrikako salmenta-neurriak salerosketa-itunea elkarrekin egiteko unean ez du indarrean dagoen erabili beharreko eredu-neurriaz gaindikoa izan beharko, eta lotutako eraskinen metro kuadro bakoitzeko prezioak ez du indarrean dagoen erabili beharreko eredu-neurria 0,532 biderkatzetik ateratzen denaz gorakoa izan beharko. b) Eske-egilearen orobarnezko famili-sarrerek ez dute lanbide-arteko gutxieneko lansariak baino 2,5 aldiz gorakoak izan beharko. 2. Salerosketa-ituneari ontzat emateko bideak eragiteko unean bertan egin beharko da laguntzak jasotzeko eskea, eta hauek, dagokion Eskribau-Agiria aurkeztuz, Mailegu-Erakundeen bidez jasoko dira. 2. Saila. Salmenta eta alogera jaurpideak 19. Atala: Erabilitako etxeak eta hauen eraskinak saltzeko eta alogeratzeko gehienerako prezioak 1. 16.8 atalean esaten denez, atal horretan ohartematen denez erositako eta, hala behar izanez gero, birgaitutako etxebizitzak, 10 urtez agintaritza-babespekotan zermugatuko dira eta, ondorio guztietarako, baliapidejaurpide hori ezarriko zaie. Horrela bada, esandako aldi horretan, saltzeko eta alogeran jartzeko gehienerako prezioen mugei buruz 12, 13 eta 14 ataletan ematen diren aginduak ezarriko zaizkie. 2. Erabilitako etxebizitzaren bigarren eskuko eta geroagoko salmentetarako, tajuzko dirubideak ematetik 10 urte igaro arte, etxe-saltzaileak eskatutako mailegua aldezaurretik ezabatu beharko du. Indarrean dagoen agintaritza-babespeko etxebizitzen jaurpidea araupetzeko araupidean jarritako neurritan etxebizitza norbere borondatez eskugabetzeko eskea ere egin ahal izango da. 20. Atala: Erabilitako Etxebizitzen Salerosketa-ltuneak 1. Erabilitako etxebizitzen salerosketa-ituneak ontzat emateko Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren Lurralde-Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira eta horiek erosleak aurkeztu beharko ditu. 2. Erabilitako etxe-erosleak, salerosketa-itunea ontzat ematekoan, horrekin batera, erabilitako etxerako tajuzko dirubide-eskea eredu-papel ofizialean aurkeztu beharko du, eta horrekin batera agintaritza-babespeko lehenengo eskuko etxe-erosleei eskatzen zaizkien agiri-paper guztiak eraman beharko ditu. Tajuzko dirubideei baiezkoa nahiz ukoa, dagokion Lurralde-Ordezkaritzako administraritza-erabakiz emango zaie. Salerosketa-itunea, eskribau-agiri bidez, esandako dirubide-eskea baino lehen izenpetutako kasuetan ez da tajuzko dirubiderik aitortuko. Salerosketa-itunearekin eta gainontzeko agiri-paperekin batera, Dekreto honetako 16. atalean agindutako salmenta- eskaintza aurkeztu beharko da. 3. Halaber, erabilitako etxe-erosleak, salerosketa- itunea egitetik hiru hilabete igaro baino Lehen, LurraldeOrdezkaritzan eskribau-agiri egokia aurkeztu beharko du, esan dako eskribau-agirian salerosketa-itunekoekin bat ez etorrizko xehapenak azaltzen badira, laguntza kendu eta legezko korrituak erantsiz gehituta atzera itzuli beharko direla. Esan dako eskribau-agirian berariz erasota utzi beharko dira: bai etxebizitza agintaritza-babespeko dela, baita jaurpide horren iraupen-aldia ere. ERABAKI GEHlGARRIAK Lehenengoa.- Dekreto honetako 4. atalean esaten diren eta haztatutako famili-sarrerak erabakitzeko erabili beharreko N eta A haztaketarako ehunekoak honako hauek izango dira: N -Lagun bateko edo biko famili-banakoak .... 1,10 - Lagun bateko edo biko famili-banakoak, osakide guztiak hogeita hamar urtetik beherakoak edo hirurogeita bostetik gorakoak badira ........................... 1,00 - 3 edo 4 laguneko famili-banakoak . . . . . . . . . . 1,00 - 5 edo 5 laguneko famili-banakoak . . . . . . . . . . 0,90 - 6 lagunetik gorako famili-banakoak . . . . . . . . 0,80 Famili-banako bakoitzeko kide bat edo gehiago ezinduak izan daitezenean, Norbanakoen Urteko Irabaziei buruzko Aitorpenari buruzko, Irailaren 8ko 44/ 1978 Legeko 29.4 atalean Apirilaren 10eko 566/ 1987 Errege-Dekretoari buruzkoan jarritako baldintzetan, erabili beharreko N ehunekoa egokitutakoaren hurrengo sailekoa izango da erabili beharreko. A - Famili-sarrerak ekarle batenak direneko famili-banakoak ........................... 1,00 - Famili-sarrerak bi ekarlerenak direneko famili-banakoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . , . 0,95 - Famili-sarrerak hiru ekarle edo gehiagorenak direneko famili-banakoak . . . . . . . . . . . . . 0,90 Bigarrena: Euskal Herriko Autonorni Elkartean lan egi ten duten Mailegu-Erakundeek Dekreto honetan jarritako eran eman ditzaten ekintza babesgarritarako dirubideak Eusko Jaurlaritzaren diruegitamu-izendapenen pentzutan beheratu ahal izateko, honek haiekin, Herriogasuntza eta Dirubideetako eta Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailen bidez Ituneak egin ahal izango ditu. Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzak ez die eurekin Dirubide-Lankidetzako Itunerik izenpetu ez dueneko Mailegu-Erakundeek emandako jesapenei, ez eta izenpetu arren, Itunean erabakitakoez landa bideratutakoei ere, lagunduko. Laugarrena.- Uztailaren 24ko 2.114/ 1968 Dekretoko 148. atalari gagozkiola, agintaritza-babespeko etxebizitza norbere borondatez eskugabetu ahal izateko, eskea egiten duenak eskuratutako zerga-hobarien, laken, diruzko eta bestelako artezko laguntzen eguneratutako kopurua itzuli beharko du atzera. Eguneratze hau Euskal Herriko Autonomi Elkarteari buruzko Bezeroen Prezioen Erakuskariaren hileroko erakuskariaren arauera, horren berririk ez deneko hiletakorako azkenik argitaratutakoa ezarriko dela adieraziz egin beharko da. Boskarrena.- Dekreto honetan ezarritakoaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzaren biztanle gutxiko agintaritza-babespeko etxebizitzak suztatzeari buruzko Ekainaren 24ko 163/ 1986 Dekretoa ondorio guztietarako indarrean dagoela aldarrikatzen da, eta etxebizitza hauen bigarren eskuko edo geroagoko salmentarako, metro kuadro baliagarri bakoitzeko prezioak salerosketa-itunea egiteko unean indarrean zegoen erabili beharreko haztatu gabeko eredu-neurria 1,3z biderkatzetik ateratzen dena adinakua izatera iritsi ahal izango duela adierazten da gainera. Seigarrena: Arau honetan ezarritako jaurpidea, Eusko Jaurlaritzaren agintaritza-babespeko etxebizitzen itunepeko suztapenei buruzko Otsailaren 23ko 53/ 1988 Dekretoari ezarri beharrekoa izango da eta, hori, Dekreto honetan ezarritako gehienerako ehuneko eta guzti, suztapenerako jarritako onurabideen erabateko guztizkoaren arauera, nornahirentzako egingo den dei bakoitzean erabakiko den jesapenaren zenbatekoari buruzkoari berarizkotasuna emanez. Zazpigarrena.- Eusko Jaurlaritzako Herriogasuntza eta Dirubideetako eta Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailburuek urteoro, eta denek batera, honako zenbateko hauek finkatuko dituzte: - Dekreto honetan adierazitako ekintza babesgarrien tajuzko dirubidetarako, Mailegu-Erakundeekin hitzartu beharreko eskuarteen gehienerako kopurua. - Artezko diru-laguntzen erabateko kopurua eta hauen ekintza babesgarri-modu bakoitzeko banakuntza, dagokion ekonomi urtean Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Diruegitamu-Legean egindako diruizendapenez edo, Euskadiko Diruegitamu Jaurpideei buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legean agindutakoaren arauera, egin daitezen Mailegu-eskuraketak egiten badira, horiek eguneratzearen ondoriozko diruizendapenaz gaindikoa izan gabe. ALDI BATERAKO ERABAKlAK Lehenengoa: 1. Dekreto honetan ezarritako dirubide-jaurpidea agintaritza-babespeko etxebizitzen behin-behingo zermugapen eta erabilitako etxebizitzen eskuperatze-itunea ontzat emateko eskea 1988.eko Abenduaren 31z gero egin dutenen ekintza babesgarritarako erabiliko da; hala ere, ondorengo Aldi baterako Erabakietan ematen diren salbuespenak kontutan izango dira. 2. 1988.eko Abenduaren 31z geroztik ez da aurreko araupidean sartuzko dirubide-eskari baliagarririk egiterik izango. 3. Dekreto honetan ezarritako salmenta eta alogera-jaurpidea, bigarren eskuko erosketetarako eta agintaritza- babespeko etxebizitzen alogera-jaurpiderako, ataletan jasotzen diren hedakuntza eta guzti, txatal honetako lehenengo zenbakian adierazitako etxebizitzetarako ere erabiltzekoa izango da. Bigarrena.1. Egoki izan daitezen zermugapenak aurreko araupidearen arauera emandakoak izanik, Eusko Jaurlaritzaren eta Mailegu-Erakundeen arteko dirubidetarako Ituneekin bat etorriz, Dekreto hau indarrean jarri baino lehen izenpetutako agintaritza-babespeko etxebizitzen suztapenerako tajututako jesapenek esandako araupidea izango dute jaurpide. 2. Aurreko zenbakian esandako jesapenek, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailaren baimen eta guztikoak izan nahiz ez izan, Erakundeak Dekreto hau indarrean jarri baino lehen emandakoak izanez gero, dagokien lehenagoko araupidetza izango dute jaurpide. 3. Dekreto hau indarrean jartzean, behin-behingo zermugapenaren jabe izan arren, Mailegu-Erakundeak emandako jesapenik lortu gabe dirauen suztatzaileak arau honetan ezarritako dirubide-baldintzetan sartu beharko du, jesapenaren zenbatekoari buruzkoan salbu; horrekikoan, esandako behin-behingo zermugapenean ezarritakoa egin beharko du eta. Hirugarrena.1. Dekreto hau indarrean jarri baino lehen ontzat emandako salerosketa edo eskuperatze-itunea oinarri izanez erosleei emandako artezko jesapenek dagokien lehenagoko araupidea izango dute jaurpide. 2. Dekreto hau indarrean jarri ondoren ontzat emandako salerosketa edo eskuperatze-itunea oinarri izanez erosleei emandako artezko jesapenek Dekreto honetan zehaztutako araupidea izango dute jaurpide. 3. Suztatzaileak izenpetutako jesapena erosleak bere gain hartu izanak, izenpetze-eguna izan zena izan zela, jesapen hori, Aldi baterako Erabakietako Bigarrenaren arauera, suztatzailearen jesapenarekin erabili beharreko jaurpidez araupetzea ekarriko du berekin, kitapen-aldiari buruzkoan salbu; horrelakoan Mailegu-Erakundeekin egindako Ituneetan ezarri dadina egin beharko da eta. Laugarrena: 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzen erosle edo eskuperatzaileei Dekreto hau indarrean jarri baino lehen emandako artezko diru-laguntzak erabili beharreko zaizkien lehenagoko araupideen arauera aitortzen zaizkien kopuruz ordainduko dira. 2. Dekreto hau indarrean jartzean eman gabe dauden aurreko zenbakian esandako laguntzak Dekreto honetan ezarritako araupidearen arauera bideratuko eta emango dira. 3. Dekreto hau indarrean jartzetik aurrera eska daitezen artezko diru-laguntzek Dekreto honetan ezarritakoa izango dute jaurpide. BALlOGABETZEKO ERABAKlA Dekreto hau indarrean jartzen denetik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Maiatzaren 17ko 144/ 1988 Dekretoa eta Dekreto horretan agindutakoaren aurkako manu guztiak, hauen babespean sortutako egoeretarako erabiltzen .jarraitu ahal izatearen kaltetan gabe, baliogabetuta geratzen dira. AZKEN ERABAKlAK Lehenengoa: Ogasun eta Finantza eta Hirigintza, Etxebizitza eta Inguru-giroko Sailburuek eman ahal izango dituzte, bakoitzak bere agintepideen eremuan, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak. Bigarrena: Dekreto honek 1989.eko Urtarrilaren lehenengo egunetik aurrerako indarra izango du. Vitoria-Gasteizen, 1989.eko apirilak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOlTlA ZABALA. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MlGUEL MARTlN HERRERA.