Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 12ko 90/1988 DEKRETUA, Babes Ofizialpeko eta Sustapen Publikokoak izan eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak diren Etxebizitzei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 956
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 1988/04/12
  • Argitaratze-data: 1988/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Arkitektura, eraikintza eta etxebizitza arloko ondarearekiko aginte osoa izan eta horri atxikitako zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari tranferitu zitzaizkion Azaroaren 27ko 3006/81 Errege-Dekretuz, 1981. urtetik hasita. Ordutik hona, hiru aldiz baliatu da Eusko Jaurlaritza babes ofizialpeko etxebizitzen sustapen publikoari dagozkionetan ematen zaizkion arauzko aginteez. Apirilaren 13ko 77/82 Dekretuz, izendapen-arloari buruz indarrean dauden arauak egokitu zitzaizkion gaurregun Euskal Herrian ematen den erealitateari eta, aldi berean, udal-partaidetza indartu zela prozedura horri dagozkionetan; 1985. urtean, Azaroaren 19ko 365/85 Dekretuz, sustapen publikopeko etxebizitzak kokatuta daudeneko Udalei saltzeko errejimen juridikoa ezarri zen, gero errentan eman ahal izateko; eta, azkenik, Abuztuaren 14ko 186/86 Dekretuz, izendapen-prozedurarako epeak beheratu ziren, sustapen publikopeko etxebizitzen prezioei eta finantzaketa-baldintzei buruzko arau berriak eman zirela. Honako hauek artikulatzen dira orohar Dekretu honen bidez: Alde batetik, babes ofizialpeko izan eta sustapen publikopekoak diren etxebizitzei buruzko eta indarrean dauden arauak, izendatze eta saltze-prozedurei dagozkienak hain zuzen, bateratzen direla, Euskadiko Ondareari buruzko Legeko Gehigarrizko Erabaietatik Bigarreneko 2. idazpuruak ezartzen duena betez eta, bestalde, Toki-Gorporazioei horiek transmititzeko ezarrita dagoen errejimen juridikoari eta ekonomikoari dagozkien arauak. Aldi berean, bereziki babestuta dauden etxebizitza-mota honi aplikagarri zaizkion arauak biltzen dira, bigarren eta geroagoko transmisioen gehienezko salketa-prezioak gaurkotzen direla, ematen den realitate sozialaren arabera. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1988.eko Apirilaren 12an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: I ATALBURUA ERREJIMEN JURIDIKOA 1. Artikulua: Xedea Honako hau da Dekretu honen xedea, hau da, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioak sustatu eta Babes Ofizialpekoak diren Etxebizitzak izendatzeko arau-errejimena eta prozedura orokorra arautzea, eta etxebizitza horiek kokatuta daudeneko Udalei saltzeko errejimen juridikoa eta ekonomikoa finkatzea. 2. Artikulua: Hartzaileak Honako familia-unitate hauek baliatu ahal izango dute babes ofizialpeko izan eta sustapen publikopekoak diren etxebizitzez, hau da, kide batek edo gehiagok unitate hori osatu, etxebizitzaren beharra, familiaren urteko irabaziak eta egoitzarekiko zirkunstantziak aldi berean eman eta horiek ziurta daitezenean alegia. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Agindu bidez zehaztuko dira etxebizitza horietan sartzeko baldintza eta lehentasunak, aipatutako zirkunstantzia horiek kontutan hartuko direla horretarako. 3. Artikulua: Erabiltzeko eta sartzeko errejimena Bi eratakoa izan daiteke sustapen publikopeko etxe bizitzak erabiltze eta horietan sartze errejimena, hau da: a) Errenta bidezkoa. b) Jabetze-bidezkoa. 4. Artikulua: Salneurria 1. Sustapen publikopeko etxebizitza bateko superfizie erabilgarria den metro karratuaren gehienezko salketa-prezioa, aldibaterako sailkapena egin dadin egunean indarrean dagoen Modulo (M) ponderatuaren 100-eko 90-koa izango da, lehenengo transmisioa izan dadin kasuan. Sustapen publikopeko etxebizitza hirugarren bati erosi izan zaioneko kasuan, erosketa egiterakoan ordaindu zena bera izango da salketa-prezioa; prezio honi, bereoneraketa, eskriturak egite gastuak gehituko zaizkiola eta bai obra berrirako deklarazio eta banaketa horizontalari dagozkienak ere, eman baldin badira; eta salmenta-prezioak, salmenta-kontratapena egin dadin unean indarrean egon dadin eta ponderatu gabeko Moduloaren (M) 100-eko 90-a, ezin dezakeela gainditu. Sustapen publikopeko etxebizitzen bigarren eta geroagoko izendapen kasuetan, erabilgarria den metro karratuaren gehienezkosalketa-prezioa, salmenta-kontratapena egin dadin unean indarrean egon dadin eta ponderaru gabeko Moduloaren (M) 100-eko 90koa, izango da. 2. Sustapen publikopeko etxebizitza bateko superfizie erabilgarria den metro karratuaren gehienezko salketa-prezioa, bigarren transmisio kasuetan, honako hau izango da, hau da, salmenta-kontratapena egin dadin unean indarrean egon dadin eta ponderatu gabeko Moduloaren (M) 100-eko 90koa hain zuzen. 5. Artikulua.- Ordainketarako baldintzak Sustapenaren titularra den Izaiki Publikoak, prezioaren araberako lehen-ordainketa bat egitea edo guztia atzeratzea eskatu ahal izango dio hartzaileari, izendapen-arauetan hori zehaztu dadinean. Atzeraketaren gai izan prezio-zatia, interesdun prestamotzat hartukao da, hogeita bost urtetako amortizapen-epea izango duela gehienera eta kuota gehigarriak. Etxebizitzen salketa egiterakoan, hipoteka eginez edo atzeraketaren gai izan diren zenbatekoetakoren bat, itunepeko ordainketa-egunean, ordaindu ez izana ebatzi dezaneko baldintzapean, bermatu beharko da atzeraketaren gai izan den prezioa. 6. Artikulua: Errenta 1. Sustapen publikopeko etxebizitza baten urteko gehienezko errenta, etxebizitza hori saldu zeneko prezioaren 100-eko 3a izango da, arrendamendu-kontratua egin zen unean indarrean zegoen prezioaren arabera alegia. Sustapen publikopeko etxebizitzen errenta, bi urtetik bi urtera birraztertuko da, Estatistikako Instituto Nazionalak argitaratu eta «Alogerako Etxebizitzak» izena duen 3.1 subtaldearen indizeak aldi horretan izan dezan aldaketaren baliokidekoa izan dadin gehienezko zenbatekoz. 2. Sustapen publikopeko etxebizitza baten errentariek, laguntza ekonomikoa izan dezakete, Dekretu hau garatuz ezar daitezen zenbateko eta baldintzetan. 3. Subrogapenei dagozkienetan, Hiri-Arrendamenduei buruzko eta indarrean dagoen Legeak ezartzen duenaren arabera jokatuko da, sustapen publikopeko hartzaileei eskatzen zaizkien baldintzak bete beharko dituztela subrogatarioek.7. Artikulua.- Transmisioa Inter vivos bakarrik transmititu ahal izango dira sustapen publikopeko eta laguntza ofizialpeko etxebizitzak bigarren eta geroagoko salketetan, izendapenak indar osoa har dezan egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta amortizatu gabe dauden zenbateko guztiak aurrez ordaindu direnaren baldintzapean. Izaiki Publiko sustatzaileek baliatu ahal izango dute, kasu hauetan, tanteo eta retrakto eskubideez Legedi Zibileko 1:507 artikuluak eta hurrengoek ezartzen dutenaren arabera; horretarako, hartzaileekin izenpetutako salmenta-kontratuetan eta eskritura publikoetan eskubide horiek erabili izana espreski erasota utziko dela. Eskubide horiek erabiltzearen gehienezko prezioa, sustapen publikopeko etxebizitzen bigarren edo geroagoko transmisioetarako ezarritakoa izango da.II ATALBURUA IZENDAPEN PROZEDURA 8. .Artikulua.- Ekintzak burutzeko erakunde titularra Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurral de Ordezkaritzei dagokie laguntza ofizialpeko eta susta pen publikopeko etxebizitzen hartzaileak aukeratzea eta izendatzea. 9. Artikulua.- Izendapen prozedurari hasera ematea 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak emango duen eta honako alde hauek jasoko dituen Aginduz emango zaio hasera izendapen prozedurari: a) Sustapen Publikoarekiko interesa duen Udala edo Udalak. b) Izendapenaren gai izan daitezkeen etxebizitza-kopurua, gutxigorabeherako superfiziea eta kokatuta daudeneko lekua. c) Etxebizitzen izendapen-errejimena eta errejimen hori arautuko duten ekonomia mailako baldintza orokorrak. d) Eskeidazkiak aurkezteko epea eta horiek agertarazteko eguna. e) Talde berezientzako diren edo promozioa egiten deneko udalerriko Udalari saltzeko diren gordetako etxebizitzak. 2. Espedienteari hasera ematen zaioneko Aginduaren berri, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari eta bai horretan interesa duen Udalari edo Udalei ere, Udaletxeko ediktu-oholtzan agerian jarri eta Toki-Gorporazioak egokitzat jo ditzan beste publizitate-neurri batzuk hartzeko xedez. Agindu hori Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da beti eta bai promozioak eragina duen herrian edo herrietan gehien saltzen den egunkari batetan ere. 10. Artikulua: Eskabideak eta behin-behingo zerrenda. 1. Eskabideak sustapen publikoko etxebizitzak koka daitezen Udalerriko Udalean aurkeztu beharko dira, ezarritako epearen barruan. 2. Eskabideetan jasotako zernolaloen zinezkotasunari buruz bidezkoak diren egiaztapenak egin ondoren, epearen barruan eta modu egokian aurkeztutakoen puntuaketa egingo du kokatuta dagoneko Udalak; aukeratutakoen behin-behingo zerrenda bat eginez eta, zerrenda horretan, baremoen eta aplikagarriak diren koefiziente zuzentzaileen arabera dagokien puntuaketa adieraziz. Baremoak eta koefiziente zuzentzaileak justizia eta berdintasun printzipioak kontutan hartuz prestatuko dira; etxebizitzarik ez dutenei, urteko irabazi familiar urriak dituztenei, eta ekonomia familiarraren karga areagotu dezaten egoera pertsonalak izan ditzatenei emango zaie lehentasuna. 3. Aukeratuen behin-behingo zerrenda, gai honetan interesaturik egon daitezen Udaletako ediktu-oholtzean jarriko da jendaurrean, hamabost eguneko epean; epe horrek dirauen bitartean, zerrendan egon eta kaltetuak izan direla uste dezaten eskeegileek zein egindako eskabidea izapidetua izan ez delako zerrenda horretan ager ez daitezenek aurkez ditzakete murtziloak. 4. Aukeratuen behin-behingo zerrenda, behar-bezala informatutako murtziloekin eta sustapena horren udal-mugartean koka dadineko Udalak aurkeztutako gordetze-eskabidearekin batera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzari bidaliko zaio, horko titularrak ebatziko dituela aurkeztutako murtziloak. 11. Artikulua: Behin-betiko zerrenda eta zai daudenena. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak, aurkeztutako murtziloak ebatzi ondoren eta dagokion Toki Gorporazioak bidalitako behin-behingoena kontutan izanik, aukeratuen behin-betiko zerrenda prestatuko du. 2. Horrekin batera zai daudenen zerrenda ere prestatuko da; zerrenda hori, eskatutako eskakizunak bete eta behin-betiko zerrendan onartuak izan ez direnak osatzen dute. Zai daudenen zerrendak ondorioak izango ditu, honako kasu hauetan: sustapen berean eman gabe dauden etxebizitzak esleitzean, hasera batetan aukeratutakoek uko egitea edo hartzaile izateari uztea gertatuz gero; eta, sustapena dena delakoa izanda ere, dagokion udal-mugartean emateke gelditutako etxebizitzak esleitzean. 3. Hirigintza, Etxibizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz, zai daudenen zerrendakoek sustapen berriko etxebizitzak eskura ditzakete Udalerri berean, honako eskakizun hauek betetzen badituzte: a) Zai daudenen zerrendan aukeratutakoen kopurua sustapen berrian esleitu beharreko etxebizitza-kopuruaren hainbatekoa edo gehiagokoa izatea. b) Zai daudenen zerrenda egin edo gaurkotu zenetik sei hilabete baino gehiago ez igarotzea. 4. Zerrendetariko edozeinean egon daitezenek baita horietatik baztertuak izan direnek ere, horien aurka gorajotzeko errekurtsoa egin dezakete Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aurrean. 12. Artikulua: Esleiketa eta formalizazioa 1. Behin betiko zerrenda administraziozko bidean sendetsia izan ondoren, zerrenda hori osatzen dutenei etxebizitzak esleiteari ekingo dio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak. 2. Dagokien onuradunek esleipena onartu ondoren, etxebizitza konkretu eta zehatz bati buruz egoera hori konstarazirik daukan administraziozko agiri bat emango dio Lurralde Ordezkaritzak onuradun horietako bakoitzari; halaber, salmenta-erregimenezko kasuan horri dagozkion diruzenbatekoak eta errentamenduaren kasuan errentamentu horri dagozkionak, epe jakin baten barruan, zehaztuko den kontu batetan sartzeko eskatuko zaie. 3. Bukatutako obren behin behingo hartzea egin ondoren eta, etxebizitzak, okupatuak izateko gai direnean, dagozkien salmentarako edo errentamendurako kontratuak emanez, esleipena gauzatzeari ekingo zaio; salmenta-kontratuak zuzenean edo eskritura publikoz egin ahal izango dira. 13. Artikulua.- Bigarren eta ondorengo esleipenak. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak zuzenean egingo ditu bigarren eta ondorengo esleipenak eta, dagozkien etxebizitzetara sartu ahal izateko eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten pertsonen proposamenak, arrazoiak adieraziz, eskatuko dizkie horretan interesdun diren Udalei. 14. Artikulua.- Prozedura orokorretik bazter uztea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, arrazoiak jarriz emandako Agindu baten bidez horrela erabaki dezaneko kasuko etxebizitza, aipatu sustapen publikoko etxebizitzen kopuru osotik bazter geldituko da etxebizitzaren behar espezifikoei erantzuteko.III ATALBURUA TOKI KORPORAZIOEI SUSTAPEN PUBLIKOKO ETXEBlZlTZEN INORENGANATZEA 15. Artikulua.- Zertarakoa Sustapen publikoko etxebizitzak, sustapena kokatzen deneko udal mugarteko udaletxei inorenganatzeko gai izan daitezke, errentamenturako jartzeko; salbuespenez, onuradunik ez dagoela egiaztatzen duen zirkustantzirik egon badagoenean edo behar bezala frogatutako antzeko besteak eta, nolanahi ere, atzeratutako diruzenbatekoen guztirakoa ordaindu denean, Etxebizitzarako Zuzendariak baimena eman ahal izango dio Udalari inorenganatutako etxebizitzak geroan transmititzeko. 16. Artikulua: Inorenganaketa baldintzak Dagokien Udalei sustapen publikoko etxebizitzen inorenganaketa egitea ondorengo honako baldintza hauei lotuz egingo da: a) Azalera baliagarriaren metro kuadroaren salmenta prezioa, behin-behingo kalifikapenaren egunean indarrean dagoen ponderatutako Moduluaren (M) 100eko 20koa izango da. b) Hipoteka baten bidez edo erabaki-indarra duen baldintza baten bidez bermatuko da prezio-ordainketa eta urte bakoitzeko lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, etengabeko eta berdinak diren 20 urtekotan gauzatuko da. Salmentaren eskritura publikoa ematen den egunaren hurrengo urteko lehenengo hiruhilabetekoaren azkenengo eguna izango da lehenengo epemugaren eguna. c) Dagokien Udalak aukeratutako onuradunek, errentamentuz okupatu beharko dituzte inorenganatzearen xede diren etxebizitzak. 17. Artikulua: Onuradunak eta errentariak Udalei inorenganatutako sustapen publikoko etxebizitzak, Ondorengo baldintza hauek bete ditzaten pertsona naturalek eskatu ahal izango dituzte eta errentari izan: a) Etxebizitza-eskabidearen xede den familia-unitateari buruz, sustapen publikoko etxebizitzak esleitzeko orokorki jarritako etxebizitzarik ezaren zirkustantzietakoren bat egiaztatzea. b) Lanbidearteko erabilgarri den gutxieneko alokairuaren 1,8-a adinako edo gutxiagoko ponderatutako dirusarrera familiarrak izatea. Ponderaketa-koefizienteak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro , Sailak Agindu baten bidez sustapen publikoko etxebizitzak esleitzeko orokor modura ezar ditzanak izango dira. c) Inorenganatutako sustapen publikoko etxebizitzak kokatzen direneko Udalerrian bizi dena izatea. 18. Artikulua.- Errentariak aukeratzeko prozedura Inorenganatutako sustapen publikoko etxebizitzen onuradun edo errentarien aukeraketarako eta izendatzerako prozedura, hori hartzen duen Udalbatzarrak horri dagokion bere arautegian ezar dezana izango da edo, hori ezean eta bateragarri izan dadin heinean, xedapen honetan edo bere garapen-arauetan ezarritakoa. 19. Artikulua.- Errenta Udalei inorenganatutako sustapen publikoko etxebizitzen azalera baliagarriaren metro kuadroko urteko hasierako gehienezko errenta, errentamentu-kontratua egiten deneko unean indarrean dagoen ponderatu gabeko Moduluaren (M) 100eko 90aren 100eko 3a izango da. Hasierako errenta horiek, Dekretu honen 6.1 artikuluan ezarritako erizpideen esanera, biurteka eguneratuko dira. 20. Artikulua.- Etxebizitzak Udalei inorenganatzeko prozedura. 1. Sustapen publikoko etxebizitzen esleipenerako prozedura orokorrak hasteko Agindu guztietan, sustapena kokatzen deneko udal mugarteko Udalaren aldeko erreserba-aukera bat emango da, sustapena osatzen duten etxebizitzen ehuneko berrogeita hamarra arte gehienera. 2. Udalak, aurkeztutako eskaerak ikusita eta prozedura orokorreko aukeratutakoen behin behingo zerrendarekin batera, dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidaliko du etxebizitza-kopuru jakin bat erosteko ziurpetutako eske-idazkia, Udalbatzarraren horri dagokion akordioaren ziurtagiriarekin batera. 3. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, eske-idazkia eta aurkeztu den dokumentazio ziurtagarria ikusi ondoren, hala behar izanez gero, Agindu bat emango du inorenganatu beharreko etxebizitzak, salmentarako prezioa eta inorenganatze-baldintzak erabakiz. Horiei dagozkien kontratuak edo eskritura publikoak horretan agintea duen Lurralde Ordezkariak emango ditu. XEDAPEN GEHIGARRlA Udalekin edo Birgaikuntzarako Hirigintza-Elkarteekin Elkarlanerako Hitzarmenean sustatutako etxebizitzen esleipenerako prozedura, udal entitate berak jarritakoa izango da. Hala ere, ordezkatze modura eta prozedura hori arautzen ez duten artean, Dekretu honetan jarritakoa izango da erabilgarri. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenak izan eta beren esleipen prozeduraren Agindua Xedapen honen indarrartzearen geroztikakoak direnentzat izango da erabilgarri Dekretu honetan xedatutakoa. Bigarrena.- Dekretu honen indarrartze aurretik hasitako sustapen publikoko etxebizitzen esleipen-espediente guztien egite-zai dauden tramiteak, hasi zireneko arautegiaren arauera gauzatuko dira. Hirugarrena.- Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzen bigarren eskualdaketetarako 4,2 artikuluan agindutakoa, Dekretu honen indarrartzearen ondoren egin daitezen guztientzat izango da erabilgarri. INDARGABETZE XEDAPENA Xedapen honen indarrartzearekin batera, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioaren jabetzapekoak diren sustapen publikoko etxebizitzen esleipen, prezio eta ordainketa-baldintzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretua eta sustapen publikoko etxebizitzak Udalei emateari buruzko Azaroaren 19ko 365/1985 Dekretua indargabeturik geldituko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan agindutakoaren aurkakoak, kontraesanezkoak edo bateraezinak izan daitezen balio bereko edo apalagoko xedapenak, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremuan ez dira erabilgarri izango. Bigarrena.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, bere aginteen esparruan, Dekretu hau gauzatzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen xedapen guztiak eman ahal izango ditu. Hirugarrena.- Euskal Herriko Aldizkari ofizialean Argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1988.eko Apirilak 12 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTlN HERRERA.