Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 26kn 129/ 1986 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Gizarte-Ongunderako Dirubaltzatik emango diren Adintsu eta Lanerako Ezinduentzako bizisariak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 1298
  • Xedapen-zk.: 129
  • Xedapen-data: 1986/05/26
  • Argitaratze-data: 1986/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Gizarte-Sorozpidetzaren alorrean bakarreango agintepidea dauka, Autonomia-Estatutoaren 10-12 atalaren arauera. Agintepide hori egiteratuz, Eusko Legebiltzarrak, Maiatzaren 20ko 6/82 Legean ezarri zuenez, herri-agintaritzek, arauz jar daitezen baldintzen arauera, urte asko izan edo ezintasunagatik lanerako gai ez diren eta bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko beste dirusarrerarik ez duten norbanakoentzat aldi baterako dirulaguntzak eman ahal izango dituzte gizarte-zerbitzuen osagarri. Gizarte-Zerbitzuei buruzko Legeak berak, aipameneko dirulaguntzak emate eta bideratzea Foru-Erakundeen agintepidea izango dela ezartzen du; horregatik, esandako Lege hori eta Autonomia-Elkarteko Bateango Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Elarremanei buruzko 27/89 Legea betez, martxoaren 5eko 38/85, 41/85 eta 52/85 Dekretoen bidez zerbitzuen eskualdaketak egin ziren eta, berariz, Gizarte-Ongunderako Dirubaltzaren pentzutan agure eta ezinduentzako bizisariak ematea eta horien eraentza eramatea. Orain arte, araubide erabilgarri bakarra uztailaren 24eko 2620/81 Errege-Dekretoa izan da eta bertan, xehetasun batzu zehaztu gabe gelditu ziren. Dekreto honen bidez, zehaztu gabeko xehetasun horiek gehiago zehaztu eta hiru Kondaira-Lurraldeetarako ulertze-erizpideak finkatu egin nahi da. Bestalde, 2620/81 Errege-Dekretoan aipatzen diren arduralaritza Ihardutze-Sailak, jakina denez, eskualdaketen ondorioz aldatu dira. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz etaJaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Maiatzaren 26an egindako bilkuran aztcrtu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Urte asko izan edo ezintasunagatik lanerako gai ez diren eta bizitzaren oinarrizko bcharrei aurre egiteko beste diru-sarrerarik ez duten norbanakoei gizarte-zerbitzuen osagarri eta aldian aldiangoak diren dirulaguntzak ematea, Dekreto honen atalen bidez araupetzen da. Bigarren atala.- Gizarte-Ongunderako Dirubaltzaren aldian aldiango dirulaguntza horien hartzekodun izateko, ondorengo baldineza hauek betetzea behar beharrezkoa gertatzen da: a) Euskal Autonomia-Elkartearen Lurraldeko edozein udaletako biztanle-erroldean sartuta egotea, Autonomia-Elkarce honetan bizitzeko baimena duten beste Herriko naziotasuna duten atzerritarrak, iheslariak eta aberri gabekoak sartuz, Erresumak sendetsitako Nazioarteko Itune edo Hiczarmenen arauera. b) Heurek edo Dekreto honen 3 eta 4. atalen arauera, beren elikaduraren erantzikuzundun diren senideek, bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko ainako irabazirik ez izatea c) Gozamen-sariak jasotzeko hirurogeita hederatzi urte beteta izatea eta eritasun edo ezintasunagatikako dirulaguntzak izanez gero, 16 urte baino gehiago izan eta edozein lan egiteko erabat ezinduta egotea. 2: Horretarako agintepidea duen Erakundeak ermaindun aitortutakoek, aldez aurretik, gutxienezko irabaziak bermatzeko dirulaguntzarako bideak eginda euki beharko dute, ermaindunak gizartean sartzeari buruzko 13/82 Legea oinarri harturik eta Otsailaren 1eko 383/84 Errege-Dekretoan ezarritako moduaren arauera. Hirugarren atala.- Bere bakarreango onurabidetarako eta urtearen barruan Gizarte-Ongunderako Dirubaltzatikako dirulaguntzaren urteko zenbatekotik beherako irabazpideak dituenak joko dira irabazi-gabekotzat; alokairu-sarien, ordainketen, gozamen-sarien nahiz edozein pentzutan direla kontutan hartu gabe. Ondasun mugikor edo mugiezinen ondoriozko irabazink egonez gero, dirulaguntzak antola ditzan Arduralaritzak, eskegileak nahiz horren kide deneko familia-banakoak benetan jasotako irabaziak zenbatuko dute, zera kontutan izanik ere, bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko eta ainako baliabide dagoela adieraz dezaten ondasuneu zenbatekoa, ontasun-maila eta saltzeko ahalbidea. Eskegilearen egoitza izan eta horren jabe deneko etxebizitzari ezin zaio ncurketarik egin. 2.- Eskegilea familia-banako baten kide dencan, norbanakoaren irabaziak honetan finkatzen diren dirulaguntzen zenbatekotik beherakoak izango daitezenean, irabazirik gabekotzat joko dira. Ondorio horietarako honako hauek osatzen dute familia-banakoa: a) Senar-emazteak, eta egonez gero, heldu gabeko seme-alabak, gurasoen baimena izan eta horiekin bizi ez direnak salbu eta gurasoekin bizi eta lan egiteko gai ez direnak. b) Eskondu gabeko aita edo ama, eta atal honen 2.a) idazatiak aipatzen dituen betekizunak bildu eta horien zaingopean dauden seme-alabak. c) Eskontza baliogabetu, hautsi edo epailaritzako aldenketaren ondoriozkoctan, aurreko atalak aipatzen ditucn baldintzak bete eta bere zaingopean dauden seme-alabak. 2) Epailaritza-aldenketa aldarrikatuta ez dutenek, biztanlego-erroldean sartuta daudeneko Udalak emandako egiaztapen-agiriaren bidez aldenketa eta familiaren kide-zenbatekoa zuritu ahal izango dute. d) Kuradoretzapean egon, gurasorde bakarra izan eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko bateango egoitza duten seme-alabak, beti ere egoera edo izatearen ondorioz beste familia-banako bat osa ez dezatenean. 3- Ezin da bi familia-banakoren kide izan. Laugarren atala.- Dekreto honen ondorioetarako, elikaduraren erantzukizundunak, aurreko atalaren 2. idazatian adierazitako familia-banakoaren kideak izango dira bakar bakarrik. Bosgarren atala.- Aldenduta edo elizaz aldendutakoaren familia-banakoa izanez gero, epailaritzaz aldarrikatutako aldeketetan nahiz egoitza duteneko udalak zuritu beharrekoetan ere, janariak jasotzeko eskubidearen edo horiek lortu beharraren ondorioz sortarazitako diru-sarrerak edo gastuak kontutan hartuko dira. Zenbatako hauek, eskegilearen irabazien gainontzekoari gehitu edo hortik kenduko dira. Zenbatekoa finkatzea, epailaritzazko adierazpenaren arauera egingo da, eta horren ezean, behar bezala zuritu behar izango dira. Seigarren atala.- 1. Gaitasun ezak neurtzeko, Dirulaguntzak antolatzen dituen Arduralaritzak hautatu eta horretarako den Epaimahaia, Sikologo edo Sikiatra batek, Birgaitze eta Zaurietarako Mediku batek, Barne-gaitzetarako Mediku batek, Gizarte-Sorozlari batek eta Lanbidetan Aitu batek osatuko dute. 2. Epaimahaiak erabili beharreko erizpide eta taulak kidekoak izango dira hiru Kondaira-Lurraldeetan eta Foru-Erakundeek araupetuko dituzte eta eritasun edo ezintasunagatikako dirulaguntzen eskegile guztiek mediku azterketak egin behar izango dituzte. 3. Epaimahaiaren erizpenak, sailkapena behin betikoa edo aldi zehatz baten barruan birraztergarria den adierazi behar izango du, birraztergarria izancz gero aldia aipatuz. Zazpigarren atala.- Dirulaguntzei bideak egiteko eta horiek ordaintzeko modua, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Foru-Erekundeek finkatutakoa edo finkatu dezana izango da, Azaroaren 25eko 27/83 Legea oinarri harturik egiteratu heharreko agintepide edo ahalmenen arauera, Euskal Herriku Autonomia-Elkartean, une bakoitzean, indarrean egon daitezen arduralaritza-bideari buruzko arauei men eginez. Zortzigarren atala.- 1. Dekreto honetan araupetutako dirulaguntzak, urteko hamabi ordainketetakoak izango dira eta eskabidea erroldetegian sartu dadineko hilabetearen ondorengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiz ordainduko dira. Ekaina eta Abenduan hilabete horiei dagokien zenbateko bereko osagarrizko sari bat ordainduko zaie eskubidedunei. 2. Eskubideduna hilez gero, horietarako eskubidea dueneko zenbateko guztiak ordaindutakotzat joko dira, heriotza gertatu deneko hilabete osoari dagokiona barne, eta bai osagarrizko ordainketari dagokion ehunekoa dagokiona ere. Bederatzigarren atala.- Gizarte-Zerbitzuei buruzko Legearen 4. atalaren eta Dekreto honen arauera eman daitezen gozamen-sariak norberarentzakoak eta inori aldatu ezinezkoak dira eta janaritarako emandakotzat jotzen dira, eta ezin izango zaie edonolako kenketa edo eusketarik egin ez eta inolako beharraren berme gisa eman ere. Aurrekoa dena dela, eskubidedunak bertan sartuta daudeneko Sorozpidetza-Ikastegietako ordezkariek, doakienek bertan egotearen ondorioz sortararitako gastuak betetzeko gozamen-sari horiek ordaintzea eskatzen baldin badute, eskubidedunei gutxienez beren zenbatekoaren heren bat eta osagarrizko sariak ordaindu behar dizkiete. Hamargarren atala.- Dirulaguntza horiek Arduralaritzak birraztergarriak izango dira, horretarako, dirulaguntzak eman ahal izateko eskatzen diren betekizunak eskubidedunek biltzen dituztenentz aldian aldian egiaztatzeko bidezkotzat jotako bideak jarriko ditu. Nolanahi ere, dagozkion adierazpenak egingo dira, eta bai horietarako eskubidea dagoeneko eskeak ere. Hamaikagarren atala.- Dirulaguntzarako eskea onartu ez zaioneko eskegileak, lehen hiltzen ez zituen betekizunak aldatu hadira, berriz ere egin ahal izango du eskea, beti ere betekizun horiek behar bezala turitu ditzanean. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Gizarte-Ongunderako Dirubaltzaren aldian-aldiango dirulaguntzen zenbatekoa, Eusko Jaurlaritzak zehaztu dezana izango da, Euskal Dirubide-Kontseiluaren saloz eta diru-eskuarteen arauera. AZKEN ERABAKIA Lan. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari Dekreto hau betearazteko bidezkotzat jotako Erabakiak hartzeko ahalbidea ematen zaio. (Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO: Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.