Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

163/1990 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte Ongizate Baltzatikako zaharrentzako eta ezinduentzako pentsioak arautzen dituen Dekretua zati batetan aldatzen duena eta Pentsioen diru kopurua jasotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 1959
  • Xedapen-zk.: 163
  • Xedapen-data: 1990/06/12
  • Argitaratze-data: 1990/06/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua

Testu legala

Euskal Administrazioak Gizarte Ongizaterako egitaruei tradizioz eman dien lehentasunezko begirunearen giroan arituz eta Euskal Autonomi Elkarteak gai honi buruz bakarrean dituen eskuduntzez baliatuz, maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretua eman zen, adinez zaharrak direlako eta lanerako ezinduak daudelako bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko beharbeharrezko dirusarrerarik ere ez dutenez, premia estuan aurkitzen diren pertsona horien arazoa konpontzeko edo, besterik ezean, gutxitzeko bideratutako laguntzak arautzen zirelarik. Arau horren gogoa eta helburua bete nahirik eta dauden baliapideen arabera, premiazkoa da maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuaren zenbait alderdi aldatzea, aurreko urteetan egin oi izan den moduan, bi helburu gogoan hartuta. Batetik, gehitu egin nahi da babesaren eregina, pentsio hauen onuradunen kopurua handiagotuz. Eta bestalde, eguneratu egiten dira pentsioak, diru kopuruak jasoz. Halere, azken puntu honi dagokionez, onartzen den gehikuntza hori, 1990erako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean gero ezar dadin kopuruarekin parratzeko aurrerakin lez izango da. Horrela, berez eta besterik gabe egokituko dira betekoak eta bestekoak eta Euskal Autonomi Elkarteko esandako pentsioen onuradunen artean eta Estatuku besteen artean behin-behinean egon daitezkeen desberdintasunak aldendu egingo dira. Ondorioz, Eusko Finantza Kontseiluaren akordioarekin bat etorriz, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez eta 1990.eko ekainaren 12ko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Uztailaren 18ko 167/1989 Dekretuz aldatu zen maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuaren bigarren ataleko 1-c) idazatia honela idatzita geldituko da: «c) Gozamen-sariak jasotzeko hirurogeitabost urte beteta izatea zahartzaroko laguntzak jasotzeko eta eritasun edo ezintasunagatikako dirulaguntzak izanez gero, 16 urte baino gehiago izan eta edozein lan egiteko erabat ezinduta egotea». 2. atala.- Zaharrentzat eta lanerako ezinduta daudenentzat aldian aldiko dirulaguntzetarako otsailaren 28ko 42/1989 Dekretuz ezarri zen kopurua 100eko 5ean gehitzen da eta bi ordainketa osagarri emango dira, hileroko beste ordainketen kopuru berdinekoak. Gehikuntza hori aurrerakin lez izango da, horrela bada, 1990erako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean Gizarte Sorospenerako Baltza Nazionaleko pentsioetarako gero ezar dadin gehikuntzarekin parratzeko. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartzen den eguna kontuan hartu gabe, 1990.eko urtarrilaren batetik izango ditu ondorioak berton finkatzen den dirulaguntzarako kopuruak. GEHIGARRIZKO XEDAPENA. 1990erako Estatuko Aurrekontu Orokorrak indarren sartzen direnean, Aurrekontu horietan Gizarte Sorospenerako Baltza Nazionaleko pentsioentzat ezarri daitezen kopuruak beteko ditu Euskal Autonomi Elkartean Eusko Finantza Kontseiluak, horren gainean hartuko den Akordioaren bidez. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukinaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko beste xedapen guztiak indargabetuta uzten dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizka rian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko ekainak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.