Arautegia
InprimatuEkainaren 25eko 194/ 1985 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren: Ihardutze-Arauak onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 1450
- Xedapen-zk.: 194
- Xedapen-data: 1985/06/25
- Argitaratze-data: 1985/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/ 1985 Dekretoaren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila sortarazten da. Horren ondorioz, bidezko gertatzen da Sail horren ihardutze-egitura finkatzea, beharrezko diren ihardutzesailak sortaraziz, hoiei behar hainbateko gaitasuna eman, eta aginte-mailaz antolatutakó egitura baten barruan agintedun gisa ihardun ahal dezaten. Hori dela eta, Hezkuntza., Unibertsitate eta IkerketaSailburuaren saloz, 1985garreneko Ekainaren 25ean egindako Jaurlaritza-Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Lehendakaritzaren onarpenarekin, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA SAILAREN BERE ZERBITZU NAGUSIETANGO ERAKUNTZAZ Lehenengo Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila, Sailak bere dituen alor guztiekiko agintepide orokorra izango duen bere Sailburuarekiko menpetasunaz, honako era honetan eratuko da ihardutze-egituraz, bere zerbitzu nagusiei dagozkienetan: - Hezkuntza-Sailordetza, horrek bere menpe honako hauek dituela: - Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritza. - Erdi-mailako Irakaskuntzaren Artezkaritza. - Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza, horrek bere menpe honako hauek dituela: - Unibertsitate-Artezkaritza. - Zientzia-Politikaren Artezkaritza. - Egitamuketa eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Sailordetza, honek bere menpe honako hauek dituela: - Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Artezkaritza. - Eskuarte-Artezkaritza. 2garren Atala.- 1.- Sailburuak Teknika-Urgazlaritza bat izango du, honek ondorengo zerbitzu hauek menpeko dituela: - Lege-Aholkularitza. - Argitalpenak eta Zabalkundea. 2.- Honako hauek izango ditu bere egiteko Lege-Aholkularitzak: - Saileko Artezkaritza bereziek hoien saloak egin diezazkion manu-egitasmoei eginarazi beharreko bideak aztertzea eta erakidetzea. -Sailak, ondoren aipatzen diren gaiei buruz emandako erabakien aurka sartutako goradei eta jazarpenei bere bideak eginaraztea, hoiek aztertzea eta hoiek erabakitzeko saloak aurkeztea, hots: - Hezkuntza-Arduralaritzari -Jaurlaritzaren Tegi edo Ihardutze-Sailei - Ikasleen ikasketa-jaurpideei - Ikasle-garraioari - Ikasleentzako ikasle-sari eta laguntzei - Irakaslegoa hobetzeko, birgaitzeko eta uneangotzeko egitarauei - Lan-tokiak hornitzeari eta lanbidean aurrera egiteari - Lanarigoari - Lansariei - Lan eta zuzkiketa-akurapenei - Eta, orohar, Sailari datxekon ezein gairi -Agintaritze-aldizkarietan argitaratuko diren nolanahiko manu eta arduralaritza-egintzei buruz aurrez bere iritzia eman, eta hoien argitalpena antolatzea. - Esandako gaiekiko eragina izan dezaten Erresuma-Arduralaritzaren lege-aintzinegitasmo edo legebidei buruzko Erizpenak ematea. - Esandako gaien ondoriozko gorabeherei eta aurrean jarri dakizkion nolanahiko arazoei buruzko erizpenak ematea. - Esandako gai hoiei buruzko hitzarmen edo itunetarako itunebide-egitasmoak aztertu, eta hoiei buruzko erizpenak ematea. -Jaurlaritza-Batzarraren aurrera eraman beharreko arazoei bere bideak eginaraztea. - Sailaren agintepideko izan daitezen gaiei buruzko legeak bildu eta eraberritzea. - Irakaskuntza-alorreko iraskundeak, elkarteak eta hoien antzerako erakundeak babestea, hoien egitekoak gehienbat Euskal Herrian egiteratu daitezenaren baldintzapean. - Irakaskuntzako iraskunde eta elkarteen Erroldaren ardura. 3.- Honako hauek ditu bere egitekoak Argitalpen eta Zabalkunde-Zerbitzuak: - Sailari datxezkon gaiekiko zabalkunde-lanak antolakidetzea. - Sailaren irudi ona zaintzeko lanak eta kanpo-harremanak gizarte-adierazpideei buruzkoetan bereziki antolatzea. - Sailaren Argitalpen-Egitamua gertatzea, aurkeztea, eta horren eraentza egitea. - Sailaren Aldizkaria argitaratzeko izapideak. - Ikasliburuen eta irakaskuntza-gaien suztapenari dagozkienetan egile-eskubideen eta gainontzeko alderdien bideak eginaraztea. -Sailak Jaurlaritzako Argitalpen-Zerbitzuarekin elkar hartuta kaleratu ditzaneu zabalkundea eta salmenta bere gain izatea. 4.- Saileko edo Sailburuaren aholkulariak Teknika-Urgazlaritzari atxikita gelditzen dira. 5.- Teknika-Urgazlaritzaren arduradunak Artezkari=maila izango du.II ATALBURUA HEZKUNTZA-SAILORDETZAZ 3garren Atala.- 1.- Honako hauek dagozkio Hezkuntza-Sailburuordeari: - Unibertsitatekoaz besteko Irakaskuntzarako Hezkuntza-politika taiutzea, eta hori egiteratzeko egitamuak. - Sailordetzako artezkaritza guztien ekintzak elkarri egokitzea, egitamuak zehazki bete eta epe laburrerako, arteinerako eta luzerako helburuak lortu daitezen. -Jaurlairtza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea. - Berarizko Ikuskariak izendatzea eta kentzea. - Eta indarreango legebideek aitortzen dizkioten gainontzeko agintepide, onurabide eta egiteko guztiak egiteratzea. 2.- Hezkuntza-Sailordetzak honako bi artezkaritza hauek ditu bere baitan: -Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritza. - Erdi-mailako Irakaskuntzaren Artezkaritza. 4garren Atala.- 1.- Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritza da honako hauek dagozkion ihardutze-saila: - Hezkuntzaren eraberrikuntzarako arau eta egitamuen azterpenari, hoiekiko egitasmoei, teknikazko ikuskaritzari, onbideratze-neurriei bultz egiteari eta irakaslegoak - Eskolaurrearen - Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren (O.H.O.) - Berarizko Hezkuntzaren - Gara-adinekoen Etengabeango Hezkuntzaren (G.E.H.). mailatan izan ditzan birgaikuntza eta hobekuntza-beharrak neurtzeari datxezkien ekintzapide guztiak. - Maila hoietako Ikastegien Antolaketari datxezkon ekintzapide guztiak. - Herri-ikastegi, ikastegi-atal eta ikasgelak sortarazteko, eraldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko irizpideak zehaztu, eta hoiei buruzko iritziak ematea. - Hezkuntza-maila hoietako Irakastegien jaurtzejaurpideei eta ihardunari datxezkonak. - Eskuarte-Artezkaritzarekin elkar hartuta, maila hoiei eratxikitako irakasleei buruzko arazoez iritzia ematea. - Sailak berenez egindako irakaskuntza-gai eta ikasliburugintzaz arduratuko da, eta bai hoientzako baimenak emateaz ere. 2.- Honako Zerbitzu hauek ditu bere menpe Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritzak: - Euskera-Zerbitzua - Oinarrizko Irakaskuntzaren Hezkuntza-Antolaketa - Oinarrizko Irakaskuntzaren Teknika-Ikuskaritza - Eskolaurre eta O.H.O.-Zerbitzua - Berarizko Hezkuntzarena - Gara-adinekoen Etengabeango Hezkuntzaren Zerbitzua, eta O.H.O.-koaren urrutitikako Irakaskuntzaren Zerbitzua. 5garren Atala.- Euskera-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Euskerazko ikasliburu eta irakaskuntza-gaien Sailetik kanpoko gintzaren zaingo-ikuskaketa eta horri laguntza ematea, hoientzako baimenak ematerakoan Hezkuntza-Antolaketaren Zerbitzuarekin elkar hartu eta hizkuntzaren aldetikako alderdiak bermatuz. - Sailaren beraren euskerazko ikasliburu eta irakaskuntza-gaien gintzaren ardura bere gain hartzea. - Euskeraren Gaitasun-Agiriari (E.G.A.) buruzko iharduna aurrera eramatea, herri-erabilkerarako behar bezalako egiaztagiria emateko xedez. - Irakasleak alfabetatzea eta euskalduntzea lortzeko, Irakasleak Euskalduntzeko Egitarauen (IRALE) eraentza eta erakidekuntza egitea. - Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea eta hori egiteratu dezaten legepideak edo Hezkuntzaren alorreango hoien ordezkoak egiaz eta beraz egiteratti daitezen beharrezkoak izan daitezen ekintzapide guztiak aurrera eramatea. - Euskeraren mintza-irakaspenari buruzko - Irakas-ere ikerkuntza - Irakaskera-zemugapena - Balioneurketa-teknikabideak - eta horrelako beste batzuk bezala hizkuntzaren ezagutza aztertzeko eta hobetu ahal izateko bide izan daitezen ekintzak egiteratzea. - Aginteritza eta norbanako-alorretako erakundeen Euskerari buruzko lanak erakidetzea eta suztatzea. 6garren Atala.- Oinarrizko Hezkuntzaren Hezkuntza-Antolaketaren Zerbitzuak honako egiteko hauek ditu: - Ikasliburu eta irakasketa-tresnentzako baimenen ardura izatea, hoien edukiari eta irakaste-erei buruz artezko erizpenak emanaz nahiz, hizkuntzaren alorrean, Euskera Zerbitzuarekin elkarlanean. - Irakaskuntzako eta artezkaritzako lanarien hobekuntzarako, birgaikuntzarako eta hoiek uneangotzeko betebehar-egitarauak gertatzea. - Oinarrizko Irakaskuntzako hezkuntza-egitarauen arduradunen iharduna erakidetuz ikasketa-egitarau eta egitamuak gertatzearen ardura bere gain hartzea. - Hezkuntza-lanarentzako irakaskera-artezpideak jartzea, teknika-ikuskaritzak egin beharreko balio-haztaketa erakidetuz. - Hezkuntzaren eraberrikuntza - Hezkuntza eta berrikuntza-saioak eginaz, - Irakasleen laguntzarako zerbitzuak indarrean jarriaz, - Hezkuntzako teknikabide berriak sartuz, - Elkartze eta zabalkunde-bideak jarriaz indartzea eta suztatzea. Hori guzti hori Eskolaurreko, O.H.O.-ko, Berarizko Hezkuntzako eta Garaadinekoen Etengabeango Hezkuntzako mailatan. 7garren Atala.- Oinarrizko Irakaskuntzako TeknikaIkuskaritzaren Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Lurralde-Ordezkaritzetako Ikuskaritza-Sailei indarrean dauden legepideek izendatzen dizkieten egitekoak betetzeko ihardunen egitamuketa eta antolakidekuntza. 8garren Atala.- Eskolaurreko eta O.H.O.-ko Zerbitzuak honako egiteko hauek ditu: - Ikastegiak jartzeko, eraldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko erabili behar diren arauak eta irizpideak zehaztea. - Irakaskuntza-liburu eta langaien edukiari buruzko baimenak emateko Hezkuntza-Antolaketaren Zerbitzuaren lankide izatea. - Ikastegi-Antolaketaren alorrean aholkuak eman eta antolakideketa egitea. - Eskolaurrearen eta O.H.O.-ren garapenerako legearaupidetzaren saloa egitea. - Baliapide Mugikorren eta Irakasketa-gaien aldetikako beharrak zehazten Horniketa-Zerbitzuaren lankide izátea. - Ikastegi-eraikintzaren alorreko beharrak zehazten Eraikintza Zerbitzuaren lankide izatea. - Eskolaurreko eta O.H.O.-ko ikas-egitarauarekiko arta eta zaingo-ikuskaketa. - Lanarigoaren Eraentzarako Zerbitzuak lehiaketetarako eta lantoki-aldaketetarako norgehiagoketarako deietan eta hoien egiterapenean erabili beharreko irizpideak zehaztea. - Irakasle-kopuruaren zenbatekoa zehazteko irizpideak jarri, eta Egitaraugintza-Zerbitzuaren lankide izatea. - Lanarigoaren Eraentzarako Zerbitzuari irakasleen ordezkaketei eta hutsik dauden lan-tokiei buruzko jokabideentzako artezpideak ematea. - Irakasketa-egitamu eta egitarauak gertatzeko eta hezkuntza-saio berriak egiteko irizpideak zehazten Hezkuntzaren Antolaketarako Zerbitzuaren lankide izatea. - Norbanako-jabetzapeko Ikastegiei buruz, indarrean dauden legepideak ematen dizkioten egitekoak honako hauetan laburbiltzen dira: - Eskola-egutegiari buruzko irizpideak jartzea, behar daitezen egiaztatzebideak antolatuz. - Dirulaguntzen alorreko artezpideak jartzea, Aukera-Berdintasunaren Zerbitzuak egiteratu ditzan. - Irakasleen tituloen ikuskaketa, eta indarrean dauden legeak bete daitezenari ikuskaritza-sailen bidez arreta egitea. - Ikasketa-mailen, ikasketa-zehaztapidetzen eta horrelakoen balioak neurtzeko irizpideak jartzea, Ikuskaritza-Zerbitzua hoiek bete daitezenaz arduradu dedin. - Ikastegiei ordainsariak, ikasketa-sariak etabar jartzeari buruzko argipideak eman, eta behar daitezen zaingo-erapideak zehaztea. 9garren Atala.- Berarizko Hezkuntzaren Zerbitzuak aurreko atalean esandako egitekoak berak ditu, Berarizko Hezkuntzari egokituta alegia. 10garren Atala.- Gara-adinekoen Etengabeango Hezkuntzaren eta O.H.O.-ko Urrutitikako Irakaskuntzaren Zerbitzuak aurreko ataletan esandako egitekoak heurak ditu, irakaskuntza-moeta hoietara egokituta alegia. 11garren Atala.- 1.- Erdi-mailako Irakaskuntzen Artezkaritzak Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritzarentzat esandako egitekoak heurak ditu, Batxillerreko, COU-ko, Lanbide-Hezkuntzako eta Berarizko Irakaskuntzetako Hezkuntza-mailetara egokituta alegia, eta baita honako hauek ere: - Eskolako porrot egiteak kentzeko eta Sailak alor horretan jarri ditzan helburuak lortu ahal izateko bide izan daitezen Osatzebidezko Hezkuntzako ekintza guztiak egiteratzea. - Teknolojia Irakaskuntzan sartzeko Egitamuan jarritako helburuak lortu ahal izatera jo dezaten ekintzapide guztiak egiteratzea. 2.- Erdi-mailako Irakaskuntzen Artezkaritzak honako Zerbitzu hauek ditu bere menpe: - Erdi-mailako Irakaskuntzaren Hezkuntza-Antolaketa. - Erdi-mailako Irakaskuntzen Ikuskaritza. - BUP eta COU. - Lanbide-Hezkuntza. - Berarizko Irakaskuntzak. - Osatzebidezko Hezkuntza eta Iharduneango Gaikuntza. - Teknikabideak eta Hezkuntza. 12garren Atala.- Erdi-mailako Irakaskuntzen Hezkuntza-Antolaketaren Zerbitzuak Oinarrizko Hezkuntzarako esandako egitekoak heurak ditu, BUP eta COU-ko, Lanbide-Hezkuntzako, Berarizko Irakaskuntzetako, Osatzebidezko Hezkuntzako eta Iharduneango Gaikuntza mailetarako alegia. 13garren Atala.- Erdi-mailako lrakaskuntzen Ikuskaritza-Zerbitzuak 7garren Atalean iadanik esandako egitekoak heurak ditu, maila honetako irakaskuntzei egokituta alegia. 14garren Atala.- BUP eta COU-ko Zerbitzuak 8garren Atalean iadanik esandako egitekoak heurak ditu, BUPeri eta COU-ri egokituta alegia. 15garren Atala.- Lanbide-Hezkuntzaren Zerbitzuak 8garren Atalean iadanik esandako egitekoak heurak ditu, Lanbide-Hezkuntzari egokituta alegia. 16garren Atala.- Berarizko Irakaskuntzen Zerbitzuak 8garren Atalean iadanik esandako egitekoak ditu, bainan - Bateratutako Irakaskuntzei - Hizkuntzei - Musikari - Arte erabilgarri eta erti-lanbideei - Moeta horretako beste edozeini egokituta. 17garren Atala.- Osatzebidezko Hezkuntzaren eta Iharduneango Gaikuntzaren Zerbitzuak honako egiteko hauek ditu: - Eskolako porrotak eta O.H.O.-ren eta Erdi-mailako Irakaskuntzen arteko orekarik eza deneantxe aztertzea. - Ekintza-egitarauak gertatzea, taldeak adin-mailaka sailkatuz eta hoien gai izango direnak aukeratzeko irizpideak jarriz. - Hezkuntza-antolaketaren barruan, Osatzebidezko Hezkuntzan eta Iharduneango Gaikuntzan ari diren irakasleak hobetzeko, birgaitzeko eta gaurkoari egokitzeko berarizko egitarauak zehazten lankide izatea. - Osatzebidezko Hezkuntzako eta Iharduneango Gaikuntzako irakasleen aukeraketarako eta laguntza-teknikabidetarako egitarauen artezpideak gertatzea. - Zehaztutako egitarauak bete daitezenaren zaingoa egiteko beharrezko izan daitezen ikuskaritza-bideak jartzea. -Osatzebidezko Hezkuntzan eta Iharduneango Gaikuntzan ari daitezen beste zerbitzu eta herri eta norbanako-alorreko erakunde baltzuen ihardunak elkarri egokitzea. - Beste Sail batzuekin bere alorreko gaietarako bateango ekintza-egitarauak egiteratzen lankide izatea. - Drogazalekeriari eskolaren eremuan aurrea hartzezko egitasmoa egiteratzeko helburuak jartzea eta horretarako ihardutze-bideak zehaztea. 17garren Atala.-Teknikabide eta Hezkuntza-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Irakastegi bakoitzak aurkeztuˇ dezan Teknikabide-Tresneriaren aldetikako beharren taula tajutzea. - Teknikabideak irakaskuntzan sartzeko eta baliapide hoiek ahalik eta ondoen erabili ahal izateko irakasleak hobetzeko egitamuak gertatzea, aurkeztea, eta suztatzea. - Ikastegiak horretarako bidean erabili beharreko irizpideak zehazten Horniketa-Zerbitzuaren lankide izatea. - Informatikaren eta ikus-entzutezkoen alorretako baliapide eta egitarauak gertatu daitezen indar egitea. - Laguntza eta Baliapidetegiak (C.A.R.) eta Irakasketa-Baliapidetegiak (CERED) arteztea eta elkarri egokitzea, dauden eskuarteei ahalik eta etekinik haundiena ateratzeko, eta Sailak alor horretan egiteratu ditzan ekintzapide guztiak. - Ikuskaritza-Zerbitzuarekin eta Laguntza eta Baliapidetegiekin teknikabideak irakaskuntzan sartzearen aldeko giroa lortzeko elkarlanean aritzea. - Sailak beste Sail batzukin alor horretako egitamu orokorrak zehazteko izan ditzan harremanentzako bideak jartzea. -Teknikabide aurrerakoien Egitamu-atalen ekintzen gastuen zenbatekoak zehaztu, eta hoientzako irizpideak finkatzea.III ATALBURUA UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SIALORDETZAZ 18garren Atala.- 1.- Honako egiteko hauek ditu Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak: -Sailordetzako lan-banako guztien ihardunak antolakidetzea. -Jaurlaritza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea. -Jaurlaritzako Sail berezien Ikerketaren alorreango ekintzak suztatzea eta elkarri egokitzea. - Eta indarreango legebideek aitortzen dizkioten gainontzeko egintepide, onurabide eta egiteko guztiak egiteratzea. 2.- Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetzak honako Artezkaritza hauek ditu: - Zientzia-Politikaren Artezkaritza. - Unibertsitate-Artezkaritza. 19garren Atala.- I.- Honako hauek dira Zientzia-Politikaren Artezkaritzaren egitekoak: -Jaurlaritzaren zientzia eta teknikabideen alorreko antolakideketa-erapideak sortarazteko eta hoien zaingorako saloak gertatzea. - Ikerketa eta Teknikabide-garapenerako egitarauak gertatzea. - Ikerketarako egitarauen balio-neurketa, aukeraketa eta zaingorako irizpideak finkatzea. - Dirubide-iturriak aztertuz, Ikerketa-egitarauei eskuarteak izendatu eta hala behar izanez gero berritu dakizkienaren saloak egitea. - I D Xehapen-Biltegia eratu, eta horren eraentza egitea. - Ikerlarien gáikuntzarako egitarauak gertatu, eta horretara jo dezáten ekintzapide guztiak elkarri egokitzea. - Ikasle-saridunen ikerketa-lanak gertatzea, aukeratzea, eta hoiei jarraitzea. - Ikertetxeak eta Ikertegiak sortarazi aurretik iritzia ematea. - Teknolojia-Ikerketarako Erakunde babesdunek beste ihardutze-erakunde edo erakunde batzuekin egin ditzaten Elkarlan-ituneei buruzko iritzia ematea. - Ikerketa eta Garapen-alorrean Erresumarekingo elkarlan-ituneei buruzko eritzia ematea. - Sailaren izenean Erresumako Ikerketa eta Garakuntza-politika erabakitzeko Ihardutze-sailetan eskuhartzea. - Ikerketa eta Garakuntzaren laguntzarako Zerbitzuak sortarazteko indar egitea. - Ikerketarako Laguntza eta Diru saritarako deien helburuak zehaztu eta, orohar, Ikerketa-arloko ekintzapide guztiak antolakidetzea. 2.- Honako Zerbitzu hauek ditu bere menpe Zientzia-Politikaren Artezkaritzak: - Ikerlarien Gaikuntza. - Ikerketa-egitarauen Biderapena eta Eraentza. - Berarizko teknikabideak. 3.- Esandako Zerbitzu hoien egitekoak geroago zehaztuko dira, Sailburuaren Aginduz. 20garren Atala.- 1.- Honako hauek dira UnibertsitateArtezkaritzaren egitekoak: - Unibertsitateak eta Unibertsitate-mailako Ikastegiak sortarazteko saloak eta Norbanako-jabetzapeko Unibertsitateak eta hoien Unibertsitate-Ikastegiak ontzat eman daitezenarenak aztertu eta hoiei buruzko iritzia ematea; Unibertsitatearen Araudiari eta Ikastegi eta Erakunde bereziak Unibertsitateari eratxikitzeko ituneen legezkotasunari buruzko iritzia ematea. - Ikasle-sariei eta Unibertsitate-Erakundeentzako laguntzei buruzko politika egiteratzea. - Unibertsitateari urteoro orohar ematen zaion laguntza eta haren diruegitamuak aztertzea, azterkatzea eta neurtzea. - Unibertsitate-hezkuntzarako eta horretarako norabide-irizpideak eskaintzeko egitamuak gertatzea eta egiteratzea; unibersitate-hesparrutarako unibersitate-azpiegitura bat sortarazteko bideak zabal ditzaketen ekintzak egiteratzea, eta Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak eman diezazkiokeen horrelako guztiak. - Diruegitamuei buruzko nolanahiko gorabeherei eta hoien biderapenari buruzko argipideak HezkuntzaEgitamuketa eta Arduralaritzako Sailordetzaren bidez ematea. - Goren-mailako lrakaskuntzako Norbanako-jabetzapeko Ikastegiei Dirulaguntzak emateko zehaztapidetzei buruzko iritzia eman, eta hoiei Hezkuntza-Egitamuketa eta Arduralaritzaren Sailordetzaren bidez bere bideak eginaraztea. 2.- Honako Zerbitzu hauek ditu bere menpe Unibertsitate-Artezkaritzak: - Unibertsitate-Antolaketaren Zerbitzua. - Ikastegi-Zerbitzua. , - Irakaslego-Zerbitzua. - Ikaslego-Zerbitzua. 3.- Esandako zerbitzu hoien egitekoak geroago zehaztuko dira, Sailburuaren Aginduz. IV ATALBURUA HEZKUNTZA-EGITAMUKETA ETA ARDURALARITZAREN SAILORDETZA 21garren Atala.- 1.- Honako hauek dira HezkuntzaEgitamuketa eta Arduralaritzako Sailburuordearen egitekoak: - Sailordetzako Artezkaritza guztien lanak antolakidetzea. - Saileko Zerbitzu Nagusien barne-jarupideei dagozkien guztiak erabakitzea. -Jaurlaritza-Batzarraren edo Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea. - Eta indarrean dauden legepideek ematen dizkioten gainontzeko agintepide, onurabide eta egiteko guztiak egiteratzeá. 2.- Hezkuntza-Egitamuketa eta Arduralaritzako Sailburuordeari dagokio Sailaren menpeko lanari guztiekiko Goren-Buruzagitza. 3.- Hezkuntza-Egitamuketa eta Arduralaritzako Sailordetzak honako Artezkaritza hauek ditu bere baitan: - Azterlan, .Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Artezkaritza. - Eskuarte-Artezkaritza. 22garren Atala.- 1.- Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Artezkaritzaren egitekoak honako hauek dira: - Sailaren Ihardutza-Egitamu orokorra gertatzeko behar daitezen azterlanak egitea eta aurkeztea. - Saileko argipide-erapidetzaren taiuketa, hori sortaraztea eta horri lan eginaraztea, horretarako behar diren argipide-euskarri guztiak barne. - Sailean finkatutako egitarauei buruzko alderdi guztiekiko jarraipena eta arta. - Estadistika-xehapenen bilketarako saloak eta antolakideketa egitea, eta bai Xehapen-Biltegia erabiltzea ere. - Argipideen Saileango erabilkera zermugatzea, egiteratzea eta indarrean jartzea. - Sailaren eta Sailaren menpeko Ihardutze-Erakundeen egituraketa-egitamuen eraentza, antolakideketa eta egiterapena. - Saileko ihardutze-erakunde eta idazguetako Ekonomia-Arduralaritzako lana hobetzearen ardura bere gain hartzea. -Saileko Zerbitzu Nagusien barne-ihardunaren saloa eta egiterapena. - Sailaren eta Saileko Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatu, eta hoiek egiteratu daitezenari arta egitea. - Oinarrizko diruegitamu-arau eta artezpideak bete daitezenari arta egitea. - Ekonomiazko ondorioak izan ditzaten Saileko egitasmo guztien aintzin-ikuskaketa. -Saileko Dirueskuraketa eta Gastu-Egitasmoaren egiterapena. - Kontaduritzaren ekonomiazko arta-ikuskaketa egitea, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritzari alor honetan izendatutako agintepideen kaltetan gabe. - Ekonomiazko ondorioak izan ditzaten erabaki, egintza edo itune guztiei buruz aurrez eta arauz bere iritzia ematea. - Saileko tegi eta idazguetako gastuekiko azterpenak egitea eta erakidetzea. - Sailak jaulkitako hezkuntza-egitamuen diruzko balioa neurtu, eta hoientzako dirubideak egitea. -Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordearen aurrera eramateko arazoei bere bideak eginaraztea. - Saileko Zerbitzuen egitura eta ihardunaren arrazoibideratze-egitarauak eratu, egiteratu eta arta egitea. - Arduralaritza-lana mekanika-bidezkotzeko egitamuak egitea eta indarrean jartzea. -Saileko eta bere Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Tegi eta idazguekiko ekonomia-arduralaritzaren aldetikako ikuskaritza eta arta. 2.- Honako Zerbitzu hauek ditu bere menpe Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Artezkaritzak: - Azterlan eta Agiripaper-Zerbitzua. - Egitarauen Balio-haztaketa, Jarraipen eta Artarako Zerbitzua. - Diruegitamuen eta ekonomiazko artaren Zerbitzua. - Barne-Erakuntza eta Eraentzaren Zerbitzua. - Argipide-erapidetzen Zerbitzua. - Goste eta Dirubide-Zerbitzua. 23garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu Azterlan eta Agiripaper-Zerbitzuak: - Sailari datxezkon gaiei buruzko azterlanak eta ikerlanak gertatu, eta hoien egiterapenaren erakidekuntza. - Saileko argipide-erapidetzaren taiuketa, hori sortaraztea eta horri lanean eustea. - Agiritegia sortaraztea, horri lanean eustea, eta gara-araztea. - Moeta guztietako agiripaperen edu-arauketa egin, eta hoiek errolderatzeko eta gordetzeko irizpideak jartzea. - Saileko liburutegi eta Agiri-Gordetegiaren eraentza. 24garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu Egitarauen Balio-haztaketa, Jarraipen eta Artarako Zerbitzuak: - Sailaren egitaraukako diruegitamuen egitura osoaren taiuketa. - Egitarauak aurkeztea, helburuak aztertzea, eta hoien neurketarako erkuskariak finkatzea. - Egitarau bakoitzaren eraentza eta egiterapenarekiko arta eta balio-neurketa. - Gertatutako saihespenak aztertu, eta hoiek zuzentzeko egitamu eta ekintzapideen saloak egitea. - Eraentzarako argipide-erapidetza bat jarri eta horri lanean eustea. - Saileko ihardutze-sail eta Zerbitzuei egitarauak gertatzeari eta egiteratzeari buruzkoetan aholkuak ematea. 25garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu Diruegitamuen eta ekonomiazko artarako Zerbitzuak: - Saileko diruegitamuak gertatzeari eta hoien egiterapenarekiko artari datxezkien ekintzak aurrera eramatea, Balio-haztaketa, Jarraipen eta Artarako Zerbitzuarekin elkarlanean. - Diruegitamu-arauen saloak egin, eta betetzen direnaren ikuskaketa. - Saileko zerbitzu eta idazgu guztientzako diruegitamu-alorreko aholkularitza. - Diruegitamuekiko eragina izan dezaten egitasmo, erabaki, egintza hitzarmen eta itune guztiei buruz aurrez eta arauz iritzia ematea. - Berarizko eta osatzezko diruizendapenei eta diruizendapenak bestetarakotzeei buruzko zehaztapidetzei bere bideak eginarazi, eta hoiei buruzko iritzia ematea. - Saileko dirueskuraketa eta gastuen egitamuen eraentza. - Ekonomia-Diruegitamuekiko eragina izan dezaten Sailaren egitasmo guztiekiko aintzin-zaingorako ekintzapideak egiteratzea. ' - Hori komenigarri eritzitako Saileko tegi eta idazguetan ekonomia-kontaduritzarekiko zaingo-ikuskaketa egitea, Artekaritza-Artezkaritzari gai horretan emandako agintepideen kaltetan gabe. - Diruegitamuen eraentzari eta egiterapenari buruzko agiripaper guztiei bere bideak eginaraztea. 26garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu BarneErakuntza eta Eraentzaren Zerbitzuak: - Saileko ihardutze-sail, tegi eta idazguak behar bezala ari daitezenaren arta eta ikuskaketa. - Saila Erakuntza-Eskuliburua eta Ihardukera-Eskuliburua etengabe uneangotzeko behar daitezen eraentzaren azterketarako baliapideez hornitzea berebaitan izan dezaten azterlan eta erakuntza-egitasmoen saloak egitea, eta hoiek egiteratzea. - Saileko tegi eta idazgu guztietako lanaren bide eta eren azterketa. -Jaurlaritza osoaren mailako erakuntza-egitasmoen egiterapena (Lan-tokien balio-nuerketa, Etxeoinkako banakuntza etabar) Sailaren eta Sailaren menpeko Tegien mailan antolakidetzea. - Saileko Tegi eta idazguetako gauzazko eta gizakizko eskuarteen azterpena, egitarauak, antolakuntza eta hoien ahalik eta gehieneko emankortasuna lortzea. - Saileko eraikintza eta antolaPideekiko ikuskaketa, eta hoiek behar bezala egon daitezenaren ardura. - Idazgugai-emendioen eraentza. - Ogasun-zerrendan sartzekoak diren gaiezko horniketari eta hoien banaketari datxezkien agiripaper guztien biderapena egitea. - Araupetutako irarki eta arauzko irarkien irarketarako izapideak. - Sail Osorako Zerbitzuen ihardunarekiko eraentza, eta bai Sailaren barruko egintzapide guztiena ere. 27garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu ArgipideErapidetzen Zerbitzuak: - Saileko Eraentza-Alorren argipideen eta hoien me kanika-bidezkontzearen aldetatikako beharren azterketa. -Saileko Informatika-Egitamua gertatzen eta egite ratzen lankide izatea. - Saileko Argipide-Erapidetza finkatzea, egiteratzea eta horren lanari eustea. - Ikastegiak hornitzeko behar daitezen informatikabaliapideen saloa egin, eta hoien nolakoaren zehaztapena. - Informatika-eragiketen saldo berezien azterketa, hoiek Saileko beharrei egokitu eta erabiltzeko. - Sailaren argipideketaren alorreko ekintzapide guztien eraentza. - Eskatu daitezen argipideen oinarri-xehapenen taikuketa eta egitamuketa. - Estadistika-xehapenak biltzeko eta erabiltzeko lana antolakidetzea eta bideratzea. - Saileko Xehapen-Biltegia sortaraztea, horri eustea eta gara-araztea. 28garren Atala.- Honako hauek dira Goste eta Dirubide-Zerbitzuaren egitekoak: - Saileko Tegi eta idazguen egitaraukako benetako gosteak zehaztea, arakatzea eta erakidetzea. - Hezkuntza-egitasmo berezientzako dirubideak aztertzea eta hoien saloak egitea. - Sailaren Agindu eta Itune berezietan egindako ekonomiazko balio-haztapenei buruzko erizpenak ematea. -Gosteekiko erakuskarien taula orokorraren taiuketa, eta horri bere onean eustea. - Egin beharreko azterlan eta erizpenak nola egin behar diren finkatzea. - Gosteen egiturari eta hoientzako Dirubideei datxezkien nolanahiko Azterlan eta Argipide-Txostenak. 29garren Atala.- 1.- Eskuarte-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Sailari atxikitako lanariei buruzko arazo guztien eraentza. - Hezkuntza-Erapidetza behar bezala egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen Azpiegitura-horniketarako ohartemandakoen azterpena egitea. - Eraikintzak egiteari, haundiagotzeari eta hobetzeari eta hoiek hornitzeari buruzko guztien eraentza eta biderapena. - Ikastegien nongoarekiko egitamuketa. - Lanarien ordainsariei buruzko arau eta artezpideen saloak egitea. - Lehiaketa eta norgehiagoketetarako epai-mahaiak izendatzea. - Irakaslegoaren Gaikuntza eta Hobekuntzarako Egitamuaren eraentza. - Aukera-berdintasunaren xedezko nolanahiko laguntzetarako deien eraentza. 2.- Eskuarte-Zerbitzuak, Lanarigo-Artezkariordetza eta honako Zerbitzu hauek ditu bere baitan: - Egitaraugintza-Zerbitzua. - Eraikintza-Zerbitzua. - Antolapide-horniketaren Zerbitzua. - Irakaslegoaren Hobekuntzarako Zerbitzua. - Aukera-berdintasunaren Babeserako Zerbitzua. 30garren Atala.- 1.- Honako egiteko hauek ditu Lanarigo-Artezkariordetzak: - Lanarigoaren ordainsariei buruzko arau eta artezpideen saloak egitea. - Saileko sindikaritza-harremanen ardura bere gain hartzea. - Eta, orohar, Sail horri atxikitako lanariei doazkien egoera guztiekiko arta, eraentza eta erabakimena. Hori guzti hori, Lanarigoaren alorrerako gaitasuna duten Jaurlaritzako ihardutze sailekin behar bezalako erakidetza-harremanak izanak. 2.- Lanarigo-Artezkariordetzak honako Zerbitzu hauek ditu: - Ordainsari-Zerbitzua. - Lanarigoaren Eraentza-Zerbitzua. - Sindikaritza-Harremanen Zerbitzua. 31garren Atala.- Ordainsari-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Ordainsariei buruzko arau eta artezpideen azterpena, saloa eta biderapena. - Saileko lanariei buruzko gizarte-ekintzarako egitamuak eta egitarauak gertatzea. - Indarreango araupidetza erabiltzeari eta horren lansariekiko eraginari buruzko argipide-txostenak egitea eta aurkeztea. - Lansari-erroldaren oinarrizko xehapenen xehapentxarteldegiarekiko arta. - Informatika-Baltzuarekin, Saileko Lansari-Erroldaren Erapidetza hobetzea ekar dezaten ihardutze-erak indarrean jartzeko lankide izatea. - Gizartesegurantza, aMufacen eta gainontzeko Tarameekingo harremanen ardura bere gain izatea. - Lansari-erroldan izandako aldakuntzen eta lanarien arduralaritza-egoerak harekiko izan dezaten eraginaren hilean-hileko ikuskaketa. 32garren Atala.- Honako hauek dira Lanarigoaren Eraentza-Zerbitzuaren egitekoak: - Indarreango legepideek jartzen dituzten bideetatik, Sailak lanari-beharrari buruz ohartemandakoak egiteratzea. - Egin beharreko lehiaketetarako eta norgehiagoketarako dei berezietarako arauak jartzea, hoiekiko jarraipenari eta artari datxezkien ekintza-izapideak eginaz, eta bai irakaskuntzako lanari berriak akuratzeko irizpideak eta artezpideak ere. - Sailaren menpeko lanariei doazkien arduralaritzazko egoerekiko izapidegintza. - Gizakizko eskuarteen aldakuntzen eraentza, eta hoien aldakuntzekiko jarraipena. - Lanariarekiko xehapen-txarteldegiko xehapenei unean-unean eustea eta arta egitea. - Lehiaketa guztiak erabakitzeko erarekiko jarraipena ikuskatzea, eta egon daitezen jazarpenak erabakitzea. - Lanariei lanorduen, oporraldien etabarren aldetatik doazkien egoera guztiekiko arta. - Alor hoietan gerta daitezkeen hauspenentzako zen ezabideakjarri, eta hala egokituz gero hoien saloa egitea. 33garren Atala.- Honako egiteko hauek ditu Sindikari tza-Harremanen Zerbitzuak: - Hezkuntza-alorreko sindikaritza-erakunde eta bazkunekingo harremanen ardura bere gain hartzea. - Sindikaritza-erakunde bereziek Sailari egiten dizkioten eskarien bide izan, eta hoiei arreta agitea. - Lan-alorreko itunebide, itune eta horrelakoetan eskuhartzea. 34garren Atala.- Honako hauek dira Egitarauketa-Zerbitzuaren egitekoak: - Biztanlegoaren banakuntza eta aldakuntzak aztertzea. - Herri-Irakastegien epe labur eta ertainerako egitamuketa, eta hezkuntza-eskeen arauera izan daitekeen tokirek onenean jartzea. - Ikastegi eta eskola-baterakuntzen eraldaketarako egitarauak gertatzea. - Eskola-mapa egitea eta uneangotzea. - Euskal Hezkuntza-Erapidetzaren beharrak zehaztea. - Egindako egitarauketan ondorioekiko zaingoa egiterakoan somatutako saihespenen arauera, onbideratzeko neurrien saloak egitea. - Udalentzako O.H.O.-ko Herri-Ikastegiak haundiagotzeko eta hobetzeko lanetarako dirulaguntzak eta Norbanako-jabetzapeko Ikastegiak eraikitzeko eta hornitzeko Dirulaguntza-egitarauak gertatzea eta ikuskatzea. - Herri eta Norbanako-jabetzapeko Ikastegien lege eta arduralaritza-egoeren errolderapena. - Herri-ikastegiak, ikastegi-atalak eta ikasgelak Hezkuntza-Egitarauketaren Arduradunek gertatutako irizpideen arauera sortarazteko, eraldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko bide guztiak egitea. 35garren Atala.- Eraikuntza-Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Urteko Diruezarketa-aintzinegitasmoa egiten Egitamuketa-Zerbitzuaren eta hezkuntza-egitarauen arduradunen lankide izatea. - Lanen akurapena egin aurretikako ekintzei bere bideak eginaraztea. - Lanen egiterapenarekiko eta hoien ontasun-mailarekiko arta eta jarraipena. - Egindako lanen behin-behingo onarpena eta behin-betikoa ikuskatzea, eta bere baitan itunetako txatalak aldatzea ekar dezaten neurriak hartzeko saloak egitea. - Lan eta antolaketa-egitasmoei, eta eskolako bizitzagiroa eraiketze-era eta gai berriak erabiliz hobetzeko eta gaurkotzeko azterlanei buruzko teknikazko argipidetxostenak egitea. - Urte batzutan burutu beharreko eraikintza-egitarauak aztertzea eta aurkeztea. - Eraikintzak erosteko, opariz hartzeko, hoiek zerbaitetarako jartzeko, zertarakotik iare uzteko, alogeratzeko, trukatzeko, jabego-kentzetarako, eta horrelako ezein egintza eta ituneri bere bideak eginaraztea. - Eraikintzazko eta antolapidetzazko ogasun mugiezinen zerrendaz arduratu eta hori unean-uneangotzea. - Lanak akuratzeko Teknikazko Baldintza-Arauak gertatzea, Lege-Aholkularitzak osatu ditzan. 36garren Atala.- Honako hauel dira Antolapide-Horniketaren Zerbitzuaren egitekoak: - Hezkuntza-egitarauen arduradunekin elkarlanean, irakaskuntza-antolapide eta gaietango Diruezarketen urteko Aintzinegitasmoa gertatzea. -Gai hoiek akuratu aurretikako izapide guztiak egitea. -Lan-gaien banakuntzaren ardura hartu, eta hoien ontasun-maila egiaztatzeko egitamuak egiteratzea. - Akurapen-arauei arreta egitearekiko ikuskaketa, eta hoiek haustea gertatuz gerorako neurrien saloak egitea. - Akurapen-norgehiagoketarako deiak gertatzea. - Eraikintzez bestedo emendio mugikorren xehapen-txartelak egin eta hoiek unean-uneangotzea. - Xehapen-txarteldegitik ateratako xehapenen arauera gerorako beharrekiko egitamuketa-azterlanak gertatzea. - Ikastegiei izendatutako emendio mugikorren arrazoizkotasunaren eta eginkortasunaren arauerako irizpidezko araentza, dauden baliapideak ahalik eta ondoen erabili ahal izateko bide izan daitezen euste eta aldian-aldiango birrikuskaketa-egitamuen saloak eginaz. - Erdi-mailako Irakaskuntzako Herri-Ikastegietako Garbiketa-Zerbitzuen ikuskaketa, hoien erakidekuntza eta eraentza. 37garren Atala.- Irakaskegoaren Hobekuntzarako Zerbitzuaren egitekoak honako hauek dira: - Irakaskegoaren hobekuntzarako eta birgaikuntzarako urtean-urteango egitamua gertatzea. - Hezkuntza-Erapidetzaren beharrei begira, eta Hezkuntza-Antolaketaren Zerbitzuekin elkarlanean, irakaslegoa hobetzeko, gaurkotzeko eta birgaitzeko osoko egitarauak finkatzea eta hoiekiko araentza egitea. - Esandako hobekuntza-ikastaro hoietara joan nahi dezatenek bete beharko dituzten baldintzei buruzko oinarrizko arauak gertatzea, eta hoien nolakoa finkatzea. - Egitarau bakoitzerako irakasleen aukeraketa-bideak ikuskatzea. - Beste Elkarte eta nazioarteko Ihardutze-Erkaundeekingo harremanetarako bideak jartzea, hoien alor horretango haztura ezagutzeko bide. - Gaikuntza-Zerbitzutarako Erakunde Ofizialekingo akurapen-arauak egirturatzea eta osatzea. 38garren Atala.- Aukera-Berdintasunaren Babeserako Zerbitzuak honako egiteko hauek ditu: - Ikasleentzako ikasle-sari eta gainontzeko laguntzapide guztien eraentza antolakidetzea eta hoien eraentza egitea, horretarako irizpideak zehaztu, eta hoietarako deien oinarri-arauen saloak eginaz. - Emandako laguntzen ordainketarekiko ikusketa, gerta daitezkeen auziak eta zuzenketa-eskeak erabakiz. -Garraio-zerbitzuen eta eskola-janguen alderdi guztien eraentza egitea. - Irakaskuntza dohango egiteko laguntzak eskatzeko deiak egitea, hezkuntza-egitarauen arduradunek jarritako irizpideei eta egindako saloei atxikiz. - Dirulaguntza-eskeak ebazteko saloak egitea, Lurralde-Ordezkaritzak emandako xehapenen arauera. - Eskolakoez besteko ekintzapideak eta Aukera-Berdintasuna egiteratzera jo dezaten ikasketentzako babespide eta laguntzapide-moeta guztiak suztatzea eta antolakidetzea.V ATALBURUA TOKIAN-TOKIKO ZERBITZUEZ 39garren Atala.- I. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bana sortarazten da Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira-Lurraldeetako bakoitzean. 2. Aginte-egituraz Lurralde-Ordezkaritzak Hezkuntza-Sailordetzaren menpe egongo dira, eta ihardutze-egituraz Egitamuketa eta Hezkuntza-Arduralaritzaren eta Hezkuntza-Sailordetzako ihardutze-sail berezien menpe. 40garren Atala.- 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bakoitzak Ordezkari bat izango du buru; horren kargua aukerako izendapenezkoa izan, eta Dekretoz izendatuko eta kenduko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz. Hoien egitekoak honako hauek izango dira: - Diruegitamuetan ohartemandakoak, egitarauak, eta Sailaren agintepideei datxezkien manuak dagokien Kondaira-Lurraldearen eremuan bete daitezeneari arreta egitea. - Beste agintari eta bazkunekingo harremanetan Sailaren ordezkotza egitea. - Sailaren Lurralde horretango arduralaritza-zerbitzuen Goren-Artezkaritza. - Sailak eman eta haien lurralde-eremuan bete beharreko agindu eta artezpideez arduratu, eta hoiei bere bideak eginaraztea. - Sailari bertako agintariek eskatu diezaizkieten nolanahiko argipide, azterlan eta saloak eskuratzea. - Lurralderako izendatutako Saileko herrilanariei bere lantokiazjabearaztea eta hoietatik kentzea. - Sailaren Tegi, Zerbitzu edo etxaldeetan egiteratu daitezen ekintzapideez arduratu, eta hala badagokio hoietarako baimenak ematea, norbanakoek edo Sailaren menpeko ez diren ihardutze-erakundeek suztatutakoak izan daitezenean. 2.- Ordezkariarekiko artezko menpetasunez, honako zerbitzu hauek daude: 1.- Diruegitamuen eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Burugoa. 2.- Eskuarteen Luralde-Burugoia. 3.- Oinarrizko Hezkuntzaren Lurralde-Burugoa. 4.- Erdi-mailako Irakaskuntzen Lurralde-Burugoa. 3.- Gainera, eta hori ere Ordezkariaren menpeko, dekreto honen 2.2 atalean jarritako egitekoak heurak Lurralde-Ordezkaritzari egokituta dauzkan Lege-Aholkularitzako Zerbitzua dago. 4.- Aurreko zatian esandako zerbitzuak hoietan antolatzen direneko lan-sailetako bakoitzaren erakuntza eta egitekoak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren aginduz zehaztuko dira. 41garren Atala.- 1.- Honako egiteko hauek ditu Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitzak: - Diruegitamu-araupidetza osoaren Lurralde-Ordezkaritzen ta horren menpeko Ikastegietango egiterapenaren eraentza eta ikuskaketa. - Ordezkaritzaren eta horren menpeko Ikastegien Diruegitamuen eraentzari etaikuskaketari datxezkien ekintzapide guztiak egiteratzea. - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko ikastegiei ekonomiaren eta diruegitamuen aldetikako aholkularitza eskaintzea. - Ordezkaritzen eta horren menpeko Ikastegietan diruegitamuen aldetikako arta egitezko iharduna. - Sailaren Tegi eta idazguetako ihardunari eta eginkortari buruzko gosteekiko azterpenak egitea. - Sailak bere Tegi eta Idazguen mailarako zehaztutako egitarau eta ihardutze-ekintzapideak nola doazenarekiko ikuskaketa. - Lurralde-Ordezkaritzako idazgu eta lan-banakoen gauzazko eta gizakizko eskuarteen azterpena, hoiekiko egitamuketa, eta hoiei ahalik eta etekinik haundiena ateratzeko bideak egitea. - Lurralde-Ordezkaritzako idazgu eta lan-banakoen barne-eraentzaren, eta hoiek behar bezala ihardun dezateneren ikuskaritza. -Argipide-sailaren bidez Lurralde-Ordezkaritzaren irudi onari eta kanpo-harremanei bideak ematea. - Argipideketari eta xehapen-bilteagiari datxezkien zerbitzuen eraentza. - Argipideen informatikazko erabilkeraren eta garapenaren Lurralde-Ordezkaritzaren mailako ikuskaritza, Ordezkaritzako lan-banako eta idazguetako lanari darizkion horretzazko beharrak zehaztuz. - Lurralde-Ordezkaritzetako idazgu eta lan-banakoetako elebitasunezko arduralaritzaren arian-ariango garapenarekiko ikuskaketa. 2.- Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Zerbitzuak honako Zerbitzu-Atal hauek izango ditu: - Ekonomiazko Eraentza. - Erakuntza eta Barne-Eraentza. - Argipideketa-Erapideak. - Argipideketa-Erapideak. - Orotariko Argipideketa. 42garren Atala.- 1.- Eskuarteen Lurralde-Buruzagitzaren egitekoak honako hauek dira: - Hezkuntza eta Irakaskuntza-Erapidetzaren Gizakizko Eskuarteei buruzko ekintzapide guztien Lurralde-Ordezkaritzaren mailako egiterapena. - Hezkuntza-Erapidetzako Gauzazko Eskuarte-beharrekiko Lurralde-Ordezkaritzaren mailako egitamuketa-lanak egitea. - Lurralde-Ordezkaritzako eta horren menpeko Tegietako lanarien ikuskaritza, eta hoien barne-jaurpidetarako neurrien saloak egitea. -Oinarrizko Hezkuntzako eta Erdi-mailako Irakaskuntzako Lurralde-Burugoetako arduradunekin Lurralde-Ordezkaritzado Ikastegietako lanari-erroldaren egitamuketan elkarlanean aritzea. -Lansari eta ordainsarien Arduralaritza-Eraentza egitea. - Lansari eta Lanarigoaren xehapen-txarteldegietako xehapenak erasota utzi eta unean-uneangotzea. - Ikasketetara aukera-berdintasunez iritsi ahal izateari buruzkoak izan eta - Ikasleen ikasle-sari, Laguntza eta suztapenari, - Garraio eta janguei - Dirulaguntzei datxezkien ekintzei darien Arduralaritza-Eraentza osoa egitea. - Herri-Ikastegiak kentzeko, eraldatzeko eta haundiagotzeko Arduralaritzazko Eraentza, eta Lurralde-Ordezkaritzaren mailan haien errolde bat eratzea eta horri behar bezala eustea. - Gauzazko baliapideen aldetikako antolapide eta azpiegitura-mailako beharren egitamuketa, eta hoiek behar bezala dirautenarekiko ikuskaketa. - Akuratutako lanen eta hoiek akuratzeko arduralaritza-ihardunaren teknikazko zaingoa eta ikuskaritza egitea. 2.- Eskuarteen Lurralde-Buruzagitzak honako Zerbitzu-Atal hauek ditu bere menpe: - Lanarigoa. - Beharren aintzin-ezagutza. - Eraikintzak. 43garren Atala.- 1.- Oinarrizko Irakaskuntzaren Lurralde-Buruzagitzaren egitekoak honako hauek dira: - Eskolaurre eta O.H.O.-ren - Gara-adinekoen etengabeango Hezkuntzaren - Berarizko Hezkuntzaren mailei doakien lege-araupidetza osabideratzeko lankidetasuna. - Indarreango legepideek agintzen dituztenak Lurralde-Ordezkaritzaren mailan bete daitezeneko ikuskaritza eta arta. - Eskuarteen Lurralde-Buruzagitzarekin, HezkuntzaErapidetzaren Lurralde-Ordezkaritzaren mailako Gauzazko eta Gizakizko beharrak zehazteko elkarlanean aritzea. - Hezkuntza-Egitaráuen maila hoietango garapen eta egiterapenarekiko eragina izan dezaten alderdi guztien elkar-egókiketa egitea. - Lurralde-ordezkaritzan maila hoietako Hezkuntza-Egitarauen arduradunen ordezkari izatea. - Dekreto honetan Eskolaurre eta O.H.O.-ko Zerbitzuari, Gara-Adinekoen Etengabeango Gaikuntzarakoari, Berarizko Hezkuntzarenari eta Hezkuntza-Antolaketarenari Lurralde-Ordezkaritzan izendatzen zaizkien egitekoak betetzeari darizkion ekintzapide guztien eraentza. - Esandako maila hoiei dagokien Ikuskaritza-Zerbitzuen Lurralde-Ordezkaritzango ikuskaketa, eta hoiekiko ardura bere gain hartzea. 2.- Oinarrizko Hezkuntzaren Lurrálde-Buruzagitzak honako Zerbitzu-Atal hauek izango ditu: 3.1.- Ikuskaritza 3.2.- Hezkuntzako Egitarau-Atalen Eraentza. 44garren Atala.- 1.- Erdi-mailako Irakaskuntzen Lurralde-Buruzagitzaren egitekoak Oinarrizko Hezkuntzaren Lurralde-Buruzagitzari izendatutakoak heurak iznago dira, bainan - BUP-en eta COU-ren - Lanbide-Hezkuntzaren - Berarizko Irakaskuntzen - Osatzebidezko Hezkuntzaren mailei egokituta. 2.- Halaber, honako Zerbitzu-Atal hauek izango ditu: - Erdi-mailako Irakaskuntzen Ikuskaritza. - Hezkuntzako Egitarau-Atalen Eraentza. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSailari Zerbitzu-mailako edo apalagoko ihardutze-banakoak bateratzeko, sortarazteko eta kentzeko eskua ematen zaio, eta bai Kondaira-Lurraldea baino lurralde-eremu txikiagotarako Eskualde-Ordezkaritzak sortarazteko eta kentzeko ere, horrek gastua gehitzea ekarri ez dezanaren edo gehitze hori diruegitamuetan ohartemanda egon dedinaren baldintzapean. Bigarrena.- Dekreto honetan aipatzen diren Artezkariordeak eta Zerbitzuburuak izendatzea eta kentzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuari dagokio, Zerbitzuen arduradunak nahitaez Lehen-mailako eurugoa izatea beharrezkoa ez dela. Hirugarrena.- Uztailaren 27ko 15/83 Legez sortarazitako EIKE-IVI arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabea Hezkuntza-Sailordetzaren bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari eratxikita gelditzen da. Laugarrena.- 1.- Sailaren izenean lanarigoari buruzko arduralaritzazko nahiz lan-alorreko nolanahiko egintza edo ituneak sendesteko ahalmena, eta bidezko izan daitezen Sailburuordearen erabakien aurkako goradeiak izan ezik lanarigoari doazkion beste arazo guztiak ebaztekoa, Sailburuak utzi eta Arduralaritza eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Sailburuordeari ematen zaio. 2.- Halaber, akurapenekiko ihardutze-jaurpideei buruzko Uztailaren 30eko 92/ 1981 Dekretoaren hirugarren eta zazpigarren atalek akurapenen alorrerako Sailburuari ematen dizkion agintepideak ere, Sailburuak utzi eta Sail bereko Egitamuketa eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Sailburuordeari ematen zaizkio. Bosgarrena.- Dekreto honetan Saileko Ihardutze-Sail bereziei izendatzen zaizkien barne-zaingorako egitekoak, noiz nola horretarako gaitasuna duten Jaurlaritzako lhardutze-Sailei dagozkienen kaltetan gabekoak direla ulertu behar da. BALIOGABETZE-ERABAKIA Dekreto honen aurkakoak izan daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan indarrean jarriko dan Dekretohonetan agindutakoak osabideratzeko eta egiteratzeko eskua ematen zaio. Gasteizen, 1985garreneko Ekainak 25. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRAIO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN TXURRUKA ARELLANO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 1987.eko Abenduaren 22koa; Eibarreko Eskualdeko Ordezkariordetza ezabatuz.
- Indargabetutakoa: Apirilaren 12ko 107/1988 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren ihardutze-egitura antolatuz.
- Ikus: Urtarrilaren 27ko 5/1985 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.