Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1987.eko Abenduaren 22koa; Eibarreko Eskualdeko Ordezkariordetza ezabatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 2728
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/12/22
- Argitaratze-data: 1987/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Apirilaren 15eko 92/1986 Dekretuz birregituratu zen Junta Asesora de Arqueologia de Euskadi/Euskadiko Arkeologiaren Aholku-Batzordea, Eusko Jaurlaritzari Arkeologia-Ondarearen alorrrean aholkuak eta laguntza ematezko organu kontsultiboa izateko eratua. Denborak aurrera egin duenez, Batzorde horren iharduera arintzeko beharra ikusi da, eta indartu ere bai bidebatez, Euskal, Kulturaren Kontseilu Nagusiaren aurrean ordezkapena emanda. Hori horrela, Kultura eta Turismoko Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua. 1: Junta Asesora de Arqueologia de Euskadi/Euskadiko Arkeologiaren Aholku-Batzordea, Autonomia Elkarteko Arkeologia-Ondarearen babesketa eta indartze arloan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emateko organua da, Dekreto honek dioenaren arabera jardungo duela. 2. Junta Asesora de Arqueologia de Euskadi/Euskadiko Arkeologiaren Aholku-Batzordea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzari atxikita egongo da. 2. Artikulua.- 1. Honako hau izango da Batzordearen konposaera: a) Lehendakaria: Kultura Sailburuordea, edo honek esku eman diezaion pertsona. b) Lehendakariordea: Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaria, edo honek esku eman diezaion pertsona. c) Bokalak: - Hiru Lurralde Historikoei dagozkien Foru Diputazio bakoitzak proposatutako bat. - Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzak proposatutako hiru gutxienez eta zortzi gehienera. d) Idazkaria: Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendariak izendatuko duen pertsona bat, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 2. Kultura eta Turismo Sailburuaren Aginduz egingo da bokalen izendapena. 3. Artikulua.- 1. Bokal-kargua, delegaezinezkoa izango da eta bi urteko iraupena izango du. 2. Epe hori amaitzean, epe berrietarako proposatuak eta izendatuak izan daitezke bokalak. 4. Artikulua.- Honako hauek izango dira Batzordearen egitekoak: a) Legeek ezar ditzaten «arauzko txostenak» ematea. b) Beren agintepeko diren gaiei buruzko erizpenak lantzea eta ekintza orokorrak eta bereziak proposatzea. c) Kultura eta Turismo Sailak izenda diezazkion eta bere agintepeko diren arazo guztiei buruzko txostenak zehaztea eta ematea. 5. Artikulua.- Urtean bi aldiz bilduko da gutxienez Batzordea eta, beti, Lehendakariak eskatuta. Gutxienez hamar eguneko aurrerapenez egingo du deia Batzordeko Lehendakariak Idazkariaren bidez, Bokalen eskabideak eta Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzaren beharrak ikusi ondoren prestatuko dela gaizerrenda. 6. Artikulua.- Batzordea eratzeko baliozko quoruma, bere kideen erabateko gehiengoa izango da. quorumik ez balego, bigarren deialdiz eratuko da, lehenengorako jarritako ordua baino ordubete geroago, hiru kide bertan egotea nahikoa izango dela kasu honetan. 7. Artikulua.- Euskal Administrazioko Sailburuen, goi mailako kargudunen eta Administraziokoak ez diren pertsonen zerbitzuak direla eta, ordaindu beharreko komisioak arautzen dituen Irailaren 17ko 307/85 Dekretoak arautzen dituen dieta eta komisioetarako eskubidea izango dute Batzordeko kideek. 8. Artikulua.- Dekreto honek arautzen ez dituenei dagozkienetan, Batzordearen funtzionamendua, Administrazio Prozedura Legeak dioenaz erregulatuko da organo kolejiatuei dagozkienetan. INDARGABETZEKO XEDAPENA Apirilaren 15eko 92/ 1986 Dekretua (1986.eko Apirilaren 30eko E.H.A.O.) indargabetuta gelditzen da AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismoko Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Saileko Arau organikoak onartzen dituen Ekainaren 25eko 194/1985 Dekretuko Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, zera XEDATZEN DUT: Eibarreko Eskualdeko Ordezkariordetza ezabatzea, Agindu hau E.H.A.O.-ean argitara dadin egunetik izango dituela ondorioak. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 22. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.