Arautegia
InprimatuOtsailaren 12ko 114/1985 DEKRETOA, 1985.erako Lansari-Hitzarmenaren Jarraipen-Batzordea sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 999
- Xedapen-zk.: 114
- Xedapen-data: 1985/02/12
- Argitaratze-data: 1985/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Arduralaritzak eta 1985.erako Lansari-Hitzarmena izenpetu duten Sindikaritza-Elkarteek osatutako Jararipen-Batzorde bat Dekretoz sortaraziko dela agintzen du Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzen dituen Abenduaren 28ko 5/1984 Legeak bere 1.f) Atalean. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1985.eko Otsailaren 12an egindako Osoko Bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DU: Lehen Atala.- 1.- Abenduaren 28ko 5/1984 Legeko 1 Atalaren f) idazatiak aipatzen duen 1985.erako Lansari-Hitzarmenaren Jarraipaen-Batzordea sortarazten da. 2.- Aipaturiko Batzordea, aurrean esandako Atalean jarritakoen ezagutza eta horien erizpena ematea bete dadinerarte eratzen da, eta nolanahi ere, aurtengo azken lanegunean berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da. 2. Atala.- 1) Jaurlaritzak izendatutako kideek eta Lanari-Hitzarmena izenpetu duten Sindikaritza-Elkarteek izendatutakoek, kopuru-berdintasunez osatuko dute Jarraipen-Batzordea. 2) Arduralaritza eta Herri-Lanaritzaren Sailburuordea izango da Batzordeburu. 3) Gizarte-Artezkaria eta Herri-Lanaritzaren LegeJaurpideko Artezkaria izango dira etengabeango kide. 4) Jaurlaritzaren izeneko gainontzeko kideak gehienera lau kide aldakor, Batzordeburuak izendatuko ditu Sailetako Artezkarien artetik, bilkura bakoitzen aztertuko diren gaien arauera. 5) Sindikaritza-Elkarteen izenekoak zazpi izango dira, Euskadiko Lan-Harremanetarako Batzordeak jarritako gutxitutako heintasunaren arauera eta honela: a) ELA-STV-ren izeneko hiru. b) UGT-ren izeneko bi. c) CC.OO-ren izeneko bi. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Otsailak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. LAN, OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA-SAILA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: Otsailaren 12ko 114/1985 DEKRETOA, 1985.erako Lansari-Hitzarmenaren Jarraipen-Batzordea sortaraziz. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Abenduaren 28ko 5/1984 LEGEA, Euskadiko Autonomia Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.